BERMEON LAZO GORRIA BALKOI GUZTIETAN

  • Hiesari buruz informazio eta ezagutza gutxi zegoenean, duela 12 urte, sortu zen seropositiboak laguntzeko Txo Hiesa taldea Bermeon. Egoera berezia zen, drogazale asko arrantzaleak ziren; gazteak eta diru iturri oparoa zutenak. Untzian xiringak elkarbanatuz kutsatu ziren bermeotar asko.

2007ko otsailaren 21ean
Josu Imanol Unanue eta beste seropositibo batzuen ahaleginei esker, duela 12 urte Txo Hiesa sortu zen Bermeon, Euskal Herrian eta baita Espainia osoan ere aitzindari izan den eta lan handia egiten jarraitzen duen taldea. Berak azaldu digun moduan, orain dela 14-15 urte informazio gutxi zegoen; bazeuden elkarte bakar batzuk, Madrilgoa, Nafarroako Batzordea eta Bizkaiko Batzordea kasu, baina euren funtzionamendua, seropositiboengan baino, liberatuengan oinarritzen zen. Gainera, talde zehatz batzuen artean mugitzen ziren: prostituta, drogazale eta homosexualen artean. Horrenbestez, aurreko filosofiaren aurka egonik, Bermeoko taldea ezberdin antolatzea erabaki zuten.
Lehen bi urteetan bakarrik arituta, azkenean Bermeoko Udala ekimenaren beharraz komentzitzea lortu zuen, herrian kutsatutako jende kopuru handia (horien artean arrantzale asko) zegoela frogatu ostean. Izan ere, hiesaren "munduan" Bermeoko kasua berezia da, lehenbizi agertutako kasu kopuruarengatik eta ondoren arazoaren inguruko kontzientziazio mailagatik.


BILBORA XIRINGA BILA.

"Bermeoko arazoa beti droga izanik, bertoko toxikomanoa oso berezia zen, langilea, arrantzalea zelako. Arrantzara joanda desintoxikatzen zen, 'monoa' kentzen zuen, baina itzuleran berriz ere 'engantxatu' egiten zen, eta horrela behin eta berriz. Eta honez gain, 'yonki'ak droga egun askotarako erosten zuen, baina garai horretan xiringak banatzea debekatua zegoenez, trenez Bilbora joan, droga eta xiringa bat erosi eta xiringa horrekin itsasuntziko toxikomano guztiak -edota lurrean koadrila osoak- 'pikatzen' ziren", dio Josu Imanol Unanuek.
Arrantza eta arrantzaleei esker Bermeon diru asko eta asko sartzen zen, batez ere 70eko hamarkadan; dirutza izugarria eta azkarregi. 14-16 urteko gazte batek eskuartean diru asko erabiltzen zuen; gezurra badirudi ere, gaur egunean tituludun edo profesional batek erabiltzen duena baino gehiago.
Baina badago arrazoi gehiago ere. Ondoko herriekiko beste ezberdintasun bat zera da: Bermeon jende gehienak hiesaren froga egitea erabaki zuen 1992ko kanpaina batek bultzatuta. Horrenbestez, "Euskal Herrian hiesari buruz hiriburuetan bakarrik hitz egiten zenean Bermeon jadanik dena egina zegoen". Espainiako seropositiboen lehen topaketak ere arrantzale herri honetan izan ziren, urte berean. Hori bai, aipatutako prozesuaren aurretik beste fenomeno sozial bat gertatu behar izan zen, hots, Bermeoko herria drogaren aurka altxatu eta honi zein hiesari beldurra galdu zien.


HERRIAREN LAGUNTZA.

Imanolek dioenez, "hasieran seropositiboentzako topaleku gisa sortu genuen, ezberdina baita gure arazoetaz zurekin ala beste seropositibo batekin hitz egitea". Duela zortzi urte, topaketak egiten hasi ziren, ordura arte herri batean hainbeste seropositibo elkartu zireneko lehen aldia izanik. Datu bat eman besterik ez dago: Bermeoko lehenengo horretan 60 bat seropositibo elkartu ziren eta Josu Imanol bera Acapulcon munduko topaketa batzuetan egon zenean, 170 besterik ez ziren elkartu. Gainera, Acapulcoko hainbat lekutan sartzeko debekua zuten, bakoitzak gainean eta uneoro seropositibo zeneko agerkari bat eraman behar zuelarik, Alemania naziko judutarren antzera. Bermeon, berriz, dena kalean eta denen bistan egiten dutela azaldu digu.
Txo Hiesan, bestalde, giza filosofia da nagusi, bolondresak eta asanbladazaleak izateaz gain, inork ez duelako pezeta bat ere kobratzen edo ordaintzen. "Seropositiboak 'ghetto' batean bizi ez daitezen", kanpora zein barrura begira ekintza ugari antolatzen badute ere, beren funtsezko oinarria laguntza zuzena eskaintzea da. Lan honetan ez dira bakarrik sentitzen: "Herriaren laguntza itzela dugu. Esate baterako, topaketetan egin ohi dugun giza-katean bi mila pertsona egotea normala da eta abenduaren 1ean etxeko balkoi guztietan lazo gorria ikus dezakezu"


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude