"HERNANIKO KRONIKA": HERRI EGUNKARI BERRIA

  • Gipuzkoako Hernanik ekainaren 23an euskarazko lehenbiziko herri egunkaria ezagutuko du. Astean bost egunez plazaratuko da "Hernaniko Kronika" eta herri prentsa gehiena bezala bertako euskara elkartearen babesean sortu da.

2021eko uztailaren 15ean
Ekainaren 23tik aurrera, Hernanin goizero ohiko egunkaria jasotzen dutenek tartean euskarazko herri egunkaria aurkituko dute bestearen orrien artean. Informazio lokalez betetako bi orriz jaio da eta komunikazio alorrean urruti iristeko ametsez sortu zuten "Hernaniko Kronika". Aurreko asteetan, aurkezpenak egin, "0 zenbakiak" prestatu, azpiegitura osatu, lehen publizitate kontratuak itxi... jo eta su ari dira "Kronika" burutuko duten ekipokideak: Jexus Mari Irazu, Unai Agirre eta Aritz Zerain.
San Juan bezperan (famatuak dira Hernaniko festak, Sanjuanak) kaleratuko dute lehen alea. Herrian, holako hedabide baten sorrerak dakarren zirrara eragingo du lehenik eta komunikazioaren eta euskararen normalkuntza mailan ondorioak ekarriko dituela pentsatu behar da. Euskal Herriari begira, herri prentsa maite dutenen artean erreferentzia berri bat izango da plazaratua.
"Hernaniko Kronika" Gipuzkoako herri horretako euskara elkarte baten sustapenez sortu da. Dobera euskara elkarteak bere lana egin du azken urteotan zehar bestela ere mugimendu, elkarte eta aktibitatez beti pil-pil dagoen Hernanin. Iazko irailean, herri komunikazio mailan urrats berriak egiteko bildu zen zenbait herritar, gai horietan mugitzen direnak.
Doberak eragindako azterketaren emaitza izan da "Hernaniko Kronika" proiektua, eta hori martxan jarri eta Udalaren onespena jaso ondoren hautatu da egunkaria egingo duen ekipoa eta abiatzeko operazio osoa martxan ipini.
Doberak sortutako lantaldeak aztertu zuenez, Hernanin komunikazio mailan hutsune bat nabari zen, informazio lokalaren arloan; eta inguruko herrietako ereduak hor zeuden, euskaltzaleentzako erakargarri, bai komunikazio aldetik eta bai euskararen normalkuntzarako bultzada tresna egokiak direlako.
Aldi berean, Hernanin egin behar zena beste herriekiko mimetismo hutsez martxan jartzea oker handia litzatekeela argudiatu zuen lantaldeak, eta martxan jarriko zenak aurrera egiteko bermea behar zuela. Euskarazko komunikabide bat izan behar zuen, eta ez talde edo elkarte bat (edo batzuek) duten komunikatzeko beharra edo nahia asetzeko tresna soilik. Herritarraren informazio eta zerbitzu beharrei erantzun behar die eta horrekin batera Hernanin hain ugariak eta biziak diren talde, elkarte eta erakundeen komunikazio beharrei ere bai.
Baina zer nolako komunikabide mota? Doberako lantaldeak prentsa idatziari ekitea planteatu zuen hasiera egokiena bezala, baina argi utzita aurrera begira beste erronkei ere ekiteko bidea izan behar zuela; telebistari agian.
Eta prentsa idatzian, zein formula? Horrela dio aipatu lantaldeak Doberari 99ko abenduan aurkeztutako txostenak: "Prentsa idatzian sartuz, mimetismoz inguruko herrietako astekari, hamabostekari eta hilabetekariak kopiatzeko tentazioa baztertu beharra aipatu dugu. Asteroko maiztasuna edo are txikiagoa duten aldizkariek errendimendu ona ematen dute hizkuntz normalizazio aldetik, baina efikazia txikiagoa dute komunikazio aldetik. Beren efikazia aldatu egin da, gainera, lehen herri astekariak sortu zirenetik hona: gainerako euskal komunikabideak indartu egin dira, erdarazkoek muturra gogorrago sartzen dute...".
Eta hortik planteatu zen herri astekari batek dituen koste berdintsuekin eguneroko produktu bat egitea. "Hernaniko Kronika" egunero bi orriz astean bost aldiz plazaratuko den egunkaria da. Beste modu batera esanda: bi A-3 (edo lau A-4) egunero eta astero 20 A-4ko testu eta informazio masa hedatuko du herrian.
Kontuak ondo egin badira, eta "Hernaniko Kronika" egunkari berriak bere helburuak normaltasun baten barruan betetzen baditu, astekari bat egitearen antzeko kosteekin efikazia handiagoa lortuko du eguneroko honek. Efikazia handiagoa komunikazio aldetik, beste ezein komunikabidek nekez egingo diolako itzala herriko informazioa ilunabarrera arte bildu eta goizean goiz banatuko duen "Kronika" berriari. Nabarmenki efikazia handiagoa euskararen normaltasunaren aldetik, edukietan, berotasunean eta gertutasunean: euskaraz trakets moldatzen denak ere goizero edukiko du herriko informazioaren tentaldia eskuetan.
Eta ekonomian, publizitate aldetik batik bat, askoz efikazia handiagoa beste edozein prentsa idatzizko formulak baino.
Oinarri horien gainean planteatu du Dobera elkarteak egunkari berria plazaratzea eta euskal prentsa idatzian gaur dagoen ugaritasunaren baitan atal berri bat estreinatuko du "Hernaniko Kronika"k Sanjuanetan: herri egunkarien atala. Hernaniko udalaren oniritzia eta dirulaguntza segurtatuta, egunkaria egingo duen taldea hautatu du Doberak. Deialdi irekia zabaldu zen eta "Kronika" egunero pentsatu, idatzi eta ekonomi aldetik kudeatzeko prest zeuden taldeei egin zitzaien dei.
Aukeraketa frogak pasata, Jexus Mari Irazu, Unai Agirre eta Aritz Zerainek osatutako taldeak sinatu du Doberarekin "Kronika" urte betez aurrera ateratzeko kontratua. Bertsolaritza munduko pertsona ezagunek (Unai Agirre eta batik bat Jexus Mari Irazu bertsolaria aurkeztu beharrik ez dago), Hernanin Iraulio Panttalone bertso elkarte barruan urtean zehar hainbat ekitaldi eta Bertso Lata sonatua antolatzen bidea egina dute. Eta talde horrek berak ematen die proiektu berria martxan jartzeko nekeak gainditzeko babesa ere.
Herriko elkarte eta erakunde nagusienei aurkezpen zehatzagoak egin ondoren, herritarren aurrean maiatzaren 28an azaldu zuten proiektua, tartean "0 zenbaki" bat ere kaleratuz, haurrek papiroflexiaren sekretuak ikasi eta beste hainbat entretenigarri gozatu zuten ekitaldi batean. Egun horretatik ezaguna zaie Garbiñe Ubedak prestatutako mantxeta berria hernaniarrei.
San Juan bezperan zabalduko du "Hernaniko Kronika"k bere lehen zenbakia. Egunkari klasikoen formato bera izango du, inpresio digitalez burutuko da, eta herrian egunkaria hartzen den lekuetan banatuko da (gainerako egunkari guztiekin batera) doan. Edukiz, Hernaniko egunkaria izango da, informazio eta zerbitzuei eskainiz bere lekurik gehiena eta tarte bat iritziei. Eta Interneten ere izango du bere bertsioa


Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude