"HIRUGARREN ESPAZIOARENA BOLA MEDIATIKOA BIHURTU DUTE"

  • Gatazka bere gordinenean dagoenean jo dugu Elkarriko koordinatzailetakoa den Victor Aierdirengana. Hirugarren espazioaren oihartzunen artean egin dugu elkarrizketa Iruñean, eta berak ere Lizarra-Garaziko Foroa gaurkoz hilda dagoela uste du.

2021eko ekainaren 30an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Azken boladan asko hitz egin izan da Lizarra-Garaziko Akordioaren osasunaz. Akordioa hilda dagoela esan da. Bat al zatoz baieztapenarekin?
Sortu zenetik indarra galduz joan da Lizarrako foroa. Historiara ekarpen handi gisa pasatuko da baina prozesu honek egoerara egokituko zaizkion tresna berriak beharko ditu. Lizarra gainditzen duenak, Lizarrako muinaren onena hartuko du.

Foro eraginkor gisa, beraz, bereak egin dituela uste duzu.
Bai.ETAren jarduera armatua eta elkarlan esparru hori bateraezinak dira.

Dagoeneko gauza asko entzun dira hirugarren espazioari buruz. Zer da zehatz mehatz? Nola garatu nahi da?
Abiapuntu bezala esan daiteke gure gizartearen gehiengoa ez dagoela ez ETAren erasoaldiarekin, ezta gobernuaren mugitze ezarekin ere; gehiengoa biolentziarik eza eta elkarrizketaren aldeko ereduarekin dago. Hala ere, ikusteko dago honek zer egituraketa sozial eta politiko hartzen duen. Kanika txiki bat izatera ere iritsi ez dena, bola mediatiko handi bat bihurtu dute oinarririk gabe. Despropor-tzio handi baten aurrean gaude.

Eta aipatzen duzun kanika horretan zer dago?
Kezka bat: aipatutako bi estrategia gurutzatu horiek herri honen normalizazioaren eraikuntza bien artean harrapatzen dutela. Bi estrategia horien artean badago errebeldia maila bat baina ez dakit horrek zer norabide hartuko duen.

Baina dagoeneko baduzue zerbai hitz eginda, manifestazio bat...
Egia esan, argitaratutakoa errealitatearen oso aurretik joan da.

Eta Elkarriri zer gustatuko litzaioke gauza dadila hor?
Gaur egun muturreko bi osagaiek markatzen dute prozesua, baina gizartearen gehiengoak ez duenez bat egiten ez PPrekin ezta ETArekin ere, gizartean erreferentzia berriak aterako dira. Gutxi gorabehera, denok dakigu irtenbidearen nondik norakoaz: batetik, biolentzia eza iraunkorra eta, bestetik, bazterketarik gabeko elkarrizketa, horrela gaur egongo egoera politikoa gaindituko lukeen akordio politikora iristeko. Horra iristeko bakoitzak bere tresnak ditu, batzuek bakarka eta besteek elkarlanean. Hori bai, gaur egungoak gaindituko dituzten beste erreferentzia batzuk sortuko direla uste dut.

Testuinguru horretan nola eramango duzue aurrera uda hasieran onartu zenuten Zubigintza proiektua?
Guk, gure indarraren arabera, bake, irtenbide eta normalizazio prozesuak lagundu nahi ditugu. Horretarako gure lan ildoak honakoak lirateke: gizartearen partehartzea bultzatu, giza eskubideak eta biolentzia ezaren defentsa egin, eta elkarrizketa multilateralak bideratu. Hori gaur egun nola gauzatzen da? Gaur egun, elkarrizketa biolentziaren lagungarri gisa azaltzen du dagoen erasoaldi mediatiko izugarriak; arazoaren eduki politikoa hustu nahi da. Ideien borroka horretan, eta beste ereduaren ahalmen mediatikoaren aurrean, biolentzia eza eta elkarrizketaren eredua defendituko ditugu.
Prozesuaren hasieran pentsatu genuen alderdien garaia zela eta bigarren plano batean geratu ginen. Orain, prozesua krisian dagoenean, eragile sozialek lehen lerrora atera beharko dute, gizartean dauden hainbat sentsibilitate azalerazi eta dinamizatzeko.

ELAk eta LABek aditzera eman dutenez, txarto egin zuten protagonismo guztia alderdien eskuetan utziz.
Inork ez du 'mobiolarik' berriro atzera egiteko baina alderdiek protagonismoa izateak logika bat badu: distentsio eta elkarrizketa fase batean lehen mailako protagonistak indar politikoak dira, ordezkaritza politiko tasatu bat badutelako. Dena den, gurea bezalako gizarte mugikor eta partehartzaile batean, eragile sozialek dinamizazio lana ere egin behar dute eta, oro har, egin dela uste dut. Prozesuaren hurrengo saiakeran hobeto zehaztu beharko da bakoitzaren zeregina, emaitzak ere hobeagoak izan daitezen.

Zubigintza prozesuan bake prozesuaz hitz egiten duzue. Gaur egun, hitz egin al daiteke bake prozesuaz?
Su-etena ez izateak ez du horrenbeste eragiten gure diagnostikoaren gaurkotasunean, garrantzitsuagoa da guk defenditzen dugun eredua -bazterketarik gabeko elkarrizketa eta biolentzia eza- bat etortzea gehiengo sozial eta politikoarekin. Dena den, garbi dago prozesua krisi gogorrean dagoela; eta galdera da ea noiz aterako garen honetatik, edo hobeto esanda, zer egin dezakegun bakoitzak krisi honetatik ateratzeko. Orain jende asko dago etsirik, ez da ulertzen nola erori garen egoera honetan eta nola atera behar dugun. Hemen ilusio bat egon da eta ilusio hori guztia ondo bideratzean dago gakoa.

Lehen aipatu duzu beste zerbait egiteko Lizarra-Garazitik onena hartu beharko litzatekeela. Edukiari dagokionez, txarrik ba al du?
Lizarra-Garaziko Adierazpena ukaezina da ikuspegi demokratikoari dagokionez. Baina printzipio horiek prozedura demokratiko konpartituak behar dituzte. Hau da, kudeaketa dela eta ez du lortu indar politiko guztiak bereganatzea eta horrek agian esan nahi du prozeduretan gauzak hobetu daitezkeela, ez bakarrik Lizarrakoen aldetik, baita kanpoan geratu direnen aldetik ere. Lehenbiziko unetik PP eta PSOE aurka izan ditu eta, azkenean, ETAk eman dio azken ukitua.

Beraz, une honetan edukiak baino prozedurak dira garrantzitsuago.
Prozesu politiko batek ondo armonizatu behar ditu printzipioak, prozedurak eta edukinak edo irtenbideak; hirurak demokratikoak behar dira izan eta konpartituak, inor bazterrean utzi gabe. Lizarraren kudeaketa gehiago zentratu zen eduki eta irtenbideetan prozeduretan baino. Soberania eta eraikuntza nazionalean gehiago zentratu zen horietara iristeko prozeduran baino. Hori etxea teilatutik hastea bezala da.

Eta behin prozedura ondo finka-tzen denean, funtsezko zerk egon behar du mahaiaren gainean prozesu hori arrakastatsua izan dadin, kontuan hartuta batzuentzat hemen ez dela gatazka politikorik?
Honakoa litzateke edukiaren mamia: gaur egun erabaki sujetua lege mailan adostea, gaur egun duen kontsentsu maila handituz edo hobetuz. Hau da, gaur egungo kontsentsu maila da Estatutoak eta Foru Hobekuntzak eman dutena, gizartearen alde esanguratsu bat kanpoan utziz. Hurrengo erabaki sujetu edo esparruaren definizioak -soberaniaren kontuak- lortu beharko du sektore politiko guztiak barnean izatea inor kanpoan utzi gabe. Horrek esan nahi du demokraziaren eramuan sakondu behar dugula formula berriak topa ditzagun, eta nire ustez topa daitezke.

Hau da, kontsentsuaren printzipioa gehiengo eta gutxiengoen printzipioa baino garrantzi-tsuagoa dela.
Kontsentsua da bizikidetza normalizatuaren oinarria. Gutxiengo eta gehiengoen arteko joko demokratikoa ondoren dator. Lehenbizikoa joko arauak finkatzea da, inor kanpoan utzi gabe, beste edozein herritan bezala. Bizikidetza markoaren definizioa da edukia edo irtenbidearen mamia; dena den, herri honen %15 joko arauetatik kanpo utziz ez da normalizazioa lortuko.

Esaten dituzunekin, eskubide historikoetan oinarritutako zuen Izan proposamena datorkit burura?
Ez dugu proposamen horrekiko grina berezirik, baina horrek bide juridiko-politiko-normatibo bat irekitzen du demokrazian sakontzeko. Adibidez, gatazka honen irtenbidea Eusko Legebiltzarrak eta Nafarroako Foru Legebiltzarrak herri kontsultak egiteko eskubidean balego, eskubide historikoek bide juridiko-politiko bat eskain-tzen dute. Guk ez dugu esaten irtenbide hori onena denik, baina hor bada irtenbide bat eta irtenbide eskasian gaudenez, ez litzateke zakarrontzira bota behar

GATAZKEN ERRAIETAN
GATAZKEN ERRAIETAN
Soziologia ikasketak egin ondoren, euskal gizartearen erraietan ondo murgiltzeko aukera izan du, Andoain eta Irurtzun lotzen dituen autobidearen aurkako Lurraldea koordinadoran lehenbizi -sei urtez- eta Elkarrin ondoren -zortzi urtez jada-. 37 urterekin, Elkarriko zutabe garrantzitsuenetakoa da Jonan Fernandezekin batera eta mugimenduaren erreferentzia nagusia Nafarroan.


Azkenak
Adin txikikoak dira Osakidetzako genero identitateko unitatetik pasa diren erdiak

1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Arrazakeria salaketen erdiak Polizia jotzen du “agente diskriminatzailetzat” Bizkaian

Diskriminazioaren ahotsak txostenak zenbakitan jasotzen ditu 2023an Bizkaiko SOS Arrazakeriaren Informazio eta Salaketa Bulegoan pertsona ugarik agertarazitako esperientziak, eta haietan "arrazoi arrazista eta xenofoboen aurkako indarkeria, eraso eta diskriminazioak”... [+]


Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektua hasia da konponketa lanak, landaketak eta formazio saioak egiten

Zestoako Iraeta auzoan, Urola ibaiaren meandroan daude Amilibia baserria eta bere lurrak. Horiek modu kolektiboan erosteko dirua biltzen ari da Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkartea. 2025 bukaerarako dute hitzartua azken ordainketa, baina erosketa fasean egon arren,... [+]


Emakume alkateentzako jantzi erronkariarra diseinatu dute, Hiru Behien Zergan parte hartzeko

Larunbatean egingo dute San Martin Harriaren inguruan 600 urte baino gehiago dituen ohitura eta aurten emakume alkateentzako jantzi erronkariarrak prestatu dituzte, orain arte gizonezkoentzako baino ez baitzeuden.


2024-07-12 | Gedar
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, faxista bati aurre egiteagatik

Orgullo Cazurro talde faxistako kide bati kontra egin zion atxilotuak, eta bideo batean jaso zuen hori. Guardia Zibilak atxiki du berriki, eta badirudi "gorroto-delitu bat" egotzi diola.


Donostian 300 pertsona baino gehiago “muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute

Donostian, 300 pertsona baino gehiago “pobrezia eta muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute Kaleko Afari Solidarioak (KAS) eta Hiritarron Harrera Sarea taldeek. “Michelin izarrak dituzten zortzi jatetxe dituen hirian eta Basque Culinary Center... [+]


2024-07-12 | Euskal Irratiak
Cyclopotes elkartea: Ikusmenik gabeko jendeen inklusioaren alde, bizikletaz ibiltzeko

Angeluko Cyclopotes elkarteak ikusmen-gabeko jendeer parada ematen die bizikletaz ibiltzeko. Tandem club des déficients visuels du zinezko izena elkarteak eta 2004ean sortu zen. Joan den astean Amikuze eta Oztibarren gaindi pasa dute aste osoa, egun guziez ibilbide... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Maximo Aierbe hil da, Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetakoa

Bere sorterri Ataunen hil da Maximo Aierbe Muxika, 74 urterekin. Euskaldunon Egunkariaren sortu aurreko eta ondoreneko urte malkartsuetako eginahaletan parte hartu zutenek gogoratuko dute proiektu berriaren akziodun bila hainbeste lan egindako gizon hura. Disziplina eta... [+]


2024-07-11 | Uriola.eus
Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.


Fronte Herritar Berria garaile atera da, eta hirugarren kokatu da eskuin muturra

20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]


Anibal direktiba
Urriaren 7an Israelgo Armadak bere soldaduak eta zibilak ere hil zituen, ‘Haaretz’-en arabera

Israelgo egunkari Haaretz-ek hilabeteetako ikerketa egin du Israelgo Armadak iragan urriaren 7an Hamaseko erasoari nola erantzun zion aztertzeko. Armadako soldadu eta ofizial ugarirekin hitz egin du eta ondorioa argia da: Israelek Anibal direktiba indarrean jarri zuen, aurretik... [+]


Eguneraketa berriak daude