BERDEZ TATUATURIKO UHARTEA

  • Duela bospasei urte bidaia koaderno batean idatziriko hitz zatarrak dira honakoak. Zergatik Borneo? Borneo irla bat delako. Borneo bustitzen duten itsasoetan oraindik piratak existitzen direlako. Oihaneko hezetasunak, moskitoek eta gau hotsek elikadura katearen maila arriskutsu batean jartzen zaituztela susmatzen duzulako. Sute ikaragarriak izaten direlako -erretzeko egurra geratzen delako besterik ez bada-. Bertan iraungitzear dagoen Iban herriaren azken 10.000 seme-alabek euren lurraldeen suntsipenaren aurka kementsuki borrokatzen dutelako. Borneora, aitona eta amonak herentzia aurreratu eta nahi duzun tokira bidaiatzeko txartela erosten dizutelako eta azkenik, borneotarrek, azalean zizelaturik, ipuinak kontatzen dituzten tatuajeak daramatzatelako.

2007ko otsailaren 21an
Skrang ibaian gora eramango nauen kanoari itxaroten

Zer ostia egiten dut nik Kutchingo merkatuan?
Nire alboan dagoen eskale honek gainera kristoren nazka ematen dit. Eta bero puta honek! Borneon ez dago airerik. Ziurrenik oihaneko zuhaitz eta landareek arnasten dute aire guztia. 21 urte ditut eta botak buztin lehorrez zikinduta. Bost urte nituenetik lotzen ditut zapaten lokarriak nire kabuz: 16 urte bider urteak dituen 365 egun = 5.840 egun. Txikitan, futbolean asko aritu naizenez... egunean lokarriak pare bat alditan-edo lotu ditudala kalkulatuko dut: 5.840 bider 2 = 11.680 egun. Eta lokarriak lotzen sei bat segundu ematen ditudanez... 11.680 bider 6 = 70.080 segundu. Hiruko erregela sinple bati esker, zenbaki hauek guztiek 19 ordu eta hogeitama kosta minutuko emaitza ematen dute... Beraz, nire bizitzako ia egun oso bat igaro dut nire zapaten lokarriak lotzen.
Ondoan dudan eskale honek, 40 bat urte izango ditu. Zaila da gero asiarren adina asmatzea! Bada, adin horrekin, eta itxura denez hankak jaio zen egunetik falta zaizkionez, lokarriak lotu ez izanagatik bi egun baino gehiago aurreztu ditu honek bere bizitzan. Hala ere nahiko baba itsusiak ditu eskuan. Bere gorputza hara eta hona mugitzen duen karrotxoa bultzatzeagatik ziurrenik. Baina bi aldiz pentsatuz gero, honek guztiak ez du zentzu gehiegirik. Hemen jende guztia hanka hutsik dabil. Motor hotsa. Puf! Eskerrak. Une egokian azaldu da kanoa. Motorea gobernatzen, eguzkitako betaurreko beltzak eta gorputz osoa tatuaturik duen pirata itxurako gizon zahar bat. Koadernoa gordeko dut. Beroak gehiegitxo ez ote nauen putasemetzen pentsatu dut une batez.


Burezurrak habean zintzilik

Iban ehiztari batek burezur bat aurkitu zuen oihanean. Beldurturik zera galdetu zion: "Zu zergatik zaude hemen?". "Hitz egiteagatik nago hemen", erantzun zion burezurrak.
Aurkikuntza bitxiaz harro, ehiztaria bere herrixkara lasterka itzuli zen, gertatutakoa kontatzeko irrikitan.
"Hitz egiten duen burezur bat aurkitu dut oihanean!".
Herriko buruzagiak ez zuen kontakizuna sinestu eta oihanean barneratu zen ehiztariarekin. Burezurra zegoen tokira iritsi zirenean, ehiztariak, makurtu eta berriro egin zion galdera. "Zu zergatik zaude hemen?" Baina burezurrak ez zion erantzun. Buruzagiak, haserreturik, labana hartu eta burua moztu zion ehiztariari. Buruzagia aldendu zenean, burezurrak galdera bat egin zion ehiztariaren buruari: "Zu zergatik zaude hemen?". Eta ehiztariaren buruak zera erantzun zion: "Hitz egiteagatik nago hemen".
(Iban gerlariek etsai bat akatzen dutenean, haren burua moztu eta oihanean uzten dute pizti eta zomorroek garbi dezaten. Kaskezurra besterik geratzen ez denean huntzez eginiko saskitxo batean sartu eta etxeko habean zintzilikatzen dute. Iban herriaren sinesmenean, hildakoen arima burezurrean ezkutatzen da. Mende hasieran, misiolari kristauek ohitura hau debekatu bazuten ere, Bigarren Mundu Gerran bertara hurbildu zen japoniar askok preso du arima oraindik huntzez eginiko saskitxo baten barruan).


Argia tatuaturik daramaten gerrariak

Borneoko Sarawak lurraldean bizi diren Iban gerrariek bidaiaren kontzeptu berezia dute. Bizitza haientzat, eremu zehatz batean egin beharreko bidaia da. Mundu honetakoa, existentziaren une bat besterik ez da, eta irauten duen bitartean, ahalik eta etsai gehienen burua moztu eta ahalik eta bidaia gehien egin behar da. Bidaia bakoitzeko, Iban gerrariak sinbolo bat tatuatzen du bere azalean. Jaioterrira itzultzean, tatuaje berri hori erakutsi eta egin berri duen bidaian pasatako bizipenak ipuin bihurtzen ditu, herrikideen mirespena lortzeko.
Baina tatuajea ez da ipuinen mapa soila. Iban gerrariak hiltzen direnean, eta euren arima huntzez eginiko saski batean preso dagoen kaskezurrean geratzen ez badira, oihana utzi eta mundu berri batera doaz. Eremu berri honetan, zerua lur bihurtzen da, gaua eguna, sua ura eta iluntasuna argia. Orduan, bizitzan zehar azalean tatuaturiko sinboloak, mundu berrian egin beharreko bidea erakutsiko duten argi iturri bilakatzen dira.


Boenga Terong (Iban olerkia)

Skrang ibaiko urertzean, karramarroa eta zakurra eztabaidan zebiltzan.
Skrang ibaiko urertzean, karramarroak zakurraren koskabiloak tximurtxikatu zituen.
Skrang ibaian hondoratuta, karramarroa barrezka hari da. Skrang ibaiaren urertzean, zakur negartiak bere potroak miazkatzen ditu.
Martin arrantzalea urertzera hurbildu da eta zakurrak gertatutakoa azaltzen dio.
Martin arrantzaleak ibaiko uretan hondoratu eta bere mokoarekin karramarroa harrapatzen du.
Martin arrantzalea urertzera itzuli eta hankaz gora jartzen du. Martin arrantzaleak karramarroari barre egiten dio eta zakurraren jabe zaharra agertzen da.
Tatuaje gehien dituen atsoa, herriko jakintsuena da. Tatuaje gehien dituen atsoak karramarroa eta Martin arrantzalearen arteko urperaldi froga batez ebatziko du eztabaida. Tatuaje gehien dituen atsoak bi egun eta gau bat itxaron ditu urertzean karramarroa hatsik gabe urgaineratu den arte. Tatuaje gehien dituen atsoak arrazoia Martin arrantzaleak duela erabakitzen du


Azkenak
Elektrizitate kontsumoa geldituta dago Espainiako Estatuan 2004ko mailan

Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.


Bilboko genero-indarkeriagatiko epaiketetan kolore bereizgarriak jartzeko neurria ezabatzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Bilboko bi Epaitegiek neurri hori onartu dute. Bilboko epaile dekano Aner Uriartek neurria emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko helburuarekin hartu dela esan du, baina Bilboko Abokatuen Elkargoak salatu du kolokan jartzen dituela ikertuen... [+]


Menditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?

XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean... [+]


2024-08-30 | Gedar
Pertsona migratuen deportazioaren alde agertu da Pedro Sanchez

"Migrazio zirkularra" sustatu nahi du PSOEren gobernuak, langile batzuek behin-behineko hainbat lan egiteko migra dezaten Espainiako Estatura, eta gero euren jatorrizko herrialdeetara itzul daitezen.


Talgo erosteko eskaintza kenduko du Ganz MaVag talde hungariarrak

Ganz MaVag-ek adierazi du ez diola uko egiten etorkizunean tren-enpresa erosteko beste eskaintza bat egiteari. Talde hungariarraren ekintzari esker, Talgok eskaintza berriak entzun ditzake.


2024-08-30 | ARGIA
Polio txertaketa igandean hasiko da Gazan

Igandean hasiko dira polio txertaketa egiteko su-etenak, goizeko 6:00etan hasi eta 15:00ak arte. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eman du operazioaren berri eta bederatzi egunetan hiru esparrutan emango da: iparraldean, zentroan eta hegoaldean.


Amezketako paper fabrikako langilearen heriotza salatu dute

30 urteko behargina hil da Amezketako (Gipuzkoa) paper fabrikan. Ibarra Argi Lanak enpresak azpikontratatuta zegoen. Elkarretaratzea egin dute ostiralean, 11:00etan, gertatutakoa salatzeko. 2024an hil den 38. langilea dela adierazi du LABek.


2024-08-30 | Axier Lopez
Espainiar eta britainiar kolonialismoaren arrastoak ezabatzen hasi da Trinidad eta Tobago

Karibeko bi irletan kolonialismoaren loriarako dauden monumentu, iker eta izendapenak ezbaian jartzen hasi dira herritarrak eta gobernua. Lehen pausua eman dute agintariek eta erabaki dute herrialdearen armarritik Cristobal Colonen lehen espedizioaren hiru karabelak kentzea.


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


Europako Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra egingo da Iruñean

Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]


2024-08-29 | Sustatu
Suitzan diote: Diru publikoa, kode publikoa

Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]


2024-08-29 | Gedar
Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.


Eguneraketa berriak daude