MENDIZALEAK AURRERA

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Uda, sasoi ederra. Opor usaineko artikulua idazteko propioa, eman dezagun mendiaz. Gure belaunaldia oso mendizale, edo, gaztaroan esaten genuen bezala, mendigoizale, izan da. Orduan, mendira joaten ginen, Gorbeia edo Aizkorrira; orain, mendia egiten da, eta hasteko hirumilakoak. Hizkuntza aldatzen ari da, bizitza osoarekin. Onerako? Txarrerako?
Mendiak leku handia du euskaldunen imaginarioan, eta gehiegi lotu da natura garbia eta ama-lurra bezalako ipuinekin. Batzuek diote mendia kontsumorako lehen-gai bilakatzen ari dela orain, baina hori aspaldiko kontua da. Produkziorako, merkaturako, beti baliatua izan da eta paisaiak ez dira batere naturalak: edonon ikusten da jendeen eskua, eta estetika azken kontua izan da. Ekonomia monetarioa baino lehen, oihanak saroitu zituzten artzainek; gero, ikazkinek, ontzi-masten mozleek, meatzariek, zurginek, baserritarrek, denek ustiatu eta eraldatu dute mendia. Aisialdiaren zibilizazioa hasi bezain pronto, mendizaleen eta ehiztarien dirua sartu zen dantzan. Beste komunikabideren faltaz Zeanuriko tranbia hartzen zenean, gaua Gorbeiako txaboletan ematen zen, biharamun goizean gailurrera joateko: txaboletako loaldiak eta afariak, noski, pagatzen ziren. Hurbiltzeko martxarik ez da orain Euskal Herrian, baina tranbiako bilbotarren afariak edo todoterrenoko ehiztari bordalesentzat Zuberoako artzainek apailatzen dituzten bazkariak, gauza bera dira.
Zinezko arazoa ez da kalitatea, kantitatea baizik: mendian gauza asko egiten da eta jende gehiegi dabil. Errentabilitatea eta berekoikeria nagusi, badira inoiz ez bezalako posibilitateak oreka ekologikoa eta paisaiak hankaz gora botatzeko, eta segur botako direla. Gainera, hainbeste erabiltzaileren interesak kontrajarriak dira eta giroa okertzen ari da. Horrela, mendigoizaleek badute senda bilatzearen gustua eta ez diote galtzeari beldurra; berriz, ibiltari organizatuek maite dituzte bide balizatu zabalak, dudarik gabekoak. Biek oinez egiten badute, oilagorren ehiztariek bezala, uso-sasoian etortzen diren tropa mekanizatuek pistak nahi dituzte, eta pistazaleak ere dira motozaleak eta artzainak, nahiz eta azken hauentzat mendizale eta ibiltariei saldu gasnak mozkina garrantzitsua izan. Aipatu gabe lurra saltzeko tirria: zuloak (pantanoak egiteko) eta kaskoak (haize errotak ipintzeko) saltzen dituzte udalek eta partikularrek eta, omen, horrela lortu diruak beharrezkoak dira herrietan jendea eta zerbitzuak mantentzeko, baina kalte ekologikoen eragile handiak dira, mendizaleentzat jasangaitzak. Gero eta jende gehiago, gero eta aktibitate gehiago, gatazkak hasi dira. Aralarren ez dute perretxiko-biltzaile giputzik nahi, Larraineko alkateak ibiltari eta mendikariei debekatzen die mendia uso-sasoian, Urepeleko alkatesak gauza bera egin nahi du neguan, mendia "garbitzeko" suak nonahi eta nolanahika pizten direnean... Iaz su batek harrapatu du mendizale talde bat Errozaten: bost hildako... Badira bilkurak mendien erabilpena arautzeko: noizko bide balizatu obligatorioak, langan txartela pagatuz geroz eta gidari profesional baten ardura pean? Benta eta txabolen bisita-degustazioa barru, noski.
Igoal, lehen errazago zen. Behin, Lizarrako trenaren geltokian, goizean goizik, salatari ezagun batek barrandatu gintuen eta esan: "Badakit zertarako joaten zareten mendira: lasai hitz egiteko eta bideak gerlarako ikasteko!". Gasteizko gobernadoreak behin baino gehiagotan debekatu zigun ibilaldi bat edo beste, subertsio arriskua zela eta.
Orain, neuk jartzen dizkiot baldintzak eta debekuak nire buruari: "Abiatzeko bideak ez dik orube partikularrik zeharkatu behar... ehiza sasoian ez diagu ehiztarien ondotik ibili behar... todoterrenoen pistetatik ez dik merezi, dena hautsa eta zarata baita... poliziak zaintzen dituen errepetidoretatik urrun, mesedez ... giriek maite dituzten kasko famatuetan hago lasai, euskaraz entzunik atzerritar bezala tratatzen bahaute ere... lagunen txaboletan ez ezak sua aipa... erdara hutsezko seinaleak erauzi baino lehen, kontuz, begira inor ez dagoen...". Eta araudiak oso nahasiak direnean, bagoaz Pirinioetara, gora, urrun, pentsatuz gorago joan zela Luis Pedro eta bazekiela zergatik


Azkenak
Indusen ibaibideak

Muturreko lehorteak eta euriteak dira beroketa globalak Pakistanen duen inpaktuaren alde agerikoena. Ez dira hain ezagunak, ordea, hondamendiek piztu eta bizkortzen dituzten gaitz sozialak, eta zenbat eta nola oztopatzen duten azken horiek Asiako herrialdearen garapen oso eta... [+]


2024-07-30 | Xabier Iaben
Aragoiko Asabón errekan barna bizikletaz
Pardina eta makien arrastoan

Aragoiko Asabón errekak zeharkatzen duen lurraldeak hainbat ustekabe eder gordetzen ditu. Ez naiz historialaria, eta, hortaz, ez dut halako kronika historiko bat eginen. Bereziki mendizale gisa mintzatuko naiz, aspaldi honetan nire gogoak –nire senak– halako... [+]


2024-07-30 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


2024-07-30 | June Fernández
MIGRAZIO-DOLUA
Herrimina trauma bihurtzen da

Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


2024-07-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


2024-07-30 | ARGIA
Ikus-entzutea merezi duten sei lan

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei ikus-entzunezko proposamen.


2024-07-30 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


“Musikak erroreari zor dio ondo emandako notari bezainbat”

Aspaldidanik Saran bizi den arren, goiza Bidasoaren ibarrean pasa behar zuenez gero, Hondarribiko parte zaharrean zitatu gaitu Ruper Ordorikak (Oñati, 1958). Goiz eguzkitsuan, puntual eta irribarretsu agertu da maldan gora, konsistorioaren parera, turista gazte kuadrilla... [+]


Gurasobakarrak hautuz
“Txarra eta ona, dena intentsitate handiagoz bizi dugu”

Familiaz, azalpenak eman beharraz, topikoez, askatasunaz, kontziliazioaz, sareaz eta komunitateaz, erru sentimenduaz, ekonomiaz, traba legal eta administratiboez, haurraren eskubide urraketez... solastatu gara, hautuz gurasobakar diren Argider, Junkal, Koldo eta Maitanerekin... [+]


Eguneraketa berriak daude