ONDARROAREN EKONOMIA KANPOALDEKO PORTUAREN ESKE

  • Ondarroako biztanleek Eusko Jaurlaritzaren proiektuarekiko alternatiboa den udal proposamena onetsi dute erreferendum bidez. Barruko portua berrantolatzeko eta kanpoaldeko portua eraikitzeko proiektuak 20.000 milioi pezetako aurrekontua beharko luke.

2017ko azaroaren 28an
Ondarroak, Euskal Herriko arrantza porturik garrantzitsuenak, etorkizunari begiratzen dio, eta udalaren gehiengoaren proposamen bati babesa ematea erabaki du, herri erreferenduman. Erabaki horren arabera, barruko portua berrantolatu eta kanpoaldeko portu bat eraikiko litzateke, merkataritza portu bilakatzeko aukera handituz. Aipatu lanak gauzatzeko, 20.000 milioi pezeta (800 milioi libera) inguruko aurrekontua beharko litzateke. Ondarroan onartutako udal proiektua Eusko Jaurlaritzak proposatu zuenarekiko alternatiboa da. Bizkaiko herri horretan, gehiengoaren iritziz, etorkizun ekonomikoak egungo instalakuntzen berrantolatzea eta kanpoaldeko portu bat eraikitzea eskatzen du.
Hemendik aurrera, eta EAJk eta EAk proposamen honen aurkako jarrera dutela eta abstentzioa eskatu zutela kontuan izanik, ikusi egin beharko da zer jarrera hartzen duten erreferendumak aurkako aukera onartu ondoren. Ezin da ahaztu neurri horretako proiektu batek behar dituen inbertsioak aurrera ateratzeko, erakunde pribatuen eta publikoen erabateko laguntza beharko dela. Herriaren borondatea kontuan hartua izango ote da? Jasoko ote du erakundeen eta finantza arloaren laguntza? Denborak esango du.


AURREKARIAK ETA DIAGNOSIA.

Gaur egun, Ondarroako portuak 1999an Aldatutako Plan Berezia du, EAEko Gobernuak behin betikoz onetsia. Plan horrek eta aurrekoak obra garrantzitsuak burutu dituzte, herriaren eta portuaren fisonomia aldaraziz eta funtzionaltasun eta eraginkortasun handiagoa lortuz. Eskuratu ahal izan dugun udal dokumentazioaren arabera, aldaketa horren helburu nagusiak honakoak izan ziren: Egidazuko dartsena zabaldu berrira sartzeko ahoa handitzea eta taxuketa hobetzea eta Arrantzaleen Kofradiaren ondoko Alturako Lonjaren kokapena aldatzea.
Egidazuko dartsenaren kaia egokitu eta bete bitarteko lanetan, 1999ko udan, horien aurkako gizartearen kexua nabarmendu zen, eta aurkeztutako alegazioen ondorioz, oraindik ebatzi gabe daudelarik, obrak geraraziak izan ziren epaitegietako aginduz. Aldatutako Plan Bereziaren garapenak bizi duen etenaldi hau egoki gertatu da arrantzaren sektorea jasaten ari den krisialdiari irtenbide bat emateko, etorkizunerako estrategiak aztertzeko eta eztabaidatzeko, egoera horri aurre egiteko beharko liratekeen inbertsioak aztertuz.
Gauzak horrela, portuaren gaur egungo egoeraren azterketa bat egin da. Kaia gutxi dagoela ikusten da, bai lehorreratzeko eta bai zamaketarako. Halaber, indarrean dagoen Europako Araudiak eskatutako osasun eta higiene baldintzak eta kontrola bermatuko dituen Lonja baten premia nabari da. Gainera, ibilgailuentzako behar bezalako irispidearen premia ere badago, kamioien joan-etorriaren ondorioz hirigunean sortzen diren pilaketak eta egoera deserosoak saihesteko, eta behar bezalako itsas irispidea ere ezinbestekoa da, ekaitz garaietako segurtasunerako eta itsasbehera dagoenean nahiko sakonera izateko. Hondakin Uren Araztegia jardunean jartzeko premia ere nabaria da, gaur egungo kaiaren kanpoaldean beste kaia berri paralelo bat eraikiz. Azkenik, beharrezkotzat jotzen da egungo babeseko kai-muturraren kanpoaldean ere portuaren erabilera industrial eta osagarrirako azalera bat egokitzea, gaur egun horrelako baliabiderik ez dagoelako.
Premien programa hori kontuan izanik osatu zen Plan Berezia, eta haren burutzapen urratsetan sortu da azken plan aldatua. Bi antolamendu gunetan eratu da: portua bera eta kanpoaldea. Beraz, Ondarroako Portuaren Plan Bereziak taxututako programaren etorkizunerako berrantolaketa proposatu da.
Aurkeztu den antolaketa alternatiboak honako puntuak garatzen ditu: Alturako Lonjaren kokapen berria Tingloi edo Kakaleku izenez ezagutzen den lekuan, Baxurakoaren eta Alturakoaren hurbiltasunak sortzen dituen arazoei irtenbidea emateko; Hondakin Uren Araztegia Santa Klara azpian jartzea, egoki delako ur araztuak itsasoratzeko isurbidearen jarduerarako eta kokapenerako, eta Plan Bereziaren araberako kokapenak Arrigorri eta Saturraran hondartzetan izan zezakeen kaltea baztertzeko; babeserako kai-muturra eraikitzea itsasora irekiz, Itsas industrialdea babesteko proposatzen den kai-mutur paraleloaren ordez, hori etorkizunean kanpoaldeko portua egiteko oztoporik larriena bihurtuko litzatekeelako.
Proposatzen den berrantolaketa honen helburu nagusia, etorkizunean kanpoaldeko portu bat eratzea da. Portu horrek honako ezaugarriak izango lituzke: ur babestuko 10-12 hektarea inguru; beste 10-12 Ha-ko zabalgune azalera, lonja bat, Hondakin Uren Araztegia eta Itsas industrialdea egiteko, besteak beste; 1.250 metroko luzera lehorreratzeko kaietan, 6 metrotako sakonerarekin; eta itsasoko irispide bat, gaur egungoa baino sakonera handiagokoa.
Dartsenako ur babestuko gunea edozein porturen baliabide nagusia da. Proposatzen den alternatibaren estrategiaren helburua, arduradunek diotenez, Ondarroako Portuko Berrantolaketarako Plan Bereziak ur horri ematen dion garrantzia indartzera bideratzen da, gaur egungo portuak, kalitatez nahiz kantitatez, berekin dituen gabeziak osatu ahal izateko. Horri esker, hobeto eta erosoago antolatuko omen lirateke portuaren jarduera guztiak

HERRI ERREFERNDUMA: LEHENENGOA ETA HISTORIKOA
Herriko portua berrantolatzeko Eusko Jaurlaritzak duen proiektuaren alternatiba gisa udalak egindako proposamenari buruz herriak zuen iritzia ezagutzeko ekainaren 25ean Ondarroan egindako erreferenduma, Bizkaiko herri horretan era ofizialean egindako lehenengoa izan da. Horregatik da historikoa. Eta egoki litzateke ondorengo beste batzuen aurrekari bihurtzea.
Beste edozein bozketa ofizialetan bezalaxe, Ondarroako herritarrek goizeko bederatzietatik arratseko zortzietara botoa emateko aukera izan zuten. Aldez aurretik, ekainean zehar, Udalak, EH-ko Loren Arkotxaren lehendakaritzapean, defendatzen duen proiektuaren berri edukitzeko aukera izan zuten, proiektuari buruzko esku-orri, mahainguru eta maketen bidez.
Herritarren erreferendum horrek ez zuen EAJren eta EAren onespenik, eta bertan ez esku hartzeko jarrera bultzatu zuten alderdi horiek. Erreferendumaren bidez "bai" edo "ez" erantzun beharreko galdera, hauxe izan zen: "Onartzen al duzu Ondarroako Portua berrantolatzeko Udalak aurkezten duen Proiektua?". Botoa emateko eskubidea zuten 18 urtetik gorakoen erroldan 8.399 pertsona ageri dira. Azkenik, erreferendumean 2.406 pertsonak esku hartu zuen, eta horietako 2.317k aldeko botoa eman zuen, beste 60k aurkakoa, beste 16k baliogabekoa eta beste 13k boto zuria. Beraz, udalaren proposamena %28,65eko partaidetzarekin onetsi zen.
Nahiz eta EAJk eta EAk erreferendumean esku ez hartzeko deialdia egin, udal aginte gorenak oso pozgarritzat jo zuen partaidetza maila, "era guztietako jarrera politikoek esku hartu dutelako". EAJk eta EAk proiektu alternatiboaren aurka agertzeko arrazoi bakarra, proiektua burutzea ezinezkotzat jotzea izan da, zeren eta beren ustez proiektua "guztiz burutu ezinezkoa da, 30.000 milioi pezetatik (1.200 milioi liberatik) gorakoa izan daitekeelako". Halaber, kontuan hartzekoa da bi alderdiok Eusko Jaurlaritzaren aldekoak direla, eta Gasteizko Gobernuak bultzatzen duen proiektuaren alde daudela

PROIEKTUAK 20.000 MILIOI PEZETAKO INBERTSIOA BEHAR DU
Eskuratu ahal izan dugun dokumentazioaren arabera, Ondarroako Udalaren gehiengoak proposatutako Portuaren berrantolaketak 20.000 milioi pezeta (800 milioi libera) inguruko inbertsioa eskatzen du. Aurrekontu horri bere neurria hartu ahal izateko, planaren ezaugarriak hartu behar dira kontuan.
Kanpoaldeko Portuan babestutako uraren 10 hektareako azalera izango da; kanpoaldeko portuan gehitu beharreko beste 10 Ha lehorreko lurretako azalera gordina izango du; Kanpoaldeko Portuaren babeseko kai-muturraren luzera 1.190 metrokoa izango da, eta Kanpoaldeko Portuan lehorreratzeko kaien luzera ere kilometro batetik gorakoa izango da (1.350 m.).
Zentzu horretan, aipatu beharrekoa da aurrekontuaren partidarik handienak, taulan ikus daitekeenez, babeserako kai-muturrei (11.000 milioi pezeta inguru) eta kaiei (2.000 milioi pezeta inguru) dagozkiela. Betetze lanek 3.213 milioi pezeta inguruko aurrekontua izango dute; urbanizatzeak 980 milioi pezetakoa; birjartzeak beste 800 milioikoa. Azkenik, 2.588 milioi pezetako "bestelako partidak" delakoaren barruan, Alturako Lonjaren eraikuntza aurreikusten da (1.650 milioi pezeta).
Nola finantza daiteke tamaina horretako inbertsioa? Udalak emandako dokumentazioak ez du horri buruzko aztarnarik eskaintzen. Jakina da horrelako inbertsio bat ezinezkoa dela erakundeen eta arlo pribatuaren laguntza eta babesik gabe gauzatzea. Portuaren berrantolaketarako proiektuak herriaren onespena jaso duelarik, ikusi egin beharko da orain finantzaketa nola gauzatzen den eta erakunde publikoek nahiz finantza erakunde pribatuek nolako jarrera erakusten duten


Azkenak
Herrialde Katalanetako herririk turistikoenak, eskuin muturraren bozen biltoki

Kataluniako azken hauteskundeetako eta Europako hauteskundeetako emaitzetatik abiatuta, presio turistiko handiena bizi duten Herrialde Katalanetako herrietan eskuin muturraren botoak nola egin duen gora aztertuko dugu.


Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu
Puigdemontek nola egin zien iskin poliziei?

Carles Puigdemonten ihesaldiaren bertsio bat kontatu du La Vanguardiako kazetari Mayka Navarrok, "iturri ofizialetatik lortua". Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu erabili zituzten mossoak nahasteko. Puigdemontek “gaur edo bihar” hitz... [+]


2024-08-09 | Euskal Irratiak
Baionako Euskal Museoak ehun urte bete ditu aurten

Mende batean, Baionako Euskal Museoak izan duen bilakaeraz erakusketa berezia sortu dute. Argazki, tindu edo objektuak ikusgai dira. 1924an William Boissel Bordaleko militarrak bultzatu zuen museoaren sorrera, "euskal herri tradizionalaren" ondarea babesteko... [+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


Euskal Herriko ikurrak kendu dituzte Atarrabiako pilotalekuan, Nafarroakoa izan ezik

Martxoaren 5ean zabaldutako auto batek armarria “kentzea edo ezabatzea” agindu zuen, “jarrera politiko baten aldeko posizionamendua” dela eta “neutraltasun politikoaren aurka” egiten duelako. UPNk jarri zuen salaketa, eta Atarrabiako alkate... [+]


Lodifobia eta patologizazioa Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean

Bizkaiko e28 koordinadorak salatu du kide trans lodi batek eraso lodifoboa pairatu duela Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean.


2024-08-09 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
Beste milioi bat euro eman die Jaurlaritzak erdarazko hedabideei

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan "euskarazko albisteak areagotzeagatik" diru-laguntzak banatu ditu beste urte batez. Ia milioi bat euro banatu dute Noticias, Gara eta Vocento hedabide taldeen artean, artikulu batzuk... [+]


Ertzain bat atxilotu dute homizidio saiakera egotzita, lan orduetatik kanpo hiru pertsonari tiro egiteagatik

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du, hiru pertsona hiltzen saiatzea egotzita. Agentea lan orduetatik kanpo zegoen, eta deklaratu zuen bere buruaren defentsan egin ziela tiro furgonetan zihoazen ustezko hiru lapurri. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gezurra da deklaratu duena.


Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


2024-08-08 | Sustatu
Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic... [+]


Eguneraketa berriak daude