DOMOTIKA ETA EROSOTASUNA ELKARRI ESKUTIK HELDUTA DATOZ

  • Etxetresnez gain, soinean eramango ditugun aparailuek ere izango dute aldaketarik. Aldaketak ezezik, arriskuak dakartzate ere; hartara, gure intimitateari egiten dioten erasoaz jardungo gara. Erreportajearekin bukatzeko, hainbat arkitektok imaginatu dituzten etxebizitza motez arituko gara. 2000 urtea iritsi bada ere, herdoildu aurretik sormena lantzen jarrai dezagun.

2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Imajinatu ezazu lanean zaudela eta, telefonoz dei soil bat eginez, labea pizten duzula; horrela, etxera heldu ordurako, janaria prest izango zenuke. Edo egunero bost minutu beranduago jaiki zaitezkeela, kafeterak bere kabuz berotuko duelako kafea. Harrigarria, ezta? Bada, gaur egun hori guztia egin daiteke teknologia berriei esker.
Informazio-teknologiak etxe barrura sartu zaizkigu jada. Geroz eta etxe gehiagotan dago ordenagailua, alabaina informatika aparailu horretatik jauzi egin eta etxeko beste gailuetan barneratu da. Etxeko esparruan murgildu den teknologia horri domotika deritzo. Domotikak etxean dauden aparailuen kontrola eta gestioa ahalbidetzen du. Horretarako, etxean dauden gailu eta aparailu desberdinen artean sare bat osatu beharra dago. Jakina, sare hau osatzeko etxetresna elektriko eta bestelako gailu domotikoak behar ditugu. Hozkailua, garbigailua eta beste tresnak konektaturik egongo dira, "garun" elektroniko baten agindupean. "Garun" hau arduratuko da sare horretako gailuen gestio eta kontrolaz, baita etxetik kanpora duen harremanaz ere. Izan ere, etxean ez gaudenean, telefono dei baten bitartez edo web orri batean sartuta, sistemari aginduak eman ahal izango dizkiogu.
Sare domotikoa osatzen duten elementuak lotzeko, sistema desberdinak erabiltzen dira. Sare batzuk elektrizitatea dute oinarri. Beste batzuk, ordea, telefono-kableak, kable bereziak edo irrati-frekuentzia. Etxea eraikitzen ari den bitartean sare domotikoak behar duen azpiegitura ezarriko bagenu, ez litzateke garestia izango. Ondoren, gailu domotikoak jarri beharko genizkioke. Gure etxea berria ez bada, berriz, dauden instalazioak erabiliz (elektrizitate-kableak...) domotizatu beharko genuke, garestiegia izan ez dadin.


MILIOI LAURDENA GUTXIENEZ.

Urtarrilean Donostian egin ziren energi eraginkortasunaren inguruko jardunaldi batzuetan, domotikan diharduen Dinitel enpresako Ikerketa eta Garapen arloko zuzendari teknikoak, Natividad Garcíak, esan zuenez, etxe bateko aparailu guztiak automatizatzeko, 250.000 eta 500.000 pezeta (10.000 eta 20.000 libera). bitartean behar dira. Dena den, inbertsio horrek etekinak ematen ditu, sistema domotikoak energi kontsumoa optimizatzen baitu, %40 inguru adituen arabera. Horretaz gain, sistema hau irekia da, edozein unetan prestazioak gehitu ahal zaizkiolako. Beraz, ez dugu zertan inbertsio guztia batean egin.
Etxebizitza domotikoak urriak dira Euskal Herrian. Estatu Batuak, Alemania, Eskandinavia edo Japonian, ostera, oihartzun handia dute. Hemendik urte gutxira ezagunagoa bilakatuko dela diote adituek, telefono mugikorren moduan. Iaz 400 etxebizitza domotizatu eraiki ziren EAEn. Eusko Jaurlaritzako Lurralde, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Visesa enpresa publikoak beste 96 ipiniko ditu aurki Donostiako Intxaurrondo auzoan, honelako lehen promozio publikoa izanik. Domotika gutxi zabaldua egotearen arrazoi garrantzitsuena bere prezioa da. Bere ezarpen murritza azaltzen duen beste arrazoi bat gizartearen gehiengoarentzat ezezaguna izatea da, jendeak ez daki zein abantaila eskaintzen dituen-eta.


PREST AGINDUAK JASOTZEKO.

Domotikak dakartzan onurak ugariak dira. Lehenik eta behin, oso erosoa da, etxeko edozein puntutik edo bertatik kanpo sistemari aginduak emateko aukera ematen baitu. Gainera, erraza da oso erabiltzea. Bigarren, energia aurreztea ahalbidetzen du. Sistemaren "garunak" elektrizitatea edo bestelako energiak erabiltzerakoan, gau tarifak eta uneko eskaintzak kontuan hartuz, dirua aurrezten laguntzen digu. Hirugarren, etxearen segurtasuna kontrolpean izango dugu. Izan ere, sistema suteak, gas-ihesak eta ur-ihesak detektatzeko gai da. Kasu horietan, ihesei bidea itxi, eta aurrez programatutako telefono-zenbakiei, suhiltzaileei adibidez, abisu emango lieke. Eta azkenik, automatismoak atezain automatikoko irudiak telebistan ikustea, kontratatutako potentzia elektrikoa baxuagoa izatea edo sentsoreen bidez argia piztu eta itzaltzea ahalbidetzen du.


ETXE DOMOTIKOAK EUSKAL HERRIAN.

Gure inguruan hainbat enpresa ari da sistema eta produktu domotikoekin lanean. Besteak beste, Dinitel, Fagor eta Indotec ditugu. Fagorrek duela gutxi Maior-Domo saila merkaturatu du, argindarraren instalazioaz baliatzen dena. Telefono bidez kontrolatzen dira sail honetako etxetresna elektrikoak, eta sistemak telefonoa ere erabiltzen du gerta daitezkeen arazoen berri emateko. Etxetresna domotiko hauek hondatzen direnean, matxuraren arrazoia zein den ezagutzen laguntzen digute, eta telefono-dei batez abisua ematen digute. Sistemak erabiltzailea prozesu osoan gidatzen du. Erabiltzaileak aukera ezberdinak telefonoaren teklatuan hautatzen ditu, eta berehala, telefonoaren ahozko mezuek agindutakoa berresten dute.
Etxeko eginbeharrak errazten dituzten produktu ugari ikertzen ari dira enpresa informatiko eta elektronikoak. Batzuk, merkatuan daude dagoeneko, eta besteak, denbora gutxi barru dendetan izango dira. Electrolux etxeak, esaterako, hozkailu elkarreragile edo interaktibo bat aurkeztu du. Screenfridge du izena prototipoak eta Interneten nabigatzeko balio du. Atean beira likidoko ordenagailu bat du, eta horren bitartez, erosketak egin, errezetak kontsultatu nahiz barruan dauden elikagaiei epea noiz amaitzen zaien ikus dezakegu. Enpresa bera plater hegalari antzeko zurgagailuak ikertzen ari da. Horiek aurrean dutena zurgatzen dute, beti ere altzarien kontra jo gabe. Hain zuzen ere, aurrean zerbait izanez gero, bere inguruan biratzera behartzen duen radar bat duelako.
Etorkizunera begira, bi gauza lortu behar ditu domotikak. Batetik, sare domotikoa marka desberdineko gailuekin osatu ahal izatea. Eta bestetik, ordenadorea elementu garrantzitsua bihurtzea sare honetan. Izan ere, Internet ezinbestekoa izango da domotikaren garapenean. Horrela, beste herrialde batetik gure web orrian sartuta, etxeko lorategia ureztatu ahal izango dugu, edota etxean instalatuta dauden kameren bitartez, gure etxea nola dagoen ikusiko dugu. Edota sendagileak gaixoa etxean dagoela erietxetik zaindu. Edota bizarra mozten dugun bitartean ispiluan egunkarietako titularrak irakurri. Edota...

SAN MARTIN ZAHARREN EGOITZA GAZTETUA
Oñatin dagoen zaharren egoitza honek hiru eraikin izan ditu sortu zenetik. Azken egoitzak hogeita bost urte ditu, eta duela lau urte obrak egin zituzten eraikina egokitzeko. Segurtasuna bermatzeko, instalazioetan domotika barneratzea erabaki zuten. Egoitzako arduradunak, sor Mirarik, instalakuntzen inguruko xehetasunak eman dizkigu.
Zein prestazio domotiko dituzue egoitzan?
Kontrol gelatik bi gela ikus daitezke oso-osorik, handik, bizilagunak nola dauden, arnasa nola duten... ikusteko aukera ematen du. Geletan txirrina dago, edozertarako gurekin komunika ahal daitezen. Halaber, programa bat daukagu, kontroletik gela bakoitzarekin hitz egiteko. Hauez gain, ur eta gas ihesak kontrolatzeko sistemak dauzkagu eta argia joaten bada, ekipo elektrogenoa daukagu argirik gabe inoiz gera ez gaitezen.
Zein abantaila ekartzen dute?
Segurtasun aldetik batez ere dituzte abantailak. Zentroak baldintza egokiak bete behar ditu, edozer gertatuz gero lehenbailehen erantzun ahal izateko. Ura, gasa eta argia behar den moduan egotea oso garrantzitsua da. Instalazio hauek adin nagusikoen segurtasuna bermatzen dute, eta baita langileena ere.
Zaila al da sistema hauek maneiatzea?
Ez, ez da zaila eta gainera, lana errazten dute, gela eta kontrol gelaren arteko komunikazioa dela medio. Egunero-egunero lanean dabilenarentzako oso erosoa da, ezbeharrak saihesten laguntzen baitu

Azkenak
2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: “Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada”

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Eguneraketa berriak daude