BALAITUSEKO ITZULIA

  • Gailur hauek guztiek Balaitus sostengatzen duen kontrahorma osatzen dute eta hori dela kari, mendi horien mazelak zeharkatuko ditugun gure ibilbidean ezinezkoa egingo zaigu Balaituseko gailurra begiztatzea, gure ikuspunturako mendi hauen gibelean kukuturik baitago. XIX. mendean Peytier eta Hossardek, edota Bouilleko konteak bere hiru alabekin egindako balentriak errepikatuko ez baditugu ere, ibilaldi luze bezain osatu honetan mendi multzo honen inguruan sortutako laku urdin-berdexkak ezagutzeko parada izanen dugu.
Lourdes eta Argeles-Gazost elkarren segidan iragan ondoren, Arrens-Marsouserako bidea hartuko dugu. Arrenseko haraneko herririk nagusienetik hegomendebalerantz abiatuko gara, Arrenseko errekak sortzen duen bailara estuan zehar, Techeko laku artifizialeraino iristeko. Hura igaro eta bidetik jarraituz Migouelouko lakurako ibilbidea hasteko aparkalekua ere atzean utziko dugu. Handik kilometro batera, Bedouteko pinudiaren ondoan, bukaerako aparkalekura iritsiko gara. Kotxea hemen utzita ibilbideari ekingo diogu, galtzeko arriskurik gabe, ederki balizatuta baitago. Bedouteko pinudia sigi-saga igaroz, Suyeneko lakurako bidea lasaia da, beti hegoalderantz. Ianeko Piriniotako Parkean barna gabiltza eta aise izango zaigu basahuntz piriniar taldeak urrutitik begiztatzea, erne beraz.
Suyeneko lakuaren paretik, bidea bitan banatzen da. Ezkerrekoa itzulerako erabiliko dugu, hots, hortik bueltatuko gara; orduan, eskuinekoa hartuta eta Doumblaseko borda aldera, Larribeteko aterperako bide aldapatsuari ekingo diogu. Larribeteko erreka alboan dugula, bide xume hau zinez zoragarria da: pinudia zeharkatu ondoren Larribeteko bailaratxoaren lautadara aterako gara, aterperako azken aldapa sigi-saga igotzeko segidan, harri granitikoen artean.
Larribetekoa hamarkadetan zehar Balaitus igotzeko asmoz etorritako eskalatzaileei ostatu eman dien aterpe historikoa da. Gaur egun lo egiteko 80 leku eta dutxak eskaintzen ditu eta eguzki-panoez hornituta dago argi indarra sortzeko, bere arkitektura modernoak behialako aterpeen arku zorrotzeko estiloa errespetatzen duelarik.
Piriniotako Ibilaldi Handiaren derrigorrezko etapak, Col Noir, Baranne eta Lavedaneko lepoetako sarrera ematen du eta inguruko lakuak ezagutzeko txango lasaiak ere eskaintzen ditu. Batcrabère edo Batbielh lakuak, esate baterako.
Aterpearen atzetzik Garenèreko atakarantz doan xenda hartuko dugu, aurrerago Batcrabèreko lakuetara amini bat jaisten dena, hain zuzen. Palas eta Artouste mendien oinetan sortzen diren Batcrabereko laku ederretatik hego mendebalerantz igotzen den korridore batetik Micoulaouko lakura helduko gara, eskuinetara okertzeko jarraian. Malkardi itzelen artetik, Batcrabèreko lakuak menperatzen dituen muino harritsuetara iritsiz, ianeko Palasen ezkerretara begiztatzen den Lavedaneko lepo alderantz jarraituko dugu.
Lepo honen azken zatia elurtegi iraunkor batez estalita egoten da, baina agorrilaren hondarreko egunetan ez du aparteko arriskurik; beste garaietan, aitzitik, pioleta eta kranpoiak erabili beharko zenituzkete.
Lepo gogor honek eskaintzen digun ikusmira paregabea da. Iparraldean oixtian igo dugun bailara eta Batcrabèreko lakuak; mendebalean Palaseko gailur garbala inguru oro menperatzen duela; eta hegoaldean, ianeko Aragoiko lurretan, gure hurrengo helburua, Arrieleko lakuak.
Haietara Lavedaneko lepotik tentu handiz jaitsiko gara ingurua zinez malkartsua eta linburra baita. Jaitsiera hau izanen da nonbait ibilaldiko zatirik gogor eta arriskutsuena.
Hala ere, berehala helduko gara Arrieleko lehenengo lakura, bere kokapen bikainaz gozatuz. Ezkerretik zeharkatuko dugu, bigarren lakua ere eskuinean uzten dugularik. Arriel Beheko lakutik iragan ostean, ezkerretara joko dugu, hegoekialderantz alegia eta horrela Frondellako gandorren mazelen zehar, Piedrafitako zirkoan bertan, Respumosoko urtegira hurranduko gara. Aitzinean, zirko osoa menperatuz, Fatxa Handiaren bisai dotorea.
Piedrafitako aterpea eskuinean utzirik, ekialderako bidea hartuko dugu Camploplanoko urtegira iristeko. Bere gibelean, Peyre, Fatxa Handia eta Gavizo Cristailen magaletan hedatzen den zelai zabalean, historiaurrekoa izan daitekeen tumulu eskerga upatzen da bi metrotik gorako altueraz. Indusketa batek historiaurreko izaera baieztatuko balu, goren kokatutako Piriniotako tumuluetariko bat izango litzateke, 2.200 metrotan. Hala ere, ez gaitu harritu behar historiaurreko oroitgarri hauek goratasun hauetan kausitzeak, bestaldeko bailaretan, Fatxako lepoa igarota, Lubosso eta Goleko goilautadetan garai bereko megalitoak kokatzen baitira.
Campoplanoko lautada lasaitik Peyre St-Martingo mendateko igoera errazari ekingo diogu, Piedrafitako zirko alderako bista ederrez gozatuz altuera hartu ahala. Mendateko harrizko kaosa iragan ondoren, jaitsiera leunak Remouliseko lakuen parera eramango gaitu. Zonalde hau basahuntz piriniarrak ikusteko biziki egokia da... Ibilaldi osoan zenbat ikusi ditugu? Adi egon zarete?
Jaitsieran sigi-saga eginez Labassako lautadatxora iritsiko gara, Ledormeureko aterperako igoera hasten den leku horretara, hain zuzen. Guk, ordea, aitzinago jarraituko dugu, iparralderantz beti, jaitsiera luze, lasai eta etengabean, hastapeneko bidegurutzera atera arte, Suyeneko lakura heldu aitzin. Aparkalekura iristeko oraindik kilometro bat falta bazaigu ere, puntu honetan esan dezakegu Balaituseko itzuli bikaina osatu dugula

Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude