"BURUJABETZAREN BIDEAN JAUZI KUALITATIBOA EMAN DEZAKEGU"

  • EAJko Bizkai Buru Batzarreko lehendakari hautatu dute berriki, alderdiko kargurik garrantzitsuenetakoa, lurralde hartan dagoelako EAJko militante eta botoemale gehien. Ibarretxeren elkarrizketa mahaia eta burujabetza izan ditugu mintzagai nagusi.

2021eko uztailaren 15ean
Durango, Basauri, Arrigorriaga, Balmaseda. Noraino eramango du Eusko Alderdi Jeltzaleak EHrekiko hasi den udal aliantzen apurketa?
Ez da gure eskuetan bakarrik dagoen gauza. Bi zati duen galdera luzatu nahi diogu EHri: ea giza eskubideak zapuzten dituzten ekimenak nolabait gaitzesten dituen, eta ea ETAri ekimen armatua bertan behera uzteko eskatzeko unea ez ote den. Galdera hauei EHk baiezkoa emanez gero, guk ez genuke inongo arazorik beraiekin elkarlanean aritzeko. Su-etenaren garaian elkarlana posible izan da; ondoren, ordea, Legebiltzarreko akordioa bertan behera geratu da eta Lizarra-Garazi, Udalbiltza eta Batera izozkailuan sartu ditugu. Beharrezkoa da EHkoen aldetik pribatuki hainbat bider entzun duguna publikoki entzutea.

Eta pribatuki esan al dizuete akaso ETAk utzi beharko lukeela?
Bai, bai.

Bilera ofizialetan?
Ez, bilera ofizialetan ez, baina udal mailan, zinegotzi eta herritarren mailan bai. Batetik, ez dela samurra ulertzea ETAk su-etena hausteko erabili dituen arrazoiak; eta bestetik, su-etenen garaiko elkarlana apurtzea ez dela batere onuragarria. Dena den, beste alderdi batzuk ere badira udaletan eta udal bakoitzak badu bere berezitasuna.

Eta zergatik da horren garrantzitsua aipatzen duzuna Bizkaian eta Gipuzkoan ez?
Abiadura desberdinak daude, lurraldez lurralde egoerak ere desberdinak direlako eta akordioak ere desberdinak direlako. Durangorekin batera, gure bost alkatetzatan genituen akordioak. EA ere hor dago baina oso ordezkaritza txikiarekin. Beste bi udalerritan, Bermeo eta Sopuertan, EAren alkatetzapean dago egina akordioa, eta Gatikan EAk eta EHk dute ituna. Gipuzkoan EAk beste ordezkaritza maila bat du, eta EHk ere bai, eta akordioak beste modu batera daude.

Herritarren ongizateari begira akordioak onuragarriak izan dira. Zergatik apurtu akordiook udaletxeen zeregin nagusia herritarren ongizatea bada?
Guztiz onartzen dut hori, baina ezin dugu ahaztu herria alderdi politiko baten izenean ordezkatzen dugula, eta badira herriaren kudeaketaren gainetik dauden baloreak. Udal akordio hauek su-eten giroan sortu ziren eta legebiltzar mailako akordio bat ere bazegoen.

Gaur egun EAJren gobernagarritasuna EHrengan sostengatzen da oraindik ere. Sozialistengan sostengatzeko ibilaldiari ekin dio EAJk?
Ez da hori, inondik inora. Guk ez dugu hitz egin euskal sozialistekin, ez dugu mozten EHrekin besteekin joateko. Hau ez da truke bat. Nahiko genuke EH eta EArekin elkarlanean batera aritzea baina baldintza hauetan ez da posible.

Ez da truke izatea ala ez, kontua da gobernagarritasuna batarekin edo bestearekin egin beharko duela EAJk, gaur gaurkoz behintzat.
Gobernagarritasuna oso garrantzitsua da baina oinarrizko printzipio argiak izan behar ditu. Gobernagarritasunagatik bakarrik balitz, ahaleginduko ginateke Jaurlaritzakoa beste modu batekoa izan zedin, berdin aldundietan, edo Bilboko udaletxean. Bilboko kasuan EAJk eta EAk bederatzi zinegotzi ditugu, guk zortzi eta EAk bat, eta ICVko bi zinegotziekin gobernatzen dugu; Euskal Herriko hiririk handiena izanik, gobernagarritasunagatik bakarrik arituko bagina, beste moduren batera egin zitekeen.

Sozialistek euskal erabaki esparrua onartu ezean, Ibarretxeren mahaiak ba al du arrakastarik izateko aukerarik?
Ez. Baina hori baino lehen jo sozialistek jarritako beste baldintza batera, Chavesek Ibarretxe lehendakariari esandakoa: mahai bat osatzearen aldekoak direla baina mahai horretan PP egon behar dela eta PP egon ezik beraiek ere ez direla egongo. Horrexegatik diogu, mahai horretan ez dela aurrebaldintzarik jarri behar, norberak bere edukiak eraman behar dituela eta askatasun osoz eztabaidari ekin.

Etorkizunean liburuak egingo dira gai honekin baina ideia zentral eta oinarrizkoenera joz, zergatik egin zuen porrot su-etenaren garaiak?
Beste batzuek esandako berdina esango nuke: batzuek su-etenaren giro horretan itxikeria eta malgutasun eza erakutsi zuten; ETAk, aldiz, abiadura premia eta denborari aukera bat ez ematea jarri zituen oztopo gisa. Horrez gain, beste hausnarketa bat ere egin behar da, ea ez ote ziren aberrigintza eta bake prozesua nahastu. Beharbada ez diogu ondo azaldu gizarteari, bake prozesu batek bere abiadura eta erritmoak izan behar zituela eta aberri eraikuntzak beste eduki batzuk zituela. Lizarra-Garaziko akordioa ere, batzuek horrela ulertaraztea nahi izan zutelako, aberri eraikuntzarako tresna gisa saldu dute eta indar abertzaleek ere ez dugu jakin izan korapilo horretatik ateratzen. Ez dugu ondo kudeatu su-eten giroa eta ez dugu jakin guztia ondo azaltzen euskal gizarteari.

Lizarra-Garaziko akordioa edukiz baliagarria dela diozue, baina tresna gisa gaindituta dagoela. Eta Udalbiltza?
Udalbiltzarena guztiz desberdina da. Udal hautetsien biltzar bat da eta herri nortasunarekin lotutako hainbat ezaugarri jorra dezake. Une honetan euskal gizartearen ordezkapen eremu bat ETAren jo puntuan dagoenez, Udalbiltzako iraunkorrak ETAri bere jarduera uztea eskatu zion, zoritxarrez EHren aldeko keinurik gabe. Dena den, EAJn argi ditugu Udalbiltzaren edukiak, eta aurrerantzean ere lanean jarraitu beharko du. Egia esan, lanean ari da, baina abiadura moteldu du. Beti ere, jakinda Udalbiltza ez dela egungo erakundeak ordezkatzeko erakunde bat; osagarri bat da eta etorkizuneko bere izaera landu beharreko kontua da, baina beste egoera batean.

Euskal Herriaren soberaniaren bidean epe labur edo ertainera jauzi kualitatiborik emateko aukerarik ikusten al duzu?
Bai, bakea eta abertzaleen arteko elkarlanean oinarrituz ikusten dut aukerarik, eta gainera egun den errealitatea eta baliabideak kontuan harturik.

Norainoko jauzi kualitatiboa emateko moduan?
Gehiengo baten borontatea izanez gero, guk geure aukera hori jorratu ahal izaterainokoa, nahiz eta legediak ez bermatu.

Jauzi kualitatibo hori Espainiarekin gatazkarik (ez gatazka armatua) izan gabe eman al daiteke? Batzuetan gatazka politiko horri EAJk beldurra diola dirudi.
Ez da beldurra, bide hori adostasunaren bidetik egin nahi genuke. Aurreko urteetan, eta batez ere sozialisten historia eta tradizioa kontuan hartuta, bide hori adostasunaren bidez egitea posible zela ikusi genuen. Une honetan ez dugu aukera hori ikusten. Ez dakit kongresuaren ondorioz beste askatasun maila bat izango duen. Adostasunaren bidea posible ez bada, gure proposamenak egingo ditugu -guk edo beste alderdi abertzale batzuekin batera- eta horrek gatazka politikoa ekarriko balu, bada, guk horri ez diogu beldurrik. Baina Nafarroa eta Iparraldeko egoera zein den kontuan hartuta, espainolismoaren munduan egon daitekeen indar baten beharra ikusten dugu. Hori posible ez bada, gutxiengo eta gehiengoen jokora jo beharko genuke eta horri ez diogu beldurrik.

Ez dirudi PP adostasunaren bidetik jotzeko prest dagoenik.
Hala da bai, eta zoritxarrez alderdi sozialista haren atzetik doa. Abertzaletasunaren aurkako gizarte errebolta bat beharko litzatekeela eta halakoak entzun izan dizkiegu sozialistei; ez dakit hitz horien gatibu diren edo zer.

Burujabetza kontuak direla eta Gipuzkoako EAJkoek Bizkaikoak baino aurrerago jo gura dute. Topikoa da ala egiarik ere bada?
Hori aspalditik datorren kontua da eta nire ustez topikoa. Egoera giza-politikoa desberdina da lurraldez lurralde eta batzutan planteamenduak berdinak izanik ere, azaltzen diren arabera bere ñabardura hartzen dute. EAJn argi dugu burujabetzaren bidea gizartearekin bat eginda landu behar dela. Euskal gizartea bere osotasunean eraman behar dugu aurrera, hiru lurraldetakoa bada, bada hiru lurraldeetakoa; Nafarroan Nafarroako gizarteak ados egon behar du; eta berdin Iparraldean. Planteamenduak irabazteko egin behar ditugu, eta horrek abiadura bat onartzea dakar.

ELAk azkenotan kritikatu duenez, abertzaleek kudeatutako instituzio askok burujabetzaren aldeko jarrera argiagoa erakutsi beharko luke, neutraltasun faltsuetatik ihes eginez.
Nik ere argi ikusten dut erakundeek prozesuan lagundu behar dutela, baina zein prozesutan? Baketze prozesuan? Argi dugu zeregin horretan erakundeak eta lehendakariaren zeregina zein den. Erakundeek motorra izan behar dute, baina hasierako galderatan aipatu dudan zutabeetan oinarrituta.

Rafa Diezek eta Arnaldo Otegik esandakoaren arabera, burujabetzaren bidearen egungo fasean EAJ baldin badago hobeto, baina bestela badela aski indar beste sektore batzuek aurrera egiteko.
Hori beren aukera da eta guk guztiz errespetatzen duguna. Baina orduan ez dugu ulertzen zergatik jartzen duten EAJ erdigunean, batzuek zein besteek. EHk bere proposamen politikoa du eta guk gurea; une honetan proposamenhorietan baliteke lehentasunezko gairik izatekotan abertzaletasunarena izatea, baina Arnaldo Otegi eta Rafa Diezi nik entzun diet beste esparru batean, beren aukerarik logikoena alderdi sozialista litzatekeela.

Zure ustez EAJk ba al du 'mitxelinik'?
Ez, duguna da pentsatzeko askatasuna. Ez dugu 'mitxelinik', 105 urtetako historiaren ondorioz, oraindik ere alderdi nagusiena EAJ delako. Baina egia da, 20 urtetan egin dugun lanaren ondorioz, batzuek nekea somatzen dute. Arzalluzen hitzak interpretatzeko aukera hori ez zen bidezkoena.

Zer bilatzen duzue presoen gainean Eusko Legebiltzarretik egin nahi den kanpainarekin?
Inkestetan, manifestazioetan eta hainbatetan presoen gaineko aldarrikapenarekin Legebiltzarrak esandakoa espreski entzun nahi dugu, eta horretarako erakunde kanpaina hau antolatu dugu, talde, elkarte eta erakundeei ea Legebiltzarrak egindako interpretazioekin bat datorren galdetuz

GORAGO NORAINO?
GORAGO NORAINO?
BBBko lehendakaritzara heldu berri da 38 urte besterik ez duenean, eta alderdiaren barruan zein erakundeetan orain arte egindako bide politikoak, gorago ere egin dezakeela erakusten du. Noraino? Hor da gakoa. 15 urterekin EGIn hasia, erakunde honetako arduradun izendatu zuten 80an. 22 urterekin BBBko kide zen; 87tik 94ra Bizkaiko Diputazioko gazteri zuzendari; 96an, berriz, BBBra. Egun EAEko legebiltzarkide da, eta Giza eskubideen batzordeko buru.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude