ANGLAS ETA UZIOUS: GOURETTEKO MILAKA URTETAKO LAKUAK

  • Estreinatu berri dugun udaberri honen hastapenean eta elurra oraindik Pirinioetako gailurretatik urtzen hasi ez den honetan, goi mendi horien lepoetan eta magaletan, duela milaka mende sorturiko itsaso txiki eta garden horietarako bidea urratuko dugu. Hilabetean behin ibilalditxo batek ur urdin-berdexkako paraje liluragarri horietara eramango gaitu, Euskal Herritik landa, Pirinio ondoko lurraldeetara.Pirinioetako lakuak ehundaka zenbatzen ahal direnez, lerro hauetan Biarno eta Bigorre lotzen dituen zonaldean zentratuko gara, Euskal Herritik nahiko hurbil egonik, laku eder eta bikainak gordetzen baititu haren baitan. Sail honi ekiteko Gourette aldeko lakuak hautatu ditugu: Anglas eta Uzious.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Les Eaux-Bonnes herri termala iragan ondoren Gourettera, Pirinioetako eski estaziorik zaharrenera iritsiko gara, Aubisqueko lepo ospetsua igo aitzin. Biarno eta Bigorre arteko mugatik hurbil gaude, Pauetik Larunsera eraman gaituen Ossauko bailarako bidea jarraitu dugula.
Gouretteko hegoekialdean dagoen azken aparkalekuan kotxea utzita, oinez hasiko dugu ibilaldia, mundrunetik eta norabide berbera jarraituz. Tenis zelaietara iritsiz, ondoan dagoen zubitik Valentineko erreka igaroko dugu, Saxeko basoan barna eramango gaituen bidezidorra segitzeko jarraian.
Basotik ateraz eta erreka ezkerraldean dugularik, Pene Sarriereko magala zeharkatuz, Plaa du Batch-eko bordak aldera hurranduko gara. Coste de Gouako bordak errekaren bestaldean utzi ondoren igotzeari ekingo diogu. Orain arte jarraitu dugun bidea leuna izan bada ere, hemendik aurrera aldapa gogortuko da, Anglaseko lakuraino iritsi arte.
Gorago ikusiko ditugun burdin meategiekin loturiko eraikuntzen aurriak topatuko ditugu eta bidetik Anglaseko urjauziaren isatsa atxemanen dugu. Urrunago Uziouseko lakutik datozen urek sorturiko urjauzia begi bistan izango dugu.
Behin bidezidorraren azken bihurguneak eginda, Anglaseko lakua kokatzen den lautadatxora aterako gara. Pene Medaa, Geougue d'Arre, Sanctus, Pic de Louesque eta Pic Esquerrako gailurrek sortzen duten zirko antzeko honetan Anglas, Uzious, Lavedan eta Louesqueko lakuak daude. 2.068 metro itsasoaren galgaren gainean, inguruko bigarren lakurik handiena da Anglasekoa. Lakua ekialdetik inguratzen duten mendi mazeletan behialako burdin meategien aztarnak atzeman daitezke.
Lakutik hegoalderantz, meategien bidea jarraituz, Anglaseko gailurretik ipar-ekialdean dagoen leporaino igoko gara. Lepo honetatik ikusmira ederra izanen dugu, bai Anglaseko lakua eta orain arte igo garen bailaratxo aldera, bai Uzious eta Lavedaneko lakuak ixten dituen zirko aldera ere. Urrunean ikusten dugun Uziouseko lepoak zirko horren irteera bakarraren antza hartzen du hemendik. Hura iraganda, Bigorreko lurretan sartuko ginateke, Arenseko bailaran, hain zuzen ere, Biarno eta Bigorreko muga hantxe bertan jarrita baitago.
Gourettetik jarraituko dugun GR 10 izeneko bidea Hourquettte d'Arreko lepoa igarota, Soussoueouko goi-aranera doa, Ossauko bailaran sartzeko jarraian. Gure bidea hori ez denez, lepotik ekialderako norabidea hartuko dugu Uziouseko laku aldera jaisteko sobera gogorra ez den aldapatik.
Ossau bailarako Isabe lakuarekin batera, Uziousekoa Biarnon iparralderantz kokaturiko lakurik handiena da. Laku honek Anglas eta Sanctuseko gailurren artean sortzen den sakonune osoa hartzen du kasik, paisaje harrigarria sortuz.
Jaitsiera jarraituz eta lakutik datozen uren parera joanik, hodi zaharra ustiratzen duen bide zorabiagarria hartuko dugu, kasu handiz ez linburtzearren. Tarte bertikala igarota, harrizko kaos baten barna zigi-zaga eginez doan bidetik Uziouseko urek sorturiko urjauzi paregabea ederki ikusteko parada izanen dugu.
Bideak bailaratxoa zeharkatzen du, zenbait urjauziren albotik iraganez. Errekaren norabidea jarraituz berehala lotuko gara Anglaseko lakuraino iristeko hasieran hartu dugun bidearekin eta itzulerako norabidea eginez, Gouretteraino iritsiko gara

ASTEKARIA
1996ko abenduaren 29a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude