ZAMUDIOKO KULTUR ONDAREA JASO DUTE "BERBARIK BERBA"

  • Urtebeteko ikerketaren ostean, "Zamudio Berbarik Berba" izeneko liburua argitaratu berri du Lagatzu euskara elkarteak. Ikerlana egiteaz EHUko irakasle Iñaki Gaminde arduratu da, eta horretarako, herriko 34 informatzaileren laguntza izan du .

2021eko uztailaren 15ean
Bizkaiko mendebaldean, Txoriherri eskualdean, Zamudio herria aurkitzen da. Bertan, Bai Euskarari Kanpainak aitzina egin zezan, herriko berein jende batu zen lan taldea eratuz. Egitasmoa burutu ostean, Kanpainaren aitzakian jadetsiriko indarrei eutsi eta Lagatzu euskara elkartea sortu zuten 1999ko ekainean. Aurkeztu zenetik jarduera ugari antolatu eta burutu dituzte; besteak beste, sona handiko zenbait hitzaldi (Zamudioko historia, Etnografia, Euskal selekzioa...), musika emanaldiak, ikastaroak; euskal jaia, eta bertso afaria.
"Zamudio Berbarik Berba" liburua izan da, ordea, indar gehienen munarri. Oraintsu argitaratu den liburua urte osoko lana izan da. EHUko irakasle den Iñaki Gaminde ikerlariak burutu du, Lagatzu elkartearen eskariz. Liburua plazaratzeko, Labayru Ikastegia, Zamudioko Udala eta BBKren laguntza izan dute. Ikerlanaren helburu nagusia, herriko euskara jagon, Zamudioko adindunen jakituriari eutsi, eta galtzear dauden hainbeste aberastasun (berba, esakune, kanta, bertso, ipuin, narrazio eta abar) batzea izan da. "Ikusi genuen Zamudioko euskara gorde behar zela eta komenigarri izango zela batuta edukitzea. Hemendik denbora gutxira bertoko pertsona euskaldun nagusiak ez direlako gure artean egongo-eta" arrazoitu digu Alberto Martinez de la Cuadra Lagatzuko kideak. Bestenaz, Bizkaia partean gure hizkuntzak tokian tokiko euskararen galera eta erdararen nagusitzearekin tupust egin ez eze, aurre ere egin behar dio, etorkizunean gaur bezain bizi iraun gura badu bederen. Iñaki Gaminde ikerlariaren iritziz, "Zamudioko eta beste hainbat herritako euskara euskararen egoera orokorragaz batera doa. Euskara aurrera badoa Zamudiokoak aurrera egingo du. Gainera, Bizkaian bertoko euskara desagertzen den lekuan ez dago beste euskara bat, erdara dago. Edo bertoko euskara hobetua, osatua, landuagoa edo gura den lez, edo bestela erdara. Orain arte hori izan da errealitatea". Bizkaiko euskararen egoera hori dela ezaguturik, edonori erazko irudituko zaio Zamudioko euskara elkarteak eta Iñaki Gaminde irakasleak elkarlanean gauzatu duten hasierako lana. Halaz guztiz, baten bat Zamudioko euskara aztertzen jarraitu guran badabil, badu oraindik zeri oratu.
Liburuaren agerrera, ostera, eroso eta bitxia da irakurketarako: gaika atonduriko lexiko oparoa, sintaxia eta gramatika (izen eta aditz morfologia, juntagailuak, menderagailuak eta abar), herri esakune andana, herri narrazioak; eta, akabuan, kanta eta bertsoak. Agi denez, azterketa zabala burutu dute Zamudio aldean, hiztegiarekin batera Zamudio inguruan jasotako testu kulturalak batu ere dira, finean, herri kultura jaso eta formatu dotore batean plazaratuz. Bestetik, irakurri ahala irakurlea konturatuko den modura, ederra eta aberatsa da Zamudioko euskara (han-hor-hemen euskara batuak badu nondik hornitu oraindik) eta bertakoak harro egon daitezke daukaten altxorrarekin. Halere, irakurleak gomutan izan behar du esku artean duen liburuaren xedea ez dela Zamudioko euskararen azterketa zehatza burutzea, liburu honek kultura izan baitu abiapuntu. Horregatik bada, hizkuntza azterketa monografiko batera baino gehiago hurreratzen da azterketa etnolinguistikora. Ikerketa osatzeko, 34 informatzaile eta berein kolaboratzaileren lana beren beregikoa izan da. Orotara, elkarrizketa bideratuaren podazuz, zazpi CD grabatu dira, eta teknologia multimedia oinarri dela, Iñaki Gaminde eta Lagatzukoek CD-ROM bat plazaratuko dute gabon inguruan, Zamudio bertako ipuin, abesti, bertso eta gainerakoak entzun ahal izanen direlarik. Aukera itzela Zamudioko euskara entzun eta ikasteko. Zamudioko herri esakuneak dioen bezalaxe, "Lagatzuek berba iten jakingo baleu, zenbet gauze esango leukez!".


EUSKARAREN NORMALKUNTZA HELBURU.

Lagatzu euskara elkartean, hasierako beharrak (estatutu, helburu eta egin beharreko ekintzak-eta finkatzea) astun eta geldoak izan ziren. Guztiarekin ere, Lagatzu euskara elkarteak beti izan du argi taldearen helbururik behinena euskararen normalkuntza erdiestea dela. Betiere, Zamudioko hizkerari arreta berezia ipiniz, noski. Izan ere, Gabriel Etxebarria elkarteko kidearen esanetan, "Zamudion %60-65 euskaldunak gara, baina euskara gutxi erabiltzen da, eta horregatik gehienbat ikusi genuen beharra halako elkarte bat sortzeko, eta horretan gabiltza, ea euskarak Zamudion normalkuntza lortzen duen. Zeren potentzialki kapazitatea egon badago. Dena dela, helburua da euskara indartzea, baina ez euskara erakustea ez dakienari, ezpada dakienak erabiltzea baino. Eta, bertoko euskara bada hobeto". Hori guztiori aiseago lortzeko, Lagatzu Elkartea hiru arlo edo sailetan banatu dute: Harreman arloa, Ikerketa arloa eta Ekintza arloa. Egun 220 bazkide baino gehiago dira, eta gehienak dihardute, batera zein bestera, taldearen egitasmoetan laguntzen


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Eguneraketa berriak daude