SEASKA PUBLIKOTASUNAREN BIDE KORAPILATSUAN

  • Lehen ikastola duela 30 urte sortu zenetik, Seaskak publikotasuna eskatu du. Memento honetan Hezkunde Nazionalarekin negoziatzen ari da sare publikoan sartu ahal izateko. Negoziazioak zertan diren jakiteko, Seaskako lehendakari Itxaro Bordarekin hitz egin dugu.

2007ko otsailaren 21ean
Otsailaren hamaikan Andre Viau prefetak Ipar Euskal Herriko ikastolak sare publikoan integratzeko proposamena aurkeztu zuen. Proposamena oporraldi garaian heldu zitzaion Seaska ikastolen federazioari, berria ezustean hartu zuelarik. Proposamena Seaskaren baitako ikastolei ezezik, Okzitaniako, Bretainiako, Korsikako eta Ipar Kataluniako eskola federazioei ere badagokie. Hilabeteotan Hezkunde Nazionalarekin hitz egiten ari da Seaska, publikotasunaren inguruko akordioa heldu aldera.
Viauk izaera pribatua duten ikastolek sare publikoan sartzeko betebeharreko baldintzak aurkeztu zituen. Gobernuak egindako proposamenaren bidez, ikastolak sare publikoan sartu eta egoitzak udalen gain geratuko lirateke, Hezkunde Nazionaleko beste eskolekin gertatzen den bezala. Horrek Seaska elkarteko ikastolek, barnealdekoek batez ere, dituzten egoitza arazoak konpontzen lagunduko luke.
Proposamenaren beste puntuak, ordea, ez dira hain baikorrak eta Seaskak 30 urteren buruan eraiki duen hezkuntza ereduari kalte egingo lioke. Gobernuaren idazkiak Lehen Mailatik hasita frantsesez ordu gehiago ematea eskatzen du. Ama ikastolan 2 eta 5 urte bitarteko haurrek euskara hutsez ikasiko lukete, orain bezala. Lehen Mailan aldaketak daude. Lehen ikasturtean lau ordu egin beharko lituzkete frantsesez eta hurrengo lau ikasturteetan lautik bederatzi ordu ematera iritsiko lirateke
Orain, aldiz, lehen ikasturte osoa euskaraz egiten dute eta bigarrenetik bosgarrenera hiru ordurekin hasi eta zortzi ordu frantsesez egitera iristen dira. Murgiltze sistema bermatu dadin, kolegio eta lizeoetan egunean bi ordu izan beharko dira frantsesez, Gobernuaren arabera. Klase orduez gain, eskolako zenbait jarduera frantsesez egin beharko litzateke. Eta azterketei dagokienean, ezin izango dira euskaraz egin. Baxoa eta Brebeta frantsesez egin beharko dira, euskara eskualde hizkuntzatzat jotzen baita.
Idazkian Seaskaren iritzia kontuan hartuko zela adierazi zuen Gobernuak, baina ez negoziazioetako subjektu gisa. Orobat, prefetak jakinarazi zuen proposamena Seaska eta beste federazioekin egingo diren negoziazioetan eztabaidatuko dela. Idazkian, egungo eredua "integratzen" da aldaketa batzuekin, baina etorkizunari begira ez du ezer ere zehazten dokumentuak. Hori dela eta, eskola berriak irekitzeko, geografi eta kopurua izango dira kontuan, Hezkunde Nazionalaren irizpideei jarraiki.

ITXARO BORDA: "GOBERNUAREN PROPOSAMENETIK EZ GAUDE EZER ONARTZEKO PREST"
Seaskak ikastolen proiektuan parte hartu dutenak omendu nahi izan ditu 30. urteurrenean.
Bai, hori eginen dugu ekainaren hamazazpian Miarritzen. Goizean mahainguru bat izanen da Europa eta bere aniztasunak gaitzat hartuta, partikularki hizkuntzen eta irakaskuntzen aldetik. Arratsaldean bazkari herrikoi handi bat izanen da, berriz ere festa giro bat Seaskaren baitan. Gomitatuko ditugu Seaska egin duten guztiak, familia guziak, ikasle ohiak, irakasleak, bulego kide ohiak, lehendakari ohiak eta abar. Omenaldi bat eginen diegu, horien ametsik gabe eta utopiarik gabe ez baitzen ikastolarik izango.

Zeintzuk dira Seaskaren erronka nagusiak urtebetetze honetan?
30 urte hauetan Seaskak publikotasuna eskatu du Hezkunde Nazionalari buruz. Iduritzen zaio Seaskari euskarazko irakaskuntzan zerbitzu publiko bat eskaintzen duela eta zor zaizkiola araberako baliabideak, eta beraz, eskakizun hori biziki azkarra da Seaskaren historian. Orain horretan gara, urratsak egin izan dira, bistan dena azkeneko urteetan, lehen hitzarmenak, gero konbenioak eta azkenik elkarte kontratua, eskola gisa onartzen gaituena baina izaera pribatu baten pean. Hezkunde Nazionalarekin ari gara negoziatzen estatutu publiko bat, ikastola publiko bilakatzeko helburuarekin. Hezkunde Nazionalak iragan otsailean igorri zigun proposamena oso eskastzat eman genuen, baina ondoko solasen abiapuntu bezala kontsideratzen dugu. Horren inguruan testua mamitzen, emendatzen eta gure eguneroko praktikari egokitzen ari gara. Gero gertatu dena da ministro aldaketa bat izan dela Hezkunde Nazionalean, eta mementoan geldo doaz gure solasak.

Gobernuak esan dituenetatik zer onartzeko prest zaudete?
Proposamen horretatik ez gaude ezer onartzeko prest, lehen proposamen hura abiapuntu bat zen, ez besterik. Martxoan egin ditugun bilkuretan inmersioaren definizioa, irakasleen kontratatze eta formakuntza eta azkenik, elkartearen lekua aipatu genuen. Ez genuen biziki aitzinatu, baina lehen puntuetan aitzinatu ginen, bakoitza bere nortasunaren arabera.
Elkarrizketa hauetan Diwanekin ibiltzen gara. Diwan presatua da, zeren eta egoitza arazo handiak dituzte. Gu ez gara hain presatuak, baina interesantea da guretzat ere partikularki barnealdeko ikastolako egoitzen gai horretan eta publiko izate horren gaian. Zeren eta uste dugu ikastola ereduaren garapena Iparraldean hortik pasatzen ahal litekeela.

Zuen irakaskuntza eredua errespetatuko al du?
Hori da helburua negoziaketa horietan, errespetatzea baino gehiago definitzea, zehaztea eta dekretu bidez publiko egitea. Eta sartzea eskaintza gisa Hezkunde Nazionalaren irakaskuntza proposamenetan, sare elebidunekin batera.

Eta horrek legearen aldaketa ekarriko luke?
Ibiltzen garen moldean ez, eta ez da gobernuaren nahia ere. Legearen aldaketarik gabe nahi lukete halako aterbe bat atzeman inmersioko irakaskuntzarentzat. Guk mementuan ez dugu eskakizun hori egiten. Euskararen alorrean bai, ordea.

Prefetak esan zuen ikastola bakoitzak erabakiko zuela proposamena onartu edo ez.
Publikotasuna ikastolarentzat aspaldiko galdera da, eta ez dugu ezer erabakiko ikastolarik gabe, ikastolako guraso eta kideetarik albo. Ulertarazi genion prefetari eta gobernuko solaskideei ere mementoan Seaska zela interlokutorea. Eta gerora, sekulan estatutu publikoa Seaskak onartzen baldin badu, ikastola bakoitzak beharko du izenpetu. Ikastola bakoitzak du izenpetuko, baina erabakiko ikastola bakoitzak beste guztiekin erabakiko du.


Azkenak
Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


2025-02-04 | Euskal Irratiak
Euskara hutsezko haurtzain-etxea irekiko dute Aiherran

Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.


Iñigo Cabacas Herri Harmaila
“Jazarpena azken urte eta erdian areagotu da”

Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.


Haurrek Debako liburutegian jasaten duten bazterketaren aurrean esku hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]


2025-02-04 | Gedar
Hilaren 21ean epaituko dituzte hiru lagun Gasteizen, etxegabetze bati aurre egiteagatik

Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.


2025-02-03 | ARGIA
AEBen muga-zerga berriei erantzuten hasi dira Txina, Kanada eta Mexiko

Donald Trumpek agindutako muga-zergak indarrean sartu dira: Kanadak eta Mexikok %25ekoak izango dituzte eta Txinak %10ekoa. Kanadak zifra bereko arantzelekin erantzungo du. Mexikok arbuiatu du AEBko Gobernuak esan izana organizazio kriminalekin loturak dituela herrialde horrek... [+]


Nafarroako zubiak betetzera deitu du Sorionekuak mugimenduak maiatzaren 10erako, euskararen alde

"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".


2025-02-03 | ARGIA
160.000 pertsona baino gehiago irten dira kalera Berlinen, eskuin muturrari “suhesia” jartzea aldarrikatzeko

Larunbatean hamarnaka milaka herritar manifestatu dira Berlinen eta Alemania osoan. Otsailaren 23ko hauteskunde orokorren atarian, gainontzeko alderdiei eta bereziki CDU alderdi kontserbadoreari exijitu diete AfD eskuin muturreko alderdiarekin harreman oro eteteko.


2025-02-03 | Estitxu Eizagirre
Ezkeltzun ez dutela eolikorik jarriko jakinarazi dio enpresak Zizurkilgo Udalari

Green Capital enpresak ahoz jakinarazi dio Zizurkilgo Udalari Ezkeltzuko proiektua "behin betiko bertan behera uzteko erabakia". Udalak positibotzat jo du erabakia, "zalantza handiak sortzen baitzituen ingurumenari, paisaiari eta ondareari eragingo lizkiokeen... [+]


LGBTIQ+ komunitateak Argentinako kaleak bete ditu Mileiren aurka

Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.


Greenpeace-k Guggenheim museoan Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu du

Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.


2025-02-03 | Nicolas Goñi
Jendez hustutako landa eremuetara basabizitza ez da uste bezala itzultzen

Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede... [+]


2025-02-03 | Ahotsa.info
Arrotxapeak aurre egin dio ultraeskuinaren probokazioari

Vox alderdi faxistak Iruñeko Arrotxapea auzoan "informazio-mahai" bat jartzeko asmoa iragarri zuen, eta "kaleetan faxistarik nahi ez duen" langile-auzo anitz baten gaitzespenarekin egin dute topo. Berriozarren ere izan dira VOXekoak, eta bertan ere... [+]


Eguneraketa berriak daude