2000KO DEIADARRA: EUSKARAREN GEROA ORAIN!

  • Ekainaren 10ean, arratsaldeko 17:00etan, hitzordu berri bat dute Ipar nahiz Hego Euskal Herriko euskaltzaleek Baionan. Euskal Konfederazioak deiturik euskararen geroa ziurtatuko duen hizkuntz politika baten aldeko deiadarrak entzunen dira Lapurdiko hiriburuan.

2021eko uztailaren 15ean
Deiadar berri bat botatzea deliberatu dute Ipar Euskal Herriko euskalgintzan diharduten elkarteek. 1989an Deiadar I izeneko lehen kanpaina eta manifestazio handia burutu zen, eta 1998an azkena; hots, Deiadar IV. Ekainaren 10ean, berriz, larunbatean, zenbakirik gabe, Deiadar 2000 burutuko da. Izan ere, Euskal Konfederazioan biltzen diren elkarteek Frantziako administrazioari euskararen etorkizuna ziurtatzeko exijitzen dizkioten baitezpadako oinarriak ez dira oraino finkatu. Hau da, benetako hizkuntz politika gauzatzeko diru laguntza ekarriko duen neurri politikoak ezartzea eta lege babesa arautzea.


ORAIN TRENKATZEN DA GEROA.

Ez dago etorkizunari begira geratzerik. Honelatsu dio kanpaina eta manifestazioaren leloak: "Euskararen geroa orain trenkatzen baita". Izan ere, 1996an, Antolakuntza Eskemak hizkuntz plangintzarako oinarriak ezarri zituen arren, borondate politiko eskasez-edo, plangintza ez da oraino gauzatu. Anartean, euskaltzaleen ahalegina ez da inondik ere eskasa izan. Urterik urte, mobilizazio kanpainen karietara, herritarrek euskarari eskaini atxikimendua helarazi zaio Frantziako Estatuari. Kanpainaz kanpaina, 15.000 sinadura, 36 auzapezen atxikimendua edota euskalgintzan diharduten 100 elkarten eskakizunak helarazi zaizkio garaian garaiko gobernuari. Baita kanpaina bakoitzaren amaieran Baionako karriketan milaka lagunek jaurtiki dituzten deiadarrak helarazi ere.


PAZIENTZIA AHITZEAR.

Azken hilabeteotan, Eskema kudeatzen duten agintarien aldetiko honelako aginduak heldu dira: "Pazientzia pixkat bat, gauzak aitzina doaz-eta". Alabaina, Eurokarta ez da osoki sinatu eta Estatuaren eta Akitania erregioaren artean zazpi urtetan behin sinatzen den kontratuaren arabera euskararentzat aurreikusitako 26 milioi liberetatik (670 milioi pezeta) 17 baino ez ditu emanen Frantziako Gobernuak; kopuru hau okzitandarrekin banatu behar delarik. Ministerioarteko Lurralde Garapen eta Antolaketa Komitea (CIADT) da kudeaketa daraman batzordea. Joan den maiatzean harturiko deliberoen arabera urtea amaitu bitartean ez da deus berririk eginen. Hautetsi itxaronpetsuenek, alta, Lionel Jospinen gobernuaren kontratu berezi bat igurikatzen dute Ipar Euskal Herriarentzako.


FRUSTRAZIORIK EZ.

Ipar Euskal Herriko euskararen atzerapena ez da oraingoz gelditu. Plangintza zehatzik ezean, mende honen erdialdean biztanleen % 5 baino ez da euskaraduna izanen. Euskaltzaleek ez dute fatalitatean erori nahi alta; ez daude zapuztuta inondik ere. Aitzitik, neurri eta baliabide egokiak ezarriz gero, bertako euskararen egoera irauli daitekeela uste dute. Frustazioari muzin egin eta jomuga garbiak dituzte euskaltzaleek. Hots, testuinguruaren araberako indar harremana sortzea eta emaitza konkretuak erdiestea. Antolakuntza Eskemak hizkuntz arlorako aurreikusia zuen dirua erdiestea, kasu. Horretarako, ahalik eta jende eta sektore gehienak inguratzea xede dutelarik.


MEZUAK ETA ANTOLAKETA.

Kanpaina bi mezu argirekin abiatu da: Estatuaren eta Akitaniaren arteko Plan Kontratuaren arabera etorri behar ziren 26 milioiak aldarrikatzea eta hautetsiei dagokien erantzukizunari dei egitea. Hautetsiei nahiz euskaltzaleei heldu den urteko herri hauteskundeen garrantziaz ohartarazi nahi zaie aldi berean, hegoaldeko euskaltzaleei ere dei egiten zaielarik. Euskal Konfederazioa betebehar honetan aritu da azken asteon. 80.000 trakta edo eskuorri zabaldu ditu dagoneko. Garapen Eskemaren plagintzaren arabera hainbat arlotan erabiltzen den diruaren berri eman du eta euskararentzat erabiltzen denarekin konparatu ditu. Bestalde, Frantziako Asanblea Nazionaleko diputatuei, Akitania Erregiokoei nahiz Departamendukoei eskutitz bana igorri zaie. Herrien Arteko Sindikatuko Jean Grenet presidenteari (Baionako auzapeza), Auzapezen Biltzarreko Daniel Poulou presidenteari (Urruñako auzapeza) eta Hautetsien Kontseiluko Jean-Jacques Laserre presidenteari (Bidaxuneko auzapeza) hitzordu bana eskatu izan diete Euskal Konfederazioko arduradun nagusiek.
Euskal Konfederazioan biltzen diren elkarteek ez dute Parisko agintarien aldetik inolako oparirik igurikatzen. Ipar Euskal Herriko hautetsiengandik erreakzio bat jaso nahiko lukete, ordea. Beren esanetan, hautetsiek konprenitu behar dute behin betikoz, beren esku dagoela erabakiak hartzea. Erran nahi baita, Euskara Euskal Herriko jendeak eta bertako hautetsiek salbatuko dutela.
Herritarrek, beste behin ere, Euskal Konfederazioaren eskutik Deiadar 2.000 delakoaren eskakizunak sustengatzeko trakta sina dezakete manifestazio egunean berean. Arratsaldeko 17:00etan hasi eta Santa Andres plazan erromeria giroan bukatuko da manifestazioa


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude