MUSIKA KLASIKOA BIDE BERRI BILA

  • Musika klasikoaren entzulea oso murritza da. Batzuk diotenez, publikoaren %10era besterik ez da iristen. Zer egin behar du gizartean leku zabalagoa lortzeko? Bestalde, kontserbatoriotik ateratako musikari "puristak" beste musika motatara jauzi egiteko beldurrez daudela dirudi. Musika garaikideak publiko zabalarengana iristeko bide zaila dauka. Kezka hauei nolabait erantzun nahian, saiakera batzuk egin dira bi mundu desberdin elkartuz: klasikoa eta herrikoia.

2007ko otsailaren 21ean
Azken urteotan herri musika klasikoarekin uztartzeko ahalegin batzuk egin dira Euskal Herrian. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak egin ditu gehienak (Benito Lertxundi, Txirri, Mirri eta Txiribiton), baina Bilbokoak ere saio bat egin zuen Kepa Junkera trikitilariarekin eta Euskal Herriko Gazte Orkestrak Mikel Laboaren kanta pare batekin.
Hemen inguruan orkestra sinfonikoa eta kantariak emanaldi batean elkartzeko saiorik ez zen izan 1997a bitarte. Espainiako Estatuan bai, Granadako orkestrak Miguel Riosekin eta Tenerifeko orkestrak Pedro Guerrarekin eginak zituzten horrelako saiakerak.
Lehendabiziko saioa Donostiako Orfeoiaren mendeurrenean izan zen, 1998ko udan. Orduan Euskal Herriko Gazte Orkestrak Mikel Laboaren bi abesti moldatu, entseatu eta Anoetako estadioan kontzertua eman zuen kantari antiguatarrarekin batera.


AUHEN SINFONIKOAK: KONTZERTU ETA DISKO MUNDIALAK

Bigarren ahalegina, eta orain arteko arrakastatsuena, Benito Lertxundirekin egin zuen Euskadiko Orkestra Sinfonikoak. Kilometroak 98 antolatu zuten Tolosaldeko ikastolen eskaerari erantzunez, ohiko kontzertu klasikoa egin ordez, orkestrako arduradunei bururatu zitzaien ideia: euskal kantari ezagun baten abestiak moldatzea bere orkestrarako. Kontzertu mota desberdina eskainiz gantxo berezia zuela, musika klasikoaren jarraitzaileen zirkuloa zabaltzen zuela pentsatu zen eta gero hala gertatu zela ikusi zen. Lertxundi izan zen aukeratutako abeslaria eta moldaketak Alemanian bizi den Enrike Ugarte tolosarrak egin zituen. Ohitua dago musika genero desberdinak nahasten Europa erdialdean ohikoa delako eta moldeak haustea gustuko du. Berak zuzendu zituen apirilean Tolosan eta ondoren Donostian, Bilbon eta Hendaian egindako kontzertuak.
Kanten aukeraketa kantari oriotarrak berak egin zuen, bere obretatik orkestrarako moldatzeko egokienak bilatuz, "mentalitate sinfonikoa zutenak, zukua ateratzeko egokienak", berak esan bezala. Bere diskografiako zortzi kanta aukeratu zituen: "Oi Zuberoa", "Oi ama Eskual Herri", "Valdorba", "Urrundik", "Oi lur", "Txori ttikia", "Udazken koloretan" eta "Bihotz". Abesti hauen partiturarik ez zegoenez, kanten grabaketak bidali zizkion Lertxundik Ugarteri Alemaniara. Telefonoz harremanetan maiz egon ondoren, moldaketa lanak burutu zituen konposatzaile tolosarrak.
Bere batutapean entsegu batzuk egin ahal izan zituen Benito Lertxundik orkestrako musikariekin. Kantaria kezkati agertu zen proposamena jaso zuenean, erantzukizun berriak esan nahi zuenagatik, baina aldi berean oso interesatuta. Egun batzuk pasa zituen zalantza bizian. Elkarlanean diskoetxeak ere zuzeneko diskoa grabatzea proposatu zuen, baina oriotarrak ez zuen onartu zalantza horiexengatik. Geroztik askotan adierazi du Lertxundik proiektu honek bere karreran aurrerapauso handia esan nahi izan duela eta ate berriak zabaldu dizkiola. Euskadiko Orkestrako musikariek ere ilusioz hartu zuten erronka ohiko egitarauan berrikuntza zelako.
Tolosako Leidor zineman emanaldi historikoa burutu zuten 1998ko apirilaren 17an. Zinema lepo bete zen, kantari, musikari eta zuzendariaren arteko "kimika ona" sortu zen, artistak gustura atera ziren eta entzulea gusturago. Kike Ugartek berak akordeoiaz lagundu zuen abesti batean eta Olatz Zugastik ahotsez lagundu zuen bitan. Halako lana kontzertu bakar batean dasta ahal izatea luxu handia zela pentsatu eta diskoa kaleratzea erabaki zuten orkestrako arduradunek eta abeslariak. Bi kanta gehiago moldatu zituen Ugartek ("Bizkaia maite" eta "Formak"). Irailean grabatu zen "Auhen sinfonikoak" izeneko diskoa eta urrian kalean zen. Horrekin batera beste hiru kontzertu prestatu zituzten Donostian eta Bilbon azaroan, diskoaren aurkezpen gisa. Ondoren Hendaian ere eskaini zuten. Durangoko Azokan eta Eguberri haietan izugarrizko salmenta izan zuen diskoak, euskal musikaren marka guztiak hautsiz.
Kike Ugarte musikari, konposatzaile eta zuzendariaren iritziz, euskal kantagintza oso melodikoa da, sinfoniatzen erraza eta horrelako proiektu gehiago burutzea nahi luke. Musikari asko halaber klasikoaren eskemetatik ateratzeko prest agertzen da. Musika klasikoa egungo musiketara hurbiltzen ari da eta baita alderantziz ere. Hor daude Carreras, Pavarotti eta Domingo tenore ospetsuen kontzertuak futbol estadioetan, adibide gisa.
Horrelako beste esperientzia Bilboko Orkestra Sinfonikoak burutu zuen Kepa Junkera trikitilariarekin. Emanaldi bakarra izan zuen eta ondoren ez zen diskorik kaleratu.


PAILAZO SINFONIKOAK.

Azken ahalegina berriz, Euskadiko Orkestrak Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoekin egindako lana da. Iazko Donostiako Musika Hamabostaldian lehen saioa egin zuten eta gero azaroan diskoa kaleratu zen. Pailazo ospetsuen kanta ezagunenak moldatu zituzten orkestrarako Tomas Araguesek eta Jose Luis Grecok: "Pintto pintto", "Zapi zuria", "Moro katua", "Paristik natorren", "Klika telebista", "Behin edo behin", "Ttip eta ttup", "Barre egin", "Zirt zart"... Dozena bat guztira. Lehendabizi Euskadiko Orkestraren zatia grabatu zen Juan Jose Oconen zuzendaritzapean, ondoren pailazoen ahotsak eta azkenik Villabonako Eresargi txiki abesbatzarenak. IZ diskoetxeak argitaratu zuen eta Durangoko Azokan arrakasta handia lortu zuen.
Lan honetan musika arina eta klasikoa biltzen da berriz ere, pailazoak sinfoniko bihurtzen dira. Haurrentzat zein helduentzat gustagarri den lana dela azpimarratu dute egileek. Irakasleentzat ere oso baliagarria izango dela adierazi dute; "tradizioa eusteko modu dibertigarria eta aldi berean didaktikoa", Mari Karmen Garmendia EAEko Kultura sailburuak aurkezpenean adierazi zuenez. Ea obra ezagun eta alai hauek zuzenean entzuteko aukera gehiago eskaintzen diguten.
Orkestraren musika serioa beste elementu batzuekin nahasteko azken ahalegina, oraingoz, Euskadiko Orkestraren eskutik etorri zaigu baita ere. Tomas Araguesek Bernardo Atxagaren testu bati musika jarri zion eta kontzertu batzuk eskaini zituzten apirilean Hegoaldeko lau hiriburuetan, Juanjo Mena zuzendari eta Andoni Aleman errezitatzaile zirela. "Vita" poema sinfonikoak literatura eta musika uztartzen ditu. EOSek bi urtez behin euskal konpositore bati enkargatzen dion obretako bat da.
Ikus daitekeenez, klasikoari bide berriak irekitzeko aukerak hor daude. Orain arte egindako ahalegintxoen emaitzak onak direla dirudi. Horretan sakondu behar hemendik aurrera, ohiko bideak bazterrean utzi gabe noski. Azken finean, musika ona eskaintzea da garrantzitsuena. Lan duinak beti arrakasta lortzen baitu


Azkenak
Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Eguneraketa berriak daude