"GERO ETA KUTSATU GEHIAGOREN JARRERA BOTIKAK EZ HARTZEARENA DA"

  • Josu Imanol Unanueri 80ko hamarkadaren erdialdean bi urtez baino ez zela biziko esan zioten, Afrikan makinista zebilenean sexu harremanen bidez, hiesaren birusa, kutsatu ostean. Duela 12 urte, lagun batzuekin batera, Txo Hiesa taldea sortu zuen Bermeon.

2007ko otsailaren 21ean
Nahiz eta inongo botikarik ez hartu, dagoeneko 41 urte bete dituen bermeotar hau lanean gogor hasi eta bizitzari intentsitate osoz lotu zitzaion, "nik ez dakidalako (nahiz eta azken 14 urtetan ezer ez eduki) bihar bertan zerbait hartu eta 'seko' geratuko ote naizen".
Txo Hiesan, nahiz eta denak bolondresak izan, profesionalekin batera lan egiten duzue, hau da, mediku, psikologo eta abarrekin.
Profesionalak behar direla esan ohi da, baina gu sarritan ez gaude ados. Lehen kasuak agertu zirenean nor zen profesionala? Inor ez. Gure bitartez ikasi dute, nola sentitzen garen eta zer behar dugun azaldu diegulako. Niri pertsona batek txarto pasatzen ari dela, hil nahi duela eta abar kontatzen badit nik ulertu egiten diot, badakidalako zer den hori, hortik pasatu naizelako. Niri lagun asko eta asko hil zaizkit... Horrelakorik ez da ikasten, hori bizi egin behar da.

Gizarteak berak ere gaixotasunarekin bizitzen ikasi du ala "euren errua da" moduko jarrerak nagusi izaten jarraitzen du?
Ez du ikasi, ez. Zuk bestelako gaixotasun bat izanez gero, inork ez dizu galdeketarik egiten, baina guk denetarik entzun behar izaten dugu, jendeak hiesa eta bizioa parekatzen dituelako; droga, prostituzio edo sexuarekin berarekin. Pertsona "arruntok" sexu-harreman "arruntak" izaten dituzue, baina gu ez gara "arruntak", gu, jende askorentzako, "biziozaleak" gara.

Gizartearen orokortasunetik pixka bat aldenduta, eta gehiago zehaztuz, nolakoa da seropositibo baten lagun, familia edota bikotearen jarrera gaixotasunari aurre egin behar dionean?
Denetarik egoten da, baina familiak normalean egiten duena ezkutatzea da, gaixoa burbuila batean sartzea. Dena den, gaur egun gehiago laguntzen du. Azaltzea erabakitzen duzunean beti dago jarrera aldaketa, eta bikote-lagunen artean erreakziorik arruntena ospa egitearena da, bakarrik lagatzearena.
Hortik aurrera baduzu zure bizitza birkonpontzeko aukera, bikote edota lagun berriak aurkitzeko; zure itxura aldatzen ez den bitartean, noski, bestela askoz zailagoa delako. Bikote berria seropositiboa denean harremana errazagoa eta hobea da; bestela, bikotea ondo prestatu beharra dago.
Horrez gain, gure arteko harremanek abantaila garrantzitsua dute, gu egunez egun bizi garelako, bizitza bere intentsitate osoan bizi dugulako, eta, ondorioz, gure arteko erlazioak ere oso intentsoak direlako; dena oraintxe bertan egin, eman eta jasotzen dugulako.

Zein da gaur egun gaixoek jasotzen duten tratamendu mediku eta farmakologikoa, eta tratamenduon bitartez norainoko toxikotasuna jasan behar izaten da?
Botikak egon badaude, baina botiken ondorioz inor ere ez da osatu. Azken finean, botikek, birusa bera ahuldu asmoz, gorputz osoa ukitu eta ahultzen dute. Bestalde, oso garestiak dira; merkeenak 30.000 pezeta inguru balio du eta garestienak milioi erdi bat. EAEn, seropositibo batek ez du ezer ordaindu behar, hori Osakidetzaren kontu doa, baina egin den kalkuluaren arabera, azken honi pertsonako hiru milioi eta erdi pezeta ateratzen zaio urtean.
Dena den, egun funtzionatzen duena tratamendu anitza edo "koktela" da: protokolo bati jarraiki botika batekin hasi eta honek eraginik ez duenean -kontuan izan behar da birusa mutantea dela eta aldatzen joaten dela- beste batekin hasi, behin eta berriz. Botikok ordea, oso gogorrak dira, gorputzaren barnean zein kanpoaldean eragin nabarmena dute, eta pertsona bakoitzak bat edo beste hartu behar du, bakoitzaren gorputzaren arabera.
Hau guztiaren eraginez, gero eta kutsatu gehiagoren jarrera zera da, botikarik ez hartzea; batetik, sendatu sendatzen ez dutelako, bakarrik bizirauten jarraitzeko balio dutelako, eta bestetik beren bizitza maila, nahiz eta laburragoa izateko arriskua izan, hobetzen delako.
24 pilula egunean, hiru unetan banatuak, hartu ondoren ordubete jan gabe, egunean hiru bat litro ur edan behar, elikatzeko orduan gauza batzuk hartu ditzakezu eta beste batzuk ez, gorputzean eta burmuinean eragin izugarriak dituzte... Asko ez gaude hortik pasatzeko prest. Nik ezagutzen dut botiken eraginez elbarri, itsu eta abar dagoen jenderik. Eta zera pentsatzen duzu, bizitza luzatu, zertarako? Horrela bizitzeko? Bizitzari lotzen gatzaizkio, horrek ematen digulako ilusio eta itxaropena, baina ez edozeren truke.

Orduan, botikok zergatik funtzionatzen dute? Hainbeste eta hain ezberdinak hartuz gero, baten batek derrigorrez funtzionatu behar duelako ala medikuek errezetatzen dutena egokiena dela dakitelako?
Hemen Euskal Herrian mediku onak daude, baina pertsona bakoitzaren birusa ezberdina dela eta ezberdin jokatzen duela kontuan izanik ezin dute erabateko ziurtasunik izan. Medikuak ez daki botika batek zuregan izango duen eragina, zeuk berak baino hobeto dakizu, zeure gorputza hobeto ezagutzen duzulako. Beraiek protokolo bat jarraitzen dute, "zuk hartu eta zerbait nabaritzen duzunean etorri", baina ez dakite benetan zer gertatuko den. Kontuan izan tratamendu hauek orain dela 3-5 urte hasi zirela, eta beren eragin orokorra ezagutzeko oraindik goizegi dela.
Guk alde batetik kristoren presioa egiten diegu gobernu eta enpresa farmazeutikoei, beti eskatzen ari gara, eta orduan, frogak egin orduko botikak merkatura ateratzen dira, hor dirutza handia mugitzen delako. Horrenbestez, askotan medikuak ez du botika berria ezagutzen eta protokoloa jarraitu besterik ez du egiten. Batzuetan medikuek guregana jotzen dute informazio eta aholku bila, ez dakitelako zer egin eta guk informazio eguneratuagoa dugulako. Eta ni ez naiz medikua, ni mekanikoa naiz. Baina hemen jendeak ezagutzen du bere gorputza eta badaki zer hartu eta zer ez.

Egiatzat jotzen duzu enpresa farmazeutikoekiko dagoen ustea, hau da, errentagarriagoa zaiela botika horiek ekoiztu eta gaixoak bizirik mantendu, eta ez beren indarra txerto eraginkor bat sortzean kontzentratzea?
Zurrumurruak era askotakoak dira, txertoren bat prest dagoela eta frogatzen ari direla, iazko topaketan elkarte batek esan zuen. Baina honekin arazo bat dago; botikak bezala, txertoak ez dira guztientzako egokiak izango, birus mutante batetaz ari garelako. Orain ezinezkoa dirudi eta lortzen denean gehien errepikatzen den birus motarentzako lortuko da, baina ez guztientzat.
Dena den, Afrikan ezin baduzu 13 pezetako kondoirik banatu, nola banatuko duzu txerto garestia? Kontsumitzaile potentziala Afrikan dago, eta afrikarrek ezin dute ordaindu, beraz enpresei ez zaie gehiegi interesatzen. Gainera, afrikar askoren defentsak ahulak dira, aspirina bat eman eta hil egiten dira, beraz horretan ere oso kontuz ibili behar da


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


Eguneraketa berriak daude