TOLOSATIK LAU LEGOATARA

  • Beasain jaio aurretik, Oria ibaiaren inguruan Igartzako orubea zegoen. Urtetako lanaren ostean agertu dira bertako jauregia, errota, burdinola, ostatua... Besteak beste, bertan dago Gipuzkoan patioa duen jauregi bakarra eta baita CAFen sorburua izan zen burdinola.

2021eko uztailaren 23an
Loinazko San Martin Japoniako Nawasakin hil baino urtebete lehenago, honela idatzi zuen bere idazkariak hark diktatua: "Igartzakoa naiz, Tolosatik 4 legoatara". 1596an idatzitako hitzok garai hartan Igartzako orubeak zuen garrantzia adierazten dute. Igartza egungo Beasainen sorburu historikoa izan zen, azken hau 1615ean sortu baitzen hiribildu gisa. Hasierako orube hura osatzen zuten instalakuntzak orain hasi dira pixkanaka agertzen: Igartzako Jauregia -orain dela gutxi arte, etxebizitza gisa erabilia-, Errementari -baserritarrek animaliak perratzera eramaten zituzten gunea-, errota -Igartzako multzoan hoberen mantendu dena-, burdinola -gipuzkoar industrian agerturiko lehenetarikoa-, Dolarea -garai hartako ostatua-, Zapatari -zapatariaren etxea, egun desagertua- eta Hospitala -orain Agirrezabal baserria dena-.
Berez, industri gune bat zen Igartza. Bertako zubiak batzen zituen instalakuntza hauek guztiak. 1340. urtekoak dira Igartzako zubiari buruzko lehen aipuak. Egun, Oria ibaiaren gainetik igarotzen den zubia, XVI. mendean eraikia bada ere. Zubi honetan batzen ziren Gaztelatik Frantziara zihoazen bi bideak: San Adrianetik Zegama eta Segura igaroz iristen zena bata, eta Leintz Gatzagatik Arrasate eta Zumarraga zeharkatuz Igartzaraino zihoana bestea. Bi bide hauez gain, zubi honetatik igarotzen zen Nafarroatik Bizkairako bide nagusia.
XIII. mendean dorretxe bat omen zegoen Igartzako gunean. Handik begiztatzen zen zubiko pasagunea. Bi eraso jasan zituen: 1420an Lazkaoko Jaunak kalte ugari sortu zituen eta 1457an, Ahaide Nagusien arteko borrokak zirela-eta Enrike IV.ak lurraldeko dorretxe guztiak erauzi zituen, haien bigarren solairua deuseztuz. Erasoen eta berreraikepenen ondorioz sortu zen egungo jauregia, XV eta XVI. mendeen artean. Jauregiak Errenazimenduko estiloa du. Lehenengo solairua harlangaitzez egina da. Baina garrantzitsuena, barruko patioa -Gipuzkoan patioa duen Jauregi bakarra baita- eta bigarren solairuko zurezko egitura dira. Azken hau XVI. mendean zura nola lantzen zen agertzen duten egitura bakarretakoa delako.
Dorretxearen izaera militarra desagertu zenetik, jauregian pertsona ugari bizi izan da. Jauntxoek indarra ibaitik lortzen zuten -errota eta burdinola baliatuz- eta dirua zubitik, igarotzen zirenei dirusaria ordainaraziz. 1484. urte ingurura arte ordainarazi zien bidaiariei zubia zeharkatzean diru kopuru bat.


BERTATIK IGAROTAKOAK.

Topatu diren agirien arabera, Lazkaoko oinetxean du jatorria Igartzako jauregiko nobleziak. Lazkaoko Gartzi Lopez Igartzako Marinarekin ezkondu zen eta azken honen aitak ezkontsari gisa eman zion Igartzako jauregia. Ondoren familiako kide ezberdinetatik, eta jakin denez, baita zerbitzariren baten eskutik iragan da jauregia. 1500 urte inguruan jauregian bizi zen emakumea hil ondoren, Idiakez familia boteretsuak jaso zuen. Gero, administratzaile baten ardurapean gelditu zen, eta honek Igartzako instalakuntzak alokatu zituen. Errota eta Dolarea oraindik ere alokairuan daude. Baina Beasaingo Udalarekin duten hitzarmen baten bidez, bertan bizi diren senideen seme-alabek ezingo dute hauen oinordetza jaso, eta Udalaren eskuetara pasako dira.
Bertan bizi zirenez gain, bidaiari anitz igarotzen zen orubetik Gaztelatik Frantziarako bidean. Bidaia hori egiten zuten errege ugari gelditu zen Igartzan burdinolari bisita egiteko. Esaterako, 1565ean Valois-ko Isabel erregina, 1615ean Felipe II.a eta 1660an Felipe IV.a. XV. mendeko agirietan ere aipatua izan da burdinola. XIX. mendean jazo zen burdinolen krisialdiaren ondorioz, Igartzako burdinolan lan egiten zuen Usabiaga Jauna Iurreko burdinolako Goitia Jaunarekin elkartu zen. Bien artean "Fábrica de Hierros San Martin de Urbieta" sortu zuten 1860an, egun CAF lantegia dagoen leku berean. Fabrika honek sortu zuen Gipuzkoako lehen labe garaia. Orain hondakin-zati batzuk eta aldaparoa besterik ez dira gelditzen.
Burdinolaz gain, Igartzan gelditzeko beste hainbat arrazoi ere bazuten bidaiariek. Adibidez, Dolarean lo egitera gelditzen ziren asko. Gaztelako Erregeak Frantziako joan-etorrietan ere, Igartzan burutzen zuen inguruko Jauntxoen bilera. Bestalde, Igartzako azken ondorengoaren garaian, inguruetako emakumeek alabak eramaten zituzten jauregira Igartzako Mariak andereñoen jokamoldea erakutsi ziezaien neska gazteei

EZKUTALEKUTIK PIXKANAKA ATERATZEN
Hiru urtetan egin diren auzolandegiei esker agertu eta berreskuratu dira pixkanaka Igartzako orubeko elementu ezberdinak. 1994an errotaren garbiketa eta sendotze lanak egin ziren. 1995ean Belengo Andre Mariaren Ermitaren berreskurapena burutu zen. 1996an Igartzako Jauregiko garbiketa eta berreskurapena egin zen. Jauregia, berreskuratze lanen aurretik, inguruko beste baserrien antzekoa zen. Bertako patioan etxolak eta animaliak zebiltzan nonahi. Txukundu behar izan zen guztia, baliorik ez zuena botaz eta ezkutaturik zegoen hainbat ezaugarri agertaraziz.
Igartzako jauregiaren aurretik zegoen dorretxea Enrike IV.aren aginduz desagertu zen. Hasierako indusketetan Jauregiaren lehen solairua dorretxearena zela uste izan zen. Eginiko lanen ondorioz jakin da ordea, jauregiaren bi solairuak garai berekoak direla. Jakin badakigu dorretxea zubiaren inguruan zegoela, baina oraindik ez da haren arrastorik topatu.
Igartzako Jauregia egun Beasaingo Udalaren ardurapean dago. Iazko urtetik bertan bisitaldi gidatuak egin ahal dira. Jauregia eta errota ikusi eta hauen historia ezagutzeko aukera izateaz gain, diaporama bat dago martxan. Azken honetan Igartzako eta inguruetako historiaren berri ematen da, bederatzi proiektoreren bitartez. Horretarako ordutegi finkoa dago: ostiralean 17:00etan euskaraz eta 18:30etan gazteleraz , eta jai egun eta asteburuetan, 11:00etan eta 17:00etan euskaraz eta 12:30etan eta 18:30etan gazteleraz.
Horrez gain, badago hainbat asmo: batetik, errota martxan jarri nahi dute berriro. Bestetik, dirulaguntzen zain, jauregiaren bigarren solairua berreskuratzeko asmoa dago, egun oraindik ezin baita hau bisitatu. Eta azaroan Museologia Kongresua egingo da Igartzako gunean


Azkenak
2024-08-14 | ARGIA
Israelek preso palestinarrak erabiltzen ditu tunelak eta eraikinak miatzeko

"Gure bizitzak haienak baino garrantzitsuagoak dira", esan dio Israelgo armadako soldadu batek Israelgo komunikabide bati.


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


Pablo Gonzalez espioitzagatik ikertzen jarraituko du Poloniak

Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Ibilbide dekolonialak (I)
Donostia: non gogoa, han ezpata


2024-08-14 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


Musk amen-omenka, trumpismoa besarkatzen

Munduko bigarren gizonik aberatsena, Elon Musk, gezurrak eta mezu sektarioak hedatzen, propaganda egiten ari zaio Donald Trumpi, inkestek gero eta gehiagotan diotenean Kamala Harris izango dela AEBetako hurrengo presidentea.


Grezian piztutako suteek hildako bat eta 50.000 pertsona ebakuatu baino gehiago eragin dituzte

Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.


Hamar gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Paquita Bretos Andueza zendu da, mendizale aitzindari eta antifrankista

96 urterekin eman du azken hatsa. Nafarroa Garaian zein Euskal Herri osoan, mendizaletasunaren aitzindarietako bat izan zen, Angel Oloron senarrarekin batera.


2024-08-13 | Euskal Irratiak
Aitor Elexpuru: “Larhunen ez dugu gehiago eraiki dadin nahi, baizik dagoena hobe kudeatua izatea”

Abuztu hasierarekin batera, bero, idorte eta su arriskuak altuak dira mendiguneetan. Arriskuen murrizteko nahian, 2021tik, Lapurdi eta Nafarroako mendigunea osatzen duten hiriek zonbait protokolo eta konbentziotan elkartu dira, mugaz gaindi. Horien artean, “Gure... [+]


Eguneraketa berriak daude