KONTXAKO BADIA TXIKIA (I)

  • Gure nazioan gure hizkuntza gehien entzuten den inguru hau, baita ere, pilotarekiko zaletasunagatik da bereziki ezaguna, bertako mutil asko eta asko bertan zein Ameriketan xisteralari bikainak izan baitira, gure kirola nazioartean hedatzeari izugarri lagunduz. Paisajeari eta ondare artistikoari dagokienez ere, emaitza ez da makala: Lekeitio herriko eta inguruko berezko edertasuna, Santa Eufemia ermita isolatuko bista ikusgarriak, Bolibarko seme gorenaren arrastoa, Ziortzako antzinako istorioa, Markina eta Arretxinagako etxe eta monumentu interesgarriak, Ondarroako kaiak isurtzen duen itsas-izaera... Bisita merezi duten hamaika arrazoi.

2017ko azaroaren 28an
Oraingo honetan gure bidea hondartza batean hasiko dugu, Lekeitio ondoan (berez Mendexan) dagoen Karraspio Hondartza atseginean hain zuzen, gure aurre-aurrean San Nikolas Uhartea dugula. Gogoratu, itsasbeheran irlara oinez hurbiltzeko aukera duzuela.
Errepidean eskumara, Lekeitio dugu zain, itsasoarekin lotura zuzena duen herri eder-ederra, aintzinako kale-trazaduraz gain Andra Mari eliza ikusgarria eta portualdeko etxe-multzo eta giro atsegina nabarmen ditzakegun herria. Kokatzen den inguru natural ederra ahaztu barik, noski.
Berarekin antza nabaria duelakoan gaudenez (desberdintasunak oso ugariak badira ere), Lekeitio "Donostia txikia" izenda genezake.
Horrela, herri hau ere badia eder baten barrualdean altxatzen da, ezkerraldeko talaia izugarria den lur mutur baten eta eskuinaldeko Lea ibaiaren bokalearen artean.
Gainera, badiaren bestaldean San Nikolas uhartea geratzen zaio eta azkenik, bertako hiru hondartzek herriaren berezko edertasuna dotore janzten dute.


Historia

Lumentzako kobazuloan agertutako aztarnek inguru hau azken 30.000 urtetan populatua izan dela erakusten dute, eta erromatarren garaiko aztarnek jada bertan gune populatu iraunkorra bizi zela diote, erabat ziurtaturik ez badago ere.
Dena den, Lekeitioko historia ofiziala 1325ean hasten da. Lehenago batipat arrantzale eta itsasgizonez osatutako gunea zen. Urte horretan Maria Diaz de Haro Bizkaiko Andereak fundazio-gutuna eman zuen, hiri bihurtuz eta zenbait pribilejio luzatuz. Urte batzuk beranduago, Alfonso XI.ak fundazio-agiri hau berresteaz gain, hiriko harresiak altxarazi zituen.
Hurrengo mendeetan bere ekonomia itsasoari lotua ibili zen, arrantzan ala itsas-garraioan (kortsariak ere izan ziren); itsasuntziak ere bertan eraiki eta konpontzen zituzten. Baita ere, denbora aurrera joan ahala, merkatari-sare handia sortzen joan zen eta azkenik, sendiek beren baratze eta mahastiak zaintzen zituzten.
Hala ere, nahiz eta itsasoari begira bizi, hainbat mendetan zehar, itsasgizon lekeitiarrak beren portuaren izaeraz kexu izan dira, txikia, hondartsua eta sakontasun txikikoa zelako. Arazoak arazo, XVI. eta XIX. mendeen artean Lekeitiokoa Bizkaiko bigarren arrantza-portua izan da (Bermeoren atzetik), XX.ean Ondarroak postu hori kendu zion arte.


Enparantza eta elizaldea

Herriaren erdian, ezkerraldean erdigunea, aurrean portua eta badia eta eskuinaldean hondartzak dituela, Independentziaren Enparantza kokatzen da, eta bertan, Jasokundeko Andra Mari Eliza.
Bizkaiko monumenturik baliotsuenetakoa den eliza honen izaera bi hitzetan laburbiltzen badugu, 720 urtean fundatu, XIII. mendean kontsagratu eta XV.ean handitutako estilo gotiko berantiarreko eraikina dela esan genezake, barruan gotiko eta flandiar estiloko erretaula ederrak dituena.
Gehiago zehaztuz, aintzinako tenplu erromaniko baten gainean eraikia, Santiago katedralarekin batera Bizkaiko gotikoaren eraikuntzarik ederrena da.
Amaitu zenetik behin baino gehiagotan berritu izan da, eta horrela, kanpoko dorrea eta barruko girola XIX.ekoak dira. Hasieran hiru nabe bazituen ere, gaur egun bost erakusten ditu.
Barruko kaperen artean Santa Anarena azpimarratu behar dugu, flandiar jatorriko erretaula eta hilobiak direla-eta. Erretaula nagusia 1514koa da, Estatu osoko hirugarren handiena (Oviedokoarekin batera eta Sevillako eta Toledokoen atzetik) bihurtuz. Datu hori duen garrantziaren lekuko da.
Kanpoaldeko itxura gotiko hutsa da, kontrahorma, trazeriadun-lehiatila, arrosa-leiho, arku ezin meheagoetara loturiko arbotanteak, gargolak, orratzak... miresteko aukera eskainiz. Hau guztia gutxi balitz, bere aurrealdea Bizkaiko gotikoen artean apaingarri gehien erakusten duena da.
Sarrera nagusitik irtenez, ezkerrean XIX.eko Arostegi jauregi ederra dugu, eta honen atzean monumentu multzo interesgarria. Lehenbiziko eraikin handia 1368ko Dominikoen Monastegia da (Berpizkundeko, gotiko eta barroko elementuekin), eta alboan duena Salinastarren Etxea.
Bien artean igaroz, Santo Domingo kalean, segituan eta erdian Uriarte Jauregi barroko ederra (eskailera, armarri eta arkupedun atari eta Erdi Aroko dorre batekin), Berpizkundeko Turpin Dorrea (aurrekoari itsatsita) eta Torre Zaharra (Dominikoen Monastegiari itsatsita) ikusiko ditugu.
Azken hau seguraski hiriko eraikin zaharrena izango da, eta aintzinako harresietako zatia zen.Erdi Aroko harresi honek metro batzuk aurrerago ere segitzen du (komentuaren beste aldean ere bai).
Kale tipikoetan zehar ibiliz, berriz ere hasierako puntura itzuliz, hots, enparantzara, honen beste aldean dagoen Udaletxea bisita dezakegu, XVIII. mendeko barroko estiloan egina.


Erdialdea

Udaletxearen izkina batean hasten den Apalloa kalearen kantoian XVII.eko Oxangoiti jauregia dugu (ohar zaitezte atalde eta landutako hegal ederretaz), eta piskat aurrerago ezkerrera XVII.eko San Jose eliza barrokoa. Honen aurreko zabalgunearen beste aldean Kofradia zaharra topatuko dugu.
Apalloa kaleari jarraikiz, lorategi erromantiko baten erdian dagoen Agustinatarren Komentura iritsiko gara, neobarroko frantziarraren estilokoa, eta piskat aurrerago eta ezkerrera, XVII. mendeko Kristo Piedad baseliza, Kristoren irudi flandiar batekin.
Puntu honetan ere, bide beretik edo alboko batetik, etxe lekeitiarren artean paseatuz, berriz ere Udaletxeko izkina horretaraino itzuliko gara.


Portuko auzoa

Leku horretxetan bertan ezkerrera hasten den Arranegi kalean zehar ibiltzen hasten bagara itsas-herri honen ariman sartuko gara. Izan ere, portuarekiko paraleloki doan kale hau (geroago Arranegiko Zabala eta Ezpeleta kalea deitua) arrantzaleen auzoaren bide nagusia da.
Jauntxoen eta herri xehearen bizileku izandako kale honetan zehar erreparatu ezazue ezkerrera ateratzen joango diren kaleetan, auzo eta herri osoaren irudi orokorra hartzen joateko.
Adibidez, lehenean, Azpiri kalean, Uribarri Jauregi-Etxea eta XV. mendeko sua geratzeko harresiaren zati bat ikusteko parada izango duzue. Harresi honek auzunea bitan zatitzen zuen.
Aurrerago, eskumarako lehen kaleahoa pasatu ostean, Upaetxea dugu, XVII. mendeko armarriarengatik zein landutako hegal eta balkoiengatik nabarmentzen dena. Aurreraxeago, jada Ezpeleta kalean, San Pedroren Irudia dugu ikusgai, eta azkenik, talaia izugarriaren muturrean, San Juan gotorleku-baseliza.


Badia inguratuz

Talaia honetatik, itsaso, badiaren erdiko irla, portu, eliza, herri eta hondartzetako ikustaldia benetan zoragarria dela esan dezakegu.
Izan ere, herriaren ikuspegi osoa edukitzeko alderik garrantzitsuena falta zaigu, itsasaldea hain zuzen ere.
Horrela, Talaitik, Arrantzaleen Kofradia ondotik pasatuz arrantza-portua inguratzen hasiko gara, urtero Antzar-Egunaren jaialdian giro izugarria sortzen den portua alegia. Berau Txatxo Kaitik inguratuz, zuzenean Isuntza hondartzan sartu gaitezke, edo bestela bere gaineko pasealekutik igaro. Herrian bertan dagoen hondartza honen beste aldean, itsasbehera badago San Nikolas irlaraino eramango zaituzten harrizko bide bat agertuko zaizue.
Beraz, itsasbeheretan uharteraino oinez joateko aukera duzue (bestela bidaia igeriz egin dezakezue), baina kontuan izan bidea nahikoa labainkorra dela eta erortzea erraza dela. Eta noski, joan ostean itsasgora baino lehen itzuli nahi baduzue, uhartean ordu gehiegi ez egin.
Azkenik, hondartza honen alboan, Lea ibaiaren bestealdean Karraspio Txiki hondartza duzue, eta errepidea piskat segituz Karraspiokoa, hiruen artean ederren eta animatuena (nahiz eta bi hauek berez Mendexako udalerrian kokatu).
LEKEITIO
LEKEITIO
Herrialdea:
Bizkaia

Bilbora:
56 km.

Altitudea:
10 m.

Biztanleak:
7.483

Euskaldunak:
% 87

Azalera:
2 km2

Dentsitatea:
3.741 bizt./km2

Jaiak:
San Pedro (ekainak 29)
San Antolin (irailak 1-8)
Antzar Eguna (irailak 5, asteburu gertatzen ez bada)

Informazio Praktikoa
Informazio Praktikoa
LEKEITIO

Udal Turismo Bulegoa:
Independentzia Enparantza. 94- 684 40 17.

Udaletxea:
94- 684 00 01.

Udaltzaingoa:
94- 684 20 00.

Ertzaintza:
Basotxo 2. 94- 444 14 44 /624 36 25.

Anbulategia:
Larroategi auzoa 1. 94- 684 28 91 / 410 00 00.

Gurutze Gorria:
San Juan Talako 8. 94- 684 18 88.

Botikak:
Arrieta- Paskual Abaroa Etorbidea 22. 94- 684 01 02.
Castro- Atea 14. % 94- 684 30 23.
Markuerkiaga- Arranegiko Zabala 5. 94- 684 08 56.

Bankuak:
BBK- Paskual Abaroa Etorbidea.
BBVA- San Kristobal Enparantza 1.

Kotxe-Tailerrak:
Lantegi- Sabino Arana Etorbidea. 94- 684 14 09.
Zatika- Buenaventura Zapirain z/g. 94- 684 15 06.
Arritola- Sabino Arana Etorbidea 35. 94- 684 14 07.

Jatorduan:
Egaña Jatetxea- Antiguako Ama.
Txopi Jatetxea- Independentzia Enp.
Kaia Erretegia- Txatxo kaia.
Epermendi Jatetxea- Oleta auzoa.

Jan eta lo egiteko:
***Hotel Emperatriz Zita- Santa Elena Etorbidea. 94-684 26 55. Logela bikoitza 10.500-11.000 pzta.
*Hotel Beitia- Pascual Abaroa 25 Etorbidea. 94-684 01 11. Logela bikoitza 7.700-8.800 pzta.
Camping Leagi- Mendexara bidea 1. km. (Mendexa). 94-684 23 52.

Lo egiteko:
**Hotel Zubieta- Zubieta Etxea z/g. 94-684 30 30. Logela bikoitza 8.000-9.250 pzta.
*Hotel Piñupe- Pascual Abaroa 10. 94-684 29 84 / 07 72. Logela bikoitza 6.800-8.100 pzta.
Camping Endai- Ondarroara bidea. (Mendexa). 94-684 24 69.


Azkenak
1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude