AZKOITIA


2021eko uztailaren 15ean
Izarraitzen magalean dagoen herri dotore hau, Azpeitiarekin edozertarako duten lehiagatik eta pilotari-harrobi amaitezina izateagatik aparte, bere Jauntxoengatik edo jauretxeengatik ere ezaguna da. Dena den, XI. mende hasierako dokumentazioan jadanik beste izen batekin ageri zen, hots, San Martin de Iraurgi izenarekin.
Hiri gisa 1324an fundatu zen, eta beste hirurekin batera "Hiri Nagusia" izaera lortu zuen. Bere garrantziaren adibide dira Korrejidorea bertan bizitzea edo Diputazioaren egoitza izatea hiru urtetik behin. 1457an dagoeneko hiriari gaur egun ezagutzen dugun izena jarri zioten.


Azkoitiko Zalduntxoak

1763-66 urteek Azkoitiko historian eta baita Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoakoan eragin nabaria izan zuten. Urte horietan, Frantzisko Muniabe Idiakez (1723-1785) Peñafloridako Kondeak, beste kultur maila handiko noble batzuekin batera, kultur talde bat sortu zuen.
Frantziako entziklopedisten eraginez, Euskal Herrian ikerketa zientifikoak bultzatu eta euskal kultura suspertzeko asmoa zuten. Horretan oinarrituz, pixka bat geroago Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea sortu zuten. Peñafloridako Kondea bera, noblea izateaz gain, zientzialari, idazle eta politikaria zen, eta Madrilgo Gorteetako Diputatu izan zen.
Nahiz eta Carlos III erregeak elkartea sortzeko baimena eman, honek foruak murriztu nahi izan zituenean bere kontra egin zuen. 1766an aduanak aldatu zituztenean Azkoitia (Azpeitia ere bai) matxinada garrantzitsuaren lekuko izan zen, nekazariak erabat asaldatuz.


Ikustekoak

Azkoitiko Udaletxea, herriko plazan kokatua, armarri deigarri batez nabarmentzen da. Andra Mari Jasokundeko Parrokia, San Martin Iraurgiko baselizatik datorrena, XVI.-XVII.ekoa da, gotiko estilokoa, eta bere barruan erretaula bikaina eta "Cavaille-Coll" organo aparta gordetzen ditu besteak beste.
Dorretxeen artean Baldakoa (XII.-XIII. mendekoa, Azkoitia bera baino zaharragoa) aipatuko dugu lehenbizi, hortxe bizi izan zelako San Inazioren amaren sendia.
Zubieta, Idiakezekoa edo "Etxe Beltza" (Erdi Aroko dorre bitxia; 2. Gerra Karlistan erre ostean kolore ikusgarri horrez margotu zuten), Insaustikoa (barrokoa, Peñafloridako Kondearen elkartearen egoitza), eta Floreaga Etxea ere ikustekoak dira.

AZKOITIA
Herrialdea:
Gipuzkoa

Donostiara:
42 km.

Altitudea:
113 m.

Biztanleak:
10.248

Euskaldunak:
%80

Azalera:
57 km2

Dentsitatea:
180 bizt./km2

Jaiak:
Ostiral Santua
Andra Mari (abuztuak 15)
San Andres (azaroak 30)

INFORMAZIO PRAKTIKOA
LEGAZPI

Udaletxea:
943- 73 70 30.

Udaltzaingoa:
943- 73 70 30.

Osasun Zentrua:
943- 73 13 75.

Jatorduan:
Goiko-Izarra El Gallego Jatetxea- Laubide auzoa 17.
Goierri Jatetxea- Urtatza 1.

URRETXU

Udaletxea:
943- 72 01 51.

Udaltzaingoa:
943- 72 11 67.

Bankuak:
Lankide Aurrezkia- Areizaga 1.
Kutxa- Labeaga 5.

Kotxe-tailerra:
Urretxu Karrozeriak- Matxinporta 24 943- 72 34 78.

Jatorduan:
Jai-Alai Jatetxea- Iparragirre 10.
Apain Jatetxea- Ipeñarrieta 18.
Merendero Etxaburu Jatetxea- Diseminados 26.

ZUMARRAGA

Udaletxea:
943- 72 90 22.

Udaltzaingoa:
943- 72 91 70.

Ertzaintza:
943- 72 40 50.

Osasun Zentrua:
943- 72 49 00 / 16 14 (larrialdiak).

Ospitalea:
943- 03 50 27.

Gurutze Gorria:
943- 72 53 64.

Bankuak:
BBVA, Guipuzcoano, Kutxa- Iparragirre.
BSCH- Secundino Esnaola.

Jatorduan:
Aranzabal Jatetxea- Bidezar 17.
Balentina Jatetxea- Urola 6.
Ezkiotarra Jatetxea- Euskadi Enp. 2.
Etxe Berri Jatetxea- Etxeberri auzoa.

Jan eta lo egiteko:
**Hotel Etxe-Berri- San Cristobal-Etxeberri. 943- 72 12 11.

Lo egiteko:
Pensión Balentiña- Urola 8. 943- 72 50 41. Logela bikoitza 4.000 pzta.

AZKOITIA

Udaltzaingoa:
943- 85 02 16.

Ertzaintza:
943- 85 10 00.

Anbulategia:
943- 85 22 13.

Jatorduan:
Joseba Jatetxea- Aizkibel 10.
Errexil Jatetxea- Kale Nagusia 95.

Jan eta lo egiteko:
*Hotel-Jatetxe Iru-Bide- Ibai-Ondo 8. 943- 81 45 72. Log. bikoitza 4.500-5.500 pezeta.
Laja Nekazal-Etxea- Santa Kruz auzoa. 943- 81 30 75. Logela bikoitza 5.000 pzta.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude