EUSKALDUNTZEA AREAGOTUZ

  • Euskalduntze ikastaroak 1975 inguruan hasi ziren Laudion. Lau urte beranduago, Euskaltzaindiak ordezkaritza bat bidali zuen euskara eskolak eman zitzan. Harrezkero Udal Euskaltegiak eta Berbots Euskaltegiak hartu dute lekukoa.

2007ko otsailaren 21ean

LAUDIOKO UDAL EUSKALTEGIA

Udal Euskaltegiak 1983an ekin zion lanari, AEKren eskariaz. Zazpi urtetan Laudioko euskaltegi bakarra izan zen, baina 1990an HABEren sarean sartu zen eta AEK-k Berbots euskaltegia sortu zuen. Hamazazpi urte hauetan 4.703 ikasle pasa dira bertatik 20.000 biztanleko herrian. Lehen ikasturtean 400 ikasle eta hamazazpi irakaslerekin hasi ziren, eta aurten 300 ikasle eta 11 irakasle dituzte bertan. Urrats guztiak jorratzen dituzte eta EGA eta beste titulazio guztiak prestatzen dituzte.
Urtean zehar hainbat ekimen pedagogiko izaten dira Udal Euskaltegiaren eskutik, euskalduntzea helburu izanik. Bestela ere, Laudioko Euskaltzaleen Batzarreak antolatzen duen kultur egitarauan parte hartzen du euskaltegiak. Euskaltegiko arduradunek 20 urteren buruan euskararen ezagupenak eta erabilerak izandako hazkuntza azpimarratu nahi izan dute. Izan ere, 1996ko erroldak biztanleen %21 euskalduna zela adierazten zuen, eta hamabi urte lehenago euskaldunen kopurua txikiagoa zen, %10.


LAUDIOKO BERBOTS EUSKALTEGIA

Aipatu banaketaren ondorioz, AEK-koBerbots euskaltegiak 1992an ekin zion bideari 180 ikaslerekin. Duela bi urte egoitza berria estreinatu zuten eta aurtengo ikasturtean 250 ikasle eta 11 irakasle ari dira bertan. Ohiko eskaintzez gain, euskaltegiak bizkaiera sakontzeko ikastaroak eta enpresetan langileria euskalduntzeko ekimenak dituzte martxan.
Laudiarrak euskalduntzeko lan egiteaz gain, ekitaldi ugari antolatzen ditu euskaltegiak, ikasleak euskal kulturaren partaide senti daitezen. Esaterako, Gaztelu edo Gernika bezalako euskal guneetara egiten dituzten asteburuko irteerak eta bertso afariak.
Bestalde, Laudioko Euskaltzaleen Batzarrak antolatzen dituen ekitaldietan esku hartzen dute. Momentu honetan LEBekin batera herriko euskaldunen errolda bat egiteko ekimenean dihardute, eta udaletxearekin harremanetan jarri dira, zeregin horretan lagun diezaien

LAUDIOKO EUSKALTZALEEN BATZARREA
LEB duela hamar urte sortu zen Laudion, euskararen normalizazioaren alde jarduteko. Herrian euskaldun kopuru handia zegoela ikusi zuten, baina jende askok ez zuela euskara egunerokotasunean erabiltzen, horregatik sortu zuten elkartea. Beti ere euskal kultura zabaltzearren dihardute LEBekoek, eta egun 30 bazkide ditu elkarteak. Urtero Santa Luzia eta San Antonio egunen inguruan erromeriak egiten dituzte, eta urtean zehar hainbat ekintza antolatzen dute, besteak beste, Olentzero eguneko jaia, hitzaldiak eta antzerki emankizunak.
LEBekoak Basalarrina euskalgunearen sorkuntzan ari dira lanean herriko beste elkarteekin batera 1998tik. Elkarteko kideen arabera, heldu askok euskaltegietan ikasi du eta haur eta gazteek ikastola eta eskoletan, baina ez dago euskaldunentzako erreferentziazko gunerik. Hain zuzen ere, hutsune hau bete nahi du Basalarrinak. Lokala amaitu gabe badago ere, ekainaren 18an zabaldu nahi du elkarteak. Dagoeneko proiektu honek 100 kide ditu, eta hilero Basalarrinako Oihartzuna informazio-orria jasotzen dute, proiektuaren nondik-norakoen berri izateko. Halaber, gune horretan kide kolektiboak barneratu nahi dituzte antolatzaileek euskararen txoko hau indartzeko, hala nola, eskolak, elkarteak eta udala


Azkenak
Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Eguneraketa berriak daude