UDAZKENA LEHIAKOR DATORKIGU

  • "El juego del Gran Parchis" eta "Numeros Rojos" dira ETB-2k martxan jarriko dituen lehiaketa berriak. Helburua, beti bezala, dirua irabaztea, baina lehenengoan sosak patrika ondo betetzeko badira, bigarrenaren kasuan lehendik dugun zor bat estaltzeko balioko dute.

2021eko uztailaren 15ean
Udazken honetarako Euskal Telebistaren bigarren kateak bi lehiaketa berri pantailaratuko ditu, "El Juego del Gran Parchis" batetik eta "Numeros Rojos" bestetik.
Bietan ere lehiakideen asmoa ahalik eta diru gehien irabaztea izango da, baina bada biak zeharo desberdintzen dituen ezaugarri bat, hots, Partxisaren jokoan diru hori poltsikoratuko dutenek nahi dutenerako erabili ahal izango dutela, baina zenbaki gorrien kasuan irabazitako sosak lehiakideek aurretik duten -eta demostratu beharko duten- zor bati aurre egiteko erabili beharko dituztela.
Partxisaren Joko Handiak, bere izenak argi eta garbi uzten duen moduan, partxisaren jolas ezagunean du oinarri, FORTAk edo Estatuko Telebista Autonomikoen Federakuntzak telebistarako egokitu duena. Izan ere, saio hau, Euskal Telebistan ez ezik, Estatuko gainontzeko kateetan ere aireratuko da. Horrenbestez, lehiakideak ere hainbat autonomiatakoak izango dira nahiz eta astero-astero Euskal Autonomia Erkidegoko lagunen batentzako lekua utziko duten. Partehartzaileak Goyo Gonzalez aurkezlearen gidaritzapean eta astelehen eta ostiral bitartean ordu erdi lehiatuko dira.
Lehiakideok ezagupen, estrategia eta, noski, zortea ondo baino hobeto nahastu beharko dituzte aurrera egin nahi badute, helmugara iristeko dadoak ematen dizkien zenbakiekin zortea izateaz gain hainbat galdera zuzen erantzun beharko baitute, aurkezleak esango dizkien lau erantzun posibleen artean.
Partxis berezi honek 28 atal izango ditu, horietatik lau ziurrak izango dira, hau da, ezin izango dira bertan dauden fitxak jan (edozein partxisetan bezala helburuetako bat beste partehartzaileen fitxak jatea da), eta lehiakide bakoitzak kolore bat ordezkatu eta bi fitxa izango ditu, aurkezleari zentruko lekua eta dadoa botatzeko ardura utziko dizkiotela.
Galderei dagokienez, erantzun posibleak aurkezterakoan (baliteke bat ere ez izatea zuzena) pulsadoreari azkarren emango dion lehiakideak izango du erantzuteko aukera, asmatzen badu berak aukeraturiko fitxaz aurrera egin eta dirua irabazteko parada izanez. Kale eginez gero, berriz, errebotea izango da.
Fitxak jan ezkero, aldiz, saria sei leku aurrera egin eta dirua izango da, baina norberaren fitxaren bat jana izan bada zigorra ere ez da makala, lekuaz gain ordura arte irabazitako diru guztia galduko delako.
Azkenik, egun bakoitzeko finalera bi partehartzaile helduko dira eta irabazleak hurrengo saioan parte hartzeko parada izango du.
Beraz, dirua irabazi nahi, partxisa gustukoa izan eta gainera kultura orokor pixka bat kontrolatuz gero hona hemen arduradunekin kontaktuan jartzeko telefonoa: 906 42 45 85.
Bestalde, ETB-2k udazken honetarako bestelako lehiaketa bat ere eskainiko digu, baina, lehenago komentatu dugun bezala, honen berezitasuna bere izenak ere aurreratzen duen ezaugarri batean datza: zor bat izan eta irabazitako dirua zor hori ordaintzeko erabiltzea.
Izan ere, "Numeros Rojos"en parte hartzeko Euskal Herrian bizitzeaz gain bat eta hiru milioi arteko zor bat izatea demostratu beharko da.
Horren ostean, lau lehiakideek hainbat kanporaketa gainditu beharko dituzte, azkenean bakarra geratu arte. Kanporaketa bakoitzean lehiakideak puntuak batzen joango dira eta puntu gutxien lortzen duenak saioa utzi beharko du. Azkenik, finalera heltzen dena milioi erdi gehiago lortzeraino ala bere zorra erabat estaltzeraino hel daiteke. Ez bada helmuga horretara iristen hurrengo saioan itzultzeko aukera ere eskainiko zaio.
Lehiaketa honetan ikuslegoaren partehartzea ere ezinbestekoa izango da, dirua irabazteko parada izango baitu. Horrela, hasi baino lehen ikusleek partehartzaile baten alde apustu egingo dute, eta aukeratutako lehiakidea finalera helduz gero froga bat berarekin batera egin eta irabazitako dirua banatu ahal izango dute.
Saioaren aurkezlea Patricia Gaztañaga bizkaitar kazetari ospetsua izango da, baina ardura hau hartzearren ez du katea berean daraman "Esta es mi gente" programa utziko, azken honen kontsolidazioa aprobetxatu eta biak batera aurkeztearen apustua egin duelako.
Lehenago aipatu dugun bezala, "Numeros Rojos"en lehiakideek hainbat kanporaketa eta froga gainditu beharko dituzte, eta horietako batek, adibidez, partehartzaileen kantatu eta marrazteko gaitasuna agerian jarriko du. "Tarari que te vi" frogan partehartzaileak hitzik gabe kantatu beharko du, eta bere taldeko batek abestia asmatu beharko du. Ahotsa distortsionatuta zailagoa izango da asmatzea. "Garabatos"en lehiakideak bi minututan 20 kontzeptu marraztu eta kideek asmatu egin beharko dituzte.
Badago, dena den, froga gehiago ere, hala nola, "Las Categorias" non parte hartzen duenak alfabetoko letra bat duen txartel bat aukeratu eta minutu batean sei kategoria ezberdineko galderei erantzun beharko baitie. Baita ere, "No me cuelgues por favor" izeneko frogan komunikatzaile ona izatea frogatu beharko da, solaskide ezezagun batekin ahalik eta denbora gehien hitzegiten saiatu beharko direlako, gehienez minutu eta erdi izango dutela.
Azkenik, "Los enigmas"en gakoa zera da: hainbat leku, pertsona animalia eta abarren argazkiak dauden harbel bati bizkarra erakutsirik partehartzaileak hiru enigma asmatu beharko ditu, bost laguntzailek egingo dizkioten keinuekin eta baita galdera-erantzunekin lagundurik.
Horrenbestez, udazken honetan lehiaketazaleek badute zer ikusirik eta, baita, zer jokaturik ere, programetan beraietan parte hartuz, ikuslegoaren zati bihurtuz, ala, zergatik ez, etxean partxisa lurpetik atera edota bakoitzaren zorrei errepaso emanez


Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Eguneraketa berriak daude