EUSKARAREN OFIZIALTASUNA EHE-REN IBILALDIAREN HELBURU

  • Euskal Herrian Euskarazek Euskal Herri osoan euskarak hizkuntza ofiziala izan beharduela aldarrikatzeko martxa abiatu zuen. Baionan hasi zen apirilaren lehenean eta hilaren 15ean iritsiko da Bilbora. Martxa amaitzeko, manifestazio nazionala egingo da.

2021eko uztailaren 15ean
Amaitzear da, euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko asmoz, Euskal Herrian Euskaraz elkartea "Hizkuntza bat, lurralde bat, legeri bat: Ofizialtasuna" lelopean Euskal Herrian zehar egiten ari den bira. Izan ere, EHEren arabera, euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko aldarrikapenek euskal herritarren atxikimendu ugariak izan dituzte, eta botere politikoak ez du eskaera hori aintzat hartu. Eta areago, euskararen normalkuntzaren aurka gogor egiten duen zatiketa juridikoa ezarri diote Euskal Herriari. Hala, EHEk euskararen ofizialtasunaren aldeko martxa honetan parte hartzeko deia egin dio gizarte osoari.
Baionatik abiatu zen apirilaren 1ean ibilaldia eta Euskal Herriko hainbat herri zeharkatu du, Hendaia, Elizondo, Oiartzun, Trebiño eta Leioa, besteak beste, apirilaren 15ean Bilbora iritsi aurretik. Apirilaren 9an ibilaldia eten egin zen Iruñetik pasatzerakoan, Oinarriak-ek antolatutako jaialdian parte hartzeko. Ibilbideko herri guztietan, hizkuntza eskubideak urratzen diren hainbat eremu salatu dute: posta, administrazioa, komunikabideak, osasungintza, epaitegiak, irakaskuntza eta saltokiak, bereziki.
Tokian tokiko egoeraren arabera, arlo ezberdinak salatu dituzte. Zonalde euskaldunetan, esaterako, jende euskaldun asko egonik ere, administrazioarekin harremanak euskaraz izateko eskubidea ez dago inondik inora ziurtatuta. Honi jarraiki, osasun etxeak, epaitegiak eta lanbide heziketa zentroak, besteak beste, izan dira martxaren geltokiak. Zonalde erdaldunagoetan, aldiz, arazo nagusiena euskararen ezagutza urria denez, ikastetxeetara jo dute. Horiexek baitira, hain zuzen ere, euskararen transmisiorako ezinbesteko tresnak. EHEko kide Unai Break honen inguruan zera esan digu:

"Ofizialtasunak kontzeptu abstraktua ematen duen arren, ikusten dugu ofizialtasunik ez egotearen gauzapen praktikoa eguneroko bizitzan eta toki eta eremu errealetan ematen dela. Hargatik, eskubide horiek urratzen diren tokietara joan gara, aurrerapausoak eman daitezen eskatzera. Euskarari ofizialtasuna aitortzen zaion lekuetan, gure eskubideak zapaltzen dira egunero. Sendagileak, idazkariak... euskaldunak badira, ondo, bestela, jai dugu. Eta hori ofizialtasuna aitortzen den lekuetan, besteetan ez dago protestatzeko eskubiderik, hori ere ukatua zaigu".
Euskal Herrian Euskarazek, martxa honen bidez, Euskal Herri osorako legeri berri bat aldarrikatu nahi izan du, gaur egun Frantziako eta Espainiako Estatuetako legeriek ezartzen duten zatiketa gaindituz. Unai Brearen hitzetan,

"legeri horrek hizkuntza eskubide guztiak bermatu beharko lituzke. Egun, legeri ezberdinak daude eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Egoera latzena Iparraldekoa da, Frantziako Konstituzioak ez du euskararen inolako aitorpenik egiten, eta beraz, hor eskubide guztiak ukatuta daude. Nafarroan zonifikazioarekin egoera berezi bat dugu, eskualde euskaldun eta mistoan eskubide batzuk onartzen dira, baina ez-euskaldunean ez da inolako eskubiderik onartzen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Trebiño eta Turtziozeko salbuespenekin, koofizialtasuna dago, alabaina Hegoaldean beti ere euskara gazteleraren menpe dago. Eta euskaldunak beti bigarren mailako herritar gisa kontsideratuak gara. Ildo horretatik, ofizialtasuna izango litzateke euskararen normalkuntzan aurrera egiteko gutxieneko oinarria".
Euskararen ofizialtasunaren aldeko martxak arazoak izan zituen Nafarroa igarotzerakoan. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak, Francisco Javier Ansuategik, Lesaka eta Bera arteko etapa debekatu zuen, legez kanpokoa zela argudiatuz. Hori dela eta, Goardia Zibilak eten egin zuen. Ansuategik, bestalde, Iruñetik pasa zen apirilaren 8ko etapan moldaketak egitera behartu zituen martxalariak. Horri aurre egiteko, Euskal Herrian Euskarazek bi helegite aurkeztu zituen Nafarroako Justizia jauregian. Break adierazi duenez, "esan zuten ibilbide berria proposatu behar genuela, baina oso denbora tarte estu batean, guk planteatutakoa desitxuratzeko asmoz, kotxerik gabe eta megafoniarik gabe". Ibilbidea EHEk nahi bezala gauzatzeko ukapena

"borondate politiko baten ondorioz eman da; denboraz bete beharreko epe legala bete ez genuela argudiatu zuten, baina guk bete dugu epe hori. Borondate politiko berberak eraginda, Beratik Lesakarako oinezko ibilbidea ezin izan zen normaltasunez burutu. Hor euskararen aldeko aldarrikapen bat isilarazteko nahi bat dago".
Ofizialtasunaren alde ibilaldi honi Jarrai, Gazteriak, Abokatu Euskaldunen Sindikatua, AEK, Kontseilua, Euskara Biziberritzeko Hitzarmena eta EH atxiki zaizkio. Ibilaldia apirilaren 15ean bukatuko da manifestazio nazional batekin. Manifestazio hau 17:30etan izango da eta Bilboko La Casillatik Udaletxera abiatuko da


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Akordioa erdietsi dute haur eskoletako langileen baldintzak hobetzeko, bi greba deialdien atarian

16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta LABek eta Steilasek indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. Asteartean mintzatuko... [+]


Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Ibaipeko autobidearen proiektua gelditzea exijitu dute ehunka lagunek Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.


Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


Eguneraketa berriak daude