HEDABIDEEN EREMU ZAILEN LANDU BEHARRA


2007ko otsailaren 21ean
Hiru dira Zuberoan diharduten hedabideak; hirurak Maulen: "Le Miroir de la Soule" hamabostekaria eta Mendi-Lilia irratia enpresa berak kudeatuak dira. Xiberoko Botza irratia dago, bestalde.


"MIROIR" ETA MENDI-LILIA.

1956an sortu zen "Le Miroir" kazeta. Sortzailetakoa izan zen Pierra Udoyren emazteak eta Filipe eta Sophie seme-alabek kudeatua da egun. Hamabostekaria da, eta 4.000 ale zabaltzen ditu. Frantsesez egina da ia osoki. Paris, Bordele, Paue, Suitza eta EEBBetara iristen da.
Mendi-Lilia irratia ere familia honek eta Jean Arlak kudeatua da. 1986an sortu zen. Goizeko 8:00etatik 20:00ak artean hedatzen du bere programazioa. Ez da irrati komertziala. Xiberoko Botzak burutzen duen zerbitzua egiten du baina entzule frankofonoari zuzendua. Zuberoako bizipenak dira irrati honen emankizunen iturriak; kirolek toki zabala ukanik. Jean Arlak Zuberoako kronika historikoa burutzen du igandero eta euskarari leku sinbolikoa eman ere: "Maulen 150 bizizaleek baino ez dute eskuara mintzatzen. Geure erroak frantsesez ezagutarazten entseiatzen gara. Xiberoko Botzarekin osagarriak gara komunikazio eremuan".


XIBEROKO BOTZA.

1982. urtean sortu zen irrati hau. Ellande Etxart da lehendakaria eta Maritxu Castilon administrazio kontseiluaren burua. Berriki, sustengu kanpaina bat garatu du lokal berri baten erosteko. 600.000 libera (15 milioi pezeta) behar du egoitza berri batean plantatzeko. 45 metro koadroko egoitza batean ari dira egun; irratiaren kudetzaileen erronka 2000. urtean, 90 metro koadroko lokal batera aldatzea delarik. 545.000 liberako (14 milioi pezeta) aurrekontua darabil urtean, eta bost kazetari enplegatzen ditu. Irrati honen apustu handiena etorkizunean euskaraz aritzea da, 15 urte behetiko gazteen %5ak baino ez baitaki euskaraz. Hartara, %25 frantsesez egiten du halabeharrez. 8.000 lagunek segitzen du egunero Xiberoko Botza. Euskal Irratiak deitu elkartearen partaide da. Hots, Nafarroa Behereko Irulegi Irratia eta Lapurdiko Gure Irratiarekin batera, euskarazko informazioa hedatzen du Ipar Euskal Herriko etxeetara

MIRAILA EDO ISPILUAREN ATZETIK ZER?
Zuberoan saihetsezinekoa da "Le Miroir de la Soule" hamabostekariaz hitz egitea. Kazeta honek 1956tik dirau, René Elizabide zuberotar enpresariak sorrarazi zuenetik. Elizabidek bere burua gaullistatzat zeukan eta "Le Miroir" bere jarrera eta karrera politikoen zerbitzurako asmatu zuen. Egun, politikari jakin baten eskuko ez bada ere, "Le Miroir"ek hasierako ildoari jarraitzen dio, itxuraz eta edukiz.
Edukin zerbait baduela antzematea zaila da, zinez beste garai bateko kazeta baten tankerakoa baita "Le Miroir". Tamaina handikoa, herrietako berri arruntez (sortzeak, heriotzak, ezteiak eta abar...), eztei argazkiz eta kiroletako albistez osatuta gehien batez. % 98 frantsesez idatzita da. Alabaina, lehen begirada batean, jarrera politiko zehatz baten ildotik dabilela ez bazaio hautematen ere, ohar daiteke mezu politiko ezkutu bat daramala kazeta honek, "subliminal" neologismoaz definitzea egoki litzatekeena.
Mezu hori da, gutxi edo aski, "egon gaitezen beti hautetsien alde, hauen jarreren eta obren oihartzuna eman dezagun, 'polemika' guztiak bazter ditzagun, Euskal Herri txukun eta Image d' Epinal irudi politikoa isla dezagun". Bere sortzailearen ideia politikoei fidel egon da "Le Miroir" eta eskuineko bezala sailka badaiteke ere, frantses 'ezkerrekoek', sozialistek behintzat, ez diote erasiarik botatzeko arrazoirik. Abertzaleek bai, ordea, zeren eta 44 urteotan diharduen informazio ergel eta ahul honek ez baitu ezertarako ohartarazterik eragin.


"JEIKI"TIK "BIZI HATSA"RAINO, IRAUPEN GABEKO SAIOAK.

Egoera tamalgarri honi aurre egiteko asmorik eta saiorik egon da, baina, zoritxarrez, ez dute iraun eta "Le Miroir"en nagusikeria osoak mende erdia ospatzeko aukerarik izan dezake. 1970eko hamarkadan, Frantziako PSko sozialistek eta ugari ez ziren abertzale batzuek "Jeiki!" aldizkaria argitaratu zuten, politikaz, sozial kontuez, laborantzaz eta "Le Miroir"ek erabat tapatzen zituen gauzen berri emateko eta ezkerreko ikuspegi batez aztertzeko. "Jeiki!"k baina, ez zuen luzaz iraun eta geroztik izandako bilakaerek argi utzi dute frantses sozialisten eta ezkerreko abertzaleen arteko elkarlanik ez daitekela egon, hainbeste baitira handi ikuskera eta helburu aldeak. Hala ere, mota horretako bigarren saio bat izan zen 1980tik 1982ra plazaratu zen "Egia" hilabetekariarekin. Bere erredakzio taldea ezkerreko abertzalez, frantses sozialista bakan batzuez eta ekologista-libertario bezala defini zitezkeen bizpahiru lagunez osatua zen. Osakera honekin "Egia"k ez zuen irauterik, baina haren desagertzea "Abil" hilabetekariaren sorrerak ordeztu zuen. "Abil"en erredakzioa, ezkerreko abertzalez soilik osatuta zen eta luzeenik geratu den informazio aldizkari zuberotarra da, 1988 urtera arte argitaratu baitzen.
Abertzaleen eskutik beti ere, sortu zen "Bizi Hatsa" hilabetekaria, baina honek urte bat doi-doi pasatuko zuen. Profesionaltasun eta seriotasunez osatu beharko da hurrengo egitasmoa. Zuberoan informazio osatuago, biziago eta sakonago bat eskaintzeko saio hauek guztiek ez dute porrot egin diruz hazteko nekezia batengatik soilik, baita ere, euren kabuz kazetaritza lanean ziharduten jendeetan oinarrituta zirelakotz. Hasiera batean dena ondo doa, baina denbora pasa ahala, jendea aspertzen da, erredaktoreak gutxitzen dira eta, azkenean, tematsuenek ere etsitzen dute. Ez da, haatik, halabeharrik: Zuberoan idatzizko prentsa serio eta eraginkor bat biziaraz daiteke, profesionalki jardungo duen edo duten lagun baten edo biren inguruan, euren kabuz arituko den talde bat osatuta. Talde honetako kideen eraberritzea sartu beharko da hasieratik proiektu honen asmoetan, odol berria beharrezkoa baita luzaroan jarri nahi den edozerentzako.
Oraingoz, asmo hau obratzekoa da, baina egin egin beharko da Zuberoako errealitateak ez daitezen ispilu makurgarri batez islatuta egon


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


Eguneraketa berriak daude