argia.eus
INPRIMATU
Hiruko Txikian
ATZERRITAR HAUEK
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21
Lagun batek istorio irringarritzat kontatua. Egia izan zitekena. Juan Gomez, Realeko futbolari argentinarrak horrela tratatzen omen ditu gazteleraz nekez mintzatzen diren txuriurdinak. Atzerritarrak. Atzerritarrak, bera ez bezala, Realaren hizkuntzan trebe mintzatzen ez diren taldekideak. Eta Kantauri ertzeren batean sortua izan balitz arraunlari, edota Nafarroako Sakana ala Bortzirietan munduratua izan ezkero aizkolari irudikatzen dudan Juan Gomez argentinarrak, etxekotzat du bere burua etxeko hizkuntza baitu sortzez berak ere. Eta etxeko taldekideen mintzaira berekoa izanik, ez du arazorik izan etxekotzeko nahiz eta Atlantikoz bestaldetik etorria izan. Beraz badirudi Reala Euskal Herritik Argentina baino urrunago dagoela. Edo bestela esanda, Reala argentinarragoa da euskalduna baino. Eta ez diot lagunari hemen diodana esan. Areago, algaraz hartu diot berea, berriz ere betiko legez nonbait, eguzkiari bere alde itzaltsua harrapatzen jarduten dudala esan ez diezadan. Elkarbizitzaren morrontzak