10.000TIK GORA FAMILIA POBREZIA LARRIAN HEGOALDEAN

  • Itxurek eta aurrerapenek bestelako zerbait pentsaraz dezaketen arren, Euskal Herrian ere badira pobreak. Bizkaiak du txirotasun maila handiena. Iparraldean, ezin da esan pobrezia poltsak daudenik, nahiz eta han ere langabezia eta bazterketa kasuak egon.

2017ko azaroaren 28an
Pobreziaren arazoa gure mugetatik kanpo gertatzen den zerbait dela ematen du. Baina, ez da horrela, gure artean ere badugu. Hegoaldean 10.000tik gora dira pobrezia guztiz larrian bizi diren familiak. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) badira beste 38.000 egoera horretan erortzeko arriskuan daudenak. Hala ageri da EAEko Administrazioak eta Nafarroako Unibertsitateko irakasleek, Euskal Herriko lurralde horri dagokionez, emandako datuetan.
EAEko Administrazioa izan da arlo hori gehien landu duena. Eusko Jaurlaritzak pobreziari eta gizarteko desberdintasunei buruz EAEn egindako inkestak adierazten duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 179.200 familia dira ongizate egoeran ez daudenak eta diru sarrera nahikorik ez dutenak. Bestalde, egia da azken lau urteotan pobrezia eta desberdintasun maila gutxitu egin dela, baina hala ere hobekuntza hori ez dator bat azken lau urte hauetan euskal ekonomiak izan duen hazkundearekin, eta halaxe onartzen du azterketa ofizialak berak.
EAEn 663.700 familia daude. Horietako 167.600 familiatan aktiboak ez diren kideak daude. Kide guztiak aktiboak diren familiak 376.900 dira, eta kide guztiak langabezian daudenak 30.400. Inkesta ofizialak egiaztatzen duenez, EAEko familien %73ak gizartean espero daitekeen gutxieneko ongizate eta kontsumo mailari eusteko adinako diru sarrerak ditu hilero. Baina, oraindik, 179.200 familia daude Euskal Herriko lurralde honetan behar adinako ongizate mailara iristen ez direnak. Hau da, familia guztien %27a, eta duela lau urte kopuru hori %31,6koa zen.
Kide aktiboak eta ongizate maila onargarria duten familien kopuruak gora egin badu ere, langabetuen eta ez-aktiboen kolektiboetan, %52,4ak eta %46,1ak hurrenez hurren, ez dute gutxieneko ongizate eta kontsumo mailara iristeko adina baliabide. Pobrezia guztiz larrian daudenen kopurua ere murriztu egin da. Horrela, 1996ko 10.849 familiaren kopurua 6.000ra jaitsi da 2000. urtean. Pobrezia maila larri honetan, batez ere, epe luzeko langabetuak aurkitzen dira (%58,5).
Eusko Jaurlaritzak emandako mantenimenduko pobrezia larriaren adierazlea 1996ko %4,6tik gaur egungo %5,6ra igaro da, eta horrek esan nahi du 38.000tik gora familiek ez dutela oinarrizko premiei aurre egiteko adina baliabide hilero.


NAFARROAN EGOERA HOBEA.

Nafarroan, ekonomi garapen indartsua dela eta, gizarte bazterketak eta pobreziak Euskal Herriko gainerako lurraldeetan baino jende kopuru txikiagoari eragiten dio. Horrela ziurtatu dute Nafarroan Gizarte Agiria sustatu dutenek, besteak beste, Nafarroako Unibertsitateko irakasle diren Manuel Aguilar eta Miguel Laparrak. Beraiek esku hartu zuten bazterketaren aurkako borrokaren plana prestatzeko azterketan kalkulatu zutenaren arabera, Nafarroan 5.000 eta 7.000 familia artean daude guztiz larria den pobrezian edo bazterketa egoera latzean, hau da, Nafarroako familien %4.


BENETAKO POBREZIA POLTSARIK EZ.

Iparraldeari dagokionez, ez da erraza hango pobreziaren mapa egitea, horri buruzko azterketa ofizialik ez dagoelako, eta, gainera, ez delako Hegoaldeko testuinguru soziopolitiko edo ekonomiko berbera. Kontuan izan beharra dago Iparraldea Frantziako Departamendu batean kokaturik dagoela, Pirinio Atlantikoetan, eta hor bizi diren 598.100 pertsonetatik 261.400 besterik ez direla Iparraldekoak. Hor ere, Hegoaldean gertatzen denaren antzera, Iparraldeko estatistika eta azterketa soziologikoak Frantziako beste ingurune batzuetakoekin batera nahasten dira. Hor ikusten dugu, beste behin ere, Euskal Herri bertako datu soilez egindako azterketen premian gaudela, eta oraindik ez zaiola behar bezala aurre egin arazo honi.
Nolanahi ere, langabeziaren eragin pean edo lehen lanpostua lortu gabeko pertsonak egon arren eta arazoak egon badaudela ahaztu gabe, ez dirudi benetako pobrezia poltsarik dagoenik. Joan den urteko azaroan biltzen genuen orri hauetan bertan (1.739 zk. ARGIA) Iparraldeko egoera. Orduan, hango langabeziari buruzko datuak eskaini genituen. Bertan bilakaera nahiko baikorra sumatzen zen. 1998ko irailean 12.379 pertsona ziren lanpostu baten premian zeuden pertsonak, eta handik urtebetera, berriz, 11.234 pertsona (%10 gutxiago). Garai horretan bertan 8.359 pertsonak jasotzen zuten langabeziagatiko asegurua edo laguntza, eta 6.354 pertsona Frantziako Estatuaren gizarte laguntzari esker bizi ziren

POBREZIAREN AURKAKO PLANA NAFARROAN
Gizarte Agiria indarrean jartzea eta pobreziaren mugan dauden pertsonen eskubideak zaintzea gainditu beharreko arazoa izaten jarraitzen du Euskal Herrian. EAEn, dagoeneko, Legebiltzarraren esparruan dago gaiaren inguruko negoziazioa, eta irailetik aurrera berriro ekingo zaio gaiari. Nafarroan, aldiz, izapide hori egina du, nahiz eta inolako sakontasunik gabe burutu den. Iparraldean, aldiz, gizarte laguntza bakarrak Caritas bezalako erakundeen eskutik iristen dira.
Nafarroako Gobernuak bere garaian uko egin zion Gizarte Eskubideen Gutunari, eta pobreziaren aurkako Plan bat onetsi zuen; halaber, gastu gehigarri gisa, 19.000 milioi pezeta (760 milioi libera) xedatu ziren 2005. urtera arte, hau da, Erkidegoaren aurrekontuaren %1 eta 1,5 bitarteko kopurua. Diru horren erdia inguru etxebizitza arlora xedatzen da. Nafarroan ezarritako oinarrizko errenta Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren %75ekoa da pertsonako, baina LGS horren %1,25 gehiagorekin osatu daiteke familia unitateko. Hainbat abantaila dakar adinduen diru sarreren tratamenduan -ez dute kontabilizatzen-, prestakuntza beketan eta garraioan; eta, besteak beste, familia unitate bakar batean oinarrizko errenta bat baino gehiago izateko aukera ematen du.
Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Nafarroako sarea 19 erakundek osatzen dute, eta kritikatu egin dute Nafarroako Gobernuak gai horretan duen jarrera. Beraiek diotenez, oinarrizko errenta hori norbanakoaren eskubide gisa aitortu beharra dago, eta ez du izan behar Administrazioak berak ezarritako baremo jakin batzuen arabera banatzen duen kontzesioa

GIZARTE AGIRIAREN NEGOZIAZIOARI HILABETE HONETAN EKINGO DIOTE EAE-N
Gizarte Agiriaren negoziaketa uda aurretik hasi zen EAEko Legebiltzarrean, eta irailean ekingo zaio berriro. Lehendik baziren desberdintasun garrantzitsu batzuk Gizarte Agiria bultzatzen zutenen eta EAJren artean pobreziaren muga eta oinarrizko errentaren kopurua erabakitzeari begira, eta, gerora, desberdintasunak sortu dira, hain sakonak ez diren arren, Gizarte Agiria sustatzen duen Herri Ekimenaren, Euskal Sindikalgintzako gehiengoaren (ELA, LAB, ESK, STEE EILAS) eta EHren baitan ere, Gizarte Eskubideen Gutunak daraman sakoneko filosofia orokorrean bat etorri arren. Nolanahi ere, udako oporren aurretik, esparru politiko, sindikal eta herrikoiek garbi adierazi zuten Gizarte Soldatari buruzko irizpideak bateratzeko asmoa zutela, EAJrekiko negoziazioetara tinkotasun handiagoz eta bat eginik joateko.
Hala, alde bakoitzak jarrera desberdina du pobreziaren mugari buruzko kalkuluak egiteko garaian. Bestela esanda, alde bakoitzak irizpide desberdina du oinarrizko errenta nori dagokion erabakitzeko. Herri Ekimen Legegilearen (HEL) iritziz, pobrezia mugan dauden pertsona guztiei dagokie oinarrizko errenta hori jasotzea, langabetua, langilea, umea, gaztea edo jubilatua den alde batera utziz. Zehazki esanda, 69.270 pezetako ( 2.770 libera) oinarrizko errenta proposatzen dute kide bakar batentzako denean, eta %70ean gehituko litzateke 18 urtetik gorako bi edo gehiago diren heinean. Halaber, 14 urtekoek %50 jasoko lukete.
Gauzak horrela, HELek ez du onartzen Eusko Jaurlaritzak oinarrizko errentaren gainean egindako proposamena, hau da, Gizarteratzeko Gutxieneko Soldata (GGS). Haien ustez pobrezia mugaren oso azpitik dago eta ez da batere bide zuzena gizartearen aberastasuna banatzeko. Eusko Jaurlaritzaren proposamenaren arabera, pertsona bati 44.000 pezeta dagozkio. Kopuru hori %30ean gehituko litzateke bi kide balira, %20 hiru, lau edo bost direnean, eta beste %10 sei edo gehiago direnean.
Halaber, HELeko arduradunek euskal sindikalgintzako gehiengoaren (ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS) proposamena ere ez dute onartzen, beren ustez proposamen horretan erabiltzen diren irizpideekin bi herenetan jaisten baita Europan indarrean dagoen pobrezia muga eta zentzu gabeko eskala erabiltzen duela iruditzen baitzaio. Euskal sindikalgintzako gehiengoak 69.270 pezetatan kokatzen du oinarrizko errenta hori eta %50ean gehituko litzateke 18 urtetik gorako bi edo gehiago diren heinean.
Azkenik, EHren proposamenarekin ere ez dator bat. Alderdi abertzaleak 69.270 pezetatako oinarrizko errenta proposatzen du pertsona bakarra denean. %75 gehituko litzateke bi baldin badira, beste %65 hiru kide direnean, beste %50 lau kideren kasuan, eta beste %40 bost direnerako.
Gizarte Agiriak eragingo duen gastua, azkenean erabakitzen duten proposamenaren araberakoa izango da. Eusko Jaurlaritzaren arabera, gizarte soldataren onura 32.535 pertsonek jasoko lukete. Sindikatuen arabera 278.241 pertsonek eskuratuko lukete eta Gizarte Agiriaren arduradunen arabera, Oxford eskalaren aldekoak diren heinean, 446.064 pertsonek. Horrenbestez, horren guztiaren kostua 7.264 milioi pezetakoa izango litzateke Eusko Jaurlaritzaren arabera, 57.296 milioikoa sindikatuen arabera, eta 126.897 milioikoa HELen irizpideei jarraiki. Pertsonako kostua eta hamalau ordainsariak, guztira, 15.948 pezeta izango lirateke Eusko Jaurlaritzaren proposamenaren bidetik, 14.708 pezeta sindikatuen arabera eta 20.320 pezeta HELek aldarrikatzen duena lortuz gero


Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Eguneraketa berriak daude