UNTXI BIZKOR BAT ANTZERKI MUNDU BITXIAN BARRENA

  • Dar-Dar antzerki konpainia berria sortu dute Legorretan Zinkunegi anaiek haur eta helduentzako lanak ekoizteko asmoz. Lehena, "Alizia bitxikerien lurraldean" haur antzezlana izan delarik, helduei zuzendua dagoen "Ametsak amaitu dira" prestatzen dihardute orain.

2017ko azaroaren 28an
Harrobi oparoa dugu Legorretakoa. Mila biztanle eskas dituen herri honetatik Jose Ramon Soroiz eta Xabier Agirre aktoreak eta orain Dar-Dar atera dira-eta. Zinkunegi anaiak dira ekimenaren bultzatzaileak: 28 urteko Asier aktorea eta 25 urteko Iker anaia teknikaria, soinua eta argiez arduratuko dena. Tolosako Orixe Institutuan ikasten zegoela sortu zitzaion Asierri antzerkiarekiko grina. "Behin, kalean nindoala, kartel bat ikusi nuen: antzerki ikastaroa Kultur Etxean, Maite Agirreren eskutik. Izena eman, gustura aritu eta horren ondoren Errenteriako antzerki eskolan trebatzen hasi nintzen". Gero, Sevillan lau urte eman ditu antzerkia ikasten eta, beste antzezlan mordo bat egin ostean, iaz, Legorretara itzuli zen. "Sevillako eskolak askoz bitarteko gehiago ditu hemengo edozein eskolak baino; irakasleak kanpotik ekartzen dituzte, Ingalaterra, Frantzia edo Argentinatik, alegia. Arlo gehienak jorratzen dira: Clown, bufoia, artearen komedia, errealismoa, musika, akrobazia eta abar" azaltzen digu Asierrek. Tartean, hala ere, Goenkalen aktore gisa jarduteko aukera izan eta, diru premian, etenaldi bat egitea erabaki zuen Sevillako ikasketei berrekin ahal izateko. Goenkalen, Iker gazte homosexualaren rola jokatu zuen Asierrek.
Bi aukera egoten dira lana lortzeko garaian: telefonoak jo arte itxaroten egon "eta bestea, telefonoa alde batera utzi eta zeuk zure lana sortu. Modu honetan gainera, guk erabaki dezakegu zer kontatu, zeinekin eta nola; horrek bultzatu gaitu Dar-Dar sortzera". "Helburu nagusia antzerkitik bizibidea ateratzea izanik, merkatu eta ikusle guztiengana iritsi beharra dago, hori hasteko. Bestetik, kalitatezko lan garaikideak egin nahi ditugu, gure obrak ahal den gehien mugituz herri txikienetatik handienetara". Halaxe, urtean bi ikuskizun taxutzeko asmoa dute, bat haurrentzat eta bestea helduentzat. Bide honi lotzeko hautatu lana Lewis Carroll-en liburuan oinarria duen "Alizia bitxikerien lurraldean" dugu. "Antonio Daniel Garcia Orellana sevillarrak egindako antzerki egokitzapena abiapuntu hartuta ere, klasiko honi gure ekarpena egingo diogu, Mozarten musika erantsiz eta, mundu magiko hori aberastearren, eszenografia goma-espumako elementuekin osatuz: maskarak, buruhandiak, harizkoak... era ezberdinetakoak denak".


GAZTEEN BIZIPENAK.

Haur antzerkiaz gain, kutsu soziala duten gaiak taxutzeko asmoa ere badute. "Konpromiso soziala eta etikoa oso kontuan hartuko dugu gure ekoizpen guztietan. Nire ilusioa bi punturen arteko oreka aurkitzea da, erdibide bat, hau da, ez dugu inor gutxi erakarriko duen antzezlanik nahi, baina ezta zerbait zeharo komertziala ere, konpromisoari uko egin gabe publikoarentzat erakargarria den zerbait baizik. Ez da erraza, baina saiatuko gara". Ahalegin horren emaitza dugu helduei begira egindako "Ametsak amaitu dira" antzezlana, irailerako estreinatzea espero dutena. Asierrek Madrilen ezagutu zuen Antonio Hernandez antzerkigilea testuari azken ukitua ematen ari zaio. Bi gazte marginalen istorioa du kontagai. Egun batean, batek, hiesa duela jakitean, ikusiko du nola nahigabe bere ametsak momentu batean pikutara joan daitezkeen. Hala ere, gaitzaren gaia azaletik baino ez da ukituko. "Ziurrenera bi aktoreentzako lana da, gizon eta emakume batentzat, alegia. Hirugarren bat ere sar liteke".
Aipatu bi ikuskizunetan, aktoreak Asier bera, Izaskun Lopetegi eta Elena Aparicio izango dira. Hain zuzen, Dar-Darren inguruan aktore talde finko bat osatzea dute xede.


ZINEMAREN ERAGINA.

Ikuspegi kritikoa du Asierrek antzerkiak gaur egun dituen moldeen inguruan. "Sortu zenetik izugarrizko bultzada eman dio zinemak arteari orokorrean. Nire ustez, bai eleberriari, bai antzerkiari, biziberrituko badira, zinematik edateko garaia iritsi zaie. Orain arte zinemak pinturatik nahiz eleberritik hartu ditu elementuak, eta zinemak aukera gehiago dauzka gauzak kontatzeko antzerkiak baino, denbora eta espazioari dagokienez bereziki. Bada, hor egon liteke koska. Jakina, antzerkiaren indargunea hitza da eta zinemarena aldiz, irudia. Horrekin ez dut esan nahi antzerkiak irudiaren lengoaia hartu behar duenik. Ez horixe, nik testuko aktoretzat hartzen dut nire burua". Horren harira, Antonio Hernandezek idatzi eta zuzenduko duen "Ametsak amaitu dira" lanak zinematik edaten du, esaldi laburrak sartuz eta erritmo bizia ezarriz. "Aktoreen bat-batekotasuna eta momentuko sormenari garrantzi handia ematen die testua eta eszenaratzea indartzeko", dio Asierrek.
Dar-Dar sortzerakoan gure artean profesional mailan lanean dabiltzan konpainiei erreparatu diete. "Horra hor Euskal Herritik kanpo sarri ateratzen direnak: Tanttaka, Txalo, Ur eta abar. Zergatik ari diren ondo, gaizki daudenak zergatik ari diren gaizki eta halako kontuak aztertu ditugu. Izan ere, antzerkian urte mordoska eman eta gero, ondorio garbi batera iritsi naiz: profesionaltasuna behar dela, hau da, harreman laboralak kontratuz finkatu behar direla. Hemen oso maiz gertatzen da: lagun talde bat elkartu eta lanean gogo biziz hasi arren, gauzak ez badaude kontratu batean zehatz-mehatz jarrita, alferrik izaten da ahalegina".


HUNKITZEAREN ARTEA.

Oholtza gainean dagoela oso gutxitan gertatu zaio Asierri publikoa hunkiaraztea, eta jakinaren gainean dago: "Beste aktore batzuek aiseago lortuko dute hori. Zoritxarrez, niri bizpahiru aldiz baino ez zait gertatu halakorik. Antzerkian, komunikazio gertakari hutsa den aldetik, mezu bat helarazi nahi diozu publikoari, alegia, zuk bidaltzen duzun mezua ikusleak buruz eta bihotzez jasotzea. Hori ordea ez da beti zure esku egoten, obraren arabera ere izaten da edo publikoaren arabera. Baina gauza horiek guztiak noizbehinka batzen direnean, une zirraragarri hori sentitzen duzu. Orduantxe, 'hauek ni bezala ari dira arnasa hartzen' pentsatzen dut nire artean".
Dar-Darren ekoizpen guztiak euskaraz estreinatuko dira, gaztelerazko bertsioa gerorako utziz. "Ametsak amaitu dira" obran kasu, Antonio Hernandezek zuzendari laguntzaile euskalduna izango du alboan, euskarazko bertsioa eratzen lagun diezaion.
Bestalde, Legorretako udalarekin elkarlan hitzarmena sinatu du Dar-Darrek herriko antzokia erabili ahal izateko. "Ordainetan nolabait, haur antzerki topaketak eta helduentzako lantegiak antolatzen hasiak gara". Amaitzeko, esker onez ageri da Asier konpainia abiarazten lagundu duen jendearekin: "Anaia eta biok harrituta gaude musutruk laguntzeko jendeak agertutako jarrerarekin. Ez zaigu eskurik falta fokoak jarri edo zamalanak egiteko. Ea orain lehen fruituak jasotzen ditugun"


Azkenak
2024-08-14 | ARGIA
Israelek preso palestinarrak erabiltzen ditu tunelak eta eraikinak miatzeko

"Gure bizitzak haienak baino garrantzitsuagoak dira", esan dio Israelgo armadako soldadu batek Israelgo komunikabide bati.


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


Pablo Gonzalez espioitzagatik ikertzen jarraituko du Poloniak

Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Ibilbide dekolonialak (I)
Donostia: non gogoa, han ezpata


2024-08-14 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


Musk amen-omenka, trumpismoa besarkatzen

Munduko bigarren gizonik aberatsena, Elon Musk, gezurrak eta mezu sektarioak hedatzen, propaganda egiten ari zaio Donald Trumpi, inkestek gero eta gehiagotan diotenean Kamala Harris izango dela AEBetako hurrengo presidentea.


Grezian piztutako suteek hildako bat eta 50.000 pertsona ebakuatu baino gehiago eragin dituzte

Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.


Hamar gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Paquita Bretos Andueza zendu da, mendizale aitzindari eta antifrankista

96 urterekin eman du azken hatsa. Nafarroa Garaian zein Euskal Herri osoan, mendizaletasunaren aitzindarietako bat izan zen, Angel Oloron senarrarekin batera.


2024-08-13 | Euskal Irratiak
Aitor Elexpuru: “Larhunen ez dugu gehiago eraiki dadin nahi, baizik dagoena hobe kudeatua izatea”

Abuztu hasierarekin batera, bero, idorte eta su arriskuak altuak dira mendiguneetan. Arriskuen murrizteko nahian, 2021tik, Lapurdi eta Nafarroako mendigunea osatzen duten hiriek zonbait protokolo eta konbentziotan elkartu dira, mugaz gaindi. Horien artean, “Gure... [+]


Eguneraketa berriak daude