ESKUAL ETXEAK BERE FUNTZIONAMENDU SISTEMA ALDATU BEHAR DU GEROAN

  • Louis Domecq Parisen sortu zen 1949an hazpandar familia batean. Ingeniaria da eta halaxe aritu da erretretara pasa arte. Eskual Etxeko lehen lehendakaria izan zen. 1975ean utzi zuen, baina erretretara pasa ondoren, 1994an, berriz ere, lehendakaritzara eraman zuten. Bere ordezkoa eskatzen du alta.

2017ko azaroaren 28an
Eskual Etxea Eskualdun Gazteriaren inguruan antolatzen hasi zen 1953an. Zu zinen talde honetako lehendakaria.
Eskual Gazteriak da Parisen antolatu zen lehen taldea. 1953-56 urteetan hainbat lekutan biltzen ginen: Sorbonan edo Eusko Jaurlaritzaren Gers karrikako lehen egoitzan, kasu. Agirre lehendakariak errezibituak, han egin genituen lehen bilkurak. 1956. urtean, Duban karrikako oraingo egoitza erosi genuen.

1975. urtean utzi zenuen lehendakaritza. Diferentziak al ziren Eskual Etxean politika zela-eta?
Ez ziren problema handiak. Guk galde egiten genuen, ahalaz, afera politikoak bazterrera uztea. Eskual Etxea denena izan da hastetik. Iparraldekoak eta Hegoaldekoak berdin sartzen ziren, baina afera politikoak kanpo utziak. Euskaldunak elgarrekin laguntzeko sortu zen Eskual Etxea. Giro politikoa izanik ere, ez da politika mugimendurik izan. 1968ko maiatza famatuan izan zen politika aire bat. Denetan hala baitzen.

1994an hartu zenuen berriz ere lehendakaritza. Aldatua dea Eskual Etxea?
Eskual Etxea hainbat moldetan bizi izan dut; hastapenean oraiko ez den beste molde batez. Eskual Etxea ez da kanbiatu, baina jendearen bizimoldea biziki kanbiatu da. Duela 40 urte eskualdunek berek galde egiten zituzten gauzak ez dira gaur egun galde egiten.

Zertan da Eskual Etxea?
Eskual Etxea ez da lehen bezala bizi, bertze molde batez bizi da. Tipiskak gara. Errefuxatzen ditugu gazteak noiznahi lekurik ez dugulako. Ez dugu ostaturik eta ostatu egiteko lekurik ere ez. Eskualdunek galde egiten dute hori, ostatu idekia. Ez gara irekiak publikoari, bakarrik guretzat dago irekia.Eskual Etxean bi lagun ari dira, Larramendi anderea, atezaina, eta Thierry Etxeleku idazkaria. Hauek ordainduak dira. Gaineratikook borondatezko lana egiten dugu. Gelak alokatzen ditugu, gazteak, alta, ez dira lehen bezala egoiteko heldu.

Proiektu berri bat ari zarete lantzen, ezta?
Bai, baina, Parisen ez garela aise egonen uste dugu, zeren kario baita eta diru eskas dugu Parisen berean egoiteko. Oraiko ez da erdian, baina leku ona da. Handiago hatzemateko ez dugu dirurik ukanen. Beraz, kalkuluan ari gara. Parisko eskualdean bizpahiru leku behatu ditugu eta hirurak metroaren ondoan. Parisen hori da beharrezkoa. Metroko aho batetik hurbil egonik, berdin da erdian edo kanpoan izan, ez da distantziarik.

Zer laguntza ekonomiko ditu Eskual Etxeak?
Bi laguntza baizik ez ditugu. Bata ederra, Eusko Jaurlaritzarena. Gure aurrekontuaren abantxu %15 egiten du; hori orain bost urtetik dugu. Beste laguntza pilotarentzat heldu da. Pilota ekipoa dugu eta Pilotako Federazioak lagundua da. Gaineratikoa bazkideen kuotaz osatzen da, parte handiena funtsean. 600 karta badira, familia bakoitzeko bat. 2.000 eta 2.500 jende biltzen dira etxearen inguruan.

Etorkizunari buruz lanean ari omen zarete?
Badago geroari buruzlanean ari den batzorde bat. 12 lagunen artean aztertzen ari gara nola egin etorkizuneko Eskual Etxea; heldu diren 10 urteetakoa. Gure ondare bakarra Etxea da. Hau saldu eta berria erosi nahi dugu. Bertzalde, Eskual Etxea profesionalizatu nahi dugu, zuzendari profesionala behar dugu. Borondate oneko lana galtzen ari da. Elkarte sistema baina profesional gisa funtzionatu behar dugu


Azkenak
2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


2025-01-29 | Leire Artola Arin
Isela González eta Amada Chavez
Elkar babestuz borrokatzen duten emakume ekintzaileak

Mexikoko bi emakume hauen bizitzak indarkeriak eta desplazamenduak zeharkatzen ditu. Haien familiako edo komunitateko kideak hiltzen ikusi dituzte, eta krimen antolatuak zabaltzen duen terrorea azalean sentitu dute; mehatxuak, jazarpena... ohiko dituzte. Baina horrek guztiak... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude