KOADRILEKIN EGIN BEHAR DA LAN GAZTEEN ERABILERA SUSTATZEKO

  • Euskararen erabilera sustatzeko ekimen ugari egiten da, baina koadrilak oinarritzat harturik burutzen ari dena bakarra da: Kuadrillategi proiektua. Ikerketa hori jorratzen du Hik Hasi aldizkariak hilabete honetan Euskara Nerabezaroan gaiaren barruan.

2017ko azaroaren 28an
Kuadrillategi proiektua Lasarte-Orian 1997ko irailetik 2000ko ekainera burutzen ari den ekintza-ikerketa proiektua da, eta 14-20 urte bitarteko gazte koadrilak euskaraz bizitzeko helburua du. Ttakun Euskara Elkartearen, Muntteri AEK Euskaltegiaren eta Udaleko Euskara Zerbitzuaren ekimen komunez jarri zen abian. Lau dinamizatzaile-ikerlariren esku egon da proiektuaren ardura teknikoa eta beraiek dira orain ikerketaren emaitzak ateratzen ari direnak.
Proiektua zortzi koadrila euskaldunekin eta sei koadrila mistoekin abiatu zen, haiekin hitzarmena egin ostean. Ikerketaren gidari-ikerlariek azaldu digutenez, "koadrila euskalduna kide guztiak euskaldunak dituen eta euskaraz egiteko ohitura duen koadrila da. Bestalde, koadrila mistoa euskaldunak, erdal elebidunak eta erdaldunak proportzio ezberdinetan dituen eta erdaraz egiteko ohitura duen koadrila da".
Proiektuaren helburua euskararen erabilera kalean, herrian eta giro informaletan bultzatzea da. "Pentsatzen dugu euskalgintzak asko aurreratu duela alderdi formaletan, irakaskuntzan eta horrelako kasuetan. Baina, gero, jendeak modu informalean hitz egiten duenean, normalean erdarara jotzeko ohitura du".
Hori da lehenengo kontua, baina bada beste bigarren bat ere, eta Kuadrillategiri berezitasuna ematen diona, hain zuzen ere: koadrilekin egiten dutela lan gazteek hizkuntz ohiturak alda ditzaten. Kuadrillategiren uste nagusia da, hizkuntz jokaeran aldaketak eragiteko harreman sare osoaren gainean esku hartu behar dela. Horregatik aukeratu dira lagunarteak lan-unitate bezala.


LANERAKO BALIABIDEAK.

Xede horiek bideratzeko, hiru baliabide erabili dituzte: eskolak, balantze saioak eta ekintzak.
"Eskolak euskaltegiko euskara klaseak dira" diote ikerlariek, "baina 'lagunarte bat, ikastalde bat' irizpideari eutsiz antolatu dira. Hau da, koadrilako kideak klase berean egon dira eta horrek hizkuntz gaitasun ezberdineko kideak aldi berean eta gune berean aritzea ahalbideratzen du". Metodologiari dagokionez, komunikazioan oinarritu dira, eta horrek eskola eta kalearen arteko aldea txikitzen du; batetik besterako pasabidea ahalik eta berezkoena, errazena eta emankorrena izan dadin lortzen da.
Lagunarte bereko euskaldunak eta erdal elebidunak batera euskaraz komunikatzen ari direnean zenbait inertzia sortzen direla aipatu digute ikerlariek. "Lehendabizi, erdal elebidunek berez hobetzen dute euren hizkuntz gaitasuna. Bigarrenik, euskaldunek hizkuntza modu estrategikoan erabiltzeko gaitasuna (laguntzeko funtzioa) garatzen dute. Eta hirugarrenik, batzuen eta besteen artean euskaraz egiteko ohitura finkatzen da".
Bigarren baliabidea balantze saioak izan direla aipatu dugu. Batez beste hilabetean behin burutu dituzte lagunarte mistoekin, eta epe luzeagotan, berriz, lagunarte euskaldunekin. Lagunarte mistoei dagokienez, kideen artean euskaraz komunikatzeko praktikari buruzko ebaluazio saioak izan dituzte. Esate baterako, aurrerapenaz ohartu, zailtasunak azaldu, irtenbideak bilatu eta talde motibazioari neurria hartu. "Hizkuntza berriaz hitz egitea, ohiko bihurtu arte, egoera arrotza eta behartu samarra da" ikerlariek diotenez, "eta kideen harremanetan balizko gatazka-iturburua izan daiteke. Balantze saioen bidez, balizko gatazkak onbideratu nahi izan ditugu, bai eta lagunarteei bere-berea den prozesuaren gaineko kontrola eman ere".
Lagunarte euskaldunei dagokienez, balantze saioek bestelako mintzagaia izan dute, beren laguntzaile funtzioari lotutakoa hain zuzen ere: lagunarte mistoekiko harremanaren intentsitatea, erdal elebidunekiko hizkuntz jokaera eta laguntza funtzioa hobetzeko iniziatibak.
Balantze saioetan proiektuaren ezaugarri handienetako bat agertzen da, hau da, bi alderen arteko hitzarmena edo negoziazioa izatea. Lagunartea dugu alde bat eta proiektua (dinamizatzailearen bidez ordezkatua) bestea. Proiektuaren hasieran bi alderen arteko hitzarmena sinatu ondoren, hitzartutakoaren bilakaerari buruzko ebaluazioa egiteko funtzioa betetzen dute balantze saioek.
Hirugarren baliabide materiala ekintzak dira. Kulturgairen bat edo motibo ludikoren baten aitzakiaz antolaturiko irteerak, tailerrak eta emanaldiak izan dira. Kuadrillategiren adierazpen osoa izan da, bertara bildu baitira proiektuan parte hartu izan duten lagunarte guztiak, euskaldunak bezala mistoak ere. "Koadrilen arteko gunearen erakargarritasun indarrari eustea izan dugu beste erronketako bat" diote, "eta ekintza egitasmoa biltzarretan negoziatuz lortu da interesgune komunak aurkitzea eta gunearen bizitasunari eustea".
Oro har, koadrila guztiek, mistoek bereziki, dinamizatzaile bana izan dute, eta horiek lau funtzio bete dituzte: eskoletan irakasle, balantze saioetan psikologo, ekintzetan begirale eta proiektuaren ikerketa izaerari erreparatuta, ikerlari.
Oraindik ondorioak atera gabe badituzte ere, ateratako emaitzekin txosten bat egiteko asmoa dute. Horrek bi zati izango ditu: batetik, esperientzia honek izan duen emaitza datuetan, eta bestetik, aurrera begira ongi zehaztutako proposamena beste herri batzuetan horrelako proiektu bat abian jartzeko


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Eguneraketa berriak daude