LPEE-K ERABAT BALDINTZATZEN DU MUNDUKO EKONOMIA

  • LPEEren barruan biltzen diren lurralde petrolio-esportatzaileak ekainaren 21ean bilduko dira Vienan. Munduko ekonomia LPEEren esku dago, eta erakunde horren erabakiek gainerako lurralde guztien prezioak eta inflazioa baldintzatzen dituzte.

2017ko azaroaren 28an
Hilaren 21ean bilduko da LPEE, Lurralde Petrolio-Esportatzaileen Erankudea Vienan. Iragan martxoan petrolioaren produkzioa %7 igotzeko hartu erabakiak (Iranek kontrako iritzia azaldu zuen) eragindako egoera aztertuko dute bertan. Petrolio gordinaren prezioak mundu osoko ekonomian duen eragin izugarriaren ondorioz, herrialde guztiek berebiziko arreta eskaintzen diete erakunde honen bilerei.
Joan den martxoaren 29an bilera guztiz gatazkatsua izan zuten eta, aho batezko adostasuna hautsiz, apirilaren 1az geroztik egunean 1,45 milioi upel gehiago saltzeko erabakia hartu zuten. Iranek "kartelak" hartutako erabaki hori ez onartzeko keinu politikoa egin zuen, baina, hala ere, 264.000 upel gehiago saldu zituen, era horretan kopuru hori 1,7 milioi upeletara igoz. Horren ondorioak berehala nabaritu ziren: upelaren prezioa ia dolar bat jaitsi zen Europan, eta urtarrilaz geroztik lehendabiziko aldiz 25 dolarren (4.375 pezeta, 175 libera) azpitik jarri zen.


APARTEKO BILERA VIENAN.

Bitarte horretan -batez ere Hego Euskal Herrian eta Espainian, eta zertxobait gutxiago Iparraldean, Frantzian eta Europan- familien eta enpresen ekonomiak estualdia jasan behar izan du gasolina eta gasolioa gora eta gora aritu delako. Bitartekari handiek -estatu bakoitzeko petrolio enpresek- eta herrialde bakoitzeko zerga bereziek geroz eta marjina handiagoak lortu nahi dituztelako sortzen dira etengabeko igoera horiek. Aipatutako estualdi horien eraginez, dagoeneko, hornitzaileen aurkako boikotak egiteko hainbat deialdi izan da Espainiako Estatuan. Nekazariak ere kalera atera dira.
Vienako bilera hori hastear da. Azkenaldi honetan herrialde esportatzaileak nahiz kontsumitzaileak beren lekuak hartzen ibili dira. Herrialde kontsumitzaileak gogor saiatu dira herrialde esportatzaileek geroz eta gehiago ekoitz dezaten, baina, LPEEko iturriek azken asteetan diotenaren arabera, ez dirudi erakunde horretako herrialdeak petrolioaren ekoizpena areagotzeko asmotan dabiltzanik.
Espainiako Petrolio Produktuen Operadoreen Elkarteko lehendakari Aurelio Ayalak berretsi zuenez, prezio igoera hori "nazioarteko arazoa da guztiz", hau da, nazioarteko merkatuetan dagoen petrolioaren urritasunaren arazoa. Horregatik, Vienako bilera horretan ekoizpena gehitzeko erabakia hartzea espero du. Egun horretan bertan, LPEEko iturriek ziotenez, herrialde esportatzaileek ez dute horrelako asmorik, beren iritziz oraingo prezioak "egokiak" direlako.
Aurreko bileran izandako ezadostasunak ofizialtasun indarra galarazi zion bilera hari, eta horrek eragin du Vienako bileraren premia. Lurralde esportatzaile gehienak 20 eta 25 dolar bitarteko prezioaren alde ageri dira, baina Iranek 28raino igoarazi nahiko luke. Prezioaren beherakada garrantzitsu bat gertatzeko ia aukera bakarra, esportatzaileak ekoizpen mugei jaramonik egin gabe elkarren lehian hastea izango litzateke. Baina ez dirudi hala gertatuko denik. Iranek garbi utzi du eskaintza handitzeko inolako asmorik ez duela; eta gainerako herrialdeek eskuartean darabiltzaten prezio murrizpenak iragarri dituzte. Hauek gaindituko balira, alarma gorria piztuko litzateke.
Gerta liteke kuoten igoerak hiru hilabete besterik ez irautea -ez litzateke lehenengo aldia izango-. Gogoratu besterik ez daukagu 1977ko abenduan erabaki zenak hiru hilabete eskas iraun zuela, eta, 1978ko martxoan, eguneko 1,25 milioi upelera murriztu zela eskaintza. Asiako hegoekialdean sortutako finantza krisialdiak erabateko geldialdia eragin zuen petrolioaren eskarian, prezioak ahulduz. Adituek diotenez, ez dirudi egoera hori berriro emango denik. Baina, bestalde, ezin da ahaztu suspertzen hasiak diren ekonomiek gora egin ahal izateko eragile garrantzitsuenetako bat lehengaien garestitzea dela. LPEEko bederatzi herrialdek petrolioaren salmenta bidez lortzen dute bere esportazioen %50. Beste bi herrialdeetan, hau da, Arabiar Emirrerrietan eta Indonesian, ehuneko hori, hurrenez hurren, %30era eta %15era jaisten da

ZER DA LPEE?
Lurralde Petrolio-Esportatzaileen Erakundea (LPEE) petrolio ekoizle handien elkartea da. 1960an sortu zuten Venezuela, Saudi Arabia, Irak, Iran eta Kuwaiten artean. Gerora Arabiar Emirrerriak, Oman, Indonesia, Nigeria, Gabon eta Ekuador sartu ziren. Gaur egun 11 lurralde biltzen ditu, 1990eko hamarkadaren hasieran Ekuador eta Gabon atera zirenetik. Ekoizpena murriztuz prezioak igoaraztea da beren helburu nagusia, aldi berean horniduraren eta prezioaren egonkortasuna lortuz.
LPEEren egoitza iraunkorra Vienan dago, nahiz eta beste leku batzuetan ere bilerak egiten dituen -sarritan Genevan-. Martxoko azken bilera Vienan izan zen.
LPEEk nazioartean duen garrantzia erabat garbi geratu zen 1973an, erakundeak arabiarren aldeko eta israeldarren aurkako jarrera tinkoa hartu zuenean. Estatu Batuen aurkako blokeoa ezarri zuen eta, gero, Israelen aldeko beste herrialde batzuengana hedatu zuen blokeoa. Bost hilabete iraun zuen. Nolanahi ere, erakunde honek berak ere jasan behar izan ditu hainbat krisialdi, prezioen igoerak eta jaitsierak eraginez. Igoera eragin zutenen artean 1979koa (Iraneko iraultza) eta 1991koa (Kuwaiteko iraultza) aipa genitzake. Jaitsieren artean, berriz, 1986koa (ekoizpenaren igoeragatik jasandako prezioen %50eko beherakada) eta 1998koa (Asiako krisialdia). Krisialdi horietan, aditu batek baino gehiagok LPEEren deuseztapena iragarri zuen, baina erakundeak erabat berreskuratu zuen munduko petrolioaren merkatuan eragiteko gaitasuna.
LPEEri aurre egiteko Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko (OCDE) herrialde kontsumitzaileek -Europako herrialdeak, gehi Japonia, Estatu Batuak, Australia, Kanada eta Zeelanda Berria- Energiaren Nazioarteko Agentzia eratu zuten. 1974an sortu zen eta, Frantzia izan ezik, OCDEko herrialde guztiak sartu ziren. Petrolioaren prezioak eragindako tentsiorik handieneko urteetan Energiaren Nazioarteko Agentziak hidrokarburoen inportaziorako gehienezko kuota orientagarriak ezarri zituen herrialde bakoitzarentzat

PETROLIO-ESPORTATZAILEEN EGUNDOKO ETEKINAK
Munduan kontsumitzen den energiaren %35 petrolioa da, eta horrek garbi erakusten du munduko ekonomian duen funtsezko garrantzia. Halaber, herrialde ekoizle eta esportatzaileentzat esan nahi duen negozioa adierazten du. Nahiz eta oraindik datu ofizialik ez dagoen, upelaren batez besteko prezioa 25 dolarrekoa izan dela kontuan harturik, 1999an 170.000 milioi inguru dolarreko (30 bilioi pezeta, 1,2 bilioi libera) dirutza bildu zutela esan genezake. 1997an, upelaren batez besteko prezioa 19,40 dolarrekoa izanik, 161.600 milioi dolar bildu zuten. 1998an, Asiako krisiaren urtean, kopuru hori 103.700 milioi dolarretara jaitsi zen. Beraz, joan den urtean upelaren prezioa 25 dolar ingurura igo zenez, esan genezake LPEEko herrialdeek 1999an 30 bilioi pezeta inguru bildu zituztela.
Zergatik aipatzen da petrolio-upela? Upela ohiko neurri unitatea da, eta 158,97 litro dira. Upela, berez, fisikoki existitu zen, eta Pennsylvaniako lurralde historikoetatik petrolioa esportatzeko erabiltzen zen ontzia zen. Mundurako hiru petrolio gordin mota daude. Europarako Ipar Itsasoko Brent izenekoa da erreferentzia eta Estatu Batuetarako Mexikoko Golkoko West Texas Intermediate izenekoa. Biak kalitate maila ertain-handikotzat jotzen dira, eta horregatik erreferentzi nagusitzat hartzen dira. Hirugarren mota Saudi Arabiako Arabian Light izenekoa da, eta hori da LPEEk eta Japoniak erabiltzen dutena. Aljeriako petrolioa batez bestekoaren gainetik dago, eta Venezuelakoa azpitik.
Zein dira gaur egungo petrolio erreserbak, zein birfintzeko gaitasuna, zein kontsumitzaileen eskutan dagoen petrolio kopurua eta zeintzuk petrolio gordina garraiatzeko sistemak? 1999an, munduko petrolio gordin erreserba egiaztatua 1.038.500 milioi upelekoa zen, eta horietatik 800.000 milioi (%77) LPEEren esku daude. Birfintzeko gaitasunari dagokionez, berriz, egunean 81 milioi upel birfintzera hel daiteke. Birfintzeko gaitasuna eta salmenta kontuan izanik, munduko petrolio-enpresarik handiena Estatu Batuetako Exon-Mobil da.
Gainera, OCDEko herrialdeen eskuetan dagoena kontatu behar da, kontsumitzailerik garrantzitsuenak baitira. Horrela, 1999. urte amaieran, erreserba horiek 3.860 milioi upelekoak ziren, eta horietatik 2.636 milioi estatuen esku zeuden, eta gainerakoak petrolio-enpresen esku.
Petrolioa, nagusiki, oliobideetan zehar eta petroliontzietan garraiatzen da. Gaur egun petroliontziak nagusitzen dira. 1998 amaieran, munduko flotak 297 milioi tona garraiatzeko ahalmena zuen.
Zein herrialdek ekoizten du gehien eta zein da kontsumitzaile handiena? Kontsumitzaile handiena Estatu Batuak dira. Saudi Arabiaren ondoren munduko bigarren ekoizle handiena izan arren (egunean 6,4 milioi upel ekoizten ditu), inportatzaile handiena ere bera da, 9,2 milioi upel inportatuz. Espainiako Estatuan 1,32 milioi kontsumitzen dira, hau da, mundu osoan kontsumitzen denaren %1,8. Petrolioak Espainian energiaren %58 esan nahi du.
Saudi Aramco da munduko ekoizlerik handiena. 261.539 milioi upel ditu, eta urtean 3.300 milioi ekoizten ditu. Beraz, abiadura horretan, dituen erreserbak 80 urte iraungo diote.
Azkenik, nola gauzatzen da petrolio gordinaren salerosketa? Aldi baterako hornidura-kontratuak egiten dira, eta horien bidez erosten diete konpainia kontsumitzaileek ekoizleei. Bada beste merkatu bat, "spot" izenez ezagutzen dena. Horren bidez, petroliontzi baten karga eros daiteke behin baino gehiagotan, baita Ekialde Hurbileko portu batetik Europako edo Ipar Ameriketako porturen batera doan bitartean ere.
Petrolio karga horren erosketa, finantza merkatuetan egiten den titulu trukaketa bat da (benetako petrolio gordin kopuru batean oinarriturik). Titulu hori, goiz batean zehar, 20 aldiz baino gehiago alda liteke eskuz, New Yorken edo Londresen. Salmentaren kostua merkatuko prezioen arabera ezartzen da


Azkenak
Ernaik Berriozarren egingo du Gazte Topagunea, apirilaren 17tik 20ra

Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]


Larunbatean hiru bahitu askatuko dituela baieztatu du Hamasek

Su-etena hausteko arriskua erreala izan bada ere aste guztian zehar, adostasun batera iristeko bidean dira bi aldeak: bahitu gehiago askatuko lituzke Hamasek, laguntza Gazara sarrarazteko bidea ez oztopatzeko "promesa" egin duelako Israelek. Arabiar Ligako herriek... [+]


Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


“Torturak gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dute”, Askek salatu duenez

Torturaren kontrako eguna baliatuz, Aske antolakundeak prentsaurrekoa egin du Bilboko Justizia Jauregian. Gaur egun ere tortura gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dutela salatu dute.


AHTrako desjabetze mehatxuen aurrean Aralar zulatzeari alternatibak daudela gogorarazi dute ekologistek

Nafarroa eta Ezkio-Itsaso lotuko lituzkeen alternatibak Aralar barnean 22 kilometroko tunel bat zulatzea suposatuko luke, eta 1.300 milioi euroko kostua izango luke. Lotura hau igaroko litzatekeen herri ugarietako udalek nahiz bizilagunek, ordea, lanei ekiteko eduki beharreko... [+]


Raimundo El Canastero taldearen aurkako epaiketa atzeratu dute, akusazio larriagoak egotzita

Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek. 


Zentral nuklearren itxiera atzeratzeko PPren ekimena onartu du Espainiako Kongresuak

Junts eta ERC abstenitu egin dira bozketan eta popularrek aurkezturiko ez-legezko proposamena aurrera atera da, PP, Vox eta UPNren botoekin. 2027 eta 2035 urteen artean ixtea aurreikusten diren Espainiako Estatuko zazpi zentral nuklearren bizitza erabilgarria handitzea ekarriko... [+]


“Botere judizialaren injerentzia” salatu dute Donostian, udaltzainen euskara eskakizunen auziaren harira

Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


“Hezkuntza sailburuaren determinismo teknologikoak kezkatzen gaitu: bai ala bai sartu behar da, modu akritikoan”

Teknologien erabilera eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta horretarako hainbat aditu eta eragile ari dira batzordean beren ekarpena egiten. Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko araudi orokorra eskatu duen Altxa Buruako arduradun taldearekin hitz... [+]


AEBek eta Errusiak diote Ukrainako gerra amaitzeko negoziazioei heltzeko prest direla

Trumpek eta Putinek ordu eta erdiz hitz egin dute telefonoz. Biek hala biek baieztatu dute ados direla Ukrainako gerra amaitu dadin "elkarrekin lan egiteko", baina argi utzita Ukraina 2014ko mugetara itzultzea ez dela "errealista". Zelenskyrekin ere hitz egin... [+]


2025-02-13 | Axier Lopez
Balea eta izurde sarraskiaren aurkako boikota

Faroe uharteetan, Ipar Atlantikoko artxipelago bat, Danimarkaren kontrolpean, urtero ehunka zetazeo hiltzen dituzte –normalean milatik gora–. Batzuek "tradizioa" deitzen diote, hainbat mendetako antzinatasuna duelako. Baina odolez gorritutako hondartzan... [+]


2025-02-13 | Gedar
Errusiako gasa Europara itzuli da, TurkStream bidetik

Ukrainako fluxua eten ostean, Errusiako gasa jasotzen jarraituko duela iragarri du Eslovakiak, eta Transnistriak uko egin dio Europaren "laguntzari".


GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea
“Nola da posible irakasleak EHUn jarraitzea? Urteak daramatza erasoak egiten, eta jakina zen”

Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


Eguneraketa berriak daude