URRABIETA, PARISKO KOMUNA AHO ZABALIK UTZI ZUEN ARTITA

  • Ilustrazio modernoaren aitzindaria euskal jatorrikoa zen. 1851an jaioa, Daniel Urrabieta Vierge irudigilea Frantzian egin zen ospetsu. Bere irudimen naroaz baliatuz, milaka liburu irudiztatu zuen, Victor Hugorenak, kasu. Hemiplejia baten ondoren ere lanean segitu zuen.

2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Aldizkari eta liburu irudigileen eredua dugu Urrabieta. Batetik, testuaren interpretari iaioa zelako; eta bestetik, orriaren edertzailea zelako. Arkatza, tinta eta akuarela erabiliz marrazki trebeak egiteaz gain, enkoadraketan ere maisu zen. Are gehiago, bada Orson Wellesen filmen planoetan Urrabietaren eragina antzematen dela esaten duenik. Bere arkatzarekin ordura arte ezinezkoak ziren joerak eta egiturak sortu zituen, marren lodiera erabateko kontrolpean zuen. Ezer ez zegoen bera eta azken emaitzaren artean, bere trebetasuna baino ez. Txuri-beltzaren baitan dauden kolore guztiak islatzen zituen, beti ere argia eta itzalaren arteko kontrasteak nabarmenduz. Bestalde, kolorea lantzeko nahikaria bazuen ere, garai hartan ezinezkoa zen bere marrazkiak koloretan inprimatzea.
"Arte Ederretako ikasleek Florentziara joan nahi izaten dute Miguel Angel edo Da Vinciren inguruan ikertzeko asmoz, baina ez dira konturatzen alferrik ari direla, haien inguruan dena arakatua dagoelako. Zergatik ez dute tesi bat egiten Urrabietaz?" diosku Ernesto Santolaya Gasteizko Ikusager argitaletxeko editoreak. Irudigilearen miresle amorratua, behin baino gehiagotan izan du buruan hari eskainitako liburu bat plazaratzea. "Harrigarria da inork Urrabietaren lanari ez heltzea, informazio eta ilustrazio anitz egonda, gainera. Ea ikerleren bat animatzen den".
Daniel Urrabieta Euskal Herrian jaio zen, nahiz eta biografietan Madrilen jarri. Vicente Urrabieta Ortiz bere aita Euskal Herritik (inork ere ez daki zehazki nondik, menturaz nafarra?) Madrila joana zen bizimolde hobe baten bila. Antza, oso pertsona ona izanik ere, talentu gutxi zuen marrazkilari modura. Ama berriz, Iparraldekoa zuen. Danielek 14 urte zituela Arte Ederrak ikastera eraman zuen aitak. Hasi eta segituan, bertako Madrazo irakasleak esan zion bere semeari ezin ziotela deus gehiago erakutsi, kultura baino ez zuela behar. Hala, "Madrid la nuit" egunkarian hasi zen lanean eta, 18 urte zituela, Parisera alde egin zuen margolari gisa lan egiteko. Handik gutxira, Carlos Iriarte "Le Monde illustré" aldizkariko zuzendariak bere irudiak ikusi eta berehala proposatu zion aldizkarirako ilustratzaile lanak egin zitzan. Parisen barrena zihoala, ikusten zuen oro bere begi zoliekin lerro azkarrez marrazten zuen. Orduan erabaki zuen Vierge bere amaren abizenarekin sinatzea, belarri frantsesentzat errazagoa izango zelakoan. 1870eko hamarkadan, aldizkari eta liburu andanen ilustrazioak egin zituen, Notre Dame katedraleko marrazki eder batzuk adibidez. "La Vie Moderne"n lanean hasi eta Frantziako historiari buruzko liburu bat irudiz hornitu zuen. Nolanahi ere, Victor Hugo idazlea izan zen Urrabieta ezagutarazi eta ospetsu bihurtu zuena bere zenbait liburu ilustratu ondoren, hala nola, "Miserableak", "Itsasoko langileak" edota "Barre egin zuen gizona".


FESTA BATEN ONDOREN DESAGERTUA.

Bizitza zinez harrigarria ukan zuen gainera. Artista bohemioa izanik, Parisko Sena ibaiaren ertzean lotuta zeukan itsasontzia zuen bizileku eta "gozategi" (emagalduak lagun minak zituen). Oldartsua ere bazen, gaur egungo gerra argazkilarien antzera aritzen zen-eta. Esaterako, Franko-Prusiar gerran borrokaren alderdi guztiak ehundaka zirriborrotan irudiztatu zituen. Halako batean, prusiarren zelataritzat hartu eta ziegan giltzapetu zuten. Carlos Iriarteri esker baino ez zuten askatu. Anartean ordea, egoeraz baliatu zen ziega zaintzen zeuden soldaduen marrazkiak egiteko. Beste behin, gerra berean Paris bonbardatzen ari zirela, judutarren artean bizi izan zen Panteoian. Beste zenbait gertaeratan ere jardun zuen, hots, azken Karlistadan, errusiar eta turkiarren arteko gerran, Murtziako uholde lazgarrietan, baita Alfonso XII.aren ezkontzan ere.
Lan oparoa egin zuenez, halamoduzko ilustrazioak ere baditu. Hala ere, ikerketa bat egin beharko litzateke gehiago jakiteko, gizon bakar batek ezin baitio hainbeste enkarguri aurre egin. Urrabietaren goreslea den Jorge Oteizak dioenez, "nahiz eta Vierge sinatu, jende mordoa zeukan berarentzat lanean". Urrabieta kezkatua zegoen bere marrazkiek imprentan jartzean kalitatea galtzen zutelako. Halaxe, Gillot argazki grabatzaile argi baten laguntzaz, teknika berezia garatu zuten marrazkiak zuzenean itsasteko, gisa horretan arkatzez egindako marrazketa arte bilakatuz. Honen ondotik, ilustratzaile anitzek Urrabietaren teknika bera erabili zuten; eta garrantzitsuena dena, bitarteko gisa baino arkatza xede gisa hartu zuten.
Bere lan goretsiena 1882an plazaratu zuen, Quevedoren "El Buscón"erako ilustrazioak, hain zuzen ere. Orduan jakin zen zer gertatu zitzaion sei hilabete lehenago: 30 urterekin aneurisma batek jo eta gorputzaren eskuin aldea zeharo elbarritua geratu zitzaion. Bere biografia lausotua dago kontu honi dagokionez; batzuen esanetan, "bon vivant" edo parrandazale porrokatua genuen Urrabieta. Besta "basati" baten ondoren desagertu eta inork ez zekien non zegoen. Hiltzat ere jo zuten, harik eta eliz bateko eskaileretan markesa batek ezagutu zuen arte; beste eskaleekin batera, listua zeriola, tontotua zegoen. Kontuak kontu, ezintasunari aurre egin eta ongi kostata, bi urteren buruan memoria eta mintzamena berreskuratu ez ezik, ezker eskuarekin ere marrazten ikasi zuen, bere ibilbidea 20 urte gehiagoz luzaraziz. Orobat, Clara emaztea utzi eta beste batekin ezkondu zen. Nahiz eta lehengo mailara ez zen inoiz iritsi, "El Buscón" amaitzeko falta zitzaizkion irudiak osatu zituen, baita La Manchan bertan egindako "On Kixote"-ren 257 ilustrazio ere. Ospetsua egin da liburu honen marrazki bat, non Kixote bere gelan ageri den liburuez inguratua. Meritu handiagoa du halaber, bere ezker eskuarekin egin zituela jakiteak.
1889an Frantziako Ohorezko Legioaren "Chevalier" izendatu zuten eta, urte berean, "El Buscón" ilustrazio sortarekin urrezko domina irabazi zuen Parisko Erakustaldian, Eiffel Dorrea eraiki berri. Lanez gainezka zegoenean, hemiplejia makurrago batek jo eta 1904an hil zen Urrabieta. 53 urte zituen


Azkenak
2025-03-12 | El Salto-Hordago
Lanaren Ekonomia
Fusilak, droneak eta interes ekonomikoak: heriotzaren negozioa

Trumpen garaipenak, Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du.


Egutegia zilarrezkoa ilargian

Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]


Boteretsuegia emakumea izateko

Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]


Ezustekoa Groenlandiako hauteskundeetan: liberal independentistek irabazi dituzte bozak

Agintean dauden alderdiek kolpe gogorra jasan dute emaitzetan: Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistak eta Siumut sozialdemokratak aurreko hauteskundeetan lortutako botoen erdia inguru galdu dute, oposizioko alderdien onurarako.


Gorputz hotsak
“Kostarik kosta loditasuna desagerrarazi nahi duen mugimendu sozial bat dago”

Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1999) aktibista... [+]


2025-03-12 | Mati Iturralde
Gudaren jauntxoak

1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.

Felipe Gonzálezen... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Lankidetzaren aldeko aldarria

Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]


Mickael Forrest: “Arbasoek ziotena errepikatzen ari gara: gu ez gara frantsesak”

Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]


Kanaky Herria
2024: deskolonizaziorako aukera oro sinesgaitz bihurtu zuen urtea

Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]


Autobiografia linguistikoak eskolan euskara hauspotzeko

Eskolako zenbait gurasok euskalduntzeko egindako ahalegina ikusarazi, eta hezkuntza komunitatean euskararen aldeko jarrerak piztu. Helburu horiekin bultzatu du Autobiografia Linguistikoak ekimena Ramon Bajo ikastetxeko Basartea gurasoen elkarteak, Gasteizko Alde Zaharrean. Pozik... [+]


Chantal Akerman eta urrezko 80ak

Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]


Eguneraketa berriak daude