BESTE GREBA OROKOR BATEN AURREAN EGON GAITEZKE

  • Euskal Herrian bezala mundu osoan ospatu berri da Maiatzaren Lehena, mundu osokolangileriaren tradizio historiko bati jarraiki. Mundu globalizatu honen baitan kapitalismoak erakusten duen jarrera bateratua ez bezala, Euskal Herriko eta munduko langileakbanatuta eta nor bere aldetik dabiltza. Sindikalismo abertzalearen baitan ekintzabateratuari berrekiteko asmo sendoa dago.

2017ko azaroaren 28an
Iragan astelehenean Maiatzaren Lehena ospatu da Euskal Herrian eta munduko beste herrialdeetan. Honenbestez, eutsi egin zaio munduko langileen mugimenduaren tradizio historikoari, Ipar Amerikan, duela ehun urtetik gora, langile talde batzuek -egunean 14 eta 16 orduz lan nekezari emanak bizi zirenek- zortzi orduko lanaldia aldarrikatzeko egin zuten borroka heroikoaren oroitzapenetan. Gaurko egunean ere lanaldia murrizteko eskaera egiten jarraitzen dugu, baina zirkustantzia historikoak eta lan mundua gogotik aldatu dira.
Azken 20 urteotan bezala, aurtengo Maitzaren Lehenean sindikatu bakoitzak bere aldetik ospatu du egun hau, eta zatiketa hori halako asperra eta nahasmendua eragiten ari da langileen artean; hortaz, gero eta urriagoak dira mobilizazio bateratuak eta jendetsuak antolatzeko aukerak. Hala eta guztiz ere, aurtengo Maitzaren Lehenean, batzuen eta besteen esanak eta asmoak gogoan baditugu bederen, 35 orduko lanaldiaren eta gizarte soldataren aldeko beste greba orokor bat antolatzeko asmoa agertu dute sindikatuek. Patronalak eta Administrazioak eskaera horien aurrean egun erakusten duten jarreran funtsezko aldaketak egin beharko dituzte greba egingo ez bada.


35 ORDU ETA GIZARTE SOLDATA.

35 orduko lanaldiaren eta gizarte soldataren aldeko borroka izango da sindikatu guztiek datozen hilabeteetan bideratuko duten kanpainaren ardatz nagusia. Eta era berezi batean ELA, LAB, ESK, EHNE, Hiru eta STEE-EILAS sindikatu abertzaleek. Euskal sindikalgintzan gehiengoa duten ELA eta LAB sindikatuetako arduradun nagusiek aurtengo maiatzaren lehena baino lehen iragarri zuten proposamen hori, eta iragan berri den maiatzaren lehenenean berriro ere adierazi dute.
Elorrietak, bere aldetik, kritika zorrotzak egin dizkie enpresariei, "inoiz ez bezain likits" jokatzen ari direla esan die, ABLEak, azpikontratazioak, soldata-eskala bikoitzak, gazteak eta emakumeak erabiltzen eta ustiatzen baitituzte dirua erruz irabazteko xedean. Sindikalista honen esanetan, enpresariak "eroso dabiltza eta nagusikeriaz jarduten dute", baina euskal sindikalismoaren diagnostikoan oker ari direla ohartarazi du. Hortaz, ELA sindikatuko idazkari nagusiak enpresariei "aurre egiteko" prest dagoela iragarri zuen, ez zuen inolako presio-elementurik baztertu eta, hala behar izanez gero, beste greba orokor bat egiteko deialdia luzatzeko prest zegoela adierazi zuen.
LAB sindikatuko idazkari nagusiren ustez, beste lan-erreforma baten mehatxua, 35 orduko lanaldiaren aurreko ukoa eta lan-istripuen gorakada nabaria "egungo erregimen politikoak eta ekonomikoak inposatzen dituzten lan-moldeek eragindako alarma gorria" pizten ari delako erakusgarriak dira. Gisa berean, eta 1999ko maiatzaren 21ean lanaldia murrizteko burutu zen greba orokorra gogoan, indarrak biltzeko eta sindikatuen batasunari berrekiteko beharra azaldu zuen, datozen hilabeteetan sindikatuen erantzun eta mobilizazio bateratu bat lortzeko xedean.
Txomin Lorcak, LAB sindikatuaren V. Biltzar amaitu berrian berriro ere Ekintza Sindikalaren arduradun hautatuak, ELA sindikatuarekin harremanetan ari direla ziurtatu du esparru konfederalean 35 orduko lanaldiaren eta gizarte soldataren aldeko kanpainari berriro ere ekiteko. Eta gehiago esan zuen, izan ere, patronalak sektore-artean lanaldia murrizteko negoziazioari uko eginez gero, datozen udazkenean eta udaberrian mobilizazio bateratuak eta jendetsuak egiteko unea izango dela adierazi zuen, eta ez zuen greba orokorrerako deialdia baztertu. Deialdi hori, jakina, ELA eta beste sindikatu abertzaleekin batera egingo litzateke.
Gizarte Soldatari dagokionez, gogora ekarri behar da Euskal Autonomia Erkidegoan Gizarte Eskubideen Gutunari begira Legebiltzarrak onartu zuen ponentzia, 1997. urteaz geroztik 82.000 lagunen sinaduren sostenguarekin eskatua, iragan apirilaren 10ean jarri zela indarrean. Testuinguru honetan, aipatu beharrekoak dira Hego Euskal Herrian 151.700 lagun erabateko txirotasunean bizi direlako azken datu estatistikoak. Gizarte Soldatak, besteak beste, gizarte soldata bat eskatzen du Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) parekorik ez duten pertsona horientzat. Une honetan, hilabetean 70.680 pezetako kopuruan zehaztuta dago LGS Espainiako Estatuan.
Ez da samurra izango Gizarte Gutun honek EAEko Legebiltzarrean biziko duen eztabaida. Beldur gara azkenean, Legebiltzarrera iristen denean, ez ote den aldaketez beterik aurkeztuko, zeharo ahuldurik. Oraingoz, EH eta IU-EB talde politikoek baino ez dute Gizarte Gutunarekin bat egin. Legebiltzarrera biltzen diren talde politikoen artean oraindik ez dago halako adostasunik, batez ere, pertsona guztiek gizarte soldata bat jasotzeko duten eskubidea ezagutzeko orduan eta soldata horrek lanbidearteko gutxieneko kopurura iritsi behar duen ala ez erabakitzeko orduan. Kasu honetan Espainiako Estatuko Gobernuak zehazten du lanbidearteko gutxieneko soldataren kopurua

ENPRESEK ETEKINEN MARKA GUZTIAK HAUTSI ZITUZTE 1999AN
Gauza jakina da hazkunde ekonomikoak berez ez duela enpleguaren sorrera ekarri behar. Langabezia-tasak altuak diren arren eta patronala lanaldia murriztearen, 35 orduko lanaldia ezartzearen eta aparteko orduak kentzearen aurka ageri den arren, etekinen marka guztiak hausten jarraitzen dute enpresek. Eta ez soilik finantza erakundeek. Baita finantza erakundeak ez direnek ere.
Orain ez asko euskal bankuen, aurrezki kutxen eta kreditu kooperatiben emaitzak aurkeztu genituen orriotan, eta ikusi genuen nola 1999. urtean ia biloi erdi pezetako (20.000 milioi libera inguru) mozkinak izan zituzten. Espainiako Estatuan, berriz, bankuek %17,3 gehiago irabazi zuten 1999an, ia bilioi pezeta, 930.000 milioi pezeta zehatz-mehatz. Burtsaren Ibex indizean kotizatzen duten 35 enpresek, tartean Euskal Herriko batzuek, bi bilioi pezetatik gorako mozkinak izan zituzten 1999an. Orain gutxi Espainiako Bankuak 1999ko ekitaldiari dagozkion enpresa-datuak eman ditu aditzera. 1999an eta mozkin gordinetan %3,9ko hazkundea izan dute enpresek, eta aurreko ekitaldian, 1998an, %5,1ekoa izan zen hazkundea. Datu hauek Balantzeetarako Zentralak bilduak dira, eta finantza enpresak ez diren 784 enpresaren, sektore honetan jarduten duten enpresen %16,5aren, datuetan oinarrituak dira.
Enpresek gero eta mozkin handiagoak dituzten artean, langabezia-tasak oso handia izaten jarraitzen du, eta egiten diren kontratu gehienak aldi baterako kontratuak izaten dira

ELA ETA LAB-EN ARTEAN EKINTZA BATERATUARI BERREKITEKO BORONDATEA DAGO
Ez du unerik goxoena bizi sindikatuen arteko ekintza bateratuak. Eta hau ez da soilik orain dela hilabete gutxi batzuk arte ekintza bateratuari eutsi dioten sindikatu abertzaleen artean gertatzen. Batez ere azken bi urteotan, era grafiko batez egiaztatu ahal izan da sindikatu abertzaleen arteko ekintza sindikal bateratua hitzarmenak negoziatzeko orduan, kalean agerraldiak egiteko orduan, eginiko prentsaurreko bateratuetan eta batez ere Maiatzaren Lehenean. Gaurko egunean, aldiz, azken hilabete hauetan baino ez zaigu sindikatu abertzaleen arteko ekintza bateratuaren irudi grafikoa eskaini. Hala ere, Maiatzaren Lehen honetan talde abertzaleen arteko ekintza bateratua lortu da azkenik; Bilbon ELA, LAB, ESK, STEE EILAS, EHNE eta Hiru elkarrekin izan ziren. CCOO, UGT eta USO sindikatu estatalistek batera ospatu zuten halaber EAEko hiru hiriburuetan. Eta frantses sindikatu estatalistek ekintza nagusia Baionan egin zuten.
Ekintza bateratua bideratzeko jardunean, ELA eta LAB sindikatuen artekoa ez da bakarra egungo etenaldian. Are larriagoa da sindikatu abertzaleen eta Espainiako Estatuko sindikatuen (CCOO eta UGT) arteko banaketa. Talde biak bereizten dituen egungo horma gero eta handiagoa da. Eta dagoeneko ez ditu soilik sindikatu-kontzepzioak, sindikatuen marko juridiko politikoari buruzko balorazioak, bereizten. Ez dago patronalaren edota Administrazioaren erasoari era bateratu batez aurre egiteko adostasunik, eta artean, lanaldia murriztearen aurka, 35 orduko lanaldiaren aurka, aparteko orduekin jarraitzearen alde eta aldi baterako kontratuak, kontratu eskasak, egitearen alde agertzen da patronala. Azken hilabeteotan hainbeste langileren heriotza eragiten duten lan istripuek ere ez dute sindikatu guztiak erretratu berean agertzerik lortu. Politika horien guztien aurka egon arren, sindikatu bakoitzak edo sindikatu-talde bakoitzak (abertzaleak eta estatalistak), bere aldetik egiten du. Eta patronala eta Administrazioa ezin gusturago daude sindikatuen banaketarekin. Banaketari eutsiz gero, gero eta zailagoa izango da greba orokor eta arrakastatsu bat egitea.
Nolanahi ere, ELA eta LAB sindikatuen artean gertatu den etena da azken aste eta hilabeteetan deigarriena. ELAko idazkari nagusi Jose Elorrietak berak aitortu berri du ELA eta LABen arteko ekintza bateratuak ez dituela "une goxoenak bizi, eta horretan arrazoi nagusia ez da eszenategi politikoaren aldaketa, nahiz eta bere eragina izan duen".
Sindikatu abertzale bien arteko lankidetzan dauden arazoak zehazteko orduan, Elorrietak negoziazio kolektiboaren aurrean agertutako jarrera desberdinak ditu aipagai. Sindikalista honen esanetan, sindikalismo abertzaleak, euskal langileen mugimenduaren historian inoiz ez bezalako gehiengoa duenak, behar bezala egindako aliantza sindikala optimizatu beharko du, "alde biek aliantza hori elementu positibo bezala ikusi behar dute, eta horrek orain dela 20 urteko eszenategian erabateko aldaketak egitea eskatzen du".Sindikatu abertzale bien arteko harremanak une honetan hotz samar dauden arren, Elorrietak ez du ezkor agertu nahi, eta ziur dago aurrera egiten lagunduko dieten bi elementu daudela. Batetik, LAB eta ELAk sindikalismoa "gizartean aldaketak egiteko tresna" gisa ulertzen dutela, eta bestetik, sindikalismo abertzalea gehiengoa dela eta "hortaz, sendotasun handiko lankidetza egonkorra ziurtatzeko elementuak aurkitu behar ditu".
LABek, bere aldetik, aitortu ere egiten du sindikatu abertzale bien artean halako etenaldi bat dagoena, eta gisa berean, egoera honi lehenbailehen soluzioa emateko beharra azaltzen du. LABeko ekintza sindikalaren arduradun Txomin Lorca berak esan zuen Biltzarra egin aurretik ELArekin bideratutako ekintza sindikal bateratua izaera estrategikoko elementua zela, "LAB sindikatuaren errealitateaz gaindi langileen mugimenduak duen beharra zelako". LABeko idazkari nagusi Diez Usabiagak, bere sindikatuaren Biltzarraren bezperan, ELArekiko harremanak hoztu zirela aitortu ondoren, halaxe adierazi zuen: "Guk orainari eta etorkizunari begiratu nahi diogu, egoera hau gainditu nahi dugu eta horretarako egokieran gaudela uste dugu, izan ere, euskal gizarteak eta bereziki langileek, halaxe eskatzen digute". Orain hilabete LABek egindako V. Biltzarrean berretsi egin zuen ELArekin ekintza sindikal bateratua bideratzeko estrategia


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Urtebete baino gehiago greban, Elon Musken enpresaren aurka
“Teslak ez du nahi langileek iritzia emateko eskubidea izaterik”

Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]


Idazkaritzak eta kontuhartzailetzak: joko arauak partidaren amaieran aldatzeaz

Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]


Gasteizko SDA Factoryk ere lantegia itxi eta 55 lagun kaleratuko ditu

B&B Trends lantegiaren jabeak iragarri du hartzekodunen konkurtsoan jarri duela lantegia, "ondare desegonkortasuna" argudiatuta.


2024-12-18 | Julene Flamarique
BSHko langileek lantegiaren “deslokalizazioa” salatu eta manifestazioa deitu dute larunbaterako Iruñean

Alemaniatik etorritako goi kargu batek eman die 655 langileei enpresaren itxieraren berria, ohar bat "hoztasunez" irakurrita, eta langileei “lehiakortasun falta” egotzi die. Langileek presazko bilera eskatu diote BSHko operazio arduradun Pepe Justeri, eta... [+]


Nola egiten da bi ikastetxeren fusioa?

Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?


660 langileko Eskirotzeko lantokia ixteko erabakia iragarri du BSHk, Nafarroan

660 langile ditu ontzi-garbigailuak eta hozkailuak ekoizten dituen lantokiak. Astelehen goizean ezagutu dute Alemaniako zuzendaritzaren asmoa. Enpresa batzordeak langile asanbladara dei egin du.


Armagintza industriaren "moldaketa eraldatzailerako" proposamena
Armagintzari loturiko euskal enpresa eta erakundeak 70etik 200 baino gehiago izatera pasa dira 2008tik hona

Armagintzari loturiko Hego Euskal Herriko “enpresa, zentro edo erakundeak” hirukoiztu egin dira azken hamabost urteetan, Gasteizkoak talde antimilitaristak hurrenez hurren 2008an eta 2024an egindako ikerketen datuek azaleratu dutenez. Aurkeztu berri duten... [+]


2024-12-13 | Euskal Irratiak
Ardien mihi urdinaren eritasunaren ondorioei elkartasunez ihardetsi nahi die ELBk

ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]


2024-12-12 | Julene Flamarique
Greba abiatu dute Uberreko langileek Bizkaian, gutxieneko soldata baino gehiago kobratzeko

Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.


2024-12-11 | ARGIA
Osasun sistemak porrot ez egiteko, legea aldatzea beharrezkoa dela dio Nafarroako Gobernuak

Osasun Legea aldatzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Osasun kontseilariak, hala nola Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzea, bestela “luze gabe sistemak porrot” egingo duela argudiatuta. Sindikatuak ez daude formula horrekin ados.


1974ko Supergreba

Gaurko egunez, duela 50 urte, Euskal Herriko langile mugimenduak bere historiako kapitulu garrantzitsua idatzi zuen. Hegoaldean 200.000 langilek greba orokorra egin zuten erregimen frankistaren aurka. Mobilizazio hark argi utzi zuen Euskal Herriko mugimendu antifrankista... [+]


Grebaren kari 1.600 lagun batu dira Baionan, Frantziako Gobernuaren austeritate politika salatzeko

Bezperako zentsura mozioa dela medio, Frantziako Gobernua erori izanak ez ditu herritarrak etxean geldiarazi eta jarraitua izan da CGT, CFDT, Unsa, FSU, Solidaires, CFE-CGC eta FA-FP sindikatuek, baita LABek ere deituriko greba eguna.


Eguneraketa berriak daude