"BELDURRA DIODALAKO IDAZTEN DUT HERIOTZAZ"

  • AEK-ko irakasle trintxerpearraren lehen liburua da "Begiak itxi eta kitto", lehenago hainbat ipuin lehiketatan saritua izan bada ere. Liburuak biltzen dituen zazpi ipuinez jardun dugu berarekin eta hauek darien umore beltzaz, giro urbanoaz eta tabakoaz.
Hainbat ardatz topatuko du irakurleak ipuin bilduma honetan. Horietako bat umore beltza da. Zer dela eta eman diezu ipuinei kutsu hori?
Ipuin bat idaztean tonu jakin bat ematea bilatzen dut eta liburuari kohesio bat ematearren umore beltz tonu hori zutenak aukeratu genituen. Argitaletxeari beste ipuin bat ere proposatu nion libururako. Baina oso tonu lirikoa zuen, ederra izatea bilatu nuen eta ez zuen ondo ematen beste ipuinen ondoan.

Beste kohesio elementu bat etengabe azaltzen diren zigarroena da. Erretzaile amorratua omen zara, gainera.
Ipuina girotzeko balio du tabakoak, bilatzen dudan tonu hortan laguntzen du. Nahi dudana kontatzeko bide ematen dit. Gainera, ordenagailu aurrean idazten dudanean beti ari naiz erretzen. Pentsatzen laguntzen dit.

Giroa aipatu dugula, giro urbanoa da liburuaren ardatzetako beste bat.
Eta ez liburuko ipuinetan bakarrik. Uste dut nik idatzitako ipuin guztien artean bakarra dela giro urbanoan kokatu ez dudana. Ni trintxerpearra naiz eta hau gune hiritar eta itsusia da. Hemen bizi naiz eta hori da islatu nahi izan dudana.

Estilo erraz eta zuzena dute ipuinek. Hori da zeuk bilatzen duzuna?
Esana didate nire ipuinak "entzuteko" errazak direla nolabait, ahozkotasunetik gertu daudela. Ez da aukera bat. Niri horrela ateratzen zait. Egia da beste batzuetan saiatu naizela nahita estilo landuagoa erabiltzen, lirikotasuna bilatzen. Baina normalean ez dut propio bilatzen.

Estilo zuzena, baina istorio korapilatuak, nahasiak ageri dira liburuan. Konkretuki bi ipuinetan: "Tabakoa txarra da osasunerako" eta "Ke arteko amodioak".
Jolasak dira. Istorioak bata bestearen atzetik lotzeak bere zailtasuna du, hala ere, ipuinak nonbait bukatu behar duelako. "Tabakoa txarra da osasunerako" ipuinaren kasuan, adibidez, istorioak kontatzen eman nitzakeen urteak eta urteak. Interrelazioak landu nahi nituen, zer eragin izan dezakeen gertakizun batek ondoan dagoen pertsona batengan. Azkenean, hasierara bueltatzea izan zen aukeratutako bukaera. Orain buruan badut ipuin bat eta horren inguruan izango da, gauzak elkarri lotzearen, zirkulua osatzearen inguruan.

Ezustekoak ere ageri dira; "Jonathan"en eta "Eta begiak itxi zituen" azken ipuin erotikoan, hain zuzen.
Azkeneko ezustekoa bilatu izan dut idazten hasi nintzenetik. Agian, orain ez hainbeste; konturatu naiz ez dela beharrezkoa ezusteko amaiera ematea. Oso ikusgarria da hori egitea, baina orain ez dut hain garbi ikusten.

Beste bi ipuin, "Ezkontza" eta "Zer egin zezakeen?", irakurrita ez dirudi ezkontzak gustuko dituzunik...
Ipuinaren jatorria flash bat izan zen. Ezkontza batera joan (ez dut esango noren ezkontzara, lagunak haserretu ez daitezen) eta zera bururatu zitzaidan: "A zer dirutza dagoen hemen soilik jantzietan. Hemen lapurreta eginez gero...".
Beste ipuinean ezkontza despedida azaltzen da. Ezkondu nintzenean, behin baino gehiagotan esan nien nire lagunei ez nuela despedidarik nahi. Baina, hala ere, horretan asko pentsatzen duzu: "zer egingo ote didate kabroi hauek?". Kontatu nahi izan dudana da leku guztietan despediden inguruan hitz egiten dena eta inoiz gertatzen ez dena.

Ipuin horretarako -eta "Eta kitto" lehen ipuinerako ere- pertsonaia ridikuloak aukeratu dituzu.
Despedidaren ipuinerako horrelako zeozer behar nuen. Egoera absurdoa da eta pertsonaia absurdo bat behar nuen. Lehen ipuin horretan ere emaztea akatu nahi duen pertsonaiak leloa izan behar zuen. Pertsonaiak ez du lortuko bere emaztea hiltzerik, baina tartean beste batzuk hilko ditu. Eta hiltzeko moduak ere ridikuloa behar zuen: bati lanpara bat eroriko zaio gainera... Niretzat hori da umore beltza. Heriotza bezalako gauza triste baten aurrean irribarre bat lortzea. Beharbada izango da nik heriotzari sekulako beldurra diodalako. Horregatik idazten dut hainbeste heriotzaz.

"Eta kitto" ipuinaren hasieran bosgarren manamendua ipini duzu. Hamar aginduekin ipuin bilduma egiteko asmoa omen zenuen. Zertan da proiektu hori?
Dagoeneko bi ditut idatziak. Igartza bekarako aurkeztutako proiektua zen. Eta ez zidaten eman. Julen Gabiriari eman zioten "Connemara gure bihotzetan" nobelaren proiektuagatik. Eta, neurri batean, poztu egiten naiz, berak idatzitako nobela oso polita delako. Nire proiektua hamar aginduekin hamar ipuin egitea zen. Edo hamaika, epilogo bat egiteko asmoa bainuen. Proiektuan pertsonaia guztiek gaizki buka zezaten zen asmoa, amaiera beltza izatea. Lotura bat eman nahi nion lanari eta amaiera beltz hori zen lotura. Orain ez dut zertan proiektua gauzaturik. Epe jakin batean eta baldintza batzuen pean behintzat ez. Aldatzeko aukera dut eta bestelako istorioak sortuko ditut. Hamar aginduen inguruan, beti ere.

Duela laupabost urte jaso omen zituen zure ipuinak Xabier Mendiguren Elizegik. Zein izan da prozesua ordutik liburua argitaratu arte?
Ni 95ean hasi nintzen idazten. Nire lehen ipuinak kasualitatez iritsi ziren bere eskuetara, nik ezer jakin gabe. Egun batean emazteak euskaltegira deitu zidan Xabier Mendigurenek nirekin hitz egin nahi zuela esanez. Ipuin bat oso ona zela esan zidan. Beste bi erdipurdikoak ere baziren eta gainontzekoek ez omen zuten balio. "Eta begiak itxi zituen" ipuina izan zen gustatu zitzaiona, nik idatzitako lehena eta orduko horietatik liburu honetara iritsi den bakarra. "Zuk jarraitu horretan" esan zidan Mendigurenek, "ez duzu gaizki egiten, baina askoz gehiago landu behar dituzu pertsonaiak, istorioak...". Ipuinak berriro irakurri eta gero konturatzen zara arrazoi duela eta ez direla onak. Orain gehiago kontrolatzen dut idazten dudana. Baina, hori nire hasiera izan zen, nahi nuena idazten nuen eta ez naiz lotsatu edo damutzen. Gehiago idatzi eta gehiago irakurri behar nuela esan zidan. Eta irakurtzearena oso garrantzitsua da. Zenbat eta gehiago irakurri orduan eta gehiago idazten duzu. Idazteko gasolina da irakurtzea. Liburu on bat irakurtzen dudan bakoitzean ideia bat ateratzen dut


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude