GOIENA, IRLAK ETA SAREAK


2007ko otsailaren 21ean
Komunikabideen globalizazioarekin batera eta, neurri handi batean, honen eraginez, lokalizazioa ere gertatu da. Mundu zabalekoaz jakin dugunean, hurbilekoaz ere jakinmina piztu zaigu. Eta maiz bi joerak kontrajarri izan diren arren, sintesia ere iritsi da. Globala eta lokala elkarren osagarri dira, eta etorkizuna glokala izango da, aldi berean globala eta lokala. Bestela esanda, sareak hedatzen direnean ez da irlarik geldituko, baina komunitateak sortuko dira.
Eta 2000. urtean Debagoienak irla izaten jarraitzen du, ez ordea, bere borondatez. Hiriburuetatik aparte dago, mendiz inguratuta, errepidez gaizki lotuta, eta trenik ez da iristen. Nire ustez, isolamendu hori izan da, hain juxtu, bailara barruko garapenaren pizgarri. "Kanpokoaren zain alferrik egon barik, ekin dagiogun" golkorako esanda, eskualde indartsua eraiki dute debagoiendarrek. Indartsua bai, baina irla. Oraindik ez du, adibidez, bere indar ekonomikoari eta sozialari dagokion pisu politikorik.
Oraindik Donostiatik aspaldiko partez eskualdera datorrena, ordu erdiz berandu iritsiko zaizu, "Uf, ze urruti zaudeten" eginaz. Arrasaten sarri entzun izan dut kexua: "Arrasatetik Donostiara, 75 kilometro. Donostiatik Arrasatera, doblie". Irla bai, baina ez luzerako. Makinak ari dira mendia jaten, kablea motel baina badator, eta debagoiendarrok geure burua prestatzen ari gara etorkizuneko sarean eta sarezko etorkizunean ganoraz murgiltzeko. Hori bai, gure irla galduko da, baina komunitate iraun nahi dugu. Sareak Totem gisa edo esnobismoz erabiltzen da sarri 'sare' hitza, baina lotura, elkarlan, hedapen edo biderkatu esanahiak ere ez ditu arrotzak. Eta sareak kultur uniformitatea ekar lezakeen bezala, komunitateak sortzeko aukera ere ematen du, eta kide diren komunitateak elkartuz egitura indartsuak eraikitzekoa. Herrigintza edo aberrigintzaren ikuspegitik, oso tresna eragingarria izan daitezke sareak, ondo antolatzen badira. Euskal Herri zatikatu honentzat, sekulako aukera.
Muga nadin komunikabideetara. Gurean erdarazkoak dira nagusi, soziolinguistika eta politika medio. Euskaraz eta orokorrak baditugu telebista bat eta bi irrati, egunkari bat eta hainbat aldizkari. Tokikoagoak beste irrati mordoska bat, bost telebista eta 50 bat aldizkari. Ia denek jasotzen dute diru publikorik, eta batzuk asko. Hala ere, ezin esan elkarlanean eta sinergien bila ari direnik. Jar ditzagun elkarrekin sarean. Susta ditzagun txikienak eta eskualdeka elkartu. Eskualdeek badute gurean komunitate zentzurik, etorkizunak indartu egin lezakeena. Bultza ditzagun eskualdeetako komunikabideak enpresa multimedia modernoetan biltzera, hurbileko komunikazioaren esparru guztiak profesionaltasunez landu ditzaten. Eta lotu ditzagun komunikabide orokorrekin. Hauek, bat-batean, sekulako berriemaile taldea izango lukete, berriemaile tokikoak, profesionalak eta multimedian trebatuak, edozein euskarritarako eduki hornitzaile izateko prest. Erdarazko komunikabideek ezin dute horrelakorik egin, hau euskarari diogun atxikimenduari esker bakarrik egin daiteke. Euskarak, agian lehen aldiz, gailentzeko tresna bat izango luke. Komunitategile bihur liteke, ziberespazioan denik eta eginkizun prestijiotsuena. Areago. Sar dezagun eskualdeetako hedabideen ekoizpena sare orokorrean, eta kostu lokalekin seinale orokorrak hedatzen arituko gara. Seinale uholdea iristen denean, gutaz eta gure hizkuntzan jardungo dutenen kuota mantendu edo hobetzeko bide samurra.
Goiena aurreko guztia ez da amets hutsa. Egin daiteke. Debagoienean egiten hasi gara. Bederatzi herri bildu eta Goiena kooperatiba sortu dugu. Osoa, modernoa eta bideragarria izango den eredua lantzen ari gara. Atal batzuk abiatu ditugu edo laster abiatuko. Beste batzuk patxada handiagoz aztertuko ditugu, emaitza bermatze aldera. Iraganetik datorkigun irla komunitate bihurtu nahi dugu, bere ezaugarri nagusiek iraun dezaten. Eta komunitate hori, sare baten lauki izan dadin saiatuko gara, horizontalean nahiz bertikalean beste batzuekin lotu eta euskal komunitate modernoa eraikitzen laguntzeko


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude