TOLOÑOKO MENDIZERRAN, LANDARE AUSARTAK GAILURRETAN

  • Toloñoko mendizerra Arabako lautadak eta Ebroko ibai izugarriak sorturiko harana bereizten dituena da. Bi mundu edo bi unibertsoen artean eginiko horma dirudite mendi hauek. Euskal Herriko lurmutur bati bizkarra ematen dio edo bertako altxorrak ezkutatzeko eginiko hesia dirudi. Araba Errioxako mahastiak dira altxorrak, gaur egun harri bitxien prezioa dutenak. Europako hotzak eta hezetasunak Mediterranio inguruko udako lehorte bortitzekin talka egiten duten gunean daude mendi hauek. Trantsizioko mendiak omen dira, naturan ez delako dena zuria edo beltza, baina gris ilunak eta zuri zikinak izanik ondo bereizten dira haranak eta bakoitzaren ezaugarriak.

2021eko uztailaren 14an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Herrera mendatea izango dugu abiapuntua. Toloñoko mendiak igaro eta bertatik urruntzeko erabiltzen den errepidea, bertara hurbildu eta berarekin bat egiteko erabiliko dugu. 1.100 metroko altuera duenez ez dugu maldan gora izerdi handirik isuriko, indarrak bertako bizidunak aztertu eta bidea aurkitzeko beharko ditugu. Utzi autoa edo bizikleta mendateko aparkalekuan eta hasi dezagun txangoa. Errepidean hegoalderantz kilometro eta erdi aurrerago ezkerrera doan bidea jarraitu eta pagadian sartuko gara. Pagadiko lehen loreak loratuak dira jada eta baso-anemonak eta gibel belarrak alaitzen dute azpi-basoa. Harritzekoa da pago gazteen hostoek negu osoa nola iraun duten zuhaitzetan. Klorofila eta substantzia biziak galdu arren gogor diraute adarretik zintzilik, paper horituaren itxurarekin.
Basurdearen arrastoak ere ugari dira. Suge-belar (Arum sp.) inguruan, lorategietako kalaren antza handia duen lorearen inguruan, lurra altxatuta ageri da. Basurdeak lore honen zurtoina jaten du eta beste zenbait tipula eta errizoma ere gustukoak ditu. Landareek negua igarotzeko sustraian edo zurtoinean metatzen dituzten azukre, gatz eta urak, herbiboroen elikagai bihurtzen dira. Gauza bera egiten du gizakiak baratzeko landare askorekin. Ingurune honetan beraz ugari izango dira basapiztiak eta, nola ez, ehiztariak ere ez dabiltza urruti. Bidean ehiztariek erabiltzen dituzten bi borda ikusiko ditugu, udaberrian txonta kantari ari baita eta baita kukua ere. Txonta eta kaskabeltzak erraz gerturatuko zaizkigu, aldiz beste hegaztiak entzutearekin konformatu behar.
Lehenengo bidegurutzean eskuineko bidea hartuko dugu eta Pipaon mendatera helduko gara. Bertatik, gailurreriaren bi aldeak ikus ditzakegu. Hegoaldean Errioxa osoa, sekulako lautada lerro zuzenekin marraztua, marroi edo berde tonu desberdinekin koloreztatua. Garo zelaiak eta mahastiak pista edo bidexkaz zeharkatuak daude. Iparraldean aldiz, mendizerraren inguruan pagadia dugu eta haranaren erdian Pipaon herria. Haran hau leunagoa da eta malda ugari du. Hegoalderago beste mendizerra batekin topatuko gara, Gasteizko mendiekin, hain zuzen.
El Cuervo-ko haitzera gerturatzen joango gara bere iparraldetik doan bidexka jarraituz. Arroka hauetan ere, bi aldeak desberdinak dira. Ipar isurialdean elurraren aztarnak mantendu egiten dira itzalpean eta harkaitz artean ez da oraindik neguko elurra urtu. Baldintza hauetara egokiturik ezpela eta azeri mahatsak ugari dira. Hauek, hosto txiki eta distiratsuek, urte guztian zehar ondo egingo dute fotosintesia.
Gailurrez gailur San Roke gailurra dugu urrena (2 km) eta aurrerago haize-toki bortitza den lepoa igaro ondoren Eskamelo gailurra egingo dugu. Ez da txantxetakoa izango hemengo haizea izotza egiten duen egun horietan. Landareak ere ez dira zentimetro batzuetatik igarotzen. Eskamelo da txango honetan egingo dugun gailurrik garaiena. 1.297 metrokoa ez da beste munduko altuera, baina puntarik punta ibiltzea atsegin zaionarentzat orain dator ederrena. Vallermosako Gaztelura iristeko bidea ez da oso garbia eta aurkitu egin beharko da. Gailurraren bi aldetara malkarrak daude eta iparralde zein hegoaldetik bidea desitxuratuta. Azkenean helduko gara gailurrera. Baina bidean, gailurrik gailur ibili direnen arrastoak ere ikusi ahal izan ditugu. Gu bezala edo gu baino lirainago ibili da norbait eta oinatzak utzi ditu elurretan.
Vallermosako mendatera jaitsi (3,5 km) eta ezkerrera egingo dugu, hegoalderantz. Pagadian barneratuko gara, basoaren xarman. Pago lizarrez osaturiko pagadiak gorosti eta ezpelak ditu zuhaixkatzat, baita piper usaina duen garatxo-belarra (Daphne laureola) ere.
Vallermosako mendatetik kilometro erdira, Onzateko (4 km) borda topatuko dugu, irekia egon ohi dela dirudi eta gozo hartzen zaitu. Bidean aurrera egiteko pistan gora jarraituko dugu, abiapuntura gerturatuz. Mendietan iragazten den ura hemen irteten da iturburuak sortuz eta bat baino gehiago topatuko dugu bidean zehar. Pista ez da pagaditik irteten. Pagoen azalean agertzen diren kolore desberdinetako orbanak zuriak, grisak, laranjak... ez dira azalaren ezaugarriak. Likenak dira, beste bizidun batzuk; izatez bi izaki dira baina batera bizi direnak, hau da, sinbiosi bat osatzen dute. Algak eta onddoak batera bizi direlako pago baten azala izan daitekeen ingurune deserosoa kolonizatu dezakete. Batez ere, idorra izango da azal hau eta lurrik ere ez dago bertan. Baina likenak goroldioen gorputzari eta algen fotosintesiari esker hemen bizi daitezke.
Aurrerago Pipaon mendatearekin (6 km) topatuko gara, lehen utzi dugun bidearekin, eta itzulerako bidea garbia da jada. Kilometro eta erdi aurrerago Herrerako mendatea (7.5 km)
GAILURREAN BIZITZEAREN AUSARDIA
Toloñoko mendietan gailurrerian bizi diren landare eta animaliak muturreko baldintzetara egokituriko bizidunak dira. Neguan, mendi puntan egiten duen hotzarekin elurpeko babesa estimatzen dute, baina behin baino gehiagotan haize zakarrak elurra ere ukatu egiten die. Udan aldiz, ez dago hemen egiten duen beroarekin itoko ez denik. Urri da lurra eta are urriago euria, gainera egiten duen apurra berehala doa harkaitzen zirrikituetan zehar. Denak du bere alderdi ona eta harkaitzetako zartadura hauetan pilatzen diren hauts partikuletatik eratzen dira lehen lur geruzak.
Zenbait intsektu eta landare berezi soilik ausartzen da hemen bizitzen. Intsektuek hala ere errazago dute hemen agertzea, batez ere neguan maldan behera egin eta gordelekuren bat topatu dezaketelako. Landareak ere saiatzen dira alde egiten eta batzuen irtenbidea garbia da: garai faboragarrian jaio, bizi eta hiltzen dira. Landare gehienak aldiz hemen irauten dute urte osoan zehar. Gehienek haizea dela-eta, kuxin forma hartzen dute honek sortzen duen deshidratazioa eta hotza murrizteko. Matematikoek dakiten moduan borobila da bolumen batek izan lezakeen azalerarik minimoena. Baloiaren propietate hau oso ezaguna da landareen artean eta haize zakarraren tenperatura desatseginekin izan beharreko kontaktua murriztea lortzen dute kuxin forma hartuz. Ur falta ere ohiko arazoa izaten denez, landareak gorputzean zehar ura metatzeko joera du. Hosto zukutsuak izaten dira gehienetan ur gordelekuak. Esate baterako, Sedum generoko espezie ugarik ditu horrelako hostoak. Kutikula iragazkaitz eta gogorrak barnean duten ura mantentzen laguntzen die.
Harkaitzetako zartaduretan eratzen diren lur geruza minimoak ere ez dira landarerik gabe gelditzen eta Saxifraga generoko loreek sustrai luzeen bidez lortzen dute berau kolonizatzea. Txangoa egin eta gailurrez gailur zoaztenean ohar zaitezte bertako landereetaz eta pentsa beti hor bizi beharko bazenute


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude