PROZESU SUBIRANISTA SINDIKATUOK EGITURATU BEHAR DUGU

  • Jadanik dena prest dago LABek bere V. Biltzarra egin ahal izan dezan. Berriz ere Rafa Diez hautatuko dute idazkari nagusi gisa eta orain arteko ildoari jarraituko zaio nagusiki. LABek azken 25 urte hauetan izandako gorabeherez eta aurrera begirako erronkez aritu gara elkarrizketan zehar.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Langileria defendatzeko jaio zen LAB. Zer aldatu da langileen baldintza eta bizimoduan ordutik hona?
Garapen ekonomikoa eta teknologikoa handia izan da sistema produktiboan eta ondorioz, langileriaren kokapena eta klase borrokaren kontzeptua aldatu dira. Langileriaren atomizazioa gertatu da. Garai hartan langile kontzeptua eta klase borroka bakarrak ziren. Egun, errealitate konplexu batekin aurkitzen gara, non klase kontzeptu hori zatituta dagoen: langile finkoak, behin-behinekoak, langabetuak, autonomoak, jubilatuak eta abar daude. Sindikalismoa egoera honetara egokitu behar izan da, sindikalismoak langile guztien aldeko politika eta errebindikazioak egin behar dituelako klase borroka horren baitan.

Asanblearen indarraz hitz egiten zenuten garai batean, eta behin langileak antolatuz gero sindikatuak desagertzera jo behar zuela eta abar. Nola ikusten duzu hura 25 urte geroago?
Ezker esparruan aldaketa ugari eman da azken urteetan. Gure jerga analitikoan zeuden termino batzuk krisian sartu dira, kapitalismoak aurrerapauso nabariak eman dituelako eta ezkertiarren alternatibak krisialdian daudelako. Ezin dugu hori tragediatzat hartu, egokitzapen logiko gisa baizik. Klase borroka testuinguru eta garai bakoitzera egokitu behar dugu, gure eraginkortasuna ahalik eta handiena izateko.

LABen ibilbidean ELArekiko elkarlana oso garrantzitsua izan da. Zer balorazio egiten duzue urte hauetako jardunaz?
Balorazio oso positiboa egiten dugu. Lehen aldiz euskal sindikalismoaren historian, sindikalismo abertzaleak gehiengoa lortu du. Orain arte Euskal Herrian sindikatu nagusienak beste mota bateko sindikatuak izan dira. Horrez gain, politikan ere, ELA eta LABen arteko elkarlana erreferentea izan da azken hilabeteetako gertakariak gauzatzeko. Abertzaleen artean elkarlana posible dela erakutsi dugu, autonomismoa gaindituta dagoelako abertzaleok beste fase bat hasi behar dugula, eta beste eszenatoki batzuetara joateko aukera eta indarra dugula. ELAk eta LABek testuinguru politiko hau lortzeko, nahiz eta orain zailtasunak egon, sherpa ren funtzioa egin dugu. Gure elkarlana ez dago planteatuta ikuspegi koiuntural batetik baizik eta ikuspegi estrategikotik. Ikuspegi hori gorpuzteko esparru guztietan sakondu behar da batasun sindikala.

Elkarlanari ekin zeniotenetik bost urte igaro dira, goi mailako egituretan sustraitua dago, baina behean oraindik ere ez dago guztiz finkatua.
Hori ikuspegi dinamiko batetik aztertu behar da. Duela bost urte goitik bultzatutako bidea hasi genuen, gero hori txertatzeko ahaleginak eginez. Guretzat garrantzitsua da elkarlana ez planteatzea bakarrik gatazka politikoari eta egoera globalari begira. Azken bizpahiru urtetan elkarlan hori arlo sindikalera eraman dugu: lehen aldiz sindikalismo abertzalea 35 orduen alde eta soldata sozialaren alde jarri da; lehen aldiz sindikalismo abertzalea ez da egon CCOO eta UGTren menpe, Madrildik zetorrenaren menpe, gure autonomia propioarekin gure errebindikazioak mahai gainean jarri eta greba orokor bat egin genuen. Dena den, bi sindikatuok historia eta kultura ezberdinak dauzkagu. Enpresetan askotan kontraesanak gertatzen dira. Apustua estrategikoa bada ordea, eta elkarlanari eraikuntza nazionala eta sindikalaren ikuspuntutik heltzeko borondatea badugu, arazo horiek gaindituko dira.

Lan harremanen euskal esparruan eta euskal espazio sozio ekonomikoan oinarritu duzue elkarlana. PPren garaipenarekin, helburuak apur bat urrunago al daude?
Martxoaren 11n zegoen egoera eta 13an zegoena berdina da. ELA eta LABen ustez, hemengo markoa agortua dago eta beste eszenatoki bat marraztu behar da. Eszenatoki berri horretara jotzean, beti planteatzen dugu lan harremanen euskal esparrrua ezinbestekoa dela. Nahitanahiezkoa da ez bakarrik abertzaleak garelako, baizik eta uste dugulako edozein langileren eskubideak Euskal Herritik hobeto defendituko ditugula, lan harremanetarako euskal esparruaren baitan. Sindikalismo abertzaleak lan pedagogiko handia egin behar du horretarako, argi dugulako prozesu suberanista ezinezkoa dela ez badu langileriak bultzatzen, eta horretarako ikusi behar du prozesuak etekinak ekarriko dizkiola. Hori lortzeko eredu sozial aurrerakoia landu behar da, abertzalea denak eta ez denak ikusi dezan subiranotasuna positiboa dela. Hori da Kongresurako txostenean dioguna: subiranotasuna ez doala inoren aurka. Ideia hori langilerian txertatu behar dugu.

35 orduen auzia dela eta kritika egin diozue ELAri; honek aldiz, Maiatzaren 21eko grebaz egindako kudeaketa defendatu zuen eta pazientzia eta iraunkortasun gutxi duzuela esan.
Maiatzaren 21ean jauzi handia egin zen eta desilusionatutako zenbait sektorerengan ilusioa sortu zen. Baina, ia urtebete pasatu denean, ikusten dugu greba horren jarraipena sektorialki, enpresetan eta globalki, konfederalki, ez dela behar bezala landu. Ez da norbaiti kritika egiteagatik, gu ere autokritikoak gara geure buruarekin. Hausnarketa horren atzean ez dago pazientzia eza edo iraunkortasun eza, hori gauza objetiboa da.

Ezkerreko sektore batzuetatik burokratizazioan erortzen ari zareten salaketa egiten zaizue sindikatuei. Badago horrelakorik LABen?
LABen burokratizazioa ez da existitzen. Sindikatu honetan daudenak militanteak dira, bai liberatuak eta baita liberatuak ez direnak ere. Gu ez gaude LABen kontraprestazio bat jasotzeagatik, lan militante bat egiteagatik baino. Batzuetan planteatu da sindikatuak oso korporatibistak direla, baina 35 orduko grebaren planteamentua ez da egiten lana dutenentzat, kalean daudenentzat baizik; eta soldata sozialaren aldeko apustua egitean ez dugu egiten bizimodu zehatz bat dutenentzat, egoera txar batean daudenentzat baino. Ezkerreko esparru batzuetatik era errazegian sortu ohi dira horrelako topikoak. Baina aztertu behar da ezkertiarron egoera, munduan zehar kapitalismoa eta neolibelarismoarekin zer gertatzen ari den eta kritikak modu eraikitzailean egin.

Sozialismoa da LABen helburu historikoetako bat. Zein sozialismo? Nola egin sozialismoaren alde, ezkerra erreferenterik gabe dagoenean?
Guk egin beharrekoa euskal sozialismoa da. Erreferenteek ez dute balio gure errealitaterako. Onak dira teoria eta praktika mailan zer gertatu den ikusteko, baina guk euskal sozialismoa landu behar dugu. Kongresu honetan gure oinarriak garatu nahi izan ditugu: izaera independentista, adibidez. Independentzia faktore positiboa izango baita aldaketa sozialerako, eredu sozial alternatibo baterako, klase elkartasuna lantzeko. Abertzaleok, nazionalismo tradizionalak hala esan digulako, beti lotu dugu independentzia lurraldea, kultura eta euskararekin. Independentzia, ordea, aldaketa sozialerako aktiboa ere bada. Egia da ezkertiarren esparruan egoera kritikoan gaudela, baina neoliberalismoaren aurkako borroka hor dago, badaude alternatiba eta teoria nahiko apurka euskal sozialismoaren eredu propioa sortzeko.

Ezker abertzalearen aldaketen aitzindari jotzen zaituzte askok. Zeintzuk dira ezker abertzalearen erronkak datozen hilabeteotan?
Lau puntu azpimarratu behar dira zentzu honetan: bat, abertzale guztiok, eta ezker abertzaleak ere bai, azken urteetan izan ez dugun estrategia nazional bat sortu behar dugu, gure herria anitza da, baina estrategia nazionala ezin dugu hiru zatitan landu: baskongadetan, Iparraldean eta Nafarroan. Bi, Iparraldeko instituzio ezaren eta Hegoaldeko marko agortuaren aurrean, proposamen zehatzak jarri behar dira mahai gainean. Hiru, gu klase sindikatua gara, hala ere, ezinbestekoa da elkarlan interklasista eta sektoreen arteko elkarlana bultzatzea. Eta lau, sindikatuok lan itzela dugu subiranotasun prozesua egituratzen, eta langileen gehiengoak prozesu horri eman behar dion babesa lortzen


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


Eguneraketa berriak daude