ITSAS DORTOKA MEXIKOKO OZEANO PAZIFIKOAN

  • Arrautzetatik atera orduko itsas dortokek euren abentura ozeanikoa hasten dute. Heldutasuna lortu bezain laster, sorlekura errutera itzultzen dira milaka kilometrotan nabigatuz. Mexikoko Ozeano Barean topatu ditugu. Zein iparrorratzek gidatzen ote ditu?

2017ko azaroaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Gaur egun ohikoa dugu ekologia, ekosistema, dibertsitatea... bezalako hitzak entzutea eta geroz eta handiagoa da ingurumenagatiko ardura. Egunez egun beronen suntsipen maila handiagoa da. Honekin batera, desagertze arriskuan dauden espezieen zerrenda ere luzatzen ari da. Testuinguru honetan kokatzen da itsas dortoka.
Dortokek eboluzioa duela 200 milioi urte hasi zuten, dinosauruak munduaren jabe egin aurretik eta hauek desagertu arren, dortokek beraien bidea jarraitzen dute, poliki baina segurtasunez. Hauek sugandila, suge eta krokodiloekin batera narrastien taldea osatzen dute.
Narrastien artean lotsatiena dugu dortoka eta bere burua ezkutupean gordetzen du. Hamaika harrapakaritatik babestu izan du ezkutatzeak, gaur egunera arte arrakasta ebolutiboa ziurtatuz. Itsas dortokak oinak bereziki moldatu ditu igerian egiteko, aleta deiturikoak garatu ditu. Birika bidez arnasten dute, beraz, noizean behin ur azalera atera behar izaten dute arnasa hartzera, hainbat itsas ugaztunek egin ohi duen bezala.
Itsas dortokak narrastiak diren heinean, arazoak izaten dituzte barne beroa mantentzeko eta nahiago izaten dute ur epel eta tropikaletan ibiltzea. Hala ere, euren migrazio luzeetan zehar gureganaino iristen zaizkigu. Bizkaiko golkoan itsas dortoken espezie batzuk aurki daitezke. Ale helduak karniboroak dira, nagusiki marmokak, krustazeoak, belakiak, molusku tunikatuak... jaten dituzte. Dena den, gazte fasean herbiboroak ere izan daitezke algak janez.
Itsasoa oso medio gazia izanik, itsas dortokek etengabe gatz kontzentrazio handiak barneratzen dituzte. Deshidratazio arriskua gainditzeko mekanismo berezia dute: gernu oso kontzentratua kanporatzeaz gain, begi ondoan gatz guruinak deitutako guruin bereziak dituzte.
Itsas dortokek bakarlari modura edo taldean nabigatu dezakete, gainera, espezie, sexu eta adin bereko indibiduoak ezagutzeko gaitasuna dute. Kolore, usain, forma eta soinuak bereizteko gai dira.
Itsas dortoken estalketa itsasoan bertan gertatzen da eta barne ernalketa izaten dute. Kopularen aurretik gorteiu moduko bat agertzen dute, emeak arra onartzen ez badu agresibitatez bidal dezakeelarik. Ernalketa ostean arrautzak ezarriko dituzte zona tropikal eta subtropikaletako hondartza hareatsuetan. Errute-sasoia uda aldean izaten dute espezie askok. Sasoi honetan dortoka bera 2,3,4 edo 5 aldiz atera daiteke itsasotik hondartzetara arrautzak ezartzera. Bide luzea egin behar izaten dute elikatze-zonetatik errute-zonetara ehundaka kilometrotan nabigatuz, gainera errutera sortu zireneko hondartza berera etortzen dira. Zerk gidatzen ote ditu? "Itzulera operazio" honetarako badirudi hainbat faktoretaz baliatzen direla. Lehenik eta behin itsas korronteetaz eta tenperatura gradienteaz baliatuz orientatzen dira. Esan behar da lurraren eremu geomagnetikoa detektatzeko gai direla, laborategi frogek ondo adierazi duten bezala. Gainera hondartza bakoitzak ezaugarri bereizgarriak izaten ditu: usaina, soinua, inklinazioa, uraren sakontasuna... Dortokak hau guztia memorizatuta izaten du.
Behin hondartzan daudenean euren gustuko lekua topatzen saiatzen dira, gero, mugimendu mekanikoen bitartez adituek ohea deitzen dutena egiten dute, jarraian zuloa egin, arrautzak errun eta azkenik tapatu egiten dute. Arrautzatxoak bertan abandonatzen dituzte ardurarik gabe. 45 egun inguruz eguzkiaren beroak inkubatuko ditu. Horrenbeste denboran arrautzatxoak bakarrik uztean arriskupean gelditzen dira, harrapakarien esku. Harrapakari nagusia, harritzekoa, gizakia da. Zenbait zona tropikaletan jangai preziatuak dira arrautzak. Honetaz gain zakur, mangosta edo azerien atzaparretan eror daitezke.
Dortokatxoak arrautzetatik atera eta euren kabuz hondar azalera ateratzen dira, normalean gauez. Instintiboki itsasora jotzeko joera azaltzen dute. Badirudi olatuen soinuak eta argitasunak erakartzen dituela. Behin itsasoan sartzen direnean, dortokatxoa arra baldin bada ez da sekula hondartzetara itzuliko. Emeak heldutasun sexuala lortzean bueltatuko dira. Lehen migrazioa dortokatxoek egiten dutena izango da, ibilbide luze eta gogorra egin behar izaten dute hainbat oztopo gaindituz. Soilik azkarrenak, indartsuenak eta zorte handienekoak iritsiko dira heldutasunera. Itsasoan bestelako etsaiak izango dituzte; marrazo, karramarro eta hegaztiak, besteak beste. Itsas dortoken hilkortasun maila izugarri altua da, batez beste jaiotzen diren dortokatxoetatik % 10 baino gutxiago iritsiko da heldutasunera. Heldutasuna lortzen duten heinean hilkortasun mailak behera egin arren, oraindik altua da.
Adibide gisa Bizkaiko golkoko lau itsas dortoka espezie hartuko ditugu eta hilkortasuna eragiten duten faktoreak aztertuko ditugu. Ikertutako espezieak laud dortoka (Dermochelys coriacea), boba dortoka (Caretta caretta), lora dortoka (lepidochelys kemmpii) eta dortoka berdea deitua (Chelonia mydas) izango dira. Laud dortoka pelagikoa den espezie bakarra izanik, berau izaten da arrantza sareak harrapatu ondoren itota hilik agertzen den espeziea. Baina nagusiki, Bizkaiko golkoan itsas dortoken hilkortasuna eragiten duena, itsasoko hondakin solidoak dira, plastikozko poltsak batez ere. Azken hauek marmokekin nahasten dituzte, urdailean lesioak eragin eta hil egiten dira.
Gaur egun, itsas dortokek jasaten duten presioa izugarria da; arrantzaz gain, hirigintza eta turismoak euren errute zonak inbaditu dituzte. Ondorioz desagertzeko arriskuan daudela esan daiteke. Hau dela eta, espezie hauen kontserbazioa bermatzeko eta era berean azterketa zientifikoak egiteko kanpamendu bereziak antolatzen dira erruketa zona askotan (Pazifiko, Atlantiar eta Mediterraniar kostaldean). Dortoken arrautzak babestutako mintegi batzuetara eramaten dira harrapakarietatik salbu. Dortoka emeak arrautzak ezartzen ari direneko momentu horietan neurketak egin, markak eta erradiotransmisoreak ezartzen zaizkie jarraipena egiteko, beraien migrazioen nondik norakoak ezagutzeko.


EUSKAL HERRIKO KOSTALDEAN.

Miarritzeko itsas museoak dortokei buruzko erakusketa antolatu berri du. Gune hezeetako eta itsasoetako dortokei buruzko informazioa topa dezakegu eta ekainaren 25a arte ikusgai izango da. Ale bizie dagokienez, akuarioan cahuana edo boba dortoka (Caretta caretta) deiturikoaren itsas dortoka gazte bat topa dezakegu, bere begi tristeekin guztiok hunkituko gaituelarik.
Bestalde, gune hezeetako dortoken errepresentaziorik ere badago. Hego Euskal Herriari dagokionez bi espezie aipa ditzakegu, dortoka korrontezalea (Mauremys leprosa) eta dortoka istilzalea (Emys orbicularis). Hauen presentzia beti ere puntuala dela esan daiteke, populazio bakan batzuk topa ditzakegu ondo ezkutatuta. Penintsulan zehar iparraldea kenduta banaketa zabala azaltzen duten espezieak dira. Erreka txiki eta urmaeletan kokatzen dira, gizona iristen ez deneko tokietan. Igerilari bikainak omen dira eta karniboroak, intsektu, zapaburu eta zizareak bezalako animalia txikiak jaten omen dituzte. Egun eguzkitsuetaz baliatzen dira eguzkia hartzera ateratzeko eta eguraldi lainotsua denean ezkutatu egiten dira

MEXIKOKO OZEANO PAZIFIKOAN EUSKALDUNAK ITSAS DORTOKEN ATZETIK
Joan den urrian Euskal Herriko talde bat, ia denak biologoak, Ozeano Pazifiko mexikarrerantz abiatu ginen abentura berri batean murgiltzeko asmoz. Bertan itsas dortoken kontserbazio eta errekuperazioarekin erlazionaturiko proiektu zientifikoan parte hartzeko aukera izan genuen. Zehazki proiektu honen helburua, laud dortokaren populazio errutzailearen estimazioa eta Mexikoko Ozeano Pazifikoan bere banaketa ezagutzea zen.
Proiektu honen inguruan, Ozeano Bareko kostaldean zehar hiru kanpamendu antolatu ziren. Euskal Herritik abiatutakooi Gerrero estatuko "Tierra Colorada" hondartza egokitu zitzaigun. Lan taldea, nazionalitate ezberdineko adiskideekin osatu genuen, aukera bikaina elkartruke kulturalerako, batez ere gastronomiari dagokionez. Euskal plater goxoak pikantez gainezka eskaini behar izan genituen.
Hilabete batzutan hondartza ingurunea gure etxe bihurtu zen, hondarra zen gure ohea eta padurak gure bainulekuak. Bizilagun berezi xamarrak izan genituen: eskorpioiak, iguanak eta nola ez, dortokatxoak. Denborapasarako tarte gehiegirik ez genuen izan ordea, lan baldintzak gogorrak ziren, 27 kilometrotako hondartza guztia kontrolatu behar baitzen. Hondartza luze honetan mugitzeko, hondarretara egokitutako moto bereziak genituen. Batez ere gauez egiten genuen lan, orduan ateratzen baitira itsas dortokak errutera. Itsas dortoka ikusi orduko materiala prestatu eta lanean hasten ginen. Lehenik, dortokaren egoera orokorra (M.Z.1) aztertu behar zen (zauririk bazuen, lanpernarik itsatsita ba ote zuen...) , biometriak burutu, marka metalikoak ezarri, eta mikrotxip bat ere injektatzen zitzaion (identifikazio zenbaki batekin kodifikatua). Fotoidentifikazioa deritzana ere burutzen zen; ezaugarri berezia da laud dortoketan buru gainean duten orban arroxa, aleak identifikatzeko balio duena. Horregatik orbanari argazkia ateratzen zitzaion.
Azkenik, dortokak ezarritako arrautzak jaso eta babestutako mintegi batean ezartzen ziren. Laguntza honi esker dortokatxoek jaiotzeko aukera handiak zituzten. Babesik gabe arriskua handia da, bertako giza komunitateek elikagai preziatutzat baitituzte arrautzak eta arrautzei etekin ekonomikoa ateratzen diete. Bestalde, Peter Dutton eta Scott Eckert goi mailako biologoak ezagutzeko aukera izan genuen. Biak itsas dortokei erradiotransmisore garestiak ezartzera hurbildu ziren Mexikoko Ozeano Barera. Doktore hauek itsas dortokaren inguruan hamaika artikulu idatzi dute


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude