GAS ETA KIMIKA-UNTZIAK LA NAVALEN GEROAREN BERME

  • Sestaoko La Navaleko langileak enplegu erregulazio-espedientea jasaten ari diren bitartean, bertako instalazioak eraberritzeko inbertsio plan bati ekin zaio. Bilboko Portua handitzeak, bestalde, lan gehiago eragingo du.

2021eko uztailaren 23an
Sestaoko La Navaleko langileak beren lanpostuen defentsan mobilizatzen ari diren honetan, bertako instalazioak eraberritzeko inbertsio plan bat dago abian. Hau burutzen bada, Sestaoko La Naval gas-untzien eraikuntzan espezializatu daiteke eta, lehendik ezagutzen duten kimika-untzien eraikuntzarekin batera, euskal untziola horren etorkizuna ziurtatuko luke. Gaur egun Sestaoko La Naval euskal untzigintzaren ardatz nagusia da, eta azken urteetan sektoreak jasan behar izan duen krisi larriaren ondoren irautea lortu du. Hain zuzen ere, krisi larri horren ondorioz desagertu zen euskal untzigintzaren historian halako garrantzia izan duen Euskaldunako untziola -gaur egun Musika eta Batzar Jauregi bihurturik- eta, halaber, milaka lanpostu zuzeneko zein zeharkako galdu ziren Bilboko Itsasadarrean kokaturiko maila guztietako untzioletan.
Duela oso gutxi atera da La Navaletik euskal langileek egindako azken untzia. Une honetan La Navalek, bere lan eskaeren artean, 12.300 milioi pezetako (ia 500 milioi libera) balioa duen Belgikarako draga bat eta bukatzear duten Knutsenentzako petrolio-untzi bat ditu. Egoera horretan, 1.200 langileko plantilaren erdia enplegu erregulaziopean dago. Bertako langileen itxaropena Repsolek gasa garraiatzeko egin nahi dituen hiru untzietan datza. Baina, ez da berehalakoan iristen kontratu sonatu hori sinatzeko eguna. Epe laburrean egiaztatu eta gauzatuko ez balitz, enplegu erregulazioak langileen %80ri eragingo lioke.

4.000 MILIOITIK GORAKO INBERTSIOAK HIRU URTETAN.

Nahiz eta gas-untzien eraikuntza oso garrantzitsua izan, ez litzateke nahikoa La Navalen etorkizuna bermatzeko. Horregatik enpresa-komitea beste arlo batzuetan ere lana bilatzen saiatzeko eskatzen ari zaio zuzendaritzari. Zentzu horretan kimikaren sektoreak eskaintzen dituen lan aukera berriak aztertu beharko liratekeela uste dute, kontuan izanik, gainera, Sestaoko untziolak baduela nahikoa esperientzia arlo horretan.
La Naval Bazán-en sartu zenetik, bertako instalazioak eraberritzeko 4.152 milioi pezetako inbertsio plan bati ekin zitzaion 2000-2002 urte bitarterako, gas-untzien, dragen eta balio erantsi handiko untzien eraikuntzan espezializatzeko asmoz. Ondorio hori ateratzen da Sestaoko untziolak berak emandako datuetatik. Gauza jakina denez, enpresa horrek titularitate publikoa du eta, beraz, Espainiako Gobernuaren esku dago.
Hiru urterako plan horretako inbertsioak, fluxuak optimizatzeko eta muntaketa aurreratuko lanak razionalizatzeko helburu estrategikoen barruan sartzen dira, batetik, produktibitatea handitzeko eta, bestetik, kostuak eta espazio okupazioa murrizteko. Oraindik egiaztatzeko dagoen diru kopuru hori beste kopuru garrantzitsu batez osa daiteke, Repsolentzako gas-untziak eraikitzeko beharko liratekeen berariazko inbertsio batzuez, alegia. Unitate horiek teknologia sofistikatua dute eta espezializazio handia eskatuko diote industria laguntzaileari, eta aldamiotarako, untziaren geruza-estaldurarako eta tresneriarako aurrekontu hornidura bereziak ere eragingo dituzte. Zentzu honetan 2.000 milioi pezeta inguruko kopurua aipatzen da.
Zehazki, 4.152 milioi pezetako kopuru hori honela banatuko litzateke: 860 milioi pezeta bloke planoen lantegirako; 990 milioi aurremuntaketako lantegirako; 405 milioi muntaketa aurreratuko lantegirako; 680 milioi autoentzako kanpoaldeko aparkalekurako; 284 milioi hodien lantegiaren berregituraketarako; 131 milioi altzairuzko egiturak egiteko lantegirako; 195 milioi, igoera ekipoak modernizatzeko; 93 milioi banaketa elektrikoaren zentro eta sareetarako; 514 milioi bestelako egitekoetarako.
Azkenerako inbertsio horiek gauzatzen badira, La Navalek aspaldidanik zuen premia bat beteta geratuko da, hau da, faktoriatik hurbil kanpoko aldean aparkaleku bat izatea. Planaren arabera, aparkaleku hori behe solairu bat eta gaineko beste hiru solairu dituen eraikin batean egongo litzateke. 1.000 ibilgailutik gora sartuko lirateke, eta bertako langileek eta enpresa laguntzaileetakoek behar duten aparkalekua bateratzeko aukera emango luke.
Azpimarratzekoa da baita ere, aurreikusten den inbertsioaren zati nagusia (2.300 milioi pezeta) bloke planoen lantegi itxi bat eratzeko izango dela. Lantegi hori gaur egun dagoenaren guztiz berdina izango da, eta produktibitatea areagotzeko eta aurremuntaketarako pabilioi bat abian jartzeko helburua izango du l
REPSOLEN GAS-UNTZIAK ASTEON SINA DAITEZKE
La Navaleko langileek mobilizazioak izan dituzte azken asteotan, lan urritasunagatik eta Repsolentzako gas-untzien kontratatuaren sinadura atzeratzen ari delako. Aste honetan sinatzen ez bada, mobilizazio gogorragoak egingo dituztela jakinarazi dute. Nolanahi ere, kontratuaren sinadura Sociedad Estatal de Participaciones Industriales-eko (SEPI) lehendakari berria izendatzearen zain zegoen. Ditugun berrien arabera, jakinekotzat jotzen da kargu horretarako Pedro Ferreras izendatuko dutela, hau da, aurreko legealdian enpresa honetan lehendakari izan zen berbera. Baliteke izendapena maiatzaren 26ko ministroen kontseiluan gauzatzea.
Beraz, aste honetan edo, luzeenez ere, datorren astean burutu liteke kontratuaren sinadura, Astilleros Españoles-eko (AESA) Untzigintza Arloak bere oniritzia eman baitie gas-untzien plano teknikoei. Sestaoko untziola dagoeneko prest dago untzi horietan lanean hasteko. Repsol ere tramiteak arintzeko gogoz dago, Trinidad eta Tobagoko gas naturala ateratzeko kontratua itxia baitu eta, luzeenez ere, bi urteko epean hasi beharko baitu. Denbora hori nahikoa da hura garraiatzeko behar diren untziak egiteko. Dirudienez, horregatik ari da Repsol petrolio enpresa Espainiako Gobernuak tramiteak arindu ditzan ahalegintzen, untziak garaiz eskuratu ahal izateko

ITSASUNTZIAK KONPONTZEKO ZENTRO KOORDINATZAILE BATERAKO PROIEKTUA BILBON
Bilboko Portuaren handitzeak (bigarren fase bat izango du), ekonomiaren egoera onak jarraituz gero izango den untzi trafikoaren areagotzeak (egun 4.000 untzi sartzen da urtero) eta oraingo eta etorkizuneko premiei erantzuteko behar adinako itsasuntzi konponketa-zentrorik ez egoteak Euskal Itsas Foroaren egitasmoa eragin du: Bilboko portuan untzien konponketarako koordinazio-zerbitzu baten eratzea.
Ekimen honek zerikusi zuzena du Europako Batasunean oro har antzeko zentroekin izan duten esperientziarekin. Horrela, Europako hainbat zentro, bere lana egiteko garaian, "komertzial" gisa aritzen da eta portuan sartu beharrik gabe konpontzen dituzte untziak. Badira beste esperientzia batzuk konponketak untzia itsasoan dabilen bitartean edo zamak jaso edo hustu bitartean egiten dituztenak.
Inkesta bat egin zen ekimenarekiko interes handia erakutsi zuten hainbat enpresabururekin. Beren beharrak argitu dituzte eta untzien konponketan eta horniduran azpikontratatzaile gisa eskuhartzeko aukera ikusten da. Proiektua 200 enpresa ingururi azaldu zaio eta 60tik gora izan dira guztiz alde agertu direnak, eta 20 enpresak proiektua aurrera eramateko erabakia adierazi dute.
Itsasoko konponketen eta laguntzaileen sektoreko enpresak biltzen dituen ADIMDE Gipuzkoako Itsas Industrien Elkarteak proiektu honen aldeko jarrera erakutsi du dagoeneko, bere ustez honelako zentro bat onuragarria gertatuko litzatekeelako untzigintzaren industriarako eta itsas sektoreko eraikuntza eta laguntzaileen esparrurako. Elkarte hori guztiz jabeturik dago ekimen hau gauzatuz gero, itsas sektoreko euskal industriaren lehiakortasunak gora egingo lukeela. Industria horrek 200.000 milioi pezeta inguru (8.000 milioi libera) fakturatu zuen 1999an, eta 15.000 pertsona ingururi ematen dio lana.
Administrazioak ere, Bizkaikoak nahiz EAEkoak, bere babesa eman dio ekimen honi. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapenerako departamentuak eta Industri Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRI) ekimen honen aldeko interesa erakutsi dute eta prest leudeke sozietatea kokatzeko lokala uzteko. Euskal Itsas Foroko arduradunek ez dute oraindik beren zentroa kokatzeko lekuren baten aldeko jarrerarik adierazi, eta bere ekimenak enpresaburuen artean sortzen duen interesa ezagutzeko zain daude.
Foroak egindako inkestan sektoreko enpresek adierazitakoaren arabera, proiektu honen arduradunek oso kontuan izan beharko dute atrakaleku baten premia, untziek beren zama jaso edo husten duten bitartean egin ezin diren konponketak gauzatzeko. Nolanahi ere, arduradunak hainbat aukera aztertzen hasiak dira. Esaterako, Astilleros Reunidos Nerviónen kaiak, Sestao eta Portugalete arteko Benedictaren dartsena edo desagertutako Bizkaiko Labe Garaietako kaiak


Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Eguneraketa berriak daude