EUSKAL BANKU ETA KUTXEN BILIOI ERDIKO ETEKINA

  • Azken hilabeteotan euskal finantza entitateek, banku, aurrezki kutxa zein kooperatibek, 1999ko emaitzak aurkeztu dituzte euren batzar nagusietan. Guztiak %10 inguru hazi dira iazkoan eta etekin osoa bilioi erdi pezeten inguruan ibili da.

2021eko uztailaren 20an
Euren egoitza soziala Euskal Herrian duten banku eta aurrezki kutxen 1999ko etekin gordina bilioi erdi pezeta inguruan ibili da. Hala diote azken hilabeteetan zehar finantza entitate hauek jakinarazi dituzten datuek. Etekin garbia, hots, zergak ordaindu ondorengoa, 415.478 milioi pezetakoa (16.620 milioi libera inguru) izan da, aurreko urtekoa baino %10 gehiago.
Euskal finantza entitateen artean BBVA eta BBK dira azpimarragarri. Lehenak, Argentariaren fusioaren ondoren, 290.481 milioiko etekin gordina izan zuen eta bigarrenak 38.743 milioikoa. Hego Euskal Herriko lau Aurrezki Kutxek (BBK, Kutxa, Vital eta CAN), Euskadiko Kutxarekin batera, 3,5 bilioi pezetatik gorako baliabideak kudeatu zituzten 1999an (pentsio planen fondoak alde batera utzita). Honek garbi erakusten du Euskal Herriko Aurrezki Kutxen sistemak duen pisua. BBK eta Euskadiko Kutxakren kasuan, bakoitzak bilioi bat pezetatik gora kudeatu zituen.


BOST BANKU ETA ZAZPI KUTXA.

Euskal banku mapa, euren egoitza nagusia Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako batean kokatuta duten bost bankuk eta lau aurrezki kutxa edo kreditu kooperatibek osatzen dute. Iparraldean bere egoitza soziala bertan duen entitaterik ez dago. Jakina denez, egoitza soziala euskal hiriburu batean kokatzeak etekin handiak ekartzen dizkie diru-kutxa publikoei, ekintza zerga Foru Ogasunetan ordaindu behar baita.
Honakoak dira Hego Euskal Herrian egoitza duten bost bankuak: BBVA Bilbon; Bankoa eta Banco Guipuzcoano Donostian; BSCH taldeko Banco Vitoria Gasteizen; eta Banco Popular taldeko Banco Vasconia Iruñean. Euskal jatorriko banku hauez gain, noski, badira Euskal Herri osoan lanean diharduten beste banku espainiar eta europar batzuk.
Aurrezki kutxa eta kreditu kooperatibei dagokienez, ondorengoak dira: Euskadiko Kutxa Arrasaten; BBK Bilbon; Kutxa Donostian; Vital Kutxa Gasteizen; Nafarroako Aurrezki Kutxa (CAN) Iruñean; Baserritarren Kutxa, Bilbon; eta Caja Rural Navarra, Iruñean. Kasu honetan ere Estatu Espainiarreko beste hainbat entitatek ere dihardu Hego Euskal Herrian, Kataluniako La Caixa, Caixa de Galizia gailegoa edo Madrilgo Caja de Madrid kasu.
BBVA da merkatuko entitate garrantzitsuena, batetik Estatu osoan diharduelako eta bestetik hainbat fusiok eraman duelako egoera horretara: Banco Bilbao eta Banco Vizcayaren artekoa lehenik eta duela gutxi Argentariarekin buruturikoa ondoren. Nazioarteko bokazioa duen megabankua da dagoeneko BBVA. 89.235 langilerekin, bezeroen baliabideetan 40 bilioi pezetatik gora kudeatu zituen eta zerga aurretiko 290.481 milioi pezetako etekinak izan zituen. Telefonicarekin aliantza burutzeko eta Europa eta Hegoa Amerikan hedatzeko plan berriekin, BBVAk 2002 urterako 500.000 milioiko etekinak bereganatzea du helburu.
BBVAren barruan, bere kartera industrial izugarria azpimarratu behar da; aurreko hamarkadan 467.000 milioi pezetako etekina ekarri zion horrek. Neurri handian kontrolatzen dituen enpresen artean ondorengoak nabarmentzen dira: Telefónica (9,17%), Repsol (9,54%), Iberdrola (9,02%), Iberia (7,30%), Terra (3%), Sogecable (10,39%), Acerinox (14,18%), Metrovacesa (17,32%), Acesa (5,36%), Bodegas y Bebidas (39,28 %). Horri guztiari atzerriko bankuetan duen parte hartzea gehitu behar zaio: Italiako Banco Nationale del Laboro, Frantziako Credit Lionnais edo Marokoko Wafabank. Hego Amerikan ere bere eragina zabaldu du azken hilabeteotan eta dagoeneko liderra da bertako bankan.
Banco Guipuzcoanok, hedapen prozesuan murgilduta, zer esanik eman du azken asteotan Banco Sabadell-eko partizipazioa (%10) BBKren esku uzteagatik. Azken honek, gainontzeko euskal kutxekin batera Aguirre Gonzalezen bankuaren beste %10 bat kontrolatzen zuen lehenago. Bestalde, bere garaian Credit Agricole-rekin aliantza prozesua aurrera eraman zuen Bankoak, bere sukurtsaletan desinbertsio prozesua jarri du abian eta, modu horretan, Levanten kokatutakoak saldu zituen iaz. BSCH taldearen barruko Banco Vitoriak bere ibilbidea indartu egin du, Banestoren inguruko arazoek eragindako krisia gainditu ondoren (Banesto taldearen barruan baitzegoen lehenago). Azkenik, Banco Popular taldeko partaide den Banco Vasconiak ere hazten jarraitu du azken urteotan

EUSKADIKO KUTXAK HEDAPEN PLANAREKIN AURRERA JARRAITZEN DU
Euskadiko Kutxaren etekinek %10,6 egin zuten gora 1999an aurreko urteko emaitzekin alderatuz gero. Gordailuetan 1,06 bilioi pezeta biltzea lortu zuen, %11,7ko igoera nozituz. Alor honetan bi urte baino gehiagoko gordailuak nabarmendu ziren, fiskalitateak nozitutako hobekuntzari esker. MCC taldeko finantza entitateak duela lau urte diseinaturiko hedapen egitasmoarekin jarraitu zuen 1999an, Euskal Herriarekin muga egiten duten lurraldeetan bere presentzia areagotuz. Duela bost urte Logroñon eman zitzaion hasiera hedapen politika honi, eta egun zortzi bulego ditu hiri honetan. Ondoren Burgosen txanda iritsi zen eta bertan bost bulego ditu Euskadiko Kutxak zabalik. Valladoliden beste bost bulego daude eta Palentzian hiru. Orotara 270 bulego ditu zabalik Euskadiko Kutxak. Arduradunen esanetan, ez dute albo batera utzi beste entitate baten sare bat eskuratzea aukera izanez gero, horretarako nahikoa likidezia baitu Arrasateko entitateak. Aukera hau azken aldiko hedapen politikaren osagarri izango litzateke. Nabarmendu den beste datu bat kaudimen gabeziari emandako kopurua izan da: 638 milioi pezetara iritsi da, %46ko igoerarekin. Azkenik, esan beharra dago entitate honen emaitzak hobeak izango zirela honek ez balu MCCren I+G (Ikerkuntza eta Garapena) politikan ekarpen ekonomiko berezirik egin. 1999 urte amaieran Euskadiko Kutxak 4.300 milioi pezeta eman zizkion MCCri bere ikerkuntza eta garapen programetarako

GELDIRIK AL DAGO EUSKAL KUTXEN FUSIOA?
Eusko Jaurlaritzak iragarri eta desiratutako Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Aurrezki Kutxen -BBK, Kutxa eta Vital Kutxa-bategitea ez dago oraindik batere argi eta ez dago zentzu honetan pauso zehatzak ematen ari direnik pentsatzeko arrazoirik. Alderantziz, badirudi arrazoi politikoen eraginez proiektu hau izoztuta edo albo batera utzita dagoela momentuz. Hauteskunde autonomikoen emaitzek Araban izan dute eragin berezia, agintea EAJren eskutik PPra joan baita. Gainera martxoak 12ko emaitzek etorkizunean zalantza gehiago mahaigaineratzen dute oraindik. Bestalde, martxoan EAEko hiru kutxen gobernu organurako hauteskundeak burutu dira eta emaitzek hiruen arteko indar erlazioa alda dezakete.
Batzuen eta besteen adierazpen eta kontra-adierazpenen ondoren, ulertzekoa da arduradun politikoen definizio gabezia dela eta kutxen zuzendaritzek euren kezka agertu izana. Lerro hauek idazteko orduan, azken adierazpenak Jose Ignacio Berroeta BBKko lehendakariarenak izan dira. Berroetak BBKren jarrera fusioarekiko irekia dela eta izango dela berretsi zuen, baina egoera lehenbailehen argitzeko deia ere egin zuen. Agerian utzi zuen horrelako prozesuek oinarrizko gaietan adostasun zabala behar dutela. Hauteskundeen ondoren kutxa bakoitzaren gobernu organuak finkatuta, gaiari modu erabakiorrean heldu behar zitzaiola ere adierazi zuen. BBKko lehendakariarentzat zalantza giro hau oso arriskutsua da merkatuak estrategia garbiak soilik izaten baititu kontuan.
Vital arabarraren kasuan, Juan Maria Urdangarin lehendakariak ez du bere burua berrautatzeko aurkeztu. Hiru kutxen fusioan ez zuela ekarpenik egiterik esan zuen, epe ertainean proiektua gauzatu zitekeenik ez baitzuen sinesten. Hiru euskal entitateen bat egitean lanean hasteko data finkatzen ere ez zen ausartu Urdangarin. Fusiorako arazo handienak, hain zuzen, Araban daude, PPko arduradun politikoek dagoeneko jakitera eman baitute ez dutela EAEn kutxa bakarra nahi. Kutxa honen lehendakaritza abertzale baten eskutan egon zedin EHk EAJren kandidatura bultzatzea erabaki zuen. Erreportaje hau idazterakoan oraindik ez zen bozketa burutu. Eta data berean, Kutxaren Biltzar Nagusia oraindik burutu gabe izanik ere, ziurtzat jotzen da Fernando Spagnolo lehendakari berrautatua izango dena.
Egungo egitura politikoa kontuan hartuta, Nafarroako kutxen kasua oso bestelakoa da eta prozesua EAEko kutxen bidetik at eraman da aurrera. Bi kutxa nafarrek bat egin dute dagoeneko eta 2000ko urtarrilaren lehenetik batera dihardute Nafarroako Aurrezki Kutxa, CAN izenarekin. Dena den, egungo baldintza politikoek ezinezkoa egiten dute talde abertzaleek nahiko luketen Hego Euskal Herriko lau kutxen fusioa.
Hego Euskal Herriko lau kutxa hauek 80.000 milioi pezetako etekin garbiak lortu zituzten 1999an. Horietatik 65.000 milioi EAEko hiru kutxei dagozkie eta gainerakoak nafarrei. Bezero gordailuetan 2,5 bilioi pezetatik gora egin zuten; horietatik 2 bilioi EAEkoak dira eta geratzen den bilioi erdia gaur bateraturik dauden Nafarroako kutxena


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Akordioa erdietsi dute haur eskoletako langileen baldintzak hobetzeko, bi greba deialdien atarian

16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta LABek eta Steilasek indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. Asteartean mintzatuko... [+]


Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Ibaipeko autobidearen proiektua gelditzea exijitu dute ehunka lagunek Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.


Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


Eguneraketa berriak daude