BIZKAIKO KULTUR ITSASUNTZIAK EUSKAL KARGAMENTUA BEHAR DU

  • Ekainaren lehenetik 4ra bitarte, Bizkaiko Udaberriko Euskal Jaiak burutuko dira Bilbon. Euskal Jai hau Bizkaiko Manexak elkarte berriak antolatutako lehen ekitaldia besterik ez da. Bizkaian euskal kulturak behar duen tokia har dezan sortutako elkartea da hau.
Sohütako Eperra ikastola eraikitze lanetan zela, Irkus Robles Arangizek ikastolari laguntzeko beharra ikusi zuen. Bere inguruan, Bilbon, hasi zen lanean. Haurra zelarik, 1937an, familiarekin Beskoitzera bizitzera joan zenetik harreman estua izan du Roblesek Iparraldearekin eta bertako kultur munduarekin. Bada, ikastola horren inguruko kezka Bilbora ekarri, lagun taldea bildu, Bizkaiko Manexak izena asmatu, kamisetaren bat saldu eta Kafe Antzokian jaialdia antolatu zuten duela hiru bat urte Zuberoako ikastolaren alde dirua bildu asmoz.
Elkartea eta bere proiektua, hala ere, iazko Bilboko jaietatik aurrera hasi zen gorpuzten. Irkus Robles izan zen iazko pregoilari eta Bilboko kultur giroa gertutik ezagutzeko parada izan zuen orduan, euskal kulturari zein toki txikia uzten zitzaion ikusteko parada. Jai Batzordeko eta bestelako kultur elkartetako hainbat kide bildu zen orduan gaiaren inguruan. Bilboren irudia mundu guztira zabaltzen ari zela ikusi zuten; irudi kosmopolita eta modernoa, baina herri kulturari eta hizkuntzari lotua ez zegoena. Irudi horretan elementuok txertatzeko lehen pausoa izango da aste honetako Bizkaiko Udaberriko Euskal Jaia.
XX. mende hasierako tradizioak berreskuratzea erabaki zuten horretarako: lore jokoak, euskal jaiak... Eta lau egunetan zehar dantza, musika, bertsoa eta kirola uztartzen dituen programa eramango dute aurrera. Datozen urteetan jaialdi hau maiatzaren bigarren hamabostaldian burutzea da asmoa. Aurten, ordea, zertxobait atzeratzea erabaki dute data horietan dagoeneko ekitaldi mordoa izan delako (Dantzari Eguna, Ibilaldia...). Lehen jaialdi hau Bilbon egingo da, baina aurrerantzean euren ekintzak Bizkaia osoan zabaltzea dute xede. Bilbo aukeratu izanaren arrazoiak azaldu dizkigu Patxi Gaztelumendi elkarteko komunikazio arduradunak: "Kanpora esportatzen dugun itsasuntzia da Bilbo, horregatik Bilbo euskal kulturaz hornitu behar dugu". Kontuan izan dute gainera Bilboren 700. urteurrena ari dela ospatzen aurten eta ospakizun horietan euskal kulturak apenas duela presentziarik.


EZ DAUDE BAKARRIK.

Udaberriko Jaien proposamenarekin hainbat ate jo du elkarte berriak. Eta harrera ona izan dutela esan digute, euren kezka beste tokietan ere bazela. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailetik dirulaguntza jaso du jaialdiaren antolaketak eta finantza entitateetan ere erantzun ona jaso dute: BBKk eta Euskadiko Kutxak euren laguntza eskaini dute. Jaietako ekitaldietan sarrera kobratuko da, gainera, eta horrek ere lagunduko du finantzaketan.
Kafe Antzokiak, Arriaga Antzokiak eta Guggenheim Museoak erakutsitako jarrera positibotzat jotzen du, halaber, elkarteak eta egitarauak hiru espazio hauek uztartzea lortu duela azpimarratu. Gaztelumendiren esanetan, "Guggenheim egina dago. Orain lortu behar duguna euskaldunok bertan ahalik eta ekintza gehien egitea da". Bide horretatik, datorren igandeko lore jokoez gain, Gabriel Arestiri bere heriotzaren 25. urteurrenean egingo zaion omenaldia ere Guggenheimen burutuko da.
Aurrera begira, elkarlana bultzatu nahi dute Bizkaiko Manexak elkartekoek. Bizkaiko gainontzeko kultur elkarteei euren laguntza eskaini nahi diete (finantziazio kontuetan, adibidez) lurralde osoan ekitaldiak bultzatzeko.
Egun dozena erdi lagun inguru dabil euren borondatez (musutruk, beraz) proiektu honetan lanean. Baina taldeko komunikazio arduradun Patxi Gaztelumendik esan duenez: "Ilusioa pizten ari da eta bide lagun berriak topatzen ari gara". Datorren urterako elkartea handitu egingo dela espero dute. Oraingoz, datozen egunotako ekitaldietan parte hartzeko deia luzatu dute

BIZKAIKO UDABERRIKO EUSKAL JAIAK
Ondoko egitaraua beteko da ekainaren lehenetik 4ra bitarte, lehenenbizikoz Bilbon burutuko diren Bizkaiko Udaberriko Euskal Jai hauetan:
Ekainak 1, osteguna: Juan Carlos Perezek kontzertua eskainiko du Kafe Antzokian gaueko 20:00etan. "Ikaro" izenburuko azken laneko kantuez gain, "Atlantic River" eta "Hau berua" diskoetako errepertorioa ere izango da entzungai. Sarrera: 800 pezeta.
Ekainak 2, ostirala: Mikel Laboaren kontzertua izango da Arriaga Antzokian gaueko 22:00etan. Sarrera: 2.000, 1.500 eta 1.000 pezeta.
Ekainak 3, larunbata: Arratsaldeko 17:00etan profesional mailako pala eta zesta punta partiduak jokatuko dira Club Deportivo pilotalekuan.
Gaueko 21:00etan J. A. Urbeltzen Euskal Balletak "Alakiketan"euskal dantza ikuskizuna eskainiko du Arriaga Antzokian. Sarrera: 2.000, 1.500 eta 1.000 pezeta.
Ekainak 4, igandea: Jaien egun nagusia. Lore Jokoak izango dira Guggenheim Museoko esplanadan. 12:30 etan "Atzokoak gaurkoen bidez" bertso antologia izango da entzungai Jon Enbeita, Xabier Euzkitze, Iñaki Murua eta Erramun Martikorenaren eskutik. 14:30etan herri bazkaria izango da eta 17:00etan dantza jaialdia. Bazkari txartela: 1.500 pezeta


Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


Eguneraketa berriak daude