"UNEA DA IRA-K EMANDAKO PAUSOA ETA-K EMAN DEZAN"

  • PSE-EEko Batzorde Exekutiboan egoera politikoa bidera lezakeen norabide berri bat hartzea eskatu zuen. Bere jarrerari tinko eutsi zion eta dimisioa aurkeztu halabeharrean. Donostiako alkate eta militante xume gisara azaldu zaigu Odon Elorza.

2007ko otsailaren 21ean
Ez omen zara politiko ortodoxoa, baina egoera kontraesankorrak bizi dituzu. Zure alderdiari PPren estrategiatik aldentzea eskatu izan diozu, Donostian PPrekin gobernatzen duzun bitartean.
Euskadiko politikak kontradizkzio asko barnebiltzen ditu. Ematen diren aldaketak bizi dugun egoera politiko arraroaren agerpide dira. 1999ko udan gobernu zabal bat eratzen saiatu nintzen EA eta EAJrekin. Une hartan (nire gogoaren kontra) kostu politikoa eta nor beraren estrategia politikoak zirela medio EAk eta EAJk (tarteko inolako baldintzarik ez zela) udal gobernuan ez sartzea erabaki zuten. Alderdi hauek udal gobernuan ez sartzeak egonkortasun bat hartzera bultzatu ninduen. Dena esatera, beste instituzio batzuek lortu ez dutena.

Zer moduz moldatzen zara PPrekin udalgintzan?
Zehaztu beharra dago: Donostiako udaletxean koalizio gobernu bat dago udal politikako gaietarako. Gobernua osatu genuenean argi utzi genuen gauza bat zirela udal politikako gaiak eta beste bat euskal errealitate politikoari buruzko jarrerak; egoera politiko oso konplexuarekiko jarrerak. Testuinguru honetan, PSE-EEk PPk daraman politikaren ezberdin bat ez egitea deigarria da niretzat. Hori aditzera eman izan dut azken bi urteotan gertaera garrantzitsu askoren inguruan.

Donostia Euskal Herriko hiri euskaldunena edota abertzaleena izaki nola ote du alkate ez abertzale bat?
Donostia da hiri anitza oso. Bera da hiri euskaldunena; donostiarren % 48ak erabiltzen du euskara. Udal hauteskundeetan, ordea, hautesleek hautagaia baloratzen dute, eta ez dute bozkatzen alderdien arrazoi ideologikoengatik. Esate baterako, orain garatzen ari garen programa aurreko gobernuak (PSEk eta EA-EAJk osatua) eraman zuen politikaren jarraipena da. PPrekin biltzean hiriari gehiengo baten bermea emango dion gobernua osatu nahi izan dugu. Udal politikak, kanpotik begiraturik, kontraesankorra irudi dezake zenbaitetan. Hala ere, euskal nortasunari dagozkion aspektu oinarrizkoetan inolako atzerapenik gertatu ez izanak hiriko hainbat sektore nazionalistari lasaitasun bat eman dio.

EA-EAJ oposizioan izan arren, oro har, udal aurrekontua onesteko haien laguntza izan duzu. Aitzitik, trafiko kudeaketan PP ez dator bat zure nahiekin. Kontxako pasealekuan ibilgailu pribatuei trafikoa ixtearekin, kasu.
PP oso da sentibera ostaleriek edo merkatariek batzuetan gaizki planteatutako interesekiko; oso sektore faktikoak Donostian. Ordea, sentsibilitate eskasa dute ingurugiroarekiko eta garraio publikoarekiko politikan. Sentsibilitate kontua da. Koalizio gobernua izateak, ordea, ez du esan nahi nork bere nortasuna galdu behar duenik eta alderdi bakoitzak dituen ideia finkoei eutsi behar ez zaienik.

Politika bideratzeko elkarrizketa eta distentsioa proposatu zenion zure alderdiaren Batzorde Exekutiboari apirilean. Bere norabide politikoa aldatzen ez zuela ikusirik batzordea utzi zenuen. Nicolas Redondo Terrerosen ustez, ezin izan zenion mundu nazionalistaren presioari aurre egin.
Ez. Inola ere ez. Izan ere, mundu nazionalistaren oraingo presioa eta orain dela urte eta erdikoa berbera da. Ez dakit benetan adierazpen horren bidez zer adierazi nahi izan zuen. Berak argitu beharko luke. Nire jarrera hau aspalditik dator, azken hauteskunde autonomikoen osteantxe hartu nuen.

Handik hilabetera-edo, PSE-EEk legez besteko proposamena aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean. PSE-EEko sektore 'baskista' indartzearen ondorioa ote? Ba al dago sektore 'baskista'rik?
PSE-EEn badago jarrera baskista defenditzeko eta bere gain hartzeko osagai bat. Sektore hau, uste dena baino garrantzitsuagoa da euskal gizartean. Biolentzia fenonemoak, ordea, PSE-EEren birdefinizio eraginkor hori bigarren toki batera baztertzen du. Aktualitateak eta testuinguruak izugarri agintzen dute, eta PSE-EEk har lezakeen norabide berria baztertzen du. ETAren egungo dinamikak alderdiak ixtera eta lerrokatzera behartzen ditu. ETAren atentatu eta kale borrokaren aurrean estatu itunak gailentzen eta sendotzen ari dira gurean. Alderdi guztietan jalgi daitezkeen planteamendu posible berriak estaltzen ditu; xede ilusionagarriago batzuk defendi ditzaketen beste sektore batzuk trabatzen dira alderdi bakoitzean. Egoera politiko normalizatu batean sektore hauen proposamenak indartu litezke. Ikaragarria da gertatzen ari dena, ordea. Hilak eta umezurtzak pilatzen ari dira herri honetan, eta aldi berean, ETAren indarkeriak, alderdietan nahiz gizartean, eztabaida politikoan umezurtz uzten gaitu.

Bakerako bidean proposamen edo gogoeta berriak plazaratu dira azkenaldi honetan. Txiki Benegas zure alderdikidearena zer iruditzen zaizu?
Asmo onez egindako gogoeta da; interes handikoa distentsio egoera batean. Behin ETA desagertu ostean, EH Ezker Abertzalearen ordezkari bakarra bihurturiko eszenatoki batean oso interesgarria. Ardanzak deitu planarekiko, Elkarrik eginiko proposamenekiko edota BAKen proposamenekiko diferentziak ditu, baina oso da interesantea. Txiki Benegasen gogoeta aurreko proposamenekin bateragarria izan daiteke, baita besteren bat sartu ere. Alabaina, Euskadin, dramatismo eta oldarketatik aldentzeko, lehenik eta behin, biolentziaren desagerpena behar dugu. Biolentziak arazotik aldentzen gaitu, biolentzia egoerak areago aldentzen gaitu Nafarroatik edo Iparraldetik. Euskal Herriaren etorkizunean, lanerako gara daitezken elkarguneak aldentzen ditu biolentziak; izpirituak hozten ditu.

PSE-EEren aldetiko jarrera berria aldian aldiko jarrera oportunistatzat jo izan da EHtik. Alderdien arteko hurbiltze ahaleginetan ari zaren aldetik, zer iritzi duzu EHren balorazioaz?
Bizi dugun gatazkaren konponbidean denon eskuzabaltasuna eta ahalegin intelektuala dira beharrezkoak nire iritziz. Konponbidea abiatzeko funtsezko abiapuntu bat dago, biolentziaren etena alegia. Benetako su-eten baten eszenatokia emango balitz, elkarrizketarako bideak, alderdi politikoen arteko harreman-guneak azkartu litezke halabeharrez eta ezinbestez. Alabaina, alderdien arteko elkarrizketa hauek ETAren biolentziaren etenaren arabera planteatzen diren bitartean ez dugu aurrera egingo. Egoera horrelakoa da.

Egoera horrelakoa da eta gatazkaren konponbidea blokeatua dago. Gizartea etsitzen hasia da.
Tamalez horrela da. Edonola ere, ETAk indarrean segitu arren, konfliktoaren distentsio eta humanizazio egoerak bilatu behar direlakoan nago. Euskal gizartearen gehiengoak soluzioak aurkitu eta eman daitezkeen uste osoa du. Konponketa beharrezkoa dela baina konponbidea ezin dela gizabanakoen borondatearen kontra zabaldu ere uste du. Hartara, Ipar Irlandan bezala, ETAk du hitza eta gaitasuna hemengo indar politikoek protagonismo osoa har dezaten. Inolako bortxa, koakzio eta tutelarik gabe aurrera egiteko klabe demokratikoetan eta epe arrazoidunen barnean. Egun biolentzia da aukera hori urruntzen duena. Benetako su-eten baten eszenatokiak elkarrizketa bideak eta alderdien arteko politika guneak erraztuko lituzke.

Nola balora daitezke PSE-EEren azken mugimenduak?
PSE-EEn eman dena pauso bat da, bere estrategiaren aldaketa bat, egunez egun ematen den aldaketa txiki horietako bat. Tamalez Durangoko atentatuak berehala izoztu zuen eta hurrengo atentatuak are gehiago izoztuko du. Modu berean, ETAren jarduerak EAJ eta EA beren jarreretan aldatzera behartzen ditu, atentatu bakoitzak Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeak hurbilagotzen ditu. Nik ez dut beste irtenbiderik ikusten, tamalez.

PPko Jesus Maria Pedrosa zinegotziaren hilketaz irakurketa berezi bat egin al duzu?
Jesus Maria Pedrosaren hilketaren ostean egoera oso mugan dago, egoera delikatuan, atzera pausoak ematen ari dira, muturreko jarreretara itzultzen ari gara. Berriz diot, une da ETAk eman dezan IRAk emandako pausoa. Une horretatik aurrera gauzak erabat alda litezke. Artean, ETAk ez badu pausoa ematen, jendea erradikalizatzen joanen da, ETArekiko arbuioa are handiagoa izanen da oraindik. Irtenbide elkarrizketatuaren aurkako posizioak indartzen ari dira. EAJ baztertua dago eta giza baloreak, herri bati indarra ematen dioten baloreak, arrunt galtzen hasiak dira, baita berreskuratzeko aukerak agortzen hasiak ere. Gure zibilizazioaren ezaugarriak galtzear daude. Analisia sinplea irudituko zaizu, baina nik beronetik abiatzen dut gatazkaren konponbide posiblea.

Gatazkaren ebazpenean alderdi guztiak dira ezinbestekoak. Fase honetan baina, PSE-EEren jarrera giltzarritzat joa izan da. Ibarretxe lehendakaria eta PSOEren arteko balizko akordio bat ere aipatu izan da.
Egoera gaizto eta zitala da zinez. ETAk buruturiko azken hilketaren ostean ezin dira hipotesiak egin, koalizio hipotesiak eta abar. Egungo testuinguruan gauzak egunetik egunera aldatzen dira ETAren jardueraren eraginez. Alderdiei gogoetatzea geratzen zaie eta giza defentsaren mezua indartzea panorama politikoa argitzeko.
Zaila da Eusko Jaurlaritzaren berrosaketa bat egitea, objetiboki zaila da PSE-EE Gobernuan sartzea. Ez atzera ez aurrera egoeran gaude, non alderdiak astero berkokatzen diren. Jesus Maria Pedrosa zinegotzi popularraren hilketa gertatu izan balitz PSE-EEren proposamena eta Txiki Benegasen liburua aurkeztu baino 24 ordu lehenago, berauek ez ziren aurkeztu ere egingo. Politika ETAren jardueran menpe dago.

PPk bere jarrera alda lezakeen portaerarik ikusten al duzu?
Elizaren, unibertsitatearen, eragile ekonomikoen eta gizarte mugimenduen lana oso da garrantzitsua. Ezin dituzte alderdi politikoak ordeztu, baina bai portaeren printzipioak zabaldu gatazka gainditzen laguntzeko. Artean, EHk gauza izan beharko luke autonomia politiko osoa hartzeko eta ETAren menpe egoteari uzteko.Hor dago gakoa. Bere barne sektore disidenteek protagonismo gehiago hartu behar dute, eta unea iritsita, gainontzeko alderdi politikoek heldutasun intelektuala erakutsi beharko dute elkargune bat aurkitzeko. Behin biolentzia desagertuta indar politikoen arteko bilgune bat lortu daiteke. Ez naiz eszeptikoa horretan, lan egiteko gune bat ikusten dut.

PSOEko Idazkaritzarako haustekundeak prestatzen ari dira. Zein da zure gustuko hautagaia?
Ez dut hautagai kutunik. Ez naiz Kongresu Federala aurretiko eztabaidetan parte hartzen ari. Udaletxeko lanek eta euskal egoerari buruzko gogoetek nire lanaren ehuneko ehuna hartzen didate. Edonola ere, gatazkaren norabidea aldatzeko alderdi guztiak giltzarri badira ere, beharbada PSOE da gainontzeko alderdien artean zubi lana egin dezakeena. Hots, Euskadi Europan eta Espainian egoki dezakeena. Honek guztiak sozialistok eztabaida sakon bat burutzera bultzatu behar gaitu, gure baseen partehartzea bermatuko duen eztabaida, gure diskurtsoa eta gure estrategia definituko duena. Definizio horretan PSE-EEk berezko rola jokatu beharko luke eta PSOEren Batzorde Exekutibo Federalak jarrera horiek bere egin bake prozesua bultzatzeko

PSE-EE-KO HETERODOXOA
Donostiako Gros auzoan jaio zen 1955an. Zuzenbidean lizentziatua da. Lehen udal hauteskunde demokratikoez geroztik dago Donostiako udaletxean PSE-EEren izenean. 1990an zinegotzi kargua uzteko zorian egon zen. Hurrengo legealdian ozta-ozta atera zen hautatua. Alabaina, EAJ eta EAk ezin izan zuten elkar moldatu eta berari egokitu zitzaion alkatearen makila.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Larunbatean hiru bahitu askatuko dituela baieztatu du azkenean Hamasek

Su-etena hausteko arriskua erreala izan bada ere aste guztian zehar, adostasun batera iristeko bidean dira bi aldeak: bahitu gehiago askatuko lituzke Hamasek, laguntza Gazara sarrarazteko bidea ez oztopatzeko "promesa" egin duelako Israelek. Arabiar Ligako herriek... [+]


AEBek eta Errusiak diote Ukrainako gerra amaitzeko negoziazioei heltzeko prest direla

Trumpek eta Putinek ordu eta erdiz hitz egin dute telefonoz. Biek hala biek baieztatu dute ados direla Ukrainako gerra amaitu dadin "elkarrekin lan egiteko", baina argi utzita Ukraina 2014ko mugetara itzultzea ez dela "errealista". Zelenskyrekin ere hitz egin... [+]


2025-02-13 | Axier Lopez
Balea eta izurde sarraskiaren aurkako boikota

Faroe uharteetan, Ipar Atlantikoko artxipelago bat, Danimarkaren kontrolpean, urtero ehunka zetazeo hiltzen dituzte –normalean milatik gora–. Batzuek "tradizioa" deitzen diote, hainbat mendetako antzinatasuna duelako. Baina odolez gorritutako hondartzan... [+]


2025-02-13 | Gedar
Errusiako gasa Europara itzuli da, TurkStream bidetik

Ukrainako fluxua eten ostean, Errusiako gasa jasotzen jarraituko duela iragarri du Eslovakiak, eta Transnistriak uko egin dio Europaren "laguntzari".


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


Roberto Valencia, kazetaria El Salvadorren:
“Bukele diktadorea da, baina milaka pertsonaren bizimodua askoz hobea da egun duela hiru urte baino”

Euskal Herrian jaiotako kazetari salvadortar gisa aurkezten du bere burua Roberto Valenciak (Gasteiz, 1976). Salvadortarra da, bizitza erdia daramalako han eta hango ajeak eta hizkera hartuta dituelako: gaztelerazko elkarrizketan El Salvadorko hitzak sartzen ditu barra-barra... [+]


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


Eguneraketa berriak daude