GIZA GENOMAREN MAPA: ETIKA BERRI BATEN SORBURU OTE?

  • Soziologian, medikuntzan, biologian, bioetikan nahiz farmazian ikasiak eta jantziak diren irakasle eta mediku zenbaitengana jo dugu. Arlorik arlo, giza genomaren mapak nolako eragina izan dezakeen gizakion baitan galdetu diegu. Eskaini dizkiguten erantzunak zein baino zein interesgarriagoak.

2021eko uztailaren 20an
Xabier Aierdi

EHUko Soziologiako irakaslea
Giza genomaren mapak diskriminazio soziala eraginen ote du?
Leo Silver-i ("Vuelta al Edén. Más allá de la clonación en un mundo feliz", Taurus argitaletxea) kasu egin behar badiogu genomaren inguruko kontu honek diskriminazio soziala areagotu dezake, hala nazioartean nola gizartean. Gutxi gorabehera, teoriko honen tesia honakoa da: hiru mende eta erdi barru (zehazki 2350eko maitzaren 15ean, dio) bi eratako pertsonak aurkituko ditugu.
Batzuk, genomaren inguruko ezagutzarekin mesedetu daitezkeenak, manipulazio genetikoarekin aberastu daitezkeen gen-aberatsak. Klase honetako jendea populazioaren %10 izango da. Bestetik, naturalak, mesedetzeko ahalmenik -ahalmen ekonomikoa, noski- gabekoak. Hau litzateke gizarte polarizazio berriaren funtsa, zeren ezberdintzeko beste erak (etnikoak, arraza, eta abar) desagertu ondoren, erdibiderik gabe, pertsonak klase batekoak ala bestekoak izango dira: aristokratak ala txiro genetikoak.
Heldu liteke, gaineratzen du Silverrek, momentu bat non gen-aberastua dutenak eta naturalen taldeko pertsonak, egun tximino eta gizakion artean dauden bezalako ezberdintasunak sortuta, bi espezie ezberdin bailitzan elkar ez errekonozitzea, elkar gurutzatzeko erakarpenik gabeko momentua heltzea: espezie arrotzak bata bestearentzako, ezkontza mistoetarako tokirik gabe.
Ez dakit norainoko egia erantsia duen profezia honek. Sinesgarritasuna eduki lezake, zeren bi espezie berriak ederto ondo gainezarri daitezke gaur egungo beste bikote anitzekin. Horrela ez litzateke harritzekoa izango, alde batetik, gen-aberatsa, mendebalekoa, zuria eta iparrekoa izatea eta, bestetik naturala, hegokoa, beltza aurkitzea. Hasieran esan bezala, bizitzeko eskubidea lortu behar deneko mundu honetan, gizarte aurreratu/kapitalistetako egituran ere arruntak izango dira bi espezie hauek.

Jabier Agirre

Gipuzkoako Sendagileen Elkarteko kidea
Zein izanen da giza genomaren maparen eragina medikuntzan?
Egunotan jendaurrean jakinarazi dutenez, genomaren sekuentziazioan lehen pausoak argitu bide dira, baina asko dago egiteko oraindik. Dena den, esan daiteke, batere zalantzarik gabe, giza genomaren proiektuak (eta horrekin zerikusia duten gainerako programek) onura handiak ekarriko dizkiotela gizarteari, baina baita garrantzi handiko arazo etiko ugari ere.

Antonio Pardo

Nafarroako Unibertsitateko irakasle eta medikua
Zein neurrian alda dezake gizakion bizitza giza genomaren sekuentziazio berriak?
Giza genomaren sekuentziazioa mapa baten prestaketarekin aldera daiteke: toki edo gauza bakoitzaren kokaguneari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen du. Mapa bat edukitzeak, haatik, ez du mundua ezagutzen dugula esan nahi: bertan sartzeko gida bat besterik ez da. Gaur egunean erdietsi diren datuek ez dute ondorio zuzenik izanen gure bizitzan gen bakoitza zehatz-mehatz aztertu, eta eritasun kasuan, berau nola alda daitekeen ezagutu arte.

Patxi Arrasate

(FEUSE) Farmazilari Euskaldunen Elkarteko kidea
Zein izanen dira etorkizunean giza genoma eta medikamenduen arteko harremanak?
Aurkikuntza eta aurrerapenek ez dute beti hasieran azaldutakoa bete. Antibiotikoek, noski, giza bizitza onerako aldatu dute, norbanakako zein gizarte mailan ere, eta irakurleen artean batzuek bizirik irauten dute haiei esker. Aitzitik, indar nuklearraren kostuak adierazitakoak baino askozaz handiagoak izan dira.
Giza genomak medikamenduetan izango duen edota izan ditzakeen eraginak aurreikustea lan benetan zaila gertatzen zaigu gaurko ezagutzekin. Izan ere, giza-genomaren dekodifikazioak hiru urrats lituzke, eta hasierako biak (sekuentzia eta lotura) oraingoz emanak daude. Hirugarrena, hau da, gen bakoitza eta bere funtzioa identifikatzea, ez da oraindik egin eta urte batzuk beharko ditu.
Hori gauzatutakoan, gizakien arteko alde genetikoak, hain zuzen gaixotasunen arrazoia izan litezkeenak, aztertu ahal izango dira, eta ondorioz, diagnostikorako frogak aurkitu. Horren atzetik etorriko da gaixo bakoitza tratatzea bere kode genetikoaren arabera.
Halere, bi zalantza nagusi sortaraz daitezke. Alde batetik, babesen bat beharko da inor ez baztertzeko edo kaltetzeko bere kode edo informazio genetikoarengatik. Bestalde, osasun alorreko berdintasuna mantentzeko, bermatu egin behar da edonork lor lezakeela behar duen tratamendua, eta ez izatea gutxi batzuren mesederako. Azkenik, esan ohi da aurkikuntzen ondorioak hurrengo belaunaldiak ikusten dituela, epe hori beharrezkoa baita aurrerapenaren erabilgarritasunak kostu onuragarrian topatzeko. Espero dezagun hau guztia 20 urte barru denon osasunaren mesederako izan dadila


ASTEKARIA
1996ko abenduaren 29a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude