ESPEZIALIZAZIOAREN EREMUAN DABIL LANBIDE HEZIKETA

  • Ikasgaiak gero eta malguagoak dira, eskariaren arabera moldatuz. Ikasketak denbora gutxiagoan ere egiten dira orain eta gainera, lan munduarekin harreman estuagoa lortu dute ikasketok. Langabezia guztiz saihestea lortu ez bada ere, gehienek arazo handiegirik gabe lortzen dute lanpostua.

2021eko uztailaren 15ean
Orain dela bi ikasturte jarri zen abian EAEn eta Nafarroan Lanbide Heziketa berria bere osotasunean. Ordura arteko ikasketen eredua desagertu eta Heziketa Zikloak ezarri ziren, hots, titulazio berriak.
Titulazioak ezezik, hezkuntza sistema bera ere aldatu zen. Ordura arte, Lanbide Heziketa eta Batxilergoa oso bereiztuta zeuden. 14 urterekin Batxilergoa aukeratzen zuena gero unibertsitatera joaten zen normalean, eta Lanbide Heziketa hautatzen zuena lan mundura. LOGSEk, ordea, biak bide bakar batean ezarri ditu. Orain, 16 urterekin DBH bukatzean, Lanbide Heziketa (erdi mailakoa) edo Batxilergoa hauta daiteke, eta bigarren honetatik goi mailako Heziketa Zikloetara edo unibertsitatera sar daiteke gero. Era berean, erdi mailako Lanbide Heziketatik Batxilergora ere pasa daiteke.
Aldaketa horiek adina garrantzi du, ordea, edukien moldaketak. Heziketa Zikloak familiaka sailkatu dira eta orotara 22 familia bereiztu dira (28. orrialdeko taulan ikus daitezkeenak). Familia horietako bakoitzean hainbat titulazio eta espezialitate daude aukeran, guztira 139 gutxi gorabehera.
Titulazio horiek ez dira behin betiko ezarri, hau da, aurten aukeran dagoen Heziketa Ziklo bat agian datorren ikasturtean ez da egongo. Edo alderantzizkoa ere gerta daiteke; datorren ikasturtean beste berri bat eskain dezakete. Zergatik gertatzen da hori? Heziketa Ziklo hauen eskaintza merkatuaren arabera egiten delako; merkatua aldatzen bada, Heziketa Zikloen eskaintza ere bai.
Lanbide Heziketa berriaren ezaugarrietako bat da hori, hain zuzen ere, malgutasuna. Diseinatu zirenean lan munduko sektore bakoitzaren egoera zein zen aztertu zen, bakoitzak zer behar zituen, eta horren arabera diseinatu ziren.
Horrela, ikasgaiak malguak dira, eta beharren eta eskarien arabera aldatu egiten dira. Gaiak espezializatuagoak eta zehatzagoak dira, eta curriculumak irakasgai profesionalekin soilik daude osatuta. Hau da, aurretik egindako ikasketetan ezagutza orokorrak ikasten direla eta, Heziketa Zikloetan horiek berriz irakastea ez dela beharrezkoa iritzi zen bere garaian.
Iraupenaren aldetik lehengo ikasketak baino laburragoak direla esan daiteke. Lehen hiru urtetan egiten zena orain bi urtetan edo urte bat eta hiru hilabetetan egin daiteke.
Bestalde, oraingo ikasketetan praktikak egitea derrigorrezkoa da. Askoz ere gehiago lantzen den atala da, eta enpresekin hitzartzen dena. Ikasle guztiek ordu kopuru zehatz bat pasa behar dute lantegiren batean praktikak egiten ikasketak bere osotasunean bukatzeko eta titulua lortzeko.
Horrek lantegiekiko eta enpresekiko harremana estutu egin du. Hasieran, lantegiekin batera diseinatu ziren Heziketa Zikloak, horrela irakaskuntza eta lan mundua uztartuz. Enpresek askotan lanpostu zehatzetarako langileak eskatzen dituzte eta hori aintzat hartu zen. Horregatik daude hainbeste titulazio familia bakoitzaren barruan. Eta hori horrela izanik, praktikak egiteko aukera ere zabalagoa da.
Dena dela, ikastetxe guztietan ez dira, noski, titulazio guztiak eskaintzen. Normalean, ingurunearekin lotura duten zikloak eskaintzen dira zentro bakoitzean. Esaterako, Nafarroan Itsasoko eta Arrantzako Aktibitateak izeneko familia ez da eskaintzen. Beira eta Zeramika ere ez, eta ezta EAEn ere, lurralde hauetan lanik eta irtenbiderik ez duen sektorea baita.
Aldaketa hauek helburu batekin egin dira: ikasleak lanbide arlo baterako prestatzea prestakuntza balioanitza eskainiz, hots, lanbide zehatz batean profesionalizatzea.


Ondorioak antzematen hasi dira

Lanbide Heziketaren aldaketa honekin bere prestijioa aldatzen ari da, eta lehen baino harrera hobea du, oro har, gizartean. Gainera, ikasketa hauek egin ostean lana bilatzeko aukerak unibertsitate ikasketak egindakoan baino handiagoak dira, Egailanek iazko otsailean egindako inkesta baten arabera. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Hezkuntza sailek aginduta burutu zen inkesta Lanbide Heziketa bukatu zuten 5.038 ikasleren artean. Ondorio nagusia izan zen Lanbide Heziketa lana aurkitzeko gero eta bide hobea dela.
Zenbait ikasketaren kasuan, ikasleek arazo gutxi izan dute orain arte lanean hasteko: metalaren alorrean, elektrizitatea eta elektronikan, delineazioan, ostalaritza eta turismoan, automozioan eta ileapaintzailean.
Badira lana bilatzeko zailtasun gehigo duten sektoreak ere: osasun laguntzailea, gizarte zerbitzua, arte grafikoa eta nekazaritza.
Nafarroako zenbait ikasle ikasketak egin bitartean enpresako langile izan zen iazko ikasturtean. Hau da, dual izeneko sistema dela medio, praktikak egin zituzten lantegian, baina bertako egituretan parte hartuz gainontzeko langileek bezala. Iruñeko Julio Caro Baroja Institutuko zurgintza espezialitateko ikasleak ziren formakuntza eta lanbidea batzen dituen sistema hau frogatu zutenak. Uztailetik iraila bitartean jardunaldi osoz aritu dira lanean, eta hemendik ekainera arte bi egunetan jardungo dira enpresan eta beste hirutan ikastetxean. Eredu hau beste espezialitate batzuetara zabaltzeko asmoa dago, besteak beste, inprenta, mekanika eta harakintzara.


Euskarak ia ez du lekurik

Ezin esan dezakegu euskararen egoera Lanbide Heziketan ona denik. Euskaraz eskaintzen diren ikasgaiak gaztelaniaz eskaintzen direnak baino askoz ere gutxiago dira. Nafarroan, esaterako, aurten Iruñeko Donapea lanbide eskolan soilik ikas daiteke euskara, eta bi ikasketa baino ez: erdi mailako Gestio Administratiboa eta goi mailako Administrazioa eta Finantzak.
Iparraldean euskararen egoera askoz ere okerragoa da. Sare profesionaleko ikasketak frantsesez soilik burutu daitezke. Hori da, Seaskaren erronketako bat; ikasketa horiek euskaraz eskaintzea edota Seaskak bere adar propioak eskaintzea. Ikasle askok gaztelaniaz egin behar izaten ditu Heziketa Zikloak nahiz eta Lehen Hezkuntzan ikasketa guztiak euskaraz egin.
Zein dira Lanbide Heziketako euskalduntzeak dituen eragozpen nagusienak? Bata euskara teknikoaren beharra. Konfigurazio teknologiko guztiak gaztelaniaz edo ingelesez eginak egoten dira eta horrek arazoak sortzen ditu lan teknologiko horietan. Horri irtenbidea emateko euskara teknikoa landu behar da eta adierazpen teknologiko horiek euskaraz erabiltzen ikasi behar da. Euskaraz gaitutako teknikari gazteak prestatu behar dira, beraz. Bigarren eragozpena irakasle falta da. Irakasle euskaldunak badaude, baina hori baino gehiago behar da, hots, euskaraz irakasteko gaituak dauden irakasleak. Horri loturik eta hirugarren oztopo bezala materialgintza eta testugintza aipa daitezke. Arlo horretan ere hutsune handia dago oraindik.


Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Eguneraketa berriak daude