MUSIKA GARAIKIDEA XXI. MENDEAN SARTZEKO

  • Iruñeko Ganbara Abesbatzak etorkizunari heldu nahi dio. Berrogeita hamalau urteko historia oparoari segida emateko bitartekoak ipintzen hasia da. Xede nagusia koruaren profesionaltasuna erdiestea da, abesbatzaren biziraupena bermatu ahal izateko.

2021eko uztailaren 15ean
Iruñeko Ganbara Abesbatza Nafarroako talderik garrantzitsuenetarikoa dugu musika koralari dagokionean. 1946 urtean sortu zuen Luis Morondo musikari nafarrak eta ordutik kalitatea izan da koruaren irizpide bakarra. Horretan darraite oraindik, baina azken urteotan gizarteak ezagutu duen aldaketa sakonak eraginik izan du Iruñeko erakundean. Alde batetik, abesbatzen eskaintza asko hazi da; eta bestetik, talde afizionatu batean kalitatezko ahotsei eustea gero eta zailagoa da.
Hau guztia dela eta, Ganbara Abesbatzak plan estrategikoa abiarazi du profesionaltasuna helburu hartuta. Erronka zaila zalantzarik gabe, baina ezinbestekoa Iruñeko Ganbara Abesbatzako Luis Felipe Sarasa presidentearen irudiko: "Gerra ondoko Europan Morondo maisuak berezko marka eman zion ganbara talde txiki bati. Esan genezake Europa bere oinetara makurtu zela, hain zen handia musika gura, eta ez soilik abesbatzaren kalitatearengatik, baita koru gabezi handia zegoelako ere". Garai horretan koralak zenbait lehiaketatan parte hartu zuen eta Frantziako Lille hirikoa irabazi zuen. 186 abesbatzen artean gailendu zen, nazioartean ezagutzera emanez.
Ordutik, ia kontinente guztietan izan da Iruñeko taldea, bereziki Ameriketan eta Europan. "Egun, panorama musikala asko aldatu da, eskaintza handia da, batik bat Europa Ekialdetik datozen koruena, ia 'katxe'rik gabe etortzen baitira. Hortaz, koralari zigilu berezia ematen saiatzeko tenorea egokitu zaigu, mundu honetan aurrera egin ahal izateko", dio Sarasak.
Zein da bereizgarri hori? Musika garaikidea, abesbatzen artean gutxien jorratzen den alorra, agerian denez. Horrelaxe dio plangintza estrategikoak eta horretan ari da buru belarri Iruñeko Ganbara Abesbatza duela hiru urte, Koldo Pastor musikari iruinsemeak taldearen ardura hartu zuenetik. Alta, "koralak ez dio inoiz balioanitza izateari utziko, berpizkundeko musika zein barrokoa egin dezakegulako. Baina musika garaikidearen ildotik -bai ulertzeko, bai interpretatzeko oso zaila dena- leku bat aurkitu dezakegula uste dugu, beste talde batzuek egiten dutenetik bereiziz". Oso koru gutxi daude munduan musika garaikidea abesteko gai direnak, presidentearen ustez.


PRIMERAKO LEHENGAIA.

Koldo Pastor zuzendari, musikari eta konpositorea iritzi berekoa da. Neurri handi batean, abesbatzaren norabide berria -musika jakin baten araberako espezializazioa- bere esku dago. "Zuzendari bakoitza bere nortasuna ezartzen saiatzen da bere koruan. Nire arlorik nagusiena musika garaikidea da, nahiz eta musika ezberdinak egitea garrantzitsua dela pentsatzen dudan". Bere ustez, esku artean duen lehengaia primerakoa da profesionalizazioari heldu ahal izateko: "Abesbatzak oso maila ona du, baina aldi berean oztopoa izan daiteke, zaila baita kantariak aurkitzea. Solfeoa, lehen begiradako irakurketa, ahots landua... eskatzen ditugu, eta ez da erraza kantari berriak aurkitzea. Zuzendari batentzat luxu handia da Iruñeko Abesbatza".
Horixe da hain zuzen, Plan Estrategikoan espezializazioak eskatzen duen lehen gauza: kalitate handiko ahotsak izatea. Hemezortzi-hemeretzi ahotsetako Ganbara taldea izaki, eta erdiak baino gehiagok kantu ikasketa unibertsitarioak burutu dituela kontuan harturik, eman beharreko lehendabiziko urratsa taldea sendotzea da, hau da, taldea elkartuta, desertziorik gabe, mantentzea. Beraz, kantariek alde egin ez dezaten ahalegindu behar dute. Sarasaren iritziz, logikaren barne dago bost urtez kantu ikasketak egin dituen pertsonak musika ogibide nahi izatea: "Une honetan lau pertsona dauzkagu Lizeoko korurako eta Koru Nazionalerako oposaketak egiten. Hemezortzi laguneko taldetik lau joaten badira, korala bi urtez besorik gabe uzten duzu".


ENBAXADA KULTURALA.

Alta, profesionalizazioaren helburua erdiesteko ez da aski kalitatea hobetzearekin. Horregatik, Ganbara Abesbatzak egitasmo sorta prestatu du datozen urteotan betetzen joateko. Profesionalizazioak egungoa baino aurrekontu zabalagoa eskatzen du, plantila iraunkorra eta egitura administratibo handiagoa. Azken arlo honetan eman du lehen urratsa Barne Batzorde Exekutiboa eratuz. Halaber, diru sarrerak gizentzeko erakunde publiko eta pribatuen laguntza eskatuko da eta bazkidetza bultzatuko. Baina presidentearen iritziz, erakunde publikoen laguntza ez litzateke soilik ekonomikoa izan behar. "Abesbatzak erakundeen sustengu handiagoa behar du. Ez bakarrik sustengu ekonomikoa, baizik eta laguntza moral sendoagoa. Batzuetan bakarrik sentitu izan gara. Beharbada, ez dugu jakin ongi saltzen. Esaterako, gurea bezalako talde txikiak ez du beste taldeek izan dezaketen interesa hedabideentzat".
Lauzpabost urteren buruan -plan estrategikoak jasotzen duen epea- jakinen da abiatutako ekimenaren emaitza. Epe luze-ertainerako hartutako konpromisoa zaila gertatuko zaiela badakite, baina koruaren lehendakariak ez du etsi nahi. "Ganbara Abesbatza Iruñeak eta Nafarroak duten lehen enbaxada kulturala da nazioartean. Gure Erresuma Zaharra eta Iruñea Zaharraren izena mundutik zehar gehien zabaldu duen erakundea da. Gainera gure oinarri kulturalen zati handi baten eramaile da, edonora joanda ere, gure lurraldeko musikak oso leku garrantzitsua duelako errepertorioan", amaitzen du Sarasak

HISTORIAN ZEHARREKO BIDAIA
Luis Morondok sortu zuen Iruñeko Abesbatza Ganbara Elkartea 1946an, XV, XVI eta XVII. mendeetako musika lantzeko asmoz. Denbora aurrera joan ahala, abesbatzaren errepertorioa beste estilo batzuetara zabaldu zen. 1950ean, Iruñeko Ganbara Abesbatzak Lilleko Nazioarteko Kantu Txapelketa irabazi zuen eta ondorioz, Europan ezagutzera eman zen.
Ordutik, abesbatzak ospe handiko jaialdietan parte hartu zuen eta baita munduko aretorik inportanteenetan kantatu ere. Hala nola, Pariseko Pleyel aretoan, Buenos Aireseko Colon antzokian, Bienako Konzerthausen, New York-eko Metropolitan Housen, Habanako Antzoki Nagusian, Florentziako Pergola aretoan, Amsterdamgo Concertgebowen...
Luis Morondok ospea eman zion abesbatzari, kalitatezko ahots taldea finkatuz. 1983an zendu zenean, Jose Luis Eslavak hartu zuen zuzendaritza artistikoa. Garai horretan, Finlandia, Israel, Cuba, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna eta Estatu Batuetan barrena ibili zen Iruñeko Abesbatza Ganbara.
1994an, Maximo Olorizek Jose Luis Eslava ordezkatu zuen abesbatzaren aurrean eta berrikuntza sakonak bultzatu zituen, taldean ahots gazteak sartuz. Horrek koruaren estilo aldaketa ekarri zuen interpretazioari dagokionean. Nazioarteko jaialdi nahikotxo ezagutu zituen orduan ere taldeak: Miarritze, Nantua, Beneziako Udaberri Musikala, Madrilgo Arte Sakratuaren Jaialdia eta 1995 urtean Argentinan barrena egindako bira, besteak beste.
1998an, Koldo Pastor Arriazu musikari eta konpositore iruindarrari egokitu zitzaion abesbatzaren ardura. Ordutik eta gaur arte, musikarik banguardistenak lekua izan du abesbatzaren baitan, ezinbesteko bihurtuz koruaren errepertorioan. Luis Morondoren agindupean zegoenean jorratutako bideari atxiki zitzaion Koldo Pastor, sortzaileak Agustin Gonzalez Acilu, Tomás Marco, Leonardo Balada, Fernando Remacha edota Paul Armaren partiturak landu baitzituen bere garaian.
Koldo Pastor buru zelarik, abesbatzak Alacanteko Musika Garaikideko XIV. Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuen, hala nola Torreviejako XIII. Topagune Koralean. Halaber, "El camino, campo de estrellas" suite-koralaren grabazioa azpimarratu beharko genuke, Carlos Etxeberria, Vicent Egea eta Koldo Pastorrek berak konposatutako hiru pieza biltzen dituena.
Duela bi urte kantu eskola abiatu zuten. María Eugenia Etxarren irakasleak hartu du honen ardura eta eskaera gero eta handiagoa da


Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Eguneraketa berriak daude