EUSKAL HIZKERA ETA DOINUEN BILDUMA ESKURAGAI

  • 145 herritan egindako 3.000 galdeketaren emaitza dakar Euskaltzaindiak plazaratutako "Euskal Herriko Hizkuntza Atlasa. Ohiko euskal miltzamoldeen antologia" lanak. Euskararen doinu aberats eta anitzak bildu ditu, 4.000 ordutik gorako hizketalditan.

2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskaltzaindiaren babesean iritsi zaigu "Euskal Herriko Hizkuntza Atlasa. Ohiko euskal miltzamoldeen antologia" liburua. Izenburu horren atzean Euskal Herriko 145 herritako hizkerak islatzen dituzten elkarrizketak daude, liburuarekin batera datozen lau audio CDtan ere entzungai. Euskararen eremuko 145 herritan, 1986 eta 1992 artean daude eginak. Grabaketa horiek Euskal Herriko Hizkuntza Atlasa (EHHA) osatzeko helburuarekin egin ziren eta 4.000 ordu baino gehiagoko hizketaldiak eskaintzen dizkigute. Orain 4 CD-ROMetan bilduak izan dira, euskaldun guztiei eskaintzeko. Antologia ez dago pentsatua ikerketa egiteko, ez euskalkien azterketa egiteko ere, bai ordea euskarak dituen musika guztiak entzun eta ezagutu ahal izateko.
Gauzak horrela, "Euskal Herriko Hizkuntza Atlasa. Ohiko euskal miltzamoldeen antologia" liburua ez da astuna, ez korapilotsua, lau disko konpaktotan jasota dauden elkarrizketen ulermena laguntzeko tresna bat baizik.
Elkarrizketei lasaitasun eta etxekotasun kutsua darie. Freskotasun hori lekukoak aukeratzeko orduan kontuan izandako irizpideen ondorio da. Inkesta lanetan aritutako Isaak Atutxak adierazi duenez, lortu nahi zutena zera zen: herri bakoitzeko euskara ahalik eta hoberen ispilatzea.

"Orduan suposatzen zen zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta euskara menpekoagoa izango zuela. Hori da guztiak adinekoak izatearen arrazoia. Irizpide lez, 60 urtetik gorakoak aukeratzea erabaki zen. Gero alfabetatu gabeak hobesten genituen, alfabetatua denak ikasia duenaren kutsua izan baitezake".
Gaiei dagokienez, ugariak bezain anitzak dira, 3.000 galderaz osatutako galdeketa baten emaitza: mende hasierako ohiturak, istorio asmatuak edo lekukoei gertatuak, euskal hitz eta adierak erakusten dituztenak...


Amatto! amatto! amatto!

Aspaldiko ohitura horien artean batzuk oso bitxiak ere badira; Hendaiako Marie Balerdi eta Balerdi Urtxuegia ama-alabak Xarles Videgain inkestagileari 1990ean kontatua, esaterako. Lekukoek haurrak amets txarrak izaten bazituen apaizari deitzen zitzaiola diote, umea gehiago ikaratu ez zedin. Honela dio Marie Balerdik:

"...amatto! amatto! amatto! amatto! eztakit ze ze ikusten zuen, ikaratua, izitua eta azkenean apezari mintzatu giñen eta apezak otoitzak atera ziz... ateratu ziozkan eta geroztik etzuen izatu eh!".
Aramaioko Emeterio Bergaretxek, berriz, mahaiaren inguruko usadio apalen berri ematen digu. Garai batean mahaiaren erdian lapiko bakarra jarri eta guztiek handik jaten zuten, gaur egun adina trasteren beharrik gabe:

"Fartela, fratela erdixen da danok andixe. Da baso bat ure erateko danok, da kitto. Oin bakotxa bere basu, bakotxa bere fratelak, bakotxa bere kollara-tenaoriek, serbilletak, kutxilluek... oin kopla lar. Da txarto bisi, ondion be diskonforme bisi".
Ezkontzen inguruko ospakizunak ere garai batean gaur egun baino apalagoak zirela erakutsi zion Juan Jose Arrietak Gotzon Aurrekoetxea inkestagileari. Markin-Etxebarriko hizkeran ezkonduen ohiturak azaltzen ditu Arrietak:

"Ba, ameikak aldian edo. Eskondu. Da eskondu te itte eben armosutxu bet tabernan edo euren, e, aitte, serakin padrino eta madrinakin, e. Lau lagun be ja ite eben armusue, da urrungo sei be iguel de. Da itte eben armosutxue da juten sien, ba, geor Donostira edo Bilbora edo Bitorixera be bai, de 'ya viaje de novios'. Da gero urrungo sapatuen, urrungo barikuen etorte sien etxera".
Berueteko (Nafarroa) Luzia Arribillagak garai bateko inauteriak gogoratzen ditu:

"Leno itten tzen zortzi eun, e?, iotek. Zortzi eun. Da eitten tzuten launbeten ase, launbeten asi. Ta iltzen tzuten txekorra. Txekorra, e?. Eta geo ari et e bai, e?. Zortzi eun eitten tzittuten. Da urdun ondarreko, azkeneko launbeten eitten tzuten ya sorteoa bota. Maiordomoak zeiñ izan ala..., mutil nausik. Mutil nausi zeiñ izan. Maiordomoa esaten tzaio mutil nausi. Ordun, zeiñ izan? Da bi izaten de. Zarrak erretiatu, ta berri sartu. Ta kartatan botatzen ttute, zeiñ atea, e?".
Mutil nagusiek urtebetez festetako ekitaldi batzuk prestatzeko ardura hartzen zuten, baita ekitaldi erlijiosoetan Ama Birjinaren irudia eramatekoa ere.


Amama bati lapurreta Getxon.

Lekukoek kontatzen dituzten istorioen artean, batzuk ipuinak dira, mendez-mende eta ahoz-aho igorriak eta jasoak. Beste batzuk, ordea, benetan gertatuak, gezurra badirudi ere. Bestela, Frantzisko Mentxaka getxotarrari galdetzea baino ez dago. Isaak Atutxa izan zen 1987ko abuztuan lekukoaren ahotik gertakizun hau jaso zuena:

"Lengo egunen ortxe Galean, ortxe Itxurganen, orra bakixu or jente asko etorten da orra udan, esta? Eta udagunen, es martiñ isen san, depora txarra on san, se aurten udebarri txarra on da, eta egun txar bat ixten san. Ta, koño aragantza gorantza yoan nintzen ta, koño, enbra batzuk an da...ikeratute ta. Ser pasetan da ba? Or mutil gaste biek urten dautze or enbra bateri te, se or jente asko ibilten da paseon, medikuek agindute ibilteko, ta ortik ibilten da paseon, depora txarra bada imiñi kaiku bet edo imiñi seoser ta, paseon or, e, itxoso ganetik, esta? Eta enbratxuori ibili da bere paseo iten, ta yoan dako mutil gaste bi. Eta, benga, katea, erloju, elastune, danak kendu doutzes. Eta gero ba, 'no te preocupes eh, que a ti no te violamos', ganera lotzabako madarikituk iruota amar urteko enbreadi".
Hori bezain bitxia da andregai sorginaren kontua, Etxalarko Pakita Altzuguen eta Jesus Danborienak Izaskun Etxebesteri kontatua. Gertakizuna, itxura guztien arabera asmatua, erromeritik etxera bidean zihoan bikote bati buruzkoa da. Neskak nekaturik eseri eta lo hartu zuen. Ondoren txori baten tankerako gauza txuri bat ahotik sartu zitzaion eta berehala lehen bezain ondo zegoela esanez jaiki omen zen. Istorioa honela amaitzen da:

"Eta, xo!, gero in zten, ze pasatu zen edo, o zer tzen edo galdetu zion mutillak: 'orrengatik eztik yeus kustekorikan, nik noizpinka iten tit olokuk'. Eta, 'a bueno!'. Bañon akautu zen, etzun mutill arrek geio nai neska orrekin yeus".


Harriak kendu, harriak jarri.

Badirudi Izaskun Etxebeste inkestagileak benetan kontu harrigarriak entzuteko aukera izan zuela. Dirudienez, Amezketako elizaren eraikuntzaren inguruan ere badago zer esanik. Eliza herritik nahiko urrun egotearen arrazoia Joxepa Gorostegik bere aita eta osabei entzuna zien. Hona hemen eraikuntza lanetan gertatua:

"Tema, bai, nun ein. Da emen eunez ekarritakoa gauen eaman itte zuela. Da eziñ, eziñ. Da geo, geo, emakumen batek zelatan ikusten ie ze pasatze ote zan eo ze ibiltze ote zan, da iri gorrik emen tzittun, da, 'aida gorrie! Zelatan daon atso orri ataiok begie!', 'aida gorrie! zelatan daon atso orri ataiok begie!' esan emen tzula gauen".
Elizen kokapenaren inguruan, ordea, bada kondaira bat baino gehiago. Honako hau Larzabaleko (Nafarroa Beherea) Jean-Pierre Belchitek Xarles Videgain inkestagileari kontatua da. Oztibarre eta Zuberoako mugetan, San Antoni patroitzat daukan kapera bat dago. Bertatik, besteak beste, Atharratze gainean dagoen Madalena famatua ikus daiteke. Dirudienez, San Antoni eta Madalena maitemindurik zeuden baina ezin izan zuten elkarrekin ezkondu. Orduan San Antonik honela esan omen zion Madalenari:

"Bon bena ni jarriko nun hor eta hi bistan jarriko hitzat eta beste mendi kaskoan hantxe, elgar ikhus dezaun bethi!".
Erlijioaz gain, urtaroen inguruan ere badira istorioak. Behorlegiko (Nafarroa Beherea) hizkeraren doinuz horniturik, Gilen Jauregibehereak honela kontatzen du zozomikoteen bertsioa. Martxoak egunak mailegatu zizkion apirilari, artzain harroputz bat beldurtu asmoz. Artzaina gustura zebilen negu gogorraren ondoren egiten ari zen eguraldi onarekin eta hilaren amaieran honela esan omen zion martxoari:

"Martxo xirtxi xertxo! Ene axuriek badituzte hiru launa adarxko. Enuk gehio hire beldurxko! Ta martxoak eman zakon errepostia: Batiat bi egun hire pentsaketan inaazteko. Ta aphirila hor diat ene laguntzeko".
Orduan elurra hasi eta artzainari artalde osoa suntsitu zitzaion.
Lekukoek beren kontakizunetan animaliak ere ez dituzte inolaz ere ahazten. Zuberoako Urdiñarbe herriko Pierre 'Pette' Zubirik, esaterako, egarria jasaten duen hegaztiaren mitoa kontatzen du. Hegaztia gaztigatua izan zen bere lagunak ez baitzituen lagundu:

"...üztail-agorriletan defendü ziela hoy Jinko hunak, defendatü zela etzielakotz lehenago eta mündiaen hastin, arrafüsatü zielakotz eta lanian artzia, edangien eta prest... prestatzera jitia, ordin üztail-agorriletan defendü diela hurilat ehaistia...".
Altzürükü herriko (Zuberoa) Marie Jeanne eta Dominique Jaragoihenek lertxunen inguruko kontakizuna aipatzen dute. Hau da, haiek diotenez gizon bat nork hil duen nolabait salatzen dute zeruan pasatzen diren khürlo edo lertxun deitutako hegaztiek:

"Hiltzen ai zenak erran zizün khürluk egaiten beitziren: Zik ziateke ene jakile! eta geo hantik eta urthiaen bürian arra entzün zitzün eta geo: Khürluak entzüten tützie? Eta hiltzaile haek: To badutzak oai zeaen jakilik!".


Epes topot napai.

Lekukoen artean batzuk erdaraz jakin ez eta gaztelania soldaduska garaian ikasi zutenak badira, Eugi herriko Juan Esteban Perez bezala:

"... ni soldado joan nitzelaik enakin deusik ere erderaz. Eta lemixian, joan soldado eta apuntatu nitzen a los analfaetos, ezpainakien jai ere. Ordu erdi bet edo eztait ze, atsaldetan aitzen ginenen, baintuen soldadoak erakusten tziutenak, ta an ikesi nuen".
Beste batzuk, ordea, nahiz eta erdara jakin erdaldunak engainatzeko saioak egiten zituzten. Hona hemen Lekeitioko Jesus Erkiagak Isaak Atutxari aitortua:

"Guk erabiltxen gendun erdaldunek es entendiduteko lein, seper napai dupusupu? Epes topot napai. Ori estot nai esateko. Beti ipintxen txaun, e, pe eo pa eo, en fin, orretara itxe untxeun laguntartien. Baya edarto eitxen gendun berba, e. Erdaldun tartin da, es entendiuteko geuri, onek e apurtxu bet euskeri ikasitxe euasanak eta eurak e seoser, berbarik eitxen bagendun ba, orixe berbeti ori".
Euskal Herriko beste hainbat herritan ere erabili izan da euskara molde hau; Goierrin, esaterako, zapo euskara deitzen dute.
Hizkuntza beraren inguruan ere badira zenbait gogoeta. Donostiako Ibaeta auzoko Madalen Azurmendi eta Joxe Gomez adibidez, hikaren erabileraren inguruan aritzen dira, ondorio batetara iritsiz: hikak konfiantza adierazten du.

"Ori, ba nik ze esango izut. Nik eztait pa i oi, i ezpaidakit nik ordia zeatik dan. Len esan deuna, konfiantza o...e? Ezautze eztan bati beñe eztiot esan nik i".
Bestalde, jakina da leku bakoitzean gauza berdinak sarritan hitz desberdinekin izendatzen ditugula; ikusi bestela gizon eta emakumeen sexua izendatzeko modua Lapurdiko Beskoitzen, Beronika Elizalde eta Antoinette Caminok irribarre artean adierazia:

"Badu hanitz hitz hemen, pittitti... hola erten dixie... Irri in-aazten daitxu".
Emakumearen sexu organoari berriz, honela deitzen diote:

"Margaita, guri hola erakhutsi daukute ttipian, Margaita, lau margaita, ah bai, guk, gue amak eta, margaita guk".
Beste batzuetan, aldiz, izendapen berdinak aurkitzen ditugu euskal eremuko zonalde desberdinetan. Lapurdiko Urketako Louis Labrouchek

"zeru zaharra" deitzen dio zeruan urdinguneak agertzen hasten deneko garaiari: "Ba leheno hala erten zen, ikhusten giniilaik bluia jaltzen hola, belhar-sasoñian, hedoia johan, zeru zaharra agertzen da, belharra hedatzen ahal diuk, aita zenak, aitatxik erten ziin: to! Zeru zaharra agertzen ari uk, belharra hedatzen ahal diuk".
Irisarriko (Nafarroa Beherea) Katin Etxebeherek ere antzeko azalpena ematen du zeru zaharrari buruz:

"Xeru xaharra agertzen da delako blu hua agertzen delaik, gio ba, ixtaño ba...".
Horrelakoa da antologia, mila istorio, mila kontu, zein baino zein bitxiagoak eta guztiak euskal hizkera fresko eta lasaian azalduak

Oriokoko Itxaspe Zarraren bertsoak
Oriokoko Itxaspe Zarraren bertsoak
Orion ba omen zen Itxaspe Zarra deitzen zioten gizon bat. Kalera atera eta egun pasa egitea gustatzen zitzaion; ondoren, ordea, etxera mozkortuta heltzen zen. Halako batean mezetara jaitsi eta hiru egun beranduago arte ez omen zen etxera agertu. Hori jakinik bertsoak jartzen ibiltzen zen batek honela esan zion:

"Lengo egun oyetan
nun zerade izan?"
Eta Itxaspe Zarrak erantzun:

"Parrandan ibilli naiz
askotako gisan,
batzuetan tabernan
bestetan elizan,
irugarren egunian
etxeratu nitzan".
Baina puntu jartzailea oraindik konforme ez eta gehiago jakin nahi:

"Zure andre Luixak zer
tziyon orduan?

Azaldu nitzanian
gustora zeguan,
egun oyek pasiak
ditu errezuan,
illa izango nitzala
uste omen tzuan".
Nikolas Esnal oriotarrak bertso horiek gogoan zituen eta kantatu ere kantatu zizkion Koro Segurola inkestagileari 1987ko martxoan

Itsuen Jakituria
Itsuen Jakituria
Itsuek nahiz eta gauzak ikusi ez, errealitatea ezagutzeko teknika ugari garatu ohi dituzte. Irakurri bestela segidan datorren istorioa; Zuberoako Altzai herriko hizkera erabiliz, Jean Etxebarnek 1987ko irailean Xarles Videgaini kontatu ziona, alegia.
Ba omen zen behin itsu bat. Itsu hark ezkontzera zioan alaba bat omen zuen. Guraso guztiak bezala, bere alabari etorkizun oparoa eskaini nahi zion. Ondorioz eta gizongaiaren familiaren aberastasunak ikusi ezin zituenez, honako estrategia erabili zuen gizongaiaren etxera joan zenean: "Ze meldo ürrin huna ütsiak", meldoa edo menda belarra lur aberatsen seinale baita. Orduan gizongaiaren familiak erantzun:

-"Ah heben eztizügü meldoik eta".
-"Ordian ene alhaba eztüzu hunako".
Eta itsua bere alabarentzako aukera hobeagoen bila abiatu omen zen


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
June Fernández
#2
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
#3
#4
Mikel Otero Gabirondo
Azoka
Azkenak
2025-03-17 | Ahotsa.info
Lore eskaintza Angel Berruetaren oroimenez

Familiak eskatu bezala, aurten Angel oroitzeko ekitaldia lore-eskaintza txiki bat izan da, Martin Azpilikueta kalean oroitarazten duen plakaren ondoan. 21 urte geroago, Angel jada biktima-estatus ofizialarekin gogoratzen dute.


2025-03-17 | Aiaraldea
Arabako Foru Aldundia inguratu dute “Aiaraldea eskualdearen etorkizunaren defentsan”

“Beste alde batera begiratzea” leporatu diete erakunde publikoei, eta baita eskualdeko borroka defendatzea ere. 


Hilda agertu da beste preso bat Zaballako espetxean

34 edo 35 urteko gizonezkoa, gasteiztarra eta alaba baten aita, ostegunetik ostiraleko gauean hil zen, Salhaketak jakinarazi duenez. Elkarteak gogoratu du Jaurlaritzak espetxe eskumena hartu zuenetik hiltzen den bederatzigarren presoa dela, eta egiturazko aldaketak eskatu ditu... [+]


Komunitateaz (II)

Susmoa dut komunitatea hustuketa prozesu betean dagoela, eta beldur naiz, beste askori gertatu eran, mamirik gabeko bilgarri ez ote den bilakatuko, jada bilakatu ez bada. Ikustea besterik ez dago, komunitatearen izaera holistikoa gero eta modu lausoagoan heltzen da, eta Che... [+]


Kutixi edo mokadu, guztion ahotarako

Antxoa, bokarta edo albokartia, gure arrain komertzialen artean txikiena, euskal kostaldera hurbildu da.


2025-03-17 | Jakoba Errekondo
Magnolian kakalardoa polen-mamitan

Magnoliak eleganteak dira. Dotoreak. Anddereak. Pontxoak. Apainak. Pimentak. Gurbilak. Ponposak, ponpoxearrenak. Ortiroak. Ia-ia fazazkoak, kriket eta kraket. Ez naiz harritzen, beren loraldien azpian lurrarekin urtzerainoko handitasunaren menpeko sentitzen naiz urtero.


2025-03-17 | Garazi Zabaleta
Giberri gazta
“Gaztetatik ditugu ahuntzak, honetatik bizitzeko apustua egin nahi dugu orain”

Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta... [+]


2025-03-16 | Josu Jimenez Maia
Harearen pisua

Harea-erloju baten bidez irudikatu ohi da denboraren joana. Ospatu berri dugu Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak 49 urte bete dituela iragan den otsailaren 27an. Urte hauetan guztietan, harearen pisuak ez du oraino estali Saharako populuaren askatasun-nahia eta... [+]


AHTaren zundaketen aurkako ia bi urteko borrokaren balantzea

Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]


Bi indar kontrajarri

UEMAk Telegram bidez banatzen duen “Euskararen Hemeroteka” kanalean honoko titularrak irakurri ditut bata bestearen atzetik: “Gipuzkoak euskararen aldeko bide-urratzaile izateko ardura hartu du”, eta jarraian “Udaltzainen hizkuntza eskakizunen... [+]


Judimendi auzo eskola ez da etorri berria

Ongi etorria eman digu Unai Mendizabalek A eredutik D eredura aldaketa egitea erabaki dugulako Judimendi auzo eskolan. Bidea malkartsua izango dela ere ohartarazi digu Armentia Ikastolako guraso eta Arabako Ikastoletako lehendakariak. Gure esker ona adierazi nahi diogu eman... [+]


Euskararen gurditik denok tira egin behar dugu, baita hezkuntzan ere

Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]


2025-03-15 | Rober Gutiérrez
Mantrak

Azken asteetan zenbait unibertsitatetako ate irekien jardunaldietara joateko aukera izan dut. Semea aztertzen ari da zer ikasiko duen datozen urteotan eta, erabakia hartu aurretik, komeni da aukera guztiak begiratzea. Unibertsitate bakoitzak badu bere misioa, bere izaera, bere... [+]


2025-03-15 | Jabi Elorza Antia
Txapela buruan

Iazko udan ere Alacant aldera hurbildu ginen eguraldi hobea aurkitu nahian eta, urtero bezala, egun batez, Benidorm erraldoian sartu ginen hango giroan murgildu, zerbait hartu eta seme-alabekin izozki edo gofre bat dastatzeko asmoz.

Hiri bitxia da, denetarik aurki dezakezu... [+]


Eguneraketa berriak daude