"BIERRIKENA" KULTUR GUNEA ERAIKIKO DUTE SAKANAN

  • Sakanako Bierrik elkarteak kultur gune bat eraikiko du Altsasun. "Bierrikena"k hainbat kultur jarduera bilduko ditu bere baitan. Egunotan erosketa prozesuan dabiltza eta laister hasiko dituzte lanak. Hemendik urtebetera zabalik egotea espero dute.

2017ko azaroaren 28an
Sakana bailarako Bierrik elkartea proiektu handi batean murgildu da. Kultur gune bat atondu nahi du Altsasun eta horretarako herriko erdiguneko eraikin baten erosketan sartu da. Aspaldidanik zuten elkartekideek hori buruan, beti ere autofinantziazioan urratsak emate aldera. Izan ere, Olatz Irizar elkarteko kidearen esanetan, "oso argi dago gu bezalako elkarteek instituzioetatik jasotzen duten dirua beherantz joango dela, eta orain Nafarroan are gehiago. Taberna bat paratuko dugu, dirua ateratzeko tresna egokitzat jotzen dugulako, baina uste dugu ezin garela horretan geratu; taberna bai, baina beste kutsu bat duen taberna jarriko dugu. Kultur gune izango den taberna bat egin nahi dugu".
Kultur gunerako herri aproposa bilatzea izan zen lehen pausoa eta behin herria aurkituta kokapen egokia. Etxarri-Aranatz eta Altsasuren artean ibili ziren, baina azkenean azken honen aldeko hautua egin zuten. Batetik, Etxarri-Aranatzen askoz ere euskara gehiago entzuten delako, eta Altsasun horrelako kultur gune euskaldun bat jarrita herriarentzat onuragarriagoa izango delako; eta bestetik, Altsasu handiagoa delako, eskualdeko hiriburua delako eta etxeak merkeagoak direlako.
Herria aukeratuta, kokalekua topatzea falta zen; erdialdean eta handia behar zuen. "Zorte handia izan dugu. Oso handia da eta, geure diru ahalmenerako, prezioz nahiko ongi dagoena".
Etxea erostear dira, baina ez dute bere horretan mantenduko; bota eginen dute, berria eraikitzeko. Erosketak eta gerora aurreikusi dituzten lanek 80 milioi pezetako (3,2 milioi libera) kostua izango dute. Bierrik elkarteak ez du, noski, horri aurre egiteko nahikoa diru, baina badu finantziabidea. Eraikin berriko sotoa, etxabea eta lehen pisua bereak izango dira, eta bigarren pisu eta ganbaran egingo dituzten bi duplexak salgai jarriko ditu. "Hauen salmentarekin obra ordainduko dugu eta etxea bera guk geure diruarekin erosiko dugu", azaldu digu Olatz Irizarrek.
Solairu bakoitzak 100 metro koadro izango ditu eta honela banatuko dituzte: sotoan biltegia, komunak, sukaldea eta bazkideentzat erabilgarri izango den gela; etxabean taberna bera, kontzertuak eta ikuskizunak biltzeko tokiarekin; eta lehenengo pisuan Bierrik elkarteak plazaratzen duen "Guaixe" aldizkariaren bulegoa eta bilera gela handi bat.


ELKARTEENTZAT ERABILGARRI.

Solairu honetako bilkura gelak irekia izan nahi du, erabili nahi duen ororentzat irekia. "Guk erabiltzeaz gain, beste edozein elkartek erabili ahal izango du. Altsasu Euskal Herriaren erdian dagoenez, hemendik gertu elkarte asko biltzen dira, eta momentu honetan Altsasun ez dagoenez ez kultur etxerik ez tamainako lekua duen aretorik, bada, erabili nahi duen elkarte orori eskainiko diogu".
Behean, tabernan, formato txikiko ikuskizunak eskaintzeko asmoa dute, antzerki lanak direla, kontzertuak, bertako musika taldeen aurkezpenak... Eta izena ere jarri diote datorren urtean zabalik ikustea espero duten eraikinari: "Bierrikena".
Bierrik elkarteak "Guaixe" hilabetekaria argitaratzen du eta Beleixe irratia aireratzen (izen guztiek bertako euskalkia dute iturri: "Bierrik" izena beharrik da, "Guaixe" oraintxe eta "Beleixe" berehalaxe), baina azken honek ez du eraikin honetatik emitituko, oraingoz. Nahiago izan dute Etxarri-Aranatzen mantendu, bertatik hobeto hedatzen baita seinalea eta bertan entzule fidel mordoa baitago. Hala ere, Altsasun bertan bada beste irrati bat, Garraxi irrati librea, eta honekin, herriko beste kultur eragile guztiekin batera, biltzeko asmoa ere adierazi dute Bierrik-ekoek, haiek euren lokalak baliatzeko xedez.
Gauzak ondo, 16 udalerri biltzen dituen Sakana eskualdeak kultur gune erakargarria izango du bere hiriburuan. Aste honetan bertan sinatuko dute erosketa kontratua eta udan hasiko dituzte lanak. Urtebete barru "Bierrikena" zabalik egotea espero dute.
Bitartean, taberna bat alokatu dute Etxarri-Aranatzen, urtebeterako. "Eta bertan erreferente izatea lortzen badugu, bada, mantendu egingo dugu"


Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude