"ERREGIONALISMO KONTZEPTUA BAZTERTUA DAUKAGU"

  • "Abertzaleak eta ezkertiarrak" orain bi urte eta erdi idatzitako saioa da. Lizarra-Garazi akordioa eta ETAren su-etena gauzatu aurreko aroaren atarian idatzia. Julen Zabalo egileak gogoeta-aro bezala jo zuen ordukoa. Oraingo aroa halaxe dela mantenzen du egun ere.

2021eko uztailaren 15ean
Liburuaren hasieran "Nazio bakartasunean kultur aniztasuna" proposatzen duzu, eta nazionalismoa zer den hobeto antzemateko "erregionalismo" kontzeptua landu eta baliogarritzat jo ere bai.
Euskal Herrian erregionalista kontzeptua oso baztertua daukaku, erregionalistek berek ere ez baitute onartzen. Kontzeptu hau mespretxu kutsu barik onartu eta erabiliko bagenu gure egoera asko argituko litzateke; politika arloan gauzak argitzeko oso mesedegarria izango litzateke. Nazionalismoak, berez, beti darama berarekin nazio proiektu bat. Nazio proiektu horrek ezin du bat egin beste proiektu batekin, gure kasuan espainiar edo frantziar nazio proiektuekin. Ordea, nazio proiektu baten barruan nazioarekiko maitasuna adierazi daitekeela uste dut nik. Hori erregionalismoa da. Euskal Herrian badaude erregionalistak, eta kontzeptu hau gara daiteke. Esaterako, erregionalistak izan daitezke Trebiño Euskal Herrian sartzearen aldekoak. Euskal Herriko osotasun politikoa onartu ez, baina Euskal Herri kulturala onartu eta ideia horren alde lan egiten duten pertsonak. Katalunia eta Balear Uhartetan, esaterako, joera hau normal-tzat hartzen da. Erregionalismoa, aber-tzaletasunean oro har eta EAJren baitan bereziki, politikoki argituko balitz, mesegarria izango litzateke herri honentzat. Beste gauza bat da EAJk hori argitzea nahi duen edo ez.

Nazioa irudipen kolektiboa izaki, zati objektiboaz eta subjektiboaz egina dela diozu. Zuk subjektibotasuna hobesten duzu, ordea.
Izan ere, nazioa objektiboa dela esaten badugu, orduan, kulturak beste nazio bat agertuko beharko luke. Hori ez da horrela gertatzen elementu subjektiboa falta delako. Hau da, agente bat falta zaigu gu nazio bat garela esateko. Subjektibotasuna berez onartzen badugu, ordea, guk dugun hainbat klitxe baztertu beharko genuke: esaterako, euskaldun garelako nazio bat gara. Subjektibitatea onartzean, batetik lastre batzuk kentzen baditugu, eta bestetik, dimentsio politikoa onartzen badugu, zentratuago egon gintezke arlo politikoan eta nazio eraikintzan. Izan ere, objektiboki nazio bat garela aldarrikatzen dugunean oker eta haserre asko sortzen da. Hartara, nazio-kide diren guztiek nazionalistak izan beharko lukete, eta ez da horrela. Horregatik sortzen dira elkarri leporatzen dizkiogun epelkeriak. Nazionalismoa bere testuinguru politikoan ulertzen badugu, ulertuko dugu horiek ez direla epelkeriak, berez jarrera politikoak direla. Nazionalismoa apur bat arrazionalizatzen badugu, hobeto antzemango dugu benetan zer garen, eta gure herri xedeak lortzeko zer egin behar dugun. Integrazioa aldarrikatu ohi dugu, baina non oinarrituta?

Integrazioa kontzeptua landu duzu ere bai. Integrazioa, ordea, Euskal Herrian era nahasian eta interesen arabera erabiltzen dela, diozu.
Nazionalismo guztiek integrazioa bilatzen dute, oso garbi utzi behar da hori. Beste gauza bat da zer integratu nahi duten. Nazionalismoek naziotzat jotzen dutena integratu nahi dute. Esaterako, Islameko herrietan nazioa integratu nahi dute. Nortzuk dira nazioa, ordea? Erlijioz islama jarraitzen dutenak. Kristauak edota hinduak ez dira nazio horretako kidetzat jotzen eta ez dituzte integratu nahi. Euskal Herrian nor jotzen da naziotzat? Mundu guztiak dio nazioa Euskal Herrian bizi diren guztiek osatzen dutela. Hartara, integrazioa Euskal Herrian bizi diren guztiena izango da. Mundua ez dago nazioa definitu eta nazio horren integrazioa bilatzen ez duen nazionalismorik. Integrazioa berez doa nazionalismoarekin, eta euskal nazionalismoan ere bai. Beraz, kanpotik esaten denean euskal nazionalismoak Euskal Herria desintegratu nahi duela, gezur hutsa da. Beste kontu bat da, kanpotik etorri iritzi interesatu bat euskaldunak bakarrik integratu nahi direla esanez. Gezurra da. Euskal Herrian laurden bakar batek egiten baitu euskaraz. Edo euskal abizenak dituztenak soilik integratu nahi dituela. Gezur handiagoa oraindik.

Euskal nazionalismoaren ardatz teorikoa hizkuntza dela, eta euskararen kasuan desidentifikaziora jo behar dela proposatzen duzu. Euskararen politizazioari itzuri barik horregatik.
Euskara desidentifikatu esaten dudanean, ez dut despolitizatu esan nahi. Argi eta garbi. Euskara ezin da despolitizatu, euskararen aldeko lege eta neurri politikoak behar direlako. Ostera, desidentifikatu diodanean, nazionalismoa ez dela hizkuntza batekin identifikatu behar adierazi nahi dut. Hizkuntza hori herri oso batena delako eta ez korronte politiko batena bakarrik. Izan ere, euskal nazionalismoaren lana ez da soilik euskararen alde lan egitea, gehiago da. Mesedegarria eta argigarria izango litzateke euskararen desidentifikazioa, eta horrek ez du esan nahi nazionalismoak ez duela euskararen alde lan egin behar. Esan nahi dut, esaterako, euskararen aldeko mugimenduak ez direla nazionalismoarekin identifikatu behar. Seguru nago EHEko militante ia guztiak euskal nazionalistak direla. Teoriaz ez luke horrela izan behar, eta euskaltzaletasuna nazionalismotik desberdindu beharko litzateke. Modu horretara, euskal nazionalistak ez direnak apur bat erosoago senti litezke euskaltzaletasunaren barruan. Jakina, ezin dugu pentsatu desidentifikazio hau bi urteren joan-etorrian gauza daitekeenik. Nire proposamena jarrera teoriko bat da. Orain dela berrogei urte nazionalismoa hizkuntzarekin identifikatu behar zela eta ez arrazarekin teorizatu zen. Nazionalismoa ez zihoala inora pentsatu zen orduan. Egun, teorizazio haren ondorioak bizi ditugu. Nik antzeko zerbait planteatzen dut. Esan gabe doa, desidentifikazioa eskualde euskaldunarentzat aldarrikatzen dut, eskualde erdaldunetan euskara eta euskal nazionalismoa desidentifikatzea ezinezkoa da.

Nazio-estatua desagertu behar den iritzia oso arin zabaldu dela diozu. Zu ez zatoz bat iritzi horrekin.
Batzuetan estatua eta nazio-estatua berdintzen dira. Batzuek diote nazio-estatuak desagertzera doazela, eta, nonbait, estatu bera ere desagertuko den ideia zabaldu dute ere bai. Hori ez da horrela inondik ere.
Nazio-estatuak ondorio txarrak eduki ditu Mendebaleko Europan, eta oso kontuan hartzekoa da hori. Euskal Herriak, kasu, espainiar eta frantziar ondorioak jasan ditu. Nazio-estatuak ez dira idealak berez. Aro honetan, globalizazioaren ondorioz nazio-estatuak desagertze bidean daudela zabaldu da, eta hori gezur hutsa da. Esaterako, Nigeria edo Kamerun estatuetan bizi diren herriek nazio-estatu bat osatu nahiko lukete, nolabaiteko homogenizazio batera heltzeko. Nazio-estatua gainbeheran dagoela esatea egia izan daiteke baina ez osorik, ez gutxienez mundu mailan.

Mendebaleko Europako nazio-estatuek ondorio txarrak ekarri dituztela diozu. Zein da bidea Euskal Herrian ? Estatuaren aldeko bidea?
Nazio-estatua ez dago desagertua. Izugarrizko indarra du oraindik, eta Europako Batasuna nahiko galgatuta dago nazio-estatuek berezko indarra dutelako. Orduan, abertzaleei ezin zaigu nazio-estatuaren ideia baztertzea eskatu. Nazio-estatuaren ideia indar gehien duen egitura da oraindik ere. Beraz, printzipioz horri ezin dio uko egin euskal nazionalismoak. Nazio-estatua benetan gainbehera doala ikusiko bagenu, etorkizunik ez duela, bere arriskuak ezagututa, noski, guk ere uko egin beharko genioke. Euskal nazionalismoak ez luke jarrera garbirik ezarriko beharko hasiera batean, oraindik estatu bezala ez baita gauzatuta. Gauzatuko balitz, orokorrean gertatzen dena onartu beharko luke.

Nazionalismoaren xedeak aipatzen dituzu eta haietara iristeko hainbat proposamen egin ere. Posibilista agertzen zara: euskal nazionalismoaren asmoak independentzia eta nazio-estatua izanda ere, Herrien Europa ikusmiran izan behar duela diozu.
Azken helburuak ipintzerakoan, azkenak direnez, oso urrun ikusten dira. Orduan, guk independentzia azken helburua dela, edo Herrien Europa dela esaten badugu, bada, antzeko zerbait esaten ari gara. Biak posibilitate urrunak baitira egun. Hala ere, independentziaren aldeko mugimendu sendo bat ari dela ikusten bada, indenpenden-tzia gertuago ikusten bada, definizio zehatzago bat egin beharko da. Zentzu honetan, EAJk edo EAk Herrien Europa aldarrikatzen dutenean, argitu beharko lukete ea nola uztartzen duten aukera hori idenpendentzia posible batekin.
Nik euskal nazionalismoa mugimendu politiko bat dela diot, eta ezin dela ipini helburu bat tarteko pausuak edo bide desberdinak urratu gabe. Indenpendentzia bada gertuen dagoena, bada aukera hori egin dezagun, hori da zentzuzkoena. Garbi dago orain ez dela momentua. Herrien Europaren aukera agertzen bada, bada balia dezagun. Herrien Europaren ideiak Europako beste mugimendu ba-tzuekin batzen gaitu, abantaila bat da, elkartasuna sendotzen duelako. Unibertsalismorantza joatearen ezkerraren ideala posibleago egiten da.

Klase ikuspuntua eta nazio eraikuntza ez dituzu osagai banaezintzat jotzen. Ezker Abertzalearen bi osagaia hauek ez al dira elkarrengandik urrun samar garatu orain arte, ordea?
Azken hogeita hamar urteotako testuinguruak markatu ditu bi osagaien bilakabidea. Euskal Herrian, eta munduan orobat, globalizazio aroarekin batu genitzakeen mugimendu bi gertatu dira: batetik, Europa osoan -Espainiako estatuan bereziki- ezkerrak behera egin du azken hogei urteotan. Bestetik, dinamika unibertsalarekin batera, nazionalismoak erregionalismoak edo komunalismoak gorantza egin dute. Joera hauek fase horretan harrapatu gaituzte, eta horrek agertzen digu nazio arazoari gehiago ekin izana klase arazoari baino. Ezkerra eta klase ikuspegia apur bat baztertuta geratu da. Hala ere, dagoen ezker ikuspegi apurra nazionalismoa gertatu delako iraun ahal izan duela esango nuke. Europako ezkerra Euskal Herrian baino beherago dagoela alegia. Ezker Abertzalean errepresioa dela-eta, nazio arazoari arreta gehiago eskaini zaio ezkerreko ikuspegiari baino, egia da. Ezker Abertzalean garatzen ari den Batasuna prozesuaren bidez ezkerraren ikuspegiari bultzada bat eman ahal izango zaio beharbada.

Horretarako baina, ETAren aroa amaitutzat eman beharko litzateke. Ez duzu uste?
Ezker Abertzaleak ETAk su-etena aldarrikatzeko gogoarekin kontatzen duela uste dut. Kontua da ea ETAk noiz erabakiko duen unea dela su-etena aldarrikatzeko. Ezker Abertzalearen proiektua su-eten horretatik pasatzen da. Kontua, berriro ere, aldeko egoera batera iristea da aliantzak gauzatu ahal izateko, ETAk su-etena eman behar du, baina su-eten hori aurreikusteko aliantzak behar ditu. Biak daude batuta eta nahastuta. Arazoa nork eman behar duen lehenengo pausua dela dirudi. Pausuak batera eman daitezkeela uste dut. Lizarra-Garazi gauzatzeko egin zen bezala. Ez dut uste bidea beste inondik pasatzen denik. Gero beste gauza bat da EAJren baitan diren arazoak eta egoera politiko nahasia bera.
Ezker Abertzalearen ildoak argi daude; ETAren erabakiarekin kontatzen du. Egoera aldekoa izanda, su-etena berriz aldarrikatuko duela espero du ezker abertzaleak.

EAJren ustez, antza, nazionalisten arteko aliantza gauzatzeko ezinbestekoa da behin betiko su-etena.
Erregionalismoaz hitz egitera itzul-tzen gara. EAJk argitu nahi ote du bidea? EAJk ezin du bere indefinizioa saihestu, batez ere uneon, EHk apustu bat egitea eskatzen dionean. Independentziaren aldeko apustua apur bat sendotu den honetan definitu beharra dauka. EAJk independentziazaleekin bat egin duenean erregionalistak kexatu egin dira, hori gertatu da Lizarra-Garazin. Erregionalisten aldera lerratzen bada bere baseak kexatzen zaizkio. EAJri biolentzia dagoen bitartean posiblea zaio arazoa estaltzea, baina hori ezin da estali betiko, batez ere ETAk garbi adierazten diolako su-etena aldarrikatuko duela. EAJk argitu beharko luke bere jarrera. Zazpi lurraldeen batasun politikoa aldarrikatzen duena da nazionalista, eta kulturalki zazpi herrialdeak onartzea. Espainia eta Frantziako estatuak onartzea erregionalismoa da. Nazionalismoa da politikoki zazpi herrialdeak onartzea. Edonola ere, gauzak argituko balira, eta erregionalismoa mamutzat hartuko ez balitz, gauzak gehiago argituko lirateke. Hasteko eta behin, EAJ alderdia bera argituko litzateke, eta beharbada, herri honen egoera politikoa ere bai

ARRAZIONALISTA ETA POSIBILISTA
Julen Zabalo Basaurin jaio zen 1957an; Zeberion bizi da gaur egun. Txoli Mateos soziologia irakaslea eta HBko mahaikide ohia du bizikide. 1987tik aurtengo otsaila bitartean Espainiako hainbat espetxetan eman zituen ETAko kide bezala ekarria. Geografian doktore eta Politika Zientzietan lizentziatua da. Espetxeratu zutenean EHUko irakaslea zen. Langabezian da egun. Irakaskintzara itzultzeko zain.


Azkenak
1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude