JAIALDI 2000: NAZIOARTEKO EUSKAL JAIA BOISEN

  • Uztaileko azken asteburuan euskal jai handia ospatuko da Boisen. Euskal komunitate zabaleko hirian, euskal jatorriko estatubatuarrak euskal kulturaz blaituko dira lau eguneko jaialdian. Euskal Herritik hara propio joango denik ere ez da faltako, noski.

2017ko azaroaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Datorren uztailaren 27an jai handia hasiko da Boisen, EEBBetako Idaho estatuan. Hiru egunez Euskal Herriko dantza, musika eta kirolez gozatzeko parada izango da. Boisen? Harritu egingo zaio hori entzutea askori. Ez da, ordea, hain arraroa. Izan ere, estatu horretan euskaldun kopuru handia dago. Garai batean Euskal Herritik Ameriketara emigratu zutenak eta oraindik ere euskaldun sentitzen direnak. Denek ez dute hala bizi, baina sustraiak gordetzen dituztenak lan handia egiten ari dira euren nortasunari eusteko.
Uztailaren 27 eta 30a bitarte ekitaldi franko izango da Boisen. Uztailaren 27an, osteguna, herri kirol gaua izango da. Bertan aizkolari eta harri jasotzaileak egongo dira, hala Euskal Herritik propio etorritakoak nola EEBB bertakoak. Ostiralean, Euskal Auzoan festa handia egingo da. Herri kirol, erakusketa eta famili eta lagun arteko topaketak ekitaldi nagusi izango dira. Gauean, aldiz, Euskal Herriko dantzari eta musikariek eskainitako "Festara" emanaldia izango da Idahora hurbiltzen diren guztien gozagarri. Egun horretantxe, NABOk (Ipar Amerikako Euskal Etxeen Elkarteak) kongresua egingo du. Larunbatean, Jaialdi 2000 ekitaldia hasiko da. Bi egunetan zehar, hainbat gunetan dantza taldeak, musikariak, herri kirolak izango dira. Halaber, oroigarriak, euskal jakiak eta arte lanak erosteko dendak ez dira faltako. Larunbata egun nagusia izango da. Hala, arratsaldeko zazpietan meza egongo da St. John's eliza nagusian. Eta festa giroko egun hori amaitzeko, berbena izango da bederatzietatik goizaldeko ordu bitara. Dena den, igandean ere ekitaldiak izango dira noiznahi festazale sutsuak asebetetzeko.
Jaialdia bost urtetan behin egiten dute eta arrakasta handia izaten du. 1995ean 10.000 lagunetik gora bildu ziren Boisen. EEBBetako alde guztietatik ezezik, Mexiko, Uruguay, Kanada eta Euskal Herritik joandako jendea elkartu zen. Aurtengorako Australia, Peru, Kanada, Ingalaterra, Mexiko eta Euskal Herriko jendea gerturatuko da euskal nortasuna eta kulturaren gorazarre egingo den festara.
Aipatu bezala, Euskal Herritik jende andana joango da Jaialdi 2000ra. Aurtengo edizioan dantza talde, musikari eta bertsolari ugari abiatuko da festa honetara esku hartzera. Besteak beste, Tapia eta Leturia, Txorimaloak trikitixa taldea, Harkaitz dantza taldea, Urnietako Ugarte anaia txalapartariak, Katti eta Xantal abeslariak, Jon Lopategi eta Jon Enbeita bertsolariak eta Donosti Ereski abesbatza. Bestalde, Gernikako udaleko ordezkariak izango dira, Gernikarekin senidetuta baitago Boise. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako bulegoko Josu Legarreta eta Bizkaiko apezpiku laguntzailea izango dira jaian.


BOISEKO EUSKAL KOMUNITATEA.

Jaialdia izango da Boisen, baina, jakina, jaialdia bertan euskal komunitate bat dagoelako egingo da. Ezagutu dezagun bada. Idahon oro har, euskal jatorriko 10.000 pertsona inguru daude, halarik ere, horietako guztiek ez dute euskal nortasuna mantentzen edo ez diete haien seme-alabei transmititu. Boisen, euskal jatorriko 800 bat familia dira euskal etxeko kide, "Euzkaldunak Incorporated" delakoaren kide. Gehientsuenak Bizkaitik emigratutakoak dira. Elkarte honetako kide izateko, euskal jatorrikoa izan behar du izena ematen duenak edo familiako kide batek behintzat. Euskal Etxeak duela 51 urte ekin zion bideari, eta ez da gutxi jaso duen uzta. Garai hartan euskaldunak nahikoa sakabanatuak zeuden eta, eta haien biltoki izateko asmoz sortu zen. Eta laster euskal ospakizun lokalen txoko bihurtu zen. Halaber, hilabete ugariz mendian egoten ziren artzainak herrira etortzen zireneko topaleku bilakatu zen. Gaur egun zeregin bera izaten jarraitzen du, euskaldunen gune izatekoa, alegia. Taberna eta dantza aretoa ditu, eta igandetan dantzan eta kartetan aritzen den jendez beteta egoten da. Frontoi txiki bat ere badute, pilotan eta paletan jokatzeko. Urtero egiten dituzten ekimenen artean aipagarriak dira azoka, odolki afaria, briska eta mus txapelketak, San Inazio festibala, udazkeneko dantzaldia eta bost urtean behin antolatzen duten Jaialdia.
Euskal etxea, taberna eta frontoia "Basque block" delakoan kokatzen dira. Boiseko erdigunean dagoen euskal gune horretan, euskal museo eta zentro kulturala daude. Bertan, euskara eta sukaldaritza eskolak ematen dira. Eta, noski, museoa izaki, euskaldunen historia eta Idahon izan duten ibilbidea ezagutu daiteke. Orobat, liburutegia eta opari denda bat dute martxan eta genealogia ikerketa zentroa eta folklore, argazki eta ahozko historiaren artxiboak eratzen ari dira.
"Oinkari dancers" dantza taldea dugu Euskal Etxeko fruituetako bat. Duela 40 urte jaioa, 50 helduk osatzen dute taldea eta erregularki emanaldiak eskaintzen dituzte EEBBetako mendebaldean. Gazteen taldea ere badute : "Boiseko gazteak" Berau 120 "txiki"z -beraiek dioten bezala- osatua dago. Bi taldeek museoan eta euskal etxean burutzen dituzte euren entseguak.
Bigarrena, Bihotzetik abesbatza da, 70 hamarkadan ziharduen "Anaiak Danok" abesbatzaren oinordekoa. 40 partaide ditu eta 1986tik euskal kantak abestu dituzte ekitaldi ugaritan.
Bestalde, eta agian fruiturik deigarriena 1998an zabaldu zen ikastola da. Aurten 17 ikasle aritu dira erbesteko ikastola horretan eta datorren ikasturtean hogei arituko dira. Goizez 2 eta 5 urte bitarteko haurrak ariko dira, eskola oro euskaraz jasoz. Arratsaldean, aldiz, sei urtekoak arituko dira. Sei urteko haurrak Estatu Batuetako eskola sisteman ikasiko dute goizez eta ikastolan arratsaldez. Ipuinen liburutegi bat osatu nahi dute eta egoitza propioa lortu. Izan ere, orain Boiseko unibertsitatearen ikasle egoitza katolikoan bi gela dituzte alokaturik. Egoitza berria lortze aldera, "Ikastolako lagunak" elkartea sortu nahi dute, bazkidetza bitartez euskara eusteko asmoz abiatu duten proiektuak babesa izan dezan.


BA AL DAKITE EUSKARAZ?

Hango euskaldunak, lehen belaunaldiko emigranteak direnean, euskarari eusten diote. Zenbat eta beranduago joan Ameriketara, orduan eta aukera gehiago euskaraz jakiteko. Euskal Etxean euskara entzuten da tarteka; gazteen artean, ordea, salbuespena izan ohi da euskara entzutea. Hala ere, azken bi hamarkadetan euskara berreskuratzeko joera nabari da gazteengan. 18 eta 30 urte bitarteko gazte ugari Euskal Herrira etortzen da unibertsitate, euskaltegi edo barnetegietara euskara ikastera. Eta horiek euren seme-alabei erakusten diete, sustraiak gogoan izan ditzaten


Azkenak
2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: “Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada”

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Eguneraketa berriak daude