OÑATIALDEKO MIRARI ARKITEKTONIKOAK

  • Eraikin zibilei dagokienez, bisitatuko ditugun Oñati, Azkoitia, Azpeitia eta Bergara, ez bakarrik Gipuzkoan, baizik eta Euskal Herriko hiri monumentalen artean aberatsenetakoak kontsidera ditzakegu, batez ere ikusteko aukera izango ditugun lehen eta azkena. "Burdinaren Haranean" bestelako herri interesgarri batzuk ere ikusiko ditugu, eta bukatzeko, alde zahar interesgarri bat, Arrasatekoa, alegia.

2021eko uztailaren 14an
Gipuzkoarren arimaren zati bat
abiapuntutzat aukeratu dugun inguru honetan aurki genezake. Izan ere, Arantzazuko Monastegia euskaldunon artean bisitatu eta maitatuenetakoa da, kondairarengatik, elizarengatik eta baita inguratzen duen paraje basati izugarriarengatik.
Bertako fraide baten esanetan "lehen eliza modernoa" kontsidera genezakeen artelan erraldoi hau, bere garaian oso iskanbilatsua izan arren, gaur egun euskal arte modernoaren lanik garrantzitsuentzat jotzen da.
Jaitsiera goiko partea bezain ikusgarria da, batez ere ezkerraldean geratzen zaizkigun horma garai eta arrokatsuek sortzen duen paisaiari esker. Tarteka, parajea mirestu ahal izateko behatoki naturalak ditugu.
9. kilometroan Oñati herri monumental ederrean sartzen gara, zentrua gure ezkerraldean dugula. Gipuzkoako osotasun arkitektonikorik bikainenetakoa, bertako eraikin zibil eta erlijiotsu ugari eta ederren artean Sancti Spiritus Unibertsitatea nabarmentzen da, euskal Berpizkundeko benetako harribitxia.
Zuloaga margolariak "Euskal Toledo" deitu ziola diote, eta arrazoirik ez zitzaiokeen falta izango. Izan ere, gorabeheraz betetako herri honek bisitariari aberastasun monumental zabala erakusten dio, bertako Unibertsitatea bezalako harribitxiak adibidez.
Gainera, soberan dituen ingurune ikusgarrien artean Euskal Herrian Andra Mariri eskainitako santutegirik ospetsuena izan daitekeena gordetzen du, Arantzazukoa, hain zuzen ere.


Jaunen Menpe

Inguruko monumentu megalitikoek erakusten diguten moduan paraje hau aspalditik populatua izan da, batez ere Neolitiko eta Brontze Arotik.
Dena den, gaur ezagutzen dugun Oñati XIII. eta XV. mendeen artean sortzen joan zen. Horrela, berau aipatzen duen eta ziurtzat jotzen den lehen agiria XIV. mende hasierakoa da.
Hurrengo mendeetako historia sendien arteko liskarrek (banderizoen borrokek), populazioren askatasun nahiak eta bi probintzien artean bizitzeak markatuko ditu.
Lehenbizi, Oñati Gipuzkoan barne kasu bitxia dela esan behar da, zeren zuzenean Erregearen menpe bizi beharrean (Hego Euskal Herriaren gehiena bezala), hainbat mendetan zehar lehenbizi Jaurerri eta gero Konderri izan zen. Horrek esan nahi zuen belaunaldiz belaunaldi populazioak noble-sendi baten nahien menpe bizi behar izan zuela: Oñatiko Jaunen menpe.
XV-XVI. mendeetan egoera honetan bizi ziren beste herri gehienak Koroaren eskuetan geratuz joan ziren bitartean (Arrasate, Ganboa, Araia...) Oñati salbuespena izan zen.
Ondorioz populazioak lehendik zetorren askatasun-borrokari indar handiagoz ekin zion, lehenbizi matxinadekin, eta geroago, Kontseilu eta Eliz-Batzarrearen laguntzaz, legalki.
1652an azkenik, Gipuzkoako foruaz gozatzeko aurkeztu zen auzi legala galdu arren, pixkanaka Gebaratar Kondeen urruntzeak eta ideia politiko berriek azkenean Oñatiko Kontseiluaren finkapena ekarri zuten.
1845ean, dekretuz Jaunen Eskubideak ezabatzean, Oñati Gipuzkoan sartu ahal izan zen, bere desioa betez.
Sendien arteko borrokei dagokienez, inguru honetan oso gogorrak izan ziren, batik bat Lazarraga Ganboatar eta Uribarri Oñatiarren artekoak. Azkenean, bien arteko bakea eta Udal botere-txandaketa etorri zen, 1747an Udaletxea eraikitzen hasi zen arte. Bere armarrian biak agertzen dira, arranoak eta oreinak sinbolizaturik.
Bukatzeko, herriaren bizitzan garrantzi handia izan duen "Sancti Spiritus" Unibertsitatea derrigorrez aipatu behar dugu. 1542an Rodrigo Sanchez de Mercado Zuazola Avilako Apezpikuak sortua gorabehera batzuekin 1901. urtera arte eman zituen eskolak, euskal kulturan eragin nabarmena izanez.
OÑATI
Herrialdea:
Gipuzkoa

Donostiara:
74 km.

Altitudea:
231 m.

Biztanleak:
10.660

Euskaldunak:
%80

Azalera:
108 km2

Dentsitatea:
99 bizt./km2

Jaiak:
- Korpusa (Korpus igandean)
- San Migel (irailak 29)
- Arantzazuko Ama (irailak 9)
- Errosarioko Ama (urriko 1. igandea)

ARANTZAZU SANTUTEGIA
1469an Rodrigo Balzategi izeneko artzainari Ama Birjina agertu eta "Arantzan zu?" galdera ospetsua egin zionetik denbora luzea igaro da, baina bost mende hauetan mendi-bailara basati eta izugarriz inguratutako leku hau gero eta pertsona gehiago erakartzen joan da.
Lehenbizi ezkutuko leku honetan baselizatxo bat besterik altxatu ez bazen ere, oñatiarrek, arrasatearren laguntzaz bertaraino galtzada bat egin zuten, eta bide berriak lagundurik bertaratzen zen jende pila ikusirik, azkenean erlijio-ordenak ere interesa jartzen hasi ziren.
Horrela, Frantziskotarrak 1541ean bertan geratu ziren, monasterio bat fundatuz, hainbat aldiz suteak suntsitu eta berreraiki behar izan zena, azken Karlistaden ostean.
Gertatu zena zera da, tenplu eta monasterioaren azken berreraikipen hau erromes-mordo berriak biltzeko txikiegia gertatu zela, eta 1951n, berriz ere erreformatu beharrean basilika berri bat egitea erabaki zen.
Fraideek jainkotegi berri, galanta eta modernoa nahi zutenez, ideia-lehiaketa bat ireki zen, ondorioz Euskal Herriko lehen tenplu moderno eta "ezberdina" suertatuz, ezagutzen ez duena harrituta utziko duena.
Hori dela-eta, bere garaian nahikoa polemikoa izan zen eta lanak behin baino gehiagotan moztu behar izan ziren. Eraikitzeko ondoko komentua eta aurreko elizaren oinarriak eta planta latindarra errespetatu ziren.
Aurrealdean bi dorre laukitu jasotzen dira, eta atzealdean altuagoa den antzeko kanpandorrea. Hirurak milaka diamante-punta itxurarekin landutako harriek estaltzen dituzte, paisaia karstikoa eta arantzaren punta zorrotzak irudikatuz.
Aurrealde biluziaren oinarrian Jorge Oteizaren apostoluak ditugu, arroketan sortzen den izotzarekin jokatuz planteatu zituen hustutako eskultura harrigarriak. Goiko Pietatea ere berak eginikoa da.
Ia lurpean dagoen arkupearen ostean Eduardo Txillidaren apropos herdoilduriko ateak ditugu, lurpeko munduan barneratzea sinbolizatzen dutenak. Barrualdean beste ezuste atsegin bat: 600 metro karratutik gora dituen erretaula nagusia, harrizkoa dirudiena baina zur polikromatuz egindakoa.

Bere erdian, artzainari agertutako Andra Mariaren tailu gotiko txikia, seguraski XIII. mendekoa baina XV.ean erreformatua eta kreta-harriz eginikoa.
Azkenik, barrua argiztatzen laguntzen duten beirategi urdinskak, eta Nestor Basterretxeak ikusgarriki apaindutako kripta azpimarratu behar ditugu, besteak beste.
Horrenbestez, santutegia euskal arte modernoaren agerpen oso nabarmena kontsidera dezakegu, kokatzen den haizpitarte miragarri eta gogorrari ederki moldatzen zaiona, arrokaren jarraipena bailitzan.

INFORMAZIO PRAKTIKOA
OÑATI
- Turismo Bulegoa: Foruen Enparantza 4. 943- 78 34 53.
- Udaletxea: 943- 78 04 11.
- Udaltzaingoa: 943- 78 04 11.
- Ertzaintza: Bidebarrieta 2. 943- 78 23 12.
- Anbulategia: San Juan kalea, 17. 943- 78 28 12.

Kotxe tailerrak:
- Talleres Amets-Ford (garabi iraunkorra)- Berezano auzoa. 943- 78 19 50 / 25 92.
- Garaje Oñati - Gorribar Goiti z/g. 943- 78 13 50.

Jatorduan:
- Etxe-Aundi Jatetxea - Torre auzo 9.
- Txope Kua Jatetxea- Uribarri auzoa 5.
- Urtiagain Jatetxea- Uribarri auzoa.
- Lizar-Etxe Jatetxea- Olabarrieta auzoa.
- Garoa Jatetxea- San Lorenzo 29-30.

Jan eta lo egiteko:
- **Hotel Soraluze- Uribarri auzoa (Arantzazura bidean). 943- 71 61 79. Log. bikoitza 7.650 pzta.
- **Hostal Etxeberria- R.M. Zuazola 15. 943- 78 04 60. Logela bikoitza 3.500-4.800 pzta.
- Arregi Nekazal Etxea- Garagaltza 19. 943- 78 08 24. Logela bikoitza 5.000 pzta.

ARANTZAZU

Jatorduan:
- Zelai-Zabal Jatetxea- Arantzazu auzoa.
Jan eta lo egiteko:

- *Hotel Sindika- Arantzazu auzoa 30. 943- 78 13 03. Logela bikoitza 6.000 pzta.
- *Arantzazuko Hospederia-Hotela- Arantzazu auzoa 29. 943- 78 13 13. Log. bikoitza 4.800 pzta.

Azkenak
47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du apirilaren 6rako Baionan

Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]


Trumpen Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Maddi Isasi, LABeko idazkari feminista
“LAB Euskal Herri feminista baten eraikuntzan ekarpen sindikala eginen duen subjektua izatea nahi dugu”

Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]


Ortuzarrek ez du EAJko buru izaten segituko eta bidea libre utzi dio Estebani

EAJren barne prozesuan ez du bere burua aurkeztuko, nahiz eta garaile irten den orain arteko bozketetan. Itxura guztien arabera, Aitor Esteban izango da EBBko buruzagi berria.


Armagintza sustatzeko Jaurlaritzaren konpromisoa adierazi du Torres lehendakariordeak, Zedarriak-i erantzunez

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak armagintza industria goraipatu eta zabaldu diren “aukera” berrien aurrean sektorea “babestuko” duela azaldu du. “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio... [+]


Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian

Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-02-06 | Gedar
Autobusak antolatu dituzte ostiralean Gasteizera joateko, Maccabiren aurkako manifestaziora

Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.


Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


Eguneraketa berriak daude