SAREKO SOS GEHIENAK DAUDE ESTATU BATUETAN

  • International Data Corporation enpresa amerikarrak emaniko datuen arabera, 2000 amaierarako 160 inguru bilioi pezeta mugituko ditu Internetek sortutako ekonomia berriak. Horrek esan nahi du orain artean negozio bakar batek ez duela gisa honetako hazkunde erraldoirik bizi izan.

2021eko uztailaren 20an
Interneten ekonomiak ez ditu soilik merkataritza elektronikotik eratorririko negozioak biltzen, negozioaren inguru eta ondorio guztiak biltzen ditu: telekomunikazioetarako azpiegiturak, softwarea, hazkunde handiko finantza merkatu berriak, teknologia enpresen balore handitzeak, finantziazio formula berriak.
Sarea asmatu zutenez, amerikarrak dira gaurko egunean nagusi Europak artean eragin txikia duen merkatuan, baina Europa biziki ari da egoera berrira egokitzen. Forrester Research teknologia kontsultategiak egin berri duen azterketa baten arabera, 72 milioi europarrek bisitatzen dute Internet. Amerikarren kopuru berberak 1,5 inguru bilioi pezeta (60.000 milioi libera) gastatu zuen iragan Gabonetan sarearen bidez on line erosketak egiten. Europan "%20k baino ez ditu erosketak egiten, eta %34k geroago dendetan eskuratzen dituzten artikuluak bilatzen ditu; ez du sekula ere arriskatzen; erosketak produktu merkeetara mugatzen dira, liburuak edota CDak; %68k artikulua ikusi egin nahi du erosi baino lehen, eta %72k ez dizkie bere informazio pertsonal eta finantzarioak on line dendei eskaini nahi".
Kontsultategi horrek eginiko txostenean egiaztatu egiten da Europak sarean mugitzeko dituen ohiturak nabigatzera eta e-mailak igortzera mugatzen direla. Lehen fase hau guztiz gaindituta dago Estatu Batuetan, baina Europan pixkanaka-pixkanaka aldatzen ari dira gauzak. Ildo honetatik, internauten kopurua asko handituko dela iragarri dute, egun 47 milioi badira 2003. urterako 70 milioi izango baitira. Kontsultategi honen arabera, merkataritza elektronikoak Europan 266tik gora bilioi mugituko ditu 2004. urterako, hots, guztizko merkataritzaren %6. Hortaz, datozen lau urteetan, Europan gaurko egunean sei bilioi pezeta mugitzen dituen merkataritza elektronikoaren hazkunde-erritmoa %100 baino askoz ere handiagoa izangoa da urtean.
Europaren baitan Espainiako Estatuak duen potentziala garrantzitsua dela ematen du, Interneten erabiltzen den hizkuntza ingelesa izan arren, Europako beste estatuek ez dituzten aukerak ematen baitizkio Hego Amerikako merkatuak Espainiako Estatuari. Adituen arabera, Hego Amerikako merkataritza elektronikoak egun 26.000 milioi pezeta mugitzen baditu, ia 1,3 bilioi pezeta mugituko ditu 2003. urtean. Asociación Española de Comercio Electrónico (AECE) elkarteak emaniko datuen arabera, merkataritza elektronikoak 8.500 milioi pezeta mugitu ditu 1999an Espainiako Estatuan. Iturri horren esanetan kopuru hori 255.000 milioikoa izango da 2002. urterako. Gobernu espainiarrak eginiko aurreikuspenetan, negozio honek 80.000 inguru milioi pezeta mugituko ditu 2000. urte honetan, baina AECE bezalako beste iturri batzuek kopuru apalagoak erabiltzen dituzte

EB-REN 10 AHOLKUAK
INTERNETEK EGUN DUEN eragina eta batez ere etorkizunean izango duena kontuan izanik, jarraian aurkezten ditugun aholku batzuk eman berri ditu Europako Batzordeak:
1.- Gazte europarrek Aro Digitalean sarrera izan dezatela sustatu behar da.
2.- Interneterako sarbideek merkeagoak izan behar dute.
3.- Merkataritza elektronikoaren garapena bizkortu behar da.
4.- Ikerlariek eta ikasleek sarbide lasterra izan behar dute sarera.
5.- Interneten sartzeko segurtasuna eskaini behar da txartel adimendunen bidez.
6.- Arrisku-kapitala erraztu behar zaie teknologia aurreratua erabiltzen duten enpresa txiki eta ertainei.
7.- Elektronikan inplikatu behar dira minusbaliotasunak dituzten pertsonak.
8.- Osasun atentzio elektronikoa bultzatu behar da.
9.- Garraio adimendunak antolatu behar dira.
10.- Gobernuak sarera bildu behar dira.

AURTEN HIRUKOIZTU EGINGO DA INTERNETEK EUROPAKO BURTSETAN DUEN BALOREA
TELEFONICAREN FILIALA DEN TERRAREN kasu zehatzean, aurtengo lehen hilabeteetan guztiok ikusi dugu Espainiako Estatuan Internetek dituen baloreen bilakaera. Amerikako eta Europako burtsen munduan ez dabilena zeharo harritu du igoera horrek, burtsa horietan ugari baitira Terraren antzeko kasuak. Izugarria da Amerikako eta, une honetan, Europako burtsetan Interneten aurrean dagoen grina. Horrela, bi taldetan bereizi dira inbertsoreak eta adituak: batean hau guztia burbuila baino ez dela eta luzaroan iraun ez dezakeena diotenak daude eta, bestean, zeharo kontrakoa diotenak. Eztabaida zabalik dago, baina bizitzak aurrera darrai eta burtsek egunero irekitzen dituzte beren ateak; horra errealitatea.
Honenbestez, Internetek Europako burtsetan dituen tituluen balorea hirukoiztu egingo da 2000. urte honetan. Merry Linch enpresa espezializatuan lan egiten duten adituen esanetan, aurtengo ekainean 150.000 inguru milioi dolarreko balioa izango dute Internetek Europako burtsetan dauzkan baloreek, eta kontuan eduki behar da 1999ko irailean titulu horien balioa 50.000 milioi dolarrekoa zela. Hortaz, enpresa espezializatu horrek eskainitako aurreikuspenak betetzen badira, hirukoiztu egingo da Internetek Europako merkatuetan izango duen balorea.
Hala eta guztiz ere, oraindik oso zabala da EEBBetako merkatuen eta Europakoen burtsa-baloreen arteko arraila. Dow Jones Internet Indizea osatzen duten 40 baloreen burtsa-kapitalizazioak (240.000 dolar), lauz biderkatzen du Bloombergeko Beunet Indize europarra osatzen duten 79 burtsa-baloreen kapitalizazioa.
Telefonicaren filiala den Terra sozietatea Europako merkatura atera bezain laster, kapitalizazioaren buruan jarri zen %21,48ko merkatu-kuotarekin, eta ondotik datoz Freeserve britainiarra (%11,5) eta Intershop eta Consors alemaniarrak (%7,1 eta %5,8 hurrenez hurren). 1999. urte amaieran eta burtsan aurkeztu eta berehala, % 280 igo zen Terra, eta une horretan 2,2 bilioi pezetako kopurura iritsi zen burtsa-kapitalizazioan. Terrak Espainian duen balioa EEBBetako aitzindarienekin alderatuta esan beharra dago Amerika Online (AOL) enpresak, kapitalizazioaren arabera Interneten balio handiena duenak, 1999ko urte amaieran 200.000 milioi dolarreko balioa zuela, Terra enpresak halako hamasei!
Orain Internet enpresak Europako burtsetara noiz aterako zain gaude. Lerro hauek argitara ematerako agian burtsan izango dira World Online International talde holandarra, Lycos Europa, eta Deutsche Telekom, France Telekom eta Telecom Italia atariak. Eta grina hau Espainiako Estatura ere iritsi da. Izan ere, Baloreen Merkatu Batzordeak, estatu osoko burtsak arautzen dituenak, prest eduki nahi du maiatzerako teknologia aurreratuko enpresen merkatu berri hau, ez baitute irabazirik bermatu behar. Enpresa internauten talde txiki bat burtsara ateratzeko prestatzen ari da, horixe baita talde horren finantziazioa bermatzeko funtsezko urratsa. Txosten hau argitara ematen denerako, agian aditzera emana izango du baloreen batzordeak. Eta baliteke ordurako sukarra areagotzea enpresa mota honek berekin batera dakartzan arrisku guztiak kontuan izan arren. Batzuk sendotu ahal izango dira baina, agian, beste asko izango dira Interneten burbuilaren osagarri eta, beraz, desagertu egingo dira bihar-etzi.


Azkenak
Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Eguneraketa berriak daude