ANNAPURNAK ITXARON DEZAKE

  • Pakistanen daude dagoeneko Felix eta Alberto anaiak. Datozen bi hilabetetan Gasherburn I (8.047 metro) eta Gasherburn II (8.035 metro) mendien gailurra jo eta jaitsiz gero, Annapurna (8.091 metro) baino ez zaie faltako zortzimila metroko 14 tontorren gaina hartzeko.

2021eko uztailaren 15ean
Iñurrategi anaiak lehenak izan dira oraingoan ere. Aurten Himalaiako zortzimila metrotik gorako mendi tontor batera igo den lehen espedizioa dira, hain zuzen, apirilaren 25eko goizaldean erdietsi zuten Manaslu gailurra (Nepal, 8.163metro). Girora moldaturik, haien ondorengo asmoa Annapurna (Nepal, 8.091 metro) igotzea zen. Hartara, Manaslu azpiratu eta egun batzuk geroago helikopteroz mendi batetik bestera joan ziren. Haatik, Annapurna mendiaren inguruko eguraldi txarraren ondorioz, "serac" lazgarriak -arroka eta izotzeko plaka handiak- erori zirelako eta bertan ziren gainerako espedizioek (EEBB, Frantzia eta Kataluniakoek) alde egin zutela ikusita, igoera ezinezkoa zela pentsatu eta etsi egin zuten. Itzulitakoan, Euskal Herrian egon diren asteotan, GI eta GII-ko abentura prestatzen aritu dira, aldez aurretik pentsatuta zuten bezalaxe. Prestaketa fisikoaz aparte, ibilbideak eta kanpamenduak zein garaieratan ezarriko dituzten zehaztu dute. Bi mendiek leku berean izango dute kanpamendu nagusia eta lehen kanpamendua, 4.000 eta 6.000 metrora, hurrenez hurren. Helburua uztailean bi gailurretara iristea da.
Gasherburn I eta Gasherburn II Baltoro glaziarrean daude, Pakistango Karakorum mendilerroan. Txinako Xinjiang lurraldearekin daude mugan, munduko mendi behatokirik ederrenaren baitan.
Iñurrategi anaien asmoa baina, ez da bide zailenetik joatea. Eguraldiaren arabera hartu beharko dituzte erabakiak, beti gertatzen den gisan. Nepaleko gailurretan egon ostean girora moldatuta iritsiko direnez, igoerak laster batean egin ahal izango dituzte. Hala ere, jakin badakite duela zenbait urtetik hona gutxitan igo ahal izan direla bi gailurrak elkarren segidan, Reinhold Messner Tiroleko mendigoizale aitzindari eta mitikoak egin zuen moduan.
Pakistanen egingo dituzten gailur hauen espedizioak arreta handiz jarraituko dituzte ETBk, Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak. ETBk zuzenean eta diferituan emango ditu une erabakiorrenen irudiak. Handik bueltan, halaber, ordubeteko saio bereziak emango dira telebistaz, igobide eta jaitsieren nondik norakoak azalduz. Asier Aranguren EITBko berriemaileak, gainera, zuzenean kontatuko du ETBn jazotako guztia, bai Pakistandik, bai etxeratutakoan


Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude