INTERNETEK GEHIEN UKITUKO DITUEN SEI NEGOZIOAK

  • Internet izeneko asmakuntza hau oso bestelako fenomenoa da aldez aurretik aurkeztu diren beste aurrerapen teknologikoekin alderatuz. Leku orotara iristen den merkatua da, sare, ordenadore eta informazioz beteriko datu-baseen loturez osatua, guztira bilioi bat dolarren balioa duena. Merkatu honetan doako sarrera izan dezakete ordenadore bat eta telefono-linea bat dauzkaten guztiek. Munduko edozein tokitatik, egunaren eta gauaren edozein unetan. Hau da, Internetek sarrera-gune bat eskaintzen die edozein merkatu eta sektoretan parte hartzen dutenei.

2007ko otsailaren 21ean
Texaseko Unibertsitateko merkataritza elektronikoari buruzko ikerketa zentroaren arabera, Interneteko ekonomiak 301.000 milioi dolar mugitzen ditu, on line saltzen diren industria eta kontsumorako produktuak, zerbitzuak eta merkataritza elektronikoaren euskarria den softwarea barne. Bada automobilaren industriak sortzen dituen 350.000 milioi dolarrekin alderatzen duenik. Hazkunde erritmo honekin, Interneten bidezko merkataritza bost urteren buruan oso arriskutsua izango da negozio askorentzat eta errentagarria beste batzuentzat. Ildo honetatik, sei dira Internetek gehien ukituko dituen sektoreak: informatika eta elektronika, telekomunikazioak, finantza zerbitzuak, energia, bidaiak eta banaketa.
Halaxe adierazten du aditu batzuek "BusinessWeek" aldizkarirako egin berri duten txostenak. Txosten hori ekonomia aztertzen duen "Dinero" aldizkarian aurkeztu zen gazteleraz, eta hortik atera ditugu datuok eta jarraian aipatzen ditugunak. Logikoa denez, aldizkari amerikarrak Amerikako kontinente osoan bizi den egoera aztertzen du, baina Internet gizartean txertatzen den neurrian, joera hori berdina izango da, arian arian, nola Euskal Herrian hala munduko beste lurraldeetan.


Informatika eta elektronika

Informatikaren eta Elektronikaren sektoreak 52.800 milioi dolarreko (ia 8 bilioi eta erdi pezeta, 335.000 milioi libera inguru) merkataritza elektronikoa sortu zuen 1999an, eta kopuru hori 410.000 milioi dolarrekoa izango omen da 2003an, hots, 2003. urteari begira aurreikusten den guztizko kopuruaren %37. Interneten ardatz nagusi den informatikaren sektorea da guztietan erasokorrena, bere negozioari aplikatzen baitio. Dell Computer, Cisco Systems eta Intel-en artean egunero 100dik gora milioi dolar saltzen dute Interneten. Eta Internet oraindik erronka handia da PCak ekoizten dituzten enpresa gehienentzat. Dell eta Gateway enpresek dagoeneko on line zerbitzuak saltzen dituzte, eta ordenadoreak egiten dituzten beste enpresa batzuk beren bezeroak sarean erosten hasteko zain daude. Hewlett-Pacckard enpresak, bere aldetik, zerbitzari handiak doan uzteko asmoa agertu du merkataritza elektronikoaren negozioan partaidetza edukitzearen truke.


Telekomunikazioak

Telekomunikazioaren sektoreak 1.500 milioi dolarreko merkataritza elektronikoa sortu zuen 1999an, eta kopuru hori 15.000 milioi dolarrekoa izango omen da 2003an, hots, 2003. urteari begira aurreikusten den guztizko kopuruaren %5. Internetek ohiko bihurtu du datuen trafikoa, eta horrek sektore honetan parte hartzen duten ia guztien negozioa sendotu du. Gainera, sektore honetan aitzindari diren AT&T eta MCI WorldCom bezalako konpainiek enpresei telekomunikazio zerbitzuak eskaintzeagatik jasotako sarrerak handitzen ari dira etenik gabe. Txosten honen arabera, egiazko sarrerek oraindik ez dute guztizko kopuruan portzentaia handirik hartuko, bezero handiak motelak baitira beren datu-baseetan aldaketak egiteko orduan.


0Finantza zerbitzuak

Finantza zerbitzuen sektoreak 14.000 milioi dolarreko merkataritza elektronikoa sortu zuen 1999an, eta kopuru hori 80.000 milioi dolarrekoa izango omen da 2003an, hots, 2003. urteari begira aurreikusten den guztizko kopuruaren %6. Finantza zerbitzuak bereziki Interneten ezaugarriei egokitzen zaizkien zerbitzuak dira. Erraz digitalizatzen dira eta on line banatzen dira. Gainera merkeagoak dira: bankuei penny bat pasatxo kostatzen zaie aarean eginiko transakzio bat prozesatzea, sukurtsal batean 1,07 dolar balio du eragiketa berberak eta kutxazain automatiko batean 27 zentabo.Enpresei eskaintzen zaizkien on line finantza zerbitzuak azkar handitzen ari diren arren, sektorea arautzen duten lege konplexuak eta artean gainditu beharreko segurtasun neurriak dituzte oztopo nagusi.


Energia

Energiaren sektoreak 11.000 milioi dolarreko merkataritza elektronikoa sortu zuen 1999an, eta kopuru hori 170.100 milioi dolarrekoa izango omen da 2003an, hots, 2003. urteari begira aurreikusten den guztizko kopuruaren %12. Aztergai dugun txostenaren arabera, energiaren merkataritza bolumen garrantzitsu batekin ari da sarera aldatzen. Gas naturala izan da horretan aitzindaria. Ohiko metodoen aldera asko aurrezten da, desagertu egiten dira bitartekariak eta eskarien gorabeherei momentuan erantzuteko aukera ematen du. Ondorioz, aldaketa ugari aurreikusten dira. Transakzio gehienak on line merkatu berrietan egingo dira, merkeago aterako baitira. Honek gainditu egingo ditu muga geografiko tradizionalak, kontsumitzaile txikiak konkistatzeko lehiakortasuna sustatuko du eta prezioak jaitsi egingo dira.


Bidaiak

Bidaien sektoreak 12.800 milioi dolarreko merkataritza elektronikoa sortu zuen 1999an, eta kopuru hori 67.400 milioi dolarrekoa izango omen da 2003an, hots, 2003. urteari begira aurreikusten den guztizko kopuruaren %17. "BusinessWeek" aldizkariko txostenaren arabera, bidaia-agenteak saihesten hasiak dira nola kontsumitzaileak hala enpresak, eta sarera jotzen ari dira bidaia-txartelak erosteko eta erreserbak egiteko orduan. Airelinea enpresentzat albiste ona da, txartel elektroniko bat prozesatzeko dolar bakar bat gastatu behar dutelako, agentzia baten bidez tramitatzen denak 8 dolar balio dituenean. Negozioa okertzen ari zaie bidaia-agenteei, eta agente asko hasiak dira hegazkin txartelengatik jasotzen dituzten komisioen murrizketa nabaritzen. Jupiter Communications kontsultategi amerikarraren arabera, hegazkin txartelen %62 on line igorriko dira 2002. urterako, eta ohiko tramite-bideetatik eskuratzen diren txartelak %20 baino ez dira izango.


Banaketa sektorea

Banaketaren sektoreak 18.200 milioi dolarreko merkataritza elektronikoa sortu zuen 1999an, eta kopuru hori 108.000 milioi dolarrekoa izango omen da 2003an, hots, 2002. urteari begira aurreikusten den guztizko kopuruaren %6. "BusinessWeek" aldizkarian jasotako txostenak dio eszeptikoek Amazon.com enpresaren zenbaki gorriak, egunetik egunera handiagoak, aurkezten dituztela argudio gisa. Hala eta guztiz ere, banatzaileek ondo asko dakite lau urtetan 1.400 milioi dolarreko fakturazioa lortu duen edozein enpresa mehatxu bat dela. Eta on line saltzeko ehundaka negozio berri daude saltzeko mahaiaren atzeko aldean dauden arerioei lekua kentzen. Hain zuzen ere aldeak hurbiltzeko xedez, banatzaile batzuk hasiak dira beren estrategiak aldatzen, eta batzuek iragan Gabonetarako zatiketak merkaturatu zituzten Interneten


Azkenak
Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Eguneraketa berriak daude